Bilbao Ekintzak, Espezializazio adimentsuaren arloaren bitartez, lau sektore estrategiko definitu ditu programak eta laguntza zerbitzuak garatzeko; honako hauek dira:
Laguntzarako zerbitzu espezializatuak
Hauek dira zerbitzuak edo lanerako lerroak:
- Bilboko sektore estrategikoetan berrikuntza eta lehiakortasun hobea bultzatzeko jarduerak.
- Enpresa proiektuen eta startupen sustatzaileei laguntza ematea, horiek, Bilbon kokatu eta lan egin nahi baldin badute bertako sektore estrategikoetan.
- Udalerriarentzat interesekoak diren jarduerak eta ekitaldiak egitea eta bultzatzea, hiria dinamizatzeko, hazteko eta lehiakortasuna hobetzeko.
- Modu aktiboan parte hartzea Europako funtsekin finantzatutako proiektuetan, horiek sektore estrategikoekin lotuta baldin badaude; hori guztia, dagokion sektorea gure udalerrian indartzeko, eta esperientzien eta ezagutzen trukatzea bultzatzeko.
- Azpiegiturak eskaintzea eta kudeatzea sektore horietan proiektuak inkubatzeko, hazkundea errazteko helburuarekin. Zabalgunea eraikina hiriko erdigunean kokatuta dago, baita Auzofaktoryak ere; zentro horiek, auzoetan dauden berrikuntza nodoak dira, eta lan lerro horren lehentasunezko elementuak dira.