Bilbao Bizkaia helmuga turistikoa da, askotariko aukerak eskaintzen dituena jende eta merkatu ezberdinentzat. Bilbao Bizkaia 2018-2025 Kokapen Turistikorako Planean jasotzen den estatuko eta nazioarteko errealitatea erakustea da Bilboko Turismo Sustapeneko Batzordearen zeregin nagusia.
Bilbo eta Bizkaiko lurraldea azken kontsumitzaileen eta bitartekaritza turistikoko enpresen aurrean aurkezten dira ekitaldi ezberdinetan, besteak beste, turismoko nazioarteko azoketan, jardunaldi profesionaletan, helmugen aurkezpenetan eta ekoizpen propioko ekitaldietan. Horretarako, sustapen turistikoan eskumenak dituzten bestelako erakunde publikoekin lankidetza estuan lan egiten da eta sektoreko enpresekin, besteak beste, hegazkin konpainiekin, hotelekin, handizkako enpresekin eta zerbitzu turistikoekin aliantzak egiten dira. Era berean, sustapen sailak, produktu turistikoak eta Bilbao Bizkaiaren bisitarientzako “Bilbao Pocket” gida argitaratzen ditu.
Bukatzeko, helmuga turistikoa arlo digitalean promozionatzea estrategiaren ezinbesteko arlo bat da. Kanpaina digitalak egiten dira, eta sare sozialen bitartez, gure erabiltzaileekin sustapen, informazio eta elkarreragin ekintzak egiten dira, baita ere kontsumitzaileei eta profesionalei zuzendutako newsletterrak.