Bilbao Ekintza EPELek 20 karpa eta 100 hesi ditu jabetzan, eta elkarte, fundazio, profesional eta enpresen (publiko zein pribatu) esku jartzen ditu, bai eta Bilboko Udaleko arloen esku ere, iraupen laburreko ekintzak eta ekitaldiak egiteko.
Lagapen horretan barne hartuko dira, halaber, garraio-, muntaketa- eta instalazio-zerbitzuak, bai eta adierazitako lekuan desmuntatzea ere. Lagapen-hartzaileak zerbitzu hori ordaindu beharko dio muntaketaz arduratzen den enpresa kudeatzaileari.
Karpak eta hesiak Bilboko udalerrian erabili beharko dira; dena den, Bizkaiko beste udalerri batzuetan bizi diren lagapen-hartzaileek eskatu ahal izango dituzte.
Karpak eta hesiak lagatzeko prezioen tarifak: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2023/04/17/II-1695_eus.pdf?hash=aa3aedc86fab3656bc55589ea7216617