Bilboko Udalak maiatzan onartu zuen “Bilbao Aurrera” plana. Honek laguntzeko hainbat neurri eta ekintza abiarazi ditu, alde batetik, osasun-krisiaren eragina arintzeko eta, bestetik, jarduera ekonomikoa eta enplegua berriz aktibatzeko, gizarte-kohesioa bermatuta egon dadin.
Dirulaguntzen deialdia plan honen 3.2 neurriaren barruan gauzatuko da. Hau da, “Kultur eta Sormen Industriekin lotutako jardueren sustapena espazio publikoan”. Bere xedea da Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari babesa ematea eta hiria dinamizatzen duten proiektuak diruz laguntzea, bai eta herritarren parte-hartzea modu seguru eta arduratsuan bideratzea ere.
Ekimen honetan parte hartu ahal izango dute pertsona fisiko zein juridikoek, baldin eta –deialdi honetan araututakoaren arabera– Bilboko kultura- eta sormen-sektoreetakoak badira.
Deialdi honen aurrekontu osoa 300.000€koa da eta honela banatuko da kategoria bakoitzean:
- A kategoriako 10 proiektu (2.000 € bakoitza): 20.000 €, guztira
- B kategoriako 6 proiektu (5.000 € bakoitza): 30.000€, guztira
- C kategoriako 6 proiektu (10.000 € bakoitza): 60.000€, guztira
- D kategoriako 6 proiektu (15.000 € bakoitza): 90.000€, guztira
- E kategoriako 5 proiektu (20.000 € bakoitza): 100.000€, guztira
Inprimakia honako helbide elektroniko honetara bidali beharko da: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus. Inprimaki horri PDF fitxategi bat erantsi ahal izango zaio informazio gehiago emateko.
Informazio osoa eta betekizunak Oinarri Arautzaileetan kontsulta daitezke.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 14an bukatuko da.