Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko EKAINAREN 22ko ebazpenaren bitartez, 2022ko uztailaren 4ko, 128 zk-ko, EHAAn argitara eman zen ekintzaileei laguntzeko 2022ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia.
Ekintzaileei laguntzeko 2022ko diru-laguntzen deialdia
2022ko irailaren 2an, entitate honi, BILBAO EKINTZA EPELi, honako hauetan entitate laguntzaile gisa jarduteko ebazpenaren berri eman zitzaion: enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta enpresa-ideia berrien sustatzaileei laguntza emateko diru-laguntzen deialdia, ekintzailetzako tokiko proiektuen testuinguruan.
Emandako diru-laguntzak
Hauxe da entitate honi emandako diru-laguntzen kopurua:
30 urte baino gazteagoak | 30 urte edo gehiagokoak | |||
Dirulaguntzak | Gizon | Emakume | Gizon | Emakume |
Jarduera jartzeko | 2 | 3 | 3 | 4 |
Enpresa – ideia | 10 | 14 | 27 | 30 |
- Enpresa-jarduera berriak abiarazteko diru-laguntzak: 7 (> = 30 urte), horietatik 4 emakumeentzat dira, eta 5 (< 30 urte), horietatik 3 emakumeentzat da.
- Enpresa-ideia berrietarako diru-laguntzak: 24 (< 30 urte), horietatik 14 emakumeentzat dira, eta 57 (>= 30 urte), horietatik 30 emakumeentzat dira.
Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintzak 2022ko uztailaren 4ko EHAAn argitaratu ziren, 2022ko ekainaren 22ko ebazpenean, lehen aipatutakoak.
Eskabidea aurkezteko informazioa:
Interesdunak harremanetan jarri beharko dira, bai 944205360 telefono-zenbakira deituz, bai big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera idatziz.