Bilbao Ekintza EPELren Administrazio Kontseiluak, 2020ko azaroaren 6ko saioan, saltoki, ETE eta autonomoentzako COVIDa prebenitzeko inbertsioetarako laguntza ekonomiko zuzenak eskuratzeko bigarren deialdian parte hartzeko araudia onetsi zuen.
Gaur, azaroaren 30a, deialdi honen laburpena argitaratu da hemen: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO). Hori dela eta, interesdunek hamar (10) egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko. Epe hori bihartik aurrera hasiko da, hau da, abenduaren 1eko 08:00etatik, abenduaren 16eko 08:00ak arte.
Eskabideak nahitaez aurkeztu beharko dira ezarritako epearen barruan, eta, horretarako, esteka honetan eskuragarri dagoen inprimakia erabili beharko da: Eskabidearen inprimakia.