COVID 19ak Bilboko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-sarean duen eragin ekonomiko eta soziala dela eta, eta establezimenduak higiene- eta osasun-segurtasuneko protokoloen arabera prestatzeko beharra ikusita, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza EPEL udal-sozietatearen bidez, langileen eta bezeroen segurtasuna bermatuko duen babes-materiala erosteko dirulaguntzak emateko deialdia egin du.
Adierazitakoaren arabera, Bilbao Ekintza EPELen Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 19ko bilkuran, ETE, mikroenpresa eta autonomoentzako COVIDa prebenitzeko inbertsioetarako laguntza ekonomiko zuzenak eskuratzeko araudia onartu du 2020rako.
Gaur, uztailaren 1ean, deialdi honen laburpena argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAOn); hortaz, interesdunek ZAZPI (7) egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dute eskaera bihartik, uztailaren 2tik, aurrera, goizeko 08:00etan hasita. Epea uztailaren 9an amaituko da, goizeko 08:00etan.
Eskabideak ezarritako epean aurkeztu beharko dira nahitaez, esteka honetan horretarako gaituko den formularioaren bidez: Eskaera imprimakia.