COVID 19ak zerbitzuen sektore hornitzailean biltzar, konbentzio, jardunaldi, pizgarri-bidaia, aurkezpen eta azoketarako izan duen eragin ekonomiko eta sozialaren aurrean, eta jarduera erregularrera itzultzeari begira sustapen-jarduera indartu behar denez, oinarri hauetan helburu horretarako merkataritza-harremanak indartzeko dirulaguntzak arautzen dira.
Eskaerak 2020ko abenduaren 10eko 13:00ak arte aurkeztu ahalko dira eta Bilbao Ekintzako Enpresa Sustapenerako Arlora bideratuko dira, deialdi honen eranskinetan ageri diren ereduaren arabera, eta elektronikoki aurkeztuko dira dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidaliz: bicb@bilbaoturismo.bilbao.eus