Harrobi Plazako Auzo Factorya, Ekonomia Sozial eta Solidariorako sarbide abegikorra.
Auzo Factorya EKONOPOLOren (Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa) parte da. Bertan, hainbat proiektuk, enpresak eta ekimen soziokomunitariok bat egiten dute ekonomia eta ekoizpen sare berri batean. Sare horrek, errentagarritasun ekonomikoaz haratago joanik, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzen du, tokiko giza garapenarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Agenda 2030ean markatutako helburuekin lotutako faktoreak modu orekatuan bultzatuz.