Eremu horren inguruan, Bilbao Ekintzak Bilbao Auzo Factory proiektua abiarazi du, hiriko zentroen sarea dena eta herritarren, auzoaren, enpresen eta hiriaren arteko elkargunea izateko helburua duena. Zentro horiek erreferentziazko espazioa izan nahi dute, herritarrentzat eta enpresentzat zabalik dagoena, hiriko garapen ekonomikoaren dinamizatzailea eta berritzailea dena, metodologia berriak, espazio berritzaileak eta zerbitzu aurreratuak dituena eta Bilbo hirirako estrategikoak diren sektoreetan arreta jartzen duena
Bilboko Udalak espazio ezin hobeak dauzka mota horretako inkubagailu bat kokatzeko. Alde batetik, Boluetako Auzo Factory dao, Bilbo-Galdakao errepideko 10. zenbakiko 3. solairuan, eta, bestetik, Irazabal-Matikoko Auzo Factory dago, Matiko kaleko 6. zenbakian (1. solairutik 4. solairura inkubagailua dago).
Arestian azaldutakoa oinarri hartuta, Bilbao Ekintzako Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 29an eginiko bilkuran, Boluetako Auzo Factory eta Irazabal-Matikoko Auzo Factory zentroetan sartzeko araudia onetsi zuen 2024-2025 urteetarako.