Enpresa nortasunaren sentsibilizazioa eta kultura ekintzailea sortzea ezinbesteko osagaiak dira Bilbon aberastasuna bultzatzeko eta sustatzeko.
Helburu horrekin, lan lerro ezberdinak aplikatzen ditugu ekintzailetza kultura sortzeko, ekintzailetza eta berrikuntza sustatuz ekintzailetza potentziala duten pertsonentzako aldekoak diren inguruak sortzearen bitartez:
Hezkuntzan ekintzailetza kultura sustatzea.
Hezkuntza komunitateak ezinbesteko zeregina du maila askotan, izan ere, beharrezko baldintzak sortzen ditu ekiteko ezagutzak, trebetasunak eta beharrezko jarrerak garatzeko.
Hala, honako proiektuak nabarmendu behar dira alor horretan:
- “Sortzearen Abentura” proiektua. DBHko 3. eta 4. mailetan ezartzen den esku-hartze proiektua da, eta bertan, sormena, berrikuntza eta ekintzailetza lantzen dira.
- El Correok antolatutako StartInnova proiektuan lankidetzan jarduten dugu. Bertan, batxilergoko eta prestakuntza zikloetako ikasleek parte hartzen dute eta ekintzailetza gaitasunak lantzen dituzte.
- Lankidetza hitzarmena UPV/EHUrekin Bizkaiko Kanpuseko Zitek programan. Unibertsitatearen eremuan enpresak sortzeko laguntza eskaintzeaz gain, ekintzailetza kultura hori osatzen duten mintegiak, jardunaldiak, lehiaketak eta sariak diseinatzen, antolatzen eta ematen ditu.
- Kultura ekintzailea hedatzeko jardunaldiak prestakuntza zentroetan, ekintzailetza laneko aukera on gisa sustatzeko.