Kultura eta sormen industriak

Zer dira kultura eta sormen industriak eta nola bultzatzen du Bilbok sektore estrategiko hori? BIG Bilbaon azalduko dizugu.

Kultura eta sormen industrien sektorea espezializazio adimentsuaren euskal estrategiaren barne dago, izan ere, aukera lurraldeetako bat da eta garapen ekonomikorako, enplegurako, berrikuntzarako eta gizarte sormenean eta kohesioan aurrera egiteko potentzial handia du.

Sektore hori Bilboko berrikuntza eta espezializazio adimentsuaren estrategiako lehentasunezko elementua da, eta, horrez gain, kultura ezinbesteko elementua da, Bilboko jarduera ekonomikoaren eta gizarte eraldaketaren motorretako bat baita.

90eko hamarkadatik aurrera, Bilbok aldaketa sakona izan du eraldaketa ekonomikoan, hirigintza eraldaketan eta kulturan (Bilboko Guggenheim Museoa da elementu adierazgarriena), eta hori ezinbesteko faktore jarraitua izan da udalak garapen ekonomikoa, enpleguaren sorrera eta gizarte kohesioa garatzeko zuzendutako estrategian.