Zerbitzu aurreratuak ezinbesteko elementua dira fabrikazio aurreratua arrakastatsua izateko, hau da, balio erantsi handiagoa duten jarduera industrialak gauzatzeko, izan ere, horiei esker, industriaren lehiakortasuna hobetu daiteke bere balio proposamenaren sofistikazioa gehituz eta produktua, hura fabrikatzeko modua eta/edo bezeroari eskaintzeko modua garatuz.
Bilbok, nagusiki zerbitzuen hiria den heinean, enpresa sareari zuzendutako zerbitzu aurreratuen eremuan erreferentea izan nahi du, oso bereziki, 4.0. industrian.