Deep FakeKasu Errealak. Irudi eta ahots sintetikoa sortu eta detektatu Adimen Artifizialaren bitartez

Martxoak 31, osteguna, 16:00 -etan. Zabalgune Eraikina, Bilbo.

 

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bitartez, Vicomtechek Bilbao Ekintzaren laguntzarekin antolatutako hurrengo jardunaldira gonbidatzen zaitu:

Helburua:

Saio honen helburua, Deepfakes sortu eta detektatzeko aplikatzen diren adimen artifizialeko teknologiekin lotutako joerak, erabilerak eta aplikazioak jendeari hurbiltzea da. Hitzaldiak ikuspegi dinamikoa izango du eta ikusizko zein audiozko erakustaldiekin osatuko da.

Nori zuzenduta dago:

Batez ere, Deepfake programaren azken aplikazio eta erabileretan interesa duten eta haren ezagutzan eta detekzioan sakondu nahi duten pertsonei. Orientazioa dibulgaziozkoa izango da, baina aplikatzekoak diren teknologiak azalduko dira. Ez da beharrezkoa bertaratutakoek aldez aurreko ezagutza teknikorik izatea.