Zure negozio edo enpresarentzat erabaki estrategikoak hartzeko unea iristen denean, beti ondo etortzen da zure ondoan esperientzia handiko norbait izatea. Hori da Mentoring programarekin posible egiten duguna.
Mentoringean, aholkularitzan ez bezala, mentoreak esperientziatik aholkatzen du eta jarduteko alternatibak ebaluatzeko, erabaki onenak hartzeko eta ezartzeko prozesuan laguntzen dizu. Banakako, online eta/edo aurrez aurreko bileren bidez bideratzen da, hamabostean behin 8 hilabetez.
Bilbon 3 urtetik gorako jarduera duen enpresa edo saltoki bat baduzu, eta hurrengo edizioan parte hartu nahi baduzu, bete dezakezu aukeraketan parte hartzeko izena emateko eskabidea.