ENPRESA JARDUNALDIA – BATUZ

Bilbao EkintzakBilboko Udalaren udal-sozietateak, antolatuko den enpresa-jardunaldi batera gonbidatu nahi zaitu, BATUZ estrategia fiskal berriari buruz hitz egitekozeina 2024ko urtarrilaren 1etik derrigorrez ezarri beharko den.

Jardunaldia Bilboko ETE eta saltoki guztiei dago zuzendutaaplikatu beharreko araudia aztertu nahi da bertan, bai eta honako hauei dagokionez garrantzitsuenak diren kontuak azaldu ere: fakturak igortzea, informazioa bidaltzea, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuak osatzea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren BATUZ proiektutik sortzen diren zerga-aitorpenak aurkeztea.

HIZLARIAK:

-Antonio Pérez Delgado, Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea.

-Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Ogasuneko Arriskuak Analizatzeko eta Zerga Iruzurraren aurkako Borroka Koordinatzeko zerbitzuburua.

-Raquel Garay, Proiektu Arloko arduraduna IZENPEn (EAEko administrazioen identifikazio elektronikorako plataforman).

Jardunaldia2023-ko maiatzaren 9an, asteartean izango da09:00etatik 11:00etara, Zabalgune eraikineko Erakusketa Aretoan, Zabalguneko plaza 11 48009.

 

Izena emateko azken eguna: EDUKIERA BETETA.

JARDUNALDIAREN EDUKIAK:

1.-Ezartzeko egutegiaren eta proiektuaren gaur egungo egoera. Aplikatu beharreko araudia.
2.-TicketBAI: Fakturak eta eragiketen gainerako justifikazio-dokumentuak igortzea, zenbait betekizun tekniko bete behar dituen fakturazioko software berme-emaile bat erabiliz.
3.-Ekonomia-eragiketen erregistro-liburuak egitea (EEEL: 140 eta 240 eredu berriak) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
4.-Pizgarri fiskalak: Batuz kenkaria eta konpentsazioa 2022. eta 2023. urteetan sistema modu boluntarioan aplikatzeagatik.
5.-Zerga-aitorpenak aurkeztea zirriborroetatik abiatuta.
6.-Zehapen-erregimena.
7.-Galderak.