Adimen Artifiziala Osasun Digitalerako eta Medikuntza Pertsonalizaturako

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bitartez, Vicomtechek Bilbao Ekintzaren laguntzarekin antolatutako hurrengo jardunaldira gonbidatzen zaitu:

Ekitaldiaren deskribapena

Osasunaren digitalizazioari esker, diagnostiko eta tratamendu bakoitza pertsonalizatzeko aukera ematen duten pazienteen datuak azter daitezke, haien osasunerako onuragarriak diren emaitzak lortzeko. Adimen Artifizialean (IA) oinarritutako eredu matematikoek/konputazionalek, erabaki klinikoaren euskarri-sistemetara eramandakoek, eraldaketa hori gaitzen dute eta, gainera, gaixotasunen portaera aurreikustea ahalbidetzen dute, lortutako datuen arabera. Horrela, adibidez, posible da pertsona batek gaixotasun jakin bat izateko duen jarrera edo arriskua aurreikustea eta gaixotasun horiek prebenitzeko ekintzak hartzea. IAren ereduak Diagnostiko Digitaleko sistemen belaunaldi berriaren parte dira, eta medikuntza pertsonalizatuko edo doikuntzako ikerketa biomedikoaren azelerazioa gaitzen dute. Jardunaldi honetan, IAren osasun digitaleko eta medikuntza pertsonalizatuko irtenbideak enpresetara hurbilduko ditugu, eta aplikazio desberdinak azalduko ditugu, kasu arrakastatsuen bidez.

Helburua:

Jardunaldi honen helburua errealitateak eta prospekzioa erakustea da, Adimen Artifiziala Osasun Digitalean eta Medikuntza Pertsonalizatuan aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko, bai enpresei, bai erakunde sanitarioei eta administrazioei.

Nori zuzenduta dago:

Enpresen kudeatzaileei, arduradun teknikoei, berrikuntzakoei edo zerbitzukoei, osasun-profesionalei eta erakunde sanitarioetako eta politika publikoetako arduradunei zuzenduta dago. Batez ere Adimen Artifiziala Osasun Digitalean aplikatzeko eta medikuntza pertsonalizatuarekin eta doitasunekoarekin lotutako produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.