Enpresa Jardunaldia: “ETE-etarako prozesuak automatizatzea eta optimizatzea”

Jardunaldia Bilboko ETE guztietarako da, jarduketa-sektorea edozein izanda ere. Hain zuzen ere, hauxe da ekimenaren xedea: azaltzea  zer den prozesuen automatizazioa eta zergatik den funtsezkoa edozein enpresarako , baldin eta barne- zein kanpo-prozeduren eta beste batzuekin duen elkar-trukeen gaineko kontrol eta optimizazio handiagoa lortu nahi badu.

«Automatizazio» esaten diogu, eskuzko lana eta akats kopurua murrizteko, askotariko prozesuak modu automatikoan kontrolatzeko eta optimizatzeko sistema digitalak erabiltzeari. Azken finean, automatizazioak ahalbidetzen du funtsean areagotzea, bai produktibitatea, bai kolaboratzaileari zein bezeroari eskaintzen zaien esperientzia.

Gorka García Barrerok (Berba Translations) zuzenduko du hitzaldia. Sektore ugaritako start-up eta ETE-etarako sistemak integratzen eta prozesuak automatizatzen 15 urte baino gehiagoko eskarmentua duen finantza-arduradun, datu-analista eta ingeniaria da.

Izena emateko azken eguna: urriaren 26a, 13:30ak arte.

IZENA EMATEA DOAKOA DA. LEKU-KOPURU MUGATUA

 

EKITALDIAREN EGITARAUA

Sarrera / Aurkezpena

Prozesuen automatizazioa: Zer da? Zergatik da hain garrantzizkoa? Zein esparrutan aplikatu daiteke automatizazioa?

Prozesuak automatizatzeko plataformak: ChatBot tresnak eta bezeroarenganako arreta, Sinadura digitala, Hodeiko biltegiratzea, Barne- eta kanpo-komunikazioa, Kontuen kudeaketa eta fakturazio elektronikoa (TicketBAI)

Autodiagnostikoa: Problema motak (blokeoak) eta konponbideak (palankak) identifikatzea

Nola automatizatu daitezke prozesuak adituen laguntzarik gabe?Merkatuan dauden tresnak eta horiek erabiltzeko errekerimendu teknikoak, Automatizatutako fluxuak definitzea Zapier tresnarekin, Ohartarazpenak eta ekintza pertsonalizatuak kudeatzea Slack programarekin, Atazak, lantaldeak eta zerrendak kudeatzea Notion tresnarekin

Adibide praktikoak – Prozesuen automatizazioa Berban: Bezeroen aurrekontuak eta saltzaileen eta proiektu-kudeatzaileen arteko barne-antolakuntza kudeatzea, Fakturak eta hornitzaile/itzultzaileen ordainketak automatizatzea

Galderetarako txanda

Kontsulta ezazu Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen egitarau orokorra: https://www.euskalit.net/semana/programa.php