Enpresa Jardunaldia: Ekonomia Zirkularrak ETEei dakarzkien onurak eta aukerak

Bilbao-Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren urriaren 22an, asteartea, 09:30etik 11:00:etara, antolatutako Enpresa Jardunaldira gonbidatzen zaitu, Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren 30. Europako Astearen esparruan. Eusko Jaurlaritzak sustatutako fundazioa da Euskalit, eta kudeaketa aurreratua sustatzen du euskal erakundeetan.

Jardunaldia Bilboko ETE guztiei zuzenduta dago, jarduera-sektorea edozein dela ere, eta helburua da ingurumen-araudiari, eredu zirkularretara igarotzeko ekintzei eta tresnei eta ikuspegi horrek eskaintzen dituen onurei eta aukerei buruzko ezagutzak ematea. Gainera, ekonomia zirkularra ezarri duten ETEen esperientzia praktikoak azalduko dira.

Horretarako, Global Factor enpresako Alanna España eta Carmelo Angulo izango ditugu hizlari, garapen jasangarrian, ingurumenaren eta hondarraren kudeaketan eta eredu zirkularretara igarotzeko proiektuen lidergoan adituak baitira.

PROGRAMA

  1. ETEei lotutako ingurumen-araudia:  

– Zer da eta zergatik da garrantzitsua ekonomia zirkularra.

– Garapen Jasangarriko Helburuekiko lotura eta balioa.

– Arau-esparrua.

  1. Nola egin eredu zirkular baterako trantsizioa:

– Funtsezko ekintzak: baliabideak nola aprobetxatu, berreskuratu eta birsortu.

– Zure ETE ekonomia zirkularrarekin lerrokatzeko helburuak eta estrategiak.

– Diagnostikotik ezarpenera.

– Ekonomia zirkularra ezartzearen onurak.

  1. Zure jarduna hobetzeko tresnak: zure enpresa ebaluatzeko autodiagnostiko zirkularra, funtsezko adierazleak eta metodologia osagarriak.
  2. Kasu arrakastatsuak ETEetan: eraikuntza-sektorean, ehungintzan, turismoan, ostalaritzan, elektronikan, etxetresna elektrikoak… eta horien ekarpena ekodiseinuan, konponketa-zerbitzuetan, birmanufaturan eta hondakinen kudeaketan.
  3. Ondorioak eta galderak

 

Izena emateko azken eguna: astelehenean, urriaren 21ean, 13:30ean edo LEKU GUZTIAK BETE ARTE.

 

IZENA EMATEA DOAKOA DA.