Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren astelehenean, 2024ko ekainaren 3an, egingo den Jardunaldira gonbidatzen zaitu.
Jardunaldia 3 langile edo gehiagoko plantilla duten eta lidergo-trebetasunak garatu nahi dituzten eta euren taldea eragingarriagoa izan dadin emaitzak hobetu nahi dituzten Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei zuzenduta dago.
Jardunaldiaren helburua tresnak, metodologiak eta prestakuntza ematea da, enpresek zuzendaritzako eta pertsonen garapeneko gaitasun profesionalak lortu eta areagotu ahal izan ditzaten, Bilboko enpresei eta saltokiei enpresa-kudeaketari dagokionez eraginkortasun handiagoa zuzkituz.
Ondoren banakako aholkularitza jasotzeko aukera izango duzu, zure enpresarentzako kosturik gabe.
Ponentziaren gidaria María Olarte izango da, Olarte Desarrollo de Personas SL sozietateko zuzendaria, pertsonen eta antolaketaren arloko enpresa-aholkularia.
JARDUNALDIAREN EDUKIA
09:00 h. Aurkezpena Bilbao Ekintza eta María Olarte.
- Barne-antolaketa optimizatzea emaitza hobeak lortzeko.
- Barne-komunikazioa indartzeko rolak definitzea.
- Taldeko gatazkak konpontzea.
- Merkatura egokitzeko estrategiak ezartzea.
- Baliabideak eta prozesuak barrutik antolatzea.
10:15 h. Ondorioak eta galderak.
JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA:
📆 Eguna: 2024ko ekainaren 3a.
⌚ Ordutegia: 09:00etatik 10:30etara.
💻 Tokia: Zabalgune eraikineko erakusketa-aretoa, Zabalgune plaza 11, Bilbo.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 31n, 13:00etan, edo aforoa bete arte.