Enpresa-jardunaldia: Bizkaiko Foru Aldundiaren BATUZ proiektua: behin betiko ezarpena

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunarekin lankidetzan, gonbidapena luzatzen dizu 2025eko otsailaren 12an etor zaitezen Batuz-TicketBai zerga-estrategiaren inguruko azken nobedadeak ezagutzeko enpresa-jardunaldira.

Txikizkako merkataritza, ostalaritza, altzarien konponketa, ile-apainketa eta bestelako zerbitzu pertsonalak lanbide dituzten pertsona fisikoei zuzendutako jardunaldia izango da, izan ere, 2025eko uztailaren 1etik aurrera halabeharrez ezarri beharko dute.

Jardunaldiak, BATUZ proiektuaren azken berritasunak, ezartzeko egutegia eta pizgarriak aztertu nahi ditu, baita beste gai batzuk azaldu ere, hala nola: fakturak egitea, TicketBai software bermatzailea, sinadura ziurtagiriak, erregistro liburuak eramatea eta zerga aitorpenak aurkeztea.

Aprobetxa ezazu jardunaldi hau nobedade guztien berri izateko!

 

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

14:00. Bilbao Ekintzaren aurkezpena.

14:10 – 15:40. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta Izenpeko arduradunak: BATUZ/TicketBAI aurkeztea

  • Begoña Zubieta: Arriskuak Aztertzeko Zerbitzuaren Finantza ikuskatzailea
  • Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Aldundiko Arriskuak Analizatzeko eta Zerga Iruzurraren aurkako Borroka Koordinatzeko zerbitzuburua.
  • Raquel Garay, Proiektu Arloko arduraduna Izenpen (EAEko administrazioen identifikazio elektronikorako plataforman).

15:40. Galderak egiteko txanda

 

Jardunaldiaren edukia:

  • Ezartzeko egutegi berriaren eta proiektuaren gaur egungo egoera. Aplikatu beharreko araudia.
  • TicketBAI: Fakturak eta eragiketen gainerako justifikazio-dokumentuak igortzea, zenbait betekizun tekniko bete behar dituen fakturazioko software berme-emaile bat erabiliz.
  • BFAk (Egin Zure Faktura) eta Izenpek (Ef4ktur) TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako softwareak.
  • Sinatzeko ziurtagiriak: baldintzatzaileak, aukerak eta egoki aukeratzeko aintzat hartu beharreko alderdiak.
  • Zerga-pizgarriak, sistemara atxikitzeko unearen arabera.
  • Ekonomia-eragiketen erregistro-liburuak egitea (EEEL: 140 eta 240 eredu berriak) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea zirriborroetatik abiatuta.
  • Zehapen-erregimena, nahitaezko ezarpenetik aurrera aplikatu beharrekoa.

 

Jardunaldiari buruzko informazioa:

📆 Eguna: Asteazkena, 2025eko otsailak 12

Ordutegia: 14:00etatik 16:30era

 Tokia: Zabalgune eraikineko Erakusketa Aretoa, Zabalguneko plaza 11

 

Izena emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 11n, 13:00etan edo lekuak bete arte.