Enpresa Jardunaldia – Hobetu zure produktibitatea Salmentetan eta Marketinean: Automatizazioa eta AA

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren urriaren 26an antolatutako beste Enpresa Jardunaldi batera gonbidatu nahi zaitu, Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen esparruan. Eusko Jaurlaritzak sustatutako fundazioa da Euskalit, eta kudeaketa aurreratua sustatzen du euskal erakundeetan.

Jardunaldia Bilboko enpresa txiki eta ertain guztiei zuzenduta dago, haien jarduera sektorea edozein dela ere. Helburua da azaltzea zer den ETEetako negozio prozesuen automatizazioa, zehazki marketinaren eta salmenten esparruan, eta 2023an adimen artifizialeko motorrak sartzearen garrantzia eta ETEen automatizazioari zer ekarpen egin diezaioketen.

Automatizazioak ahalbidetzen du funtsean areagotzea bai kolaboratzaileari zein bezeroari eskaintzen zaien esperientzia.

Hitzaldia Gorka García Barrerok emango du. Informatikako ingeniari horrek 25 urtetik gorako ibilbide profesionala du softwarean eta teknologietan (errealitate birtuala, automatizazioa, animazioa, plataforma digitalak). Diziplina anitzeko ekintzailea da eta 3 start-up sortu ditu beste kide batzuekin batera. Horretaz gain, beste enpresa batzuetako aholkulari teknologikoa da, bai eta aliantzen zuzendaria eta finantza arduraduna ere. Gaur egun, ETEentzako prozesuen digitalizazioan freelance aholkularia da low-code tolos eta automatizazio tresnen bidez (Zapier, Bubble, Google Script). Gainera, laster abiaraziko den ekintzailetza berri baten sustatzailea da (plataforma digitala).

Jardunaldia2023-ko urriaren 26an, ostegunean izango da09:00etatik 10:30etara, Zabalgune eraikineko Erakusketa aretoan, Zabalguneko plaza 11 48009, Bilbo.

Izena emateko azken eguna: 2023ko urriaren 25ean, asteazkenean, 13:30ean edo LEKUA BETE ARTE.

JARDUNALDIAREN EDUKIAK:

– Aurkezpena.
– Kontzeptuak: Zein da prozesuen automatizazioa?
– Aplikazioa: nola, noiz eta non inplementatu.
– Inplementazioa: automatizatzeko tresnak eta teknologiak.
– Disrupzioa: AA eta automatizazio lagundua.
– Marketinera aplikatutako automatizazioa.
– Salmentei aplikatutako automatizazioa.
– Kasu praktikoak.
– Ondorioak.
– Galderak.