Enpresa-Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren BATUZ proiektua behin betiko ezarpena

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunaren lankidetzarekin, Batuz-TicketBai estrategia fiskalaren inguruko eta nahitaez ezartzeko egutegi berriaren inguruko azken berritasunak ezagutzeko enpresa-jardunaldira gonbidatu nahi zaitu ekainaren 4an, asteartea.

Batez ere, estrategia fiskal berri hau aplikatzeko aldiak eta abantailak ezagutu nahi dituzten merkatariei zuzenduta dago.

Jardunaldiak, BATUZ proiektuaren azken berritasunak, ezartzeko egutegia eta pizgarriak aztertu nahi ditu, baita beste gai batzuk azaldu ere, hala nola: fakturak egitea, TicketBai software bermatzailea, sinadura ziurtagiriak, erregistro liburuak eramatea eta zerga aitorpenak aurkeztea.

Jarduera nagusia merkataritza dutenek estrategia hori nahitaez aplikatu behar izango dute 2025. urtetik aurrera. Hala ere, borondatezko aldian sartzeagatik izango dituzun zerga-abantailak jakinarazi nahi dizkizuegu. Aprobetxa ezazu jardunaldi hau nobedade guztien berri izateko! 

JARDUNALDIAREN EGITARAUA 

14:00. Bilbao Ekintzaren aurkezpena.

14:10 – 15:40. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta Izenpeko arduradunak: BATUZ/TicketBAI aurkeztea

  • Antonio Pérez Delgado, Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea.
  • Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Aldundiko Arriskuak Analizatzeko eta Zerga Iruzurraren aurkako Borroka Koordinatzeko zerbitzuburua.
  • Raquel Garay, Proiektu Arloko arduraduna Izenpen (EAEko administrazioen identifikazio elektronikorako plataforman).

15:40. Galderak egiteko txanda

Jardunaldiaren edukia:

  • Ezartzeko egutegi berriaren eta proiektuaren gaur egungo egoera. Aplikatu beharreko araudia.
  • TicketBAI: Fakturak eta eragiketen gainerako justifikazio-dokumentuak igortzea, zenbait betekizun tekniko bete behar dituen fakturazioko software berme-emaile bat erabiliz.
  • BFAk (Egin Zure Faktura) eta Izenpek (Ef4ktur) TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako softwareak.
  • Sinatzeko ziurtagiriak: baldintzatzaileak, aukerak eta egoki aukeratzeko aintzat hartu beharreko alderdiak.
  • Zerga-pizgarriak, sistemara atxikitzeko unearen arabera.
  • Ekonomia-eragiketen erregistro-liburuak egitea (EEEL: 140 eta 240 eredu berriak) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea zirriborroetatik abiatuta.
  • Zehapen-erregimena, nahitaezko ezarpenetik aurrera aplikatu beharrekoa. 

Jardunaldiari buruzko informazioa:

📆 Eguna: 2024ko ekainak 4

⌚  Ordutegia: 14:00etatik 16:30etara.

💻 Lekua: Bizkaiko Foru Agiritegia (Maria Diaz Haroko kalea 11)

Izena emateko azken eguna: ekainak 3, 13:00k arte, edo leku guztiak bete arte