Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietatea, enpresetan kaudimengabeziaren prebentzio goiztiarra egiteari buruzko Enpresa Jardunaldi bat antolatuko du PKF Attest delakoarekin batera. Jardunaldiaren xedea da aurrea hartzea zein garrantzitsua den agerian jartzea, egoeraren ondorioak konponezinak izan aurretik.
Jardunaldian landuko diren alderdiak:
1.-Badakizu zein den zure negozioaren benetako egoera? Kezkatuta al zaude?
2.- Enpresa-kaudimengabezia eragin ohi duten enpresa-erabakien berri izan nahi al duzu?
3.- Horiek ekidin edo hartu nahi dituzu kaudimengabezirako inolako arriskurik gabe?
4.- Noizbait pentsatu al duzu hartzekodunen konkurtsoa edo aurre-konkurtsoa zure negoziorako benetako bigarren aukera izan daitezkeela?
5.- Planteatu diren kasuistika nagusiak. Aplikazio praktikoa.
Hizlariak Igor San Martín eta Juan Ignacio Asín García dira, PKF Attest-eko Kaudimengabeziak Prebenitzeko Taldeko kideak.