Bilboko Udalak “Talentua eta Eraldaketa Digitala: Lanbide Heziketa Bilboren apustu moduan” izeneko jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 3rako eta 4rako, helburu bikoitz batekin: Bilbo eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzea, halaber ekimen berritzaileak garatzeko Bilbok daukan gaitasuna, batetik, eta zerbitzu aurreratuen enpresei ezagutzera ematea lanbide heziketak talentua sortzeko duen ahalmena, bestetik.
Lehenengo jardunaldia azaroaren 3an izango da IDOMen, eta sektore teknologikoko eta digitaleko hezkuntza eta ekonomia arloko enpresendako eta eragileendako izango da, zeintzuek aukera izango baitute IKTetako profil profesional berriak sustatzen dituzten ideia berritzaileak ezagutzeko, enpresen eskariaren eta hezkuntzako eskaintzaren arteko loturan oinarritzen direnak.
Jardunaldi horretan mahai-inguruak izango dira, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola jabetzea zeinen ardura handia duten zerbitzu aurreratuek eta enpresa teknologikoek hirigintzaren garapena eragiteko orduan, edo lanbide hezkuntzak enpresa digitaletan duen zeregina, edo lanbide heziketaren sistema enpresen etorkizuneko beharrizanei egokitu beharra. Jardunaldi horietarako izena esteka honetan eman behar da.
Azaroaren 4an, Zabalgune eraikinean, “Talentu Digitalaren Foroa” izango da, eta xedea izango du enpresak, formazio entitateak eta sektoreko beste eragile ezagutu beharreko batzuk harremanetan jartzea, eta enpresek erantzun gisa gehien eskatzen dituzten profilak agertzea. Jardunaldia irekia da jendearendako, eta DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleendako eta irakasleendako, zerbitzu aurreratuen enpresendako eta hezkuntza-komunitate osoarendako prestatu da bereziki.
Erakusmahaiak izango dira, enpresek eta hezkuntza-zentroek beren hezkuntza-eskaintza eta lan-eskaintza agertzeko, eta, horrez gain, Foroa abiatzeko, mahai-inguru bat izango da, ezagutzera emango duena profil teknologikoen zer eskari handia dagoen merkatuan eta nola lanbide hezkuntzak erantzun ahal diezaiokeen eskari horri.
Zalantzak eta kontsultak posta elektronikoz (empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus) eta telefonoz (944 205 321), argitu daitezke.
Jardunaldi hauek Bilbao Next Lab proiektuan eta Lanbide Hezkuntza eta Zerbitzu Aurreratuak proiektuetan datoz, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu dira, Lanbide Hezkuntzako sailburuordetzaren bidez, eta halaber IDOMekin eta Orkestrarekin elkarlanean.