Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren udal sozietateak, Oficina Acelera PYME-rekin batera, mahai-inguru batera gonbidatzen zaitu. Bertan, Adimen Artifizialak (AA) enpresetan duen eraginari buruz hitz egingo da.
Adimen Artifiziala (AA) tresna iraultzailea izan da enpresa-sektorean eta enpresen jarduera guztiz aldatzen ari da. Hala ere, aproposa al da teknologia hori edozein erakunde-motarako? Zeintzuk dira Adimen Artifizialaren (AA) erronkak ETEetan?
Helburua honako hau izango da: erakundeek adimen artifiziala (AA) nola ezarri behar duten hausnartzea, baita adimen artifizialak ETEen kudeaketan eta produktibitatean izan ditzakeen onurak hausnartzea ere.
MAHAI-INGURUA
- Irati Rodríguez, HUPI enpresako Negozio Garapeneko arduraduna.
- Josema Cibrián, Nómada enpresaren CEOa.
Irati Binuek moderatuko du, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Komunikazio arduraduna.
- Data: 2024ko otsailaren 5a, astelehena.
- Ordutegia: 09:00etatik 11:30era.
- Lekua: Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, Bilbo.
IZENA EMATEA DOAKOA DA. LEKU-KOPURU MUGATUA.
PROGRAMA
Mahai-inguruak bi zati izango ditu:
Lehenengo zatia: Testuingurua: erakundeetan AA ezartzearekin lotutako gaiak jorratuko dira.
- AAren inguruko mitoak gezurtatzea: AA zer den eta zer ez den.
- AA irtenbide unibertsala al da?
- Nola ezarri behar dute enpresek AA kontzienteki?
- Nola integratu daiteke AA beste teknologia batzuekin, hala nola robotikarekin eta errealitate birtualarekin?
- Zer irtenbide teknologiko daude?
- Zer akats egin ohi dira AAren inguruan eta nola ekidin ditzakegu?
Bigarren zatia: AAk dituen dilema etikoei buruzko eztabaida eta hausnarketa-mahaia.
- Nora nahi dugu iraultza teknologikoak eramatea? Zer gizarte-mota eraiki nahi dugu?
- Etika-esparru sendoak, pentsamendu kritikoa eta Adimen Artifizialaren bitartez erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Osagarriak al dira Adimen Kolektiboa eta Adimen Artifiziala?
- Zer erabilera zehatz, nabarmen eta bizkor eman diezaioke Adimen Artifizialak ETE bati?
- Nola konpondu ditzakegu enpresa-erronkak Adimen Artifizialarekin?
Izena eman!