Mentoring Dual Digital Programa: Eraldaketa Digitalerako Sentsibilizazio Foroa

Erronka digitalari aurre egiteko mentalitatea aldatu behar da, aldaketari aurre egin behar zaio eta etengabe ikasteko beharra onartu behar da. Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, abian jartzen duen Mentoring Dual Digital Programa berria ezagutu nahi al duzu?

Eraldaketa Digitala Sentsibilizatzeko Forora gonbidatzen zaitugu. Bertan, programa berri hau aurkeztuko dugu, teknologiek Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei eskaintzen dizkieten aukerak hurbiltzea helburu duena, haien eraldaketa digitala errazteaz gain, Bilboko ETE-en eta saltokien artean ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza erraztuko duen talde-metodologia baten bidez.

Programa berri honek hainbat garapen-fase aurreikusten ditu:

  • Sentsibilizazio digitalerako foroa: Mentoring Dual Digital programa aurkeztea, eraldaketa digitala errazteko eta bizkortzeko tresna gisa.
  • Auditoria digitala: parte hartzen duten ETEetan eta saltokietan, aldez aurretik aukeratutakoetan, mentorizatu beharreko beharrak eta intereseko eremuak hautematea.
  • Mentoring-saioak: aurrez aurreko sei saio, 2022ko martxoa eta maiatza bitartean, teknologiek eskaintzen dituzten aukerak barneratzeko, sentsibilizatzeko eta hurbiltzeko, eta, horrezaz gainera, ETEen eta saltokien arteko ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza errazten dituen talde-metodologia bat erabiliz.

Ez galdu aukera. Bat egin gurekin!

 

Sentsibilizazio Foroaren Egitaraua

 

9:00 h. Mentoring Dual Digital Programaren ongietorria eta aurkezpena.
Javier Garcinuño. Bilbao Ekintza-ren Zuzendari Nagusia.
9:15 h. “Humanismo Digitala: pertsonak zentroan aldaketa aro batean” Hitzaldia.
Joan Clotet. Humanista digitala, talentu digitaleko aholkularia, bideratzailea eta coach exekutiboa, 35 urte baino gehiagoko esperientzia.
9:45 h. Eraldaketa digitaleko esperientzien mahaia. Moderatzailea: María Luisa de Miguel. Mentoring Eskolako Zuzendari Exekutiboa eta Mentoring-eko Nazioarteko Ziurtagiriaren zuzendari akademikoa. Parte-hartzaileak:

  • Víctor Estrada. Semilla Proyectos en Internet-ko Bazkide Zuzendaria.
  • Daniel Siles. Start up eta ETE-eko mentorea, digitalizazioan esperientziarekin.
  • Marion De La Porte. Sinplastico enpresaren Sortzailea. Plastikorik gabeko produktuen Espainiako lehen online denda.
  • Nagore Grandio. CFO Lookiero. Europan liderra den emakumeentzako shopper online pertsonalaren zerbitzua