Webinar: Badakizu nola eragingo dion BATUZ estrategia fiskal berriak zure negozioari? Egoera berria eta pizgarriak

Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-betebeharrak kontrolatzeko eta betetzen laguntzeko estrategia berri bat garatu du, BATUZ izenekoa, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko. Estrategia horrek Bizkaiko araudiaren mende dauden enpresa eta pertsona autonomo guztiei eragiten die, haien izaera eta tamaina edozein izanik ere.

Hasiera batean, nahitaezko ezarpen-epea 2022ko urtarrila zen, baina profesionalen elkargo eta enpresa-elkarteen eta zerga-aholkularitzaren ekarpenak jaso ondoren, Bizkaiko Foru Ogasunak epe hori malgutzea eta 2024ko urtarrilaren 1era eramatea komenigarritzat jo du, ordura arte sistema hori borondatez hartzeko pizgarri berriak ezarriz.

Jarduera ekonomikoa hirian garatzen duten enpresa eta pertsona autonomoei laguntzeko, Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko udal-sozietateak, hedapenerako lehenengo jardunaldi birtuala antolatu zuen maiatzean, gaian adituak direnen eskutik, estrategia berri horren ezaugarri guztiak zehatz-mehatz azaltzeko eta zalantza guztiak argitzen saiatzeko.

Zerbitzu horri jarraipena emanez, datorren irailaren 21ean berriro aztertuko dugu gai hau, azken nobedadeak jorratuko dituen topaketa berri batean. Gainera, BATUZ-i buruz gehiago jakin dezakezu artikulu honen bidez.

Egitaraua

9:00 h. Bilbao Ekintza aurkezpena (Javier Garcinuño Zabala, Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia)

9:10 h.- 11 h. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta IZENPEko arduradunak: BATUZ/TicketBAI-ren aurkezpena

  • Antonio Pérez Delgado, Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako Zuzendariordea.
  • Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Aldundiko Iruzurraren aurkako Borrokaren Arriskuen Analisirako eta Koordinaziorako Zerbitzuburua.
  • Raquel Garay, Proiektuen Arloko Arduraduna IZENPEn (EAEko administrazioak elektronikoki identifikatzeko plataforma).

Anima zaitez eta parte hartu!