Programa horren asmoa da enpresen giza kapitala babestea eta esperientzia eta ezagutza bereganatzeko prozesuan laguntzea, epe luzerako ikuspegia hobetzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.
Horretarako, harremanetan jartzen dira enpresa jarduera bat gauzatzen ari diren pertsonak (mentorizatua) eta jada enpresa ibilbide profesional esanguratsua dutenak (mentorea), eta programaren barruan lankidetzan aritzen dira beren borondatez.
Horrez gain, protagonista biek profesional entzutetsuek emandako hainbat tailer praktikotan hartzen dute parte, bakoitzaren rola indartzera, gaitasun eta eskumenak garatzera nahiz programak ekar diezazkien onurak eta helburuak argitzera bideratuak.