Enplegua aurkitzeko zortzi aholku

Lana bilatzea planteatzen dugunean ezinbestekoa da aintzat hartzea enplegu bilaketa bera jada badela lan bat: Denbora eskaintzea, ongi antolatzea eta urratsak ezagutzea, itsu-itsuan ez joateko eta ez galtzeko.

Jarraian, prozedura horretan laguntzeko aholkuen zerrenda bat erakutsiko dizugu:

 

  1. Ezagutu zure indarguneak eta eskumenak: Lehen urratsa zure balio proposamena definitzea da, zer egiten dakizun azaltzea. Begi-bistakoa eta guztiz zentzukoa dirudien arren, ez da beti aztertzen. Ez da komeni lan merkatura jotzea aurrez identifikatu gabe eskaintzeko zer daukazun eta zer egitea gustatuko litzaizuken.
  2. Helburu profesional bat definitzea, une horretakoa: Laneko bizitzan zehar aldaketak eta egokitzapenak egiten joango zara, baina hasieran nora jo markatuko dizun iparrorratza izango da. Helburu hori izan barik zaila izango da emaitza bat lortzea: Pertsona guztiek ez dute lantzen, eta lana bilatzeko giltzarrietako bat da.
  3. Lan merkatua aztertu: Lagunduko dizu jakiten enplegua eskaintzen dutenak zein sektore eta zein enpresa diren eta zer nolako ezaugarriak dituzten. Zer eskaintzen duten ere jakin ahal izango duzu, eta nola lor dezakezun hautaketa prozesu batean sartzea. Gaur egun, Internet da horretarako tresnarik egokiena.
  4. Prestatu zure Curriculum Vitaea talentuaren ikuspegitik: Lehenengo hiru urratsen ostean, hurrengoa da zure aurkezpen gutunera edo Curriculumera gehitzea. Ez datza guztia kontatzean, soilik definitu eta ezberdintzen zaituzten gauza esanguratsuak. Laburra, zehatza, erakargarria. Garrantzitsua da diseinua zaintzea eta zure indarguneak txertatzea.
  5. Curriculum digitala LinkedInen: Erabili sare sozialak. Gaur egun sare sozialak funtsezko tresna dira enplegua topatzeko. Errekrutatze arduradun askok sare sozialetara jotzen dute profesionalak aurkitu eta pertsonak ezagutzeko. Beraz, funtsezkoa da kanal horietan egotea, bereziki LinkedInen.
  6. Internet gehiago. Gaur egun asko dira informazioa eskaintzen duten enplegu atariak: Infojobs, Infoempleo, etab. Batzuk tematikoak dira, sektorearen araberakoak. Bestalde, hainbat ataritako eskaintzak multzokatzen dituzten metabilatzaileak daude: Indeed, Jooble dira horietako batzuk.
  7. Aktibatu zure kontaktuak: Egin networking, baina egizu ondo. Hori ere ikasten da. Zeure burua aurkeztea eta bila dabiltzan hori zer den jakitea benetan lagungarria izan daiteke.
  8. Presta zaitez behar bezala elkarrizketetarako. Prestatu eta entseatu zure kontakizuna, zure ahozko curriculuma. Guztia praktikatu eta hobetu daiteke. Bilatu joko duzun enpresa horri buruzko informazioa. Prestatu zure Elevator Pich.   

Azken finean, zu zeu izan behar zara, zure helburua argi izan behar duzu, garrantzitsua den horretan zentratu behar zara, nori zuzentzen ari zaren jakin behar duzu eta, batez ere, zeure buruaren onena erakutsi behar duzu, gainerakoengandik ezberdintzeko eta balio gehigarria eskaintzeko.

Bilbao Ekintzan prozesu horretan lagunduko dizugu enplegagarritasuna hobetzeko gure programen bitartez. Bilbokoa bazara, hemen gauzkazu laguntzeko prest.