Lan-bitartekaritza

Bilbao Ekintzak enplegu agentzia gisa jarduten du Lanbiderekin, Euskal Enplegu Zerbitzua, lankidetzan eta modu independetean ere, enpresei lagunduz beren erakundeetan txertatzeko talentua bilatzen.

Bitartekaritza zerbitzuak enpresei errazten die beren beharrizanak asetzeko langile egokiak aurkitzea, eta aldi berean Bilbon enplegua sortzen laguntzen du.

Lanpostu baterako hautagaien eskaera egiteko, enpresak ahalik eta gehien zehaztu behar ditu lanpostuaren datuak, laneko baldintzak eta kontratatuko den pertsona horrek izan beharreko ezinbesteko eskakizunak nahiz baloragarriak diren ezaugarriak.

Informazio horrekin, Bilbao Ekintzak, Lanbideren baliabideen laguntzaz, hautagaiak bilatzen ditu eta, curriculum vitaeak lanpostuaren eskakizunekin bat datozela egiaztatu ostean, horiek enpresa bidaltzen ditu, hautaketarako.

Gainera, Bilbao Ekintza Enplegu-Agentzia Pribatu gisa ziurtatuta dago. Hau da, lan-eskaintzak modu independentean ere izapidetzen ditu. Zerbitzu berri honen bidez, entitatearen datuak kudeatzen dira erakundeak sustatutako Enplegu Planetan edo proiektuetan parte hartu duten parte-hartzaileen profilei esker, betiere haien erabateko baimenarekin. Horrela, informazio esanguratsuagoa eta pertsonalizatuagoa eman ahal izango zaie enpresei.