Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, bultzatutako enplegu-planetan parte hartzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar duzu langabe gisa. Izapide horri esker, zure web-orrian kontsultatu eta inskribatu ahal izango dituzu gure enplegu-planetan sartutako enplegu-eskaintza guztiak.

Eskaintza batean izena emanda zaudenean, zure ekimenez, web-orriaren beraren bidez edo Lanbideko taldeak egiten duen aukeraketatik aurrera, zuzenean jasoko ditugu zure eskaera eta curriculuma, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango beste izapide espezifikorik egitea Bilbao Ekintzarekin.

Bilbao Ekintzak elkarrizketa pertsonalen bidez egingo du azken hautaketa, prozesu ireki eta gardena bermatuz.

  • Bilboko Enplegu Planean parte hartzeko baldintzak: Bilboko bizilaguna izatea, langabezian egotea, LANBIDEn izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa, Lanbideren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian ezarritako kolektiboetako batekoa izatea.
  • Gazteen Enplegu Planean parte hartzeko baldintzak: Bilboko bizilaguna izatea, 30 urtetik beherakoa izatea, langabezian egotea, LANBIDEn izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa eta Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea.

Langabetu izateko betekizunak, logikoa denez, Gizarte Segurantzan alta emanda ez egotea esan nahi du, eta hori, gainerako baldintzak bezala (LANBIDEn izena ematea, Bilbon bizitzea, etab.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zurekin harremanetan jartzen duen egunetik edo bere webgunean eskaintza batean izena ematen duzun egunetik kontratazioaren egunera arte bete beharko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enplegu” saila hautatuz.