Bilbao Arena Miribilla auzoan kokatuta dago, hiri-eremu berria, dinamikoa eta sarbide errazekoa. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu instalazioetara iristeko. Tren eta autobus geltokiak ditu inguruetan, baita tranbia (Erribera) eta metro geltokiak ere (Alde Zaharra, Unamuno irteera) 15 minutura, gutxi gorabehera.
Nolanahi ere, ibilgailu pribatua erabili behar bada, honako hauek dira aparkatzeko aukerak: 250 plazako lurpeko aparkalekua, eta, ingurunean, Miribillako merkataritza-guneko, Bizkaiko pilotalekuko eta Miribillako aparkalekuko erabilera publikoko aparkalekuak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.