Bilbao Ekintzak espazio sare bat du ekintzailetzaren zerbitzura bideratuta eta hori sustatzeko, bereziki, hirian identifikatutako espezializazio adimentsuko sektoreetan edo eremuetan (sormen industriak, zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala eta turismoa) lan egiten du.

  • Big Bilbao: Bilbao Ekintzako ekintzailetza-zentroa, Ensache eraikinean kokatuta.
  • Auzo Factorys: Enpresa-proiektu berrietarako egokitutako guneak Bilbon. Matiko, Bolueta, Errekalde eta San Frantzisko auzoetan kokatuta daude.
  • Bilbao Arena: Erabilera anitzeko erreferentziazko zentroa, hirirako proiekzio handia duten mota guztietako ekitaldiak hartzen duena.
  • Bilbao Ekintza bulegoak: Terminus eraikinean kokatuta dago, Plaza Biribilean. Sozietateko sail nagusiak hartzen ditu.
  • Turismo bulegoak: Bilbo bisitatzen duten turistei informazio onena emateko asmoz, bi egoitza ditu: bat Plaza Biribileko Terminus eraikinean eta bestea Guggenheim museoaren aurrean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez.