Invest in Bilbao hirira inbertsioak erakartzeko bulegoa da. Inbertsio-prozesuan enpresei eta erakundeei laguntzen die eta doako zerbitzuak eskaintzen dizkie.

Zerbitzuei dagokienez, honako hauek dira:

  • Eskuragarri dauden espazioak eta kokapena: jarduera ekonomikoak garatzeko eta ezartzeko erabilgarri dauden eraikin, bulego eta lurzatiei buruzko informazioa. Horretaz gain, In situ egindako bisitak eta hiri barruko hiri-berroneratzeko eremu berriei buruzko informazio zehatza eskaintzen da.
  • Onura fiskalak: Bilbo-Bizkaiak berezko finantza-sistema eta autonomia fiskala ditu, Estatuko gainerako eskualdeekin alderatuta. Kasu eta behar desberdinak aztertuko ditugu, eta doako txosten lotesle bat egingo dugu.
  • Barne-prozedurak: proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtsezko eragile eta erakunde guztiak koordinatzen ditugu.
  • Finantzaketa-aukerak: finantza-pizgarriei eta laguntza publiko edo pribatuko aukerei buruzko aholkularitza emango dizugu.
  • Talentua bilatzea: eskualdeko talenturik onena aurkitzen lagunduko dizugu. Gainera, tokiko eta nazioarteko talentua kontratatzeagatik lortzen diren onurei buruzko informazioa biltzen dugu. Halaber, doako laguntza emango zaie lekualdatu berri diren langileei bisak eta bizileku-baimenak, osasun-laguntzari buruzko tokiko informazioa, hezkuntza eta ostatua lortzeko.
  • Kontaktuen sarea: Erakunde edo enpresekiko kontaktuak errazten ditugu proiektua erraztuko duten lankidetzak lortzeko.

Invest in Bilbaok eskaintzen dituen zerbitzuak pertsonalizatuak eta proiektu bakoitzaren beharretara egokituak izateaz gain, ez dute kosturik hirian kokatzeko helburua duten enpresa edo erakundeentzat.