Zuen enpresa Bilbon eratu nahi baduzue, Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroan, baditugu zerbitzuak eta konponbideak ekiteko bidean laguntzeko.

Etorkina bazara, norberaren kontura lan egiteko baimena indarrean eduki beharko duzu.

Big Bilbaorako sarbidearen kostuari dagokionez, zerbitzu eta programa espezifiko guztiak doakoak dira, eta Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboak % 50ean kofinantzatzen ditu.