Bilbao Bizkaia Film Commission ikus-entzunezko ekoizpenak kudeatzen eta Bizkaiko lurralde historikora erakartzen lan egiten duen zerbitzu publikoa da. Hori dela eta, askotariko aukerak eskaintzen dizkie Bilbo-Bizkaiaren alde eszenatoki gisa apustua egiten dutenei.
- Ikus-entzunezko prozesu osoan laguntza eskaintzen da: lokalizazioak bilatzen, aurreprodukzioan, filmaketan, post-produkzioan eta estreinaldian.
- Filmatzeko baimenen kudeaketan laguntzen dugu.
- Espazio publikoko, zirkulazioko eta segurtasuneko erabileretarako koordinazioa.
- Ekoizpen-, arte-, casting-, entsegu-, garaje- eta aldagela-espazioak bilatzea.
- Esperientzia duten tokiko profesional eta enpresen gida: ekoizpen-etxeak, produkzio-zerbitzu globalak, ikus-entzunezko zerbitzuak, setak eta platoak.
- Filmaketa taldeen, agintarien eta erakundeen arteko bitartekaritza, hirian eta lurraldean harrera ona bermatzeko.
- Pizgarri fiskalei eta laguntza publikoei buruzko informazioa.
- Bilbao Bizkaia Film Commission arreta-zerbitzuak; 24 orduz, 365 egunez.