Enpresa-sustapena:
- Ekintzailetzarako eta lanbide-gaikuntzarako trebetasunak eta gaitasunak garatzea sustatzen ditugu herritarrengan, enpresen beharretara eta aukeretara egokituta.
- Bilbon jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko, enpresak erakartzea, sortzea eta haztea bultzatzen ditugu. Hiriarentzat estrategikoak diren sektoreetan esku hartzea lehenetsiz.
- Mice ekitaldiak erakartzeko helburuarekin lan egiten dugu (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions), baita Bilbon eta Bizkaian filmaketak eta ikus-entzunezko ekoizpenak errazteko ere.
Proiektu estrategikoak:
Herritarrekin eta enpresekin elkarlanean aritzen gara, datuetatik sortzen den ezagutza eraldatzeko gai izateko, lankidetzan aritzeko eta haien premiak entzuteko, osagarritasunaren eta balio publiko/sozialaren ekarpenaren printzipiotik diseinatutako proiektuetan. Horrela, 30 urtetik beherako gazteengana, langabetuengana eta ekintzaileengana irits gaitezke enplegagarritasuna hobetzeko eta kultura ekintzailea sustatzeko; enpresa eta saltokietara, proiektu desberdinetan lehiakortasuna hobetuz, bereziki auzo behartsuenetan:
- Pertsonen enplegagarritasuna, saltokien baldintzak, migratzaileen egoera eta abar hobetzen dituzten eragile pribatuekin egindako lankidetza-akordioen bidez.
- Tokiko sistema publikoen arteko koordinazioaren, lankidetzaren eta elkarlanaren bidez, gizarteratzearen eta laneratzearen eremuan, haien eraginkortasuna handitzeko eta erabiltzaileentzat emaitza hobeak lortzeko.
- Ekonomia Sozial eta Solidarioa enpresa izateko eta ekonomia egiteko beste modu bat bezala lagunduz, gizartearen zerbitzura dagoen esku-hartze sozialerako tresna bat, udalaren politika publikoa den aldetik, ESSko eragile guztiekin lankidetzan, GZE eta bere eragileak ikusaraziz herritarren artean, haien ezagutza eta portaerak bizitza, lan eta kontsumo ohitura osasungarri, iraunkor eta arduratsuagoetan aldatzeko.
Turismoa, Ekitaldiak eta Merkataritza:
- Turismo-jarduerak hiriko ekonomiari egiten dion ekarpena areagotu nahi dugu, Bilbo bisitatzen duten pertsonen gogobetetasuna erakarri eta areagotzeko.
- Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu sektoreko eragileekin lankidetzan, berariazko dinamizazio-programak eta proiektuak garatuz.
- Bilbon erreferentziazko ekitaldiak garatzen laguntzen dugu, funtsezko pieza baita tokiko ekonomia dinamizatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez.