• Udalak errendimendu handiagoko punta-puntako parket berria jarri du zelaian, profesionalentzako baldintzarik egokienak bermatzeko.

  • Surne Bilbao Basket-ek abenduaren 6an estreinatuko du parketa, Alemaniako Gottingen taldearen aurka, 19:00etan, FIBA Europe Cup-eko final hamaseirenen lehen jardunaldian.

Bilboko Udalak Miribillako Bilbao Arena saskibaloi-zelaiko parketa berritu du, eta kirolari profesionalek errendimendurik onena izatea ahalbidetuko duen punta-puntako parketa jarri du. Pista berria abenduaren 6an estreinatuko da, 19:00etan, Alemaniako Gottingen taldearen aurkako partiduan, FIBA Europe Cup txapelketaren final hamaseirenen lehen jardunaldian.

Zoru berriak bote erregularra bermatzen du zelai osoan, baloiaren errebote optimoa ziurtatzen du, eta inpaktuaren xurgapen eta deformazio bertikal egokia ditu, jokalariak babesteko eta lesioak saihesteko.

Unera arteko oholtza 2010eko irailean inauguratu zen, duela 13 urte, eta, denborak aurrera egin ahala, inpaktuak xurgatzeko eta baloi-erreboterako propietateak galdu ditu.

Zoru berriak muntaketa 2 ekiporekin egitea ahalbidetzen duen sistema bat du, eta horrek nabarmen murrizten du muntatzeko eta desmuntatzeko denbora.

Zelai-modelo hori ACBko eta beste kategoria batzuetako kantxa askotan dago jada; besteak beste, ligako eta Euroligako Wizink-eko pista bietan, Malagako Martín Carpena-n, Gasteizko Buesa Arena-n, Santanderreko Palacio de Deporteseko pista bietan eta Cacereseko Multiusos-eko pistan. Era berean, halako zelaiak dituzte Madrilgo Saskibaloi Federazioak eta hainbat kirol-pabiloik.

Pista KTL fabrikatzailearen PORTABLE PROSUMMIT V2 modelokoa da, eta aurrekontua 128.881,71 €-koa (BEZik gabe) izan da. Pintura eta logotipoak fabrikan jarri dira, berniz ultramorezko 7 geruzen pean.

SARE SOZIALAK

  • STATUS QUO britaniar taldeak 60 urte daramatza mundu osoan jotzen, eta, aurten, Bilbon eskainiko du KONTZERTU BAKARRA ESTATU OSOAN.

STATUS QUO taldea Bilbora etorriko da ekainaren 24an, bere kantu arrakastatsuekin, eta dantzan eragingo digu bere Whatever you want, What you`re proposing eta Rockin’ all over the world ospetsuekin, besteak beste, hainbat hamarkadatan mundu osoko milioika pertsona biztu izan dituzten kantuekin.

Jaialdia Bilbao Arenan ospatuko da, ekainaren 24an eta 25ean, eta salgai daude dagoeneko sarrerak: egun osokoa, 55€ + gastuak; eta 2 eguneko bonuak, 90 € + gastuak.

Sarrerak Kutxabanken eta jaialdiaren web-gune ofizialean daude salgai: www.musiclegendsfestival.com.