• EGIF-ak Bilbao Ekinean programaren %40 finantzatzen du eta 1.087.440 euroko ekarpena egingo du datozen 5 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 Europako Gizarte Funtsa Plus programaren esparruan.

  • Bilbao Ekintza udal-sozietateak bultzatutako proiektuak aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du, Hiribilduko enpresa berrien berrikuntza, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatuz.

  • Bilbon ekiteko interesa duten guztiei zuzenduta dago proiektua, gazteak, emakumeak eta migratzaileak lehenetsiz.

Bilboko Udalak 1.087.440€ jasoko ditu Europako Gizarte FuntsetikBilbao Ekinean proiektura bideratzeko, 2024-2029 aldirako Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzuak bultzatutako proiektua izanik. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 Europako Gizarte Funtsa Plus programaren esparruan Bilboko Udalak kalitatezko autoenplegua sendotzearen eta Hiribilduan enpresak sortzearen aldeko apustua egin du beste behin ere.

Guztira 2.718.600 euroko aurrekontua du eta Europako Gizarte Funtsak aurrekontu horren %40 (1.087.440€) finantzatzen du. Babes horrekin Udalak negozio berriak eta ekonomiaren motorra izango den hiri erakargarria lortzeko lanean jarraituko du, aukera gehiagorekin eta kalitatezko enpleguarekin.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko Zinegotzi Xabier Ochandianok azaldu duen bezala, Bilbao Ekinean esparru-programak, ekitaldi honetatik 2029ra bitartean enpresak sortzeko eta sendotzeko prozesu osoa hartzen du. Betebehar hori fase guztietan laguntza espezializatua ematen duten laguntza-egituren bidez egiten du, ekintzailearen eta haren enpresa-proiektuaren sektorearen gaitasun-profilera egokituta: ideia garatzea, negozio-plana definitzea eta diseinatzea, negozio berriak abian jartzea eta enpresa berri horien bizitzako lehen etapak.

Modu horretan, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzuak enpresa berriek hasierako oztopoak gainditzeko oinarri sendoa izan dezaten egingo du lan, negozio berri horien arrakastarako eta hazkunde jasangarrirako aukerak handituz eta, aldi berean, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko apustua eginez.

Bilbao Ekinean ekimenaren hartzaileak Bilbon ekiteko interesa duten pertsona guztiak dira, langabetuak edo enplegatuak, eta lehentasuna ematen die gazteei, emakumeei eta migratzaileei.

Bilbao Ekintzak honako helburu hauek planteatzen ditu EGIF-ek kofinantzatutako proiektu honen esparruan:

  • NEGOZIO-BIDERAGARRITASUNAREN analisiaren balioaz kontzientziatzea eta, horrela, balizko porrotaren inpaktua eta arriskua minimizatzen saiatzea, banakako laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskainiz.
  • EMAKUMEEN ETA GAZTEEN ENPRESA-EKIMENAK sustatzea, haien jarreren eta balioen adibide izango diren ekintzailetza-ereduak ikusaraziz.
  • BELAUNALDI-ERRELEBOA bultzatzea ekintzailetza-palanka gisa, berariazko aholkularitza eskainiz.
  • PORROTAREN BELDURRA NORMALIZATZEA, ikaskuntza-ikuspegi batetik eta inspirazio-testigantzen bidez balioa emanez.
  • KOLABORATZAILEEN SARE EGONKORRA sortzea hainbat eremutako erakundeekin (finantzetakoak, unibertsitateak…), ekintzailetza-prozesuei laguntzeko.
  • Oinarri teknologikoa duen EKINTZAILETZA BERRITZAILEAREN, aukera-sektoreetako proiektuen eta eredu jasangarri eta kolaboratiboen aldeko apustua egitea.

Bilbao Ekinean ekimenaren inpaktua, batez ere, funtsezko hiru alderditan jasoko da:

  1. ENPLEGAGARRITASUNEAN ETA KALITATEZKO ENPLEGUAN duen inpaktua: proiektuak enplegu-tasa eta bizi-maila handitzen laguntzen du, bai parte-hartzaileen kasuan, beren enplegua sortuz, bai etorkizuneko negozioak ekar ditzakeen kontratazioen bidez. Enpresa-kudeaketaren arloko trebakuntzak enpresak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezko gaitasunak emango ditu, eta, horri esker, Bilbon enpresa lehiakorragoak eta jasangarriagoak sortu ahal izango dira.
  2. TOKIKO EKONOMIAN duen inpaktua: enpresa berriak sortzeak hazkunde ekonomikoa sortzen laguntzen du. Hori batez ere enpleguaren sorkuntzari, kapital-inbertsioek dakarten aberastasun ekonomikoaren ekarpenen bidez, esker gertatzen da, baina, era berean, kapital-inbertsioen dinamizazioan, proiektatzen den irudian laguntzen du eta ezaugarri horiek guztiek komunitate-nortasuna indartzen dute, bai eta turismoa sustatu ere.
  3. JASANGARRITASUNEAN duen inpaktua: proiektu honen helburuetako bat, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren esparruei erreparatuta, Bilbon enpresa jasangarriak sortzea da, betiere Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta 2030 Agenda aintzat hartuta.

EUROPAKO GIZARTE FUNTSA

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) Europak enplegua sortzen laguntzeko, pertsonei lanpostu hobeak lortzen laguntzeko eta EB-eko herritar guztientzat lan-aukera bidezkoagoak bermatzeko erabiltzen duen tresna nagusia da. Funtsaren finantzaketari dagokionez 10.000 milioi eurokoa da urtean, eta milioika europarren lan-aukerak hobetzen ditu, bereziki lana aurkitzeko zailtasunak dituztenenak.

Europako Batzordeak eta EB-ko Estatu kideek batera ezartzen dituzte Europako Gizarte Funtsaren lehentasunak eta beren baliabideei ematen zaien erabilera erabakitzen dute. Horietako bat besteren kontura lan egiten duten pertsonen egokitzeko gaitasuna bultzatzea da, langile horiei gaitasun berriak eskuratzen lagunduz, bai eta enpresena ere, lan egiteko modu berriak sustatuz.

EGIF-ren beste ekintza batzuk enplegurako sarbidea hobetzean oinarritzen dira, ikasle gazteei lan-mundurako trantsizioan lagunduz edo kualifikazio txikieneko pertsonei lan-ikuspegiak hobetzeko prestakuntza emanez. Era berean, funtsak zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzen die. Neurri honek gizarte-inklusioa indartzen laguntzen du, kalitatezko enpleguak funtsezko zeregina betetzen baitu gizarteratzean eta eguneroko bizitzan.

SARE SOZIALAK:

  • Negozio berrietan egin den inbertsioa 4.704.160,08 eurokoa izan da, azken 7 urteetako zenbatekorik handiena.

  • “Bilbo Ekinean Galaren” hogeigarren edizioak agerian utzi du joera nagusia kaudimenarekin eta arrakasta-bermeekin ekitea dela.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko zinegotziak, “Bilbo Ekinean Galaren” hogeigarren edizioaren buru izan da gaur arratsaldean Azkuna Zentroan. Ekitaldian Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Ekintzailetza Zentroaren aholkularitza eta laguntza pertsonalizatuarekin hiribilduan 2023an 160 enpresa sortu dituzten ekintzaileak aintzatetsi dira.

Xabier Ochandiano eta Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, 160 “Bilboko baldosa” eman dituzte, hiria garatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko  duten konpromisoagatik Bilboko Udalak jarrera eta asmo ekintzailea saritzeko ematen duen oroigarria.

Azken ekitaldian kudeatutako enpresen kopurua azpimarratu ondoren, Ochandianok nabarmendu du une honetan Bilboko Udalaren helburua dela “sozietate berrien iraupena areagotzea. Bilbao Ekintzako gure talde osoak ondotxo daki edozein ideiak ez duela balio; horregatik, batzuk baztertu egin behar dira, beste batzuk aldatu… eta, askotan, prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatu eta pertsonalizatua eskaini behar da, haien arrakasta nolabait ziurtatzeko eta aktibo jarraitzeko”.

Ildo horretan adierazi duenez, Bilboko Udalaren ekintzailetza-baliabide guztiak “Zabalgune Eraikinean zentralizatu ditugu, ideien motor bihurtzeko, proiektu-fabrika horretan, non, azterketa- eta heltze-prozesu egokiaren ondoren, enpresa kaudimendunak eta aktibo mantentzeko bermeak dituzten enpresa berriak ateratzea nahi dugun. Izan ere, zuen arrakastaren mende dago hiri honen, zuen hiriaren, arrakasta”.

INBERTSIOA ETA SEKTOREAK

160 enpresa horietan egindako inbertsioa 4.704.160 eurokoa izan da, azken zazpi urteetako guztizko inbertsiorik handiena, 2022an egin zen inbertsioa baino 530.689€ handiagoa eta 2021ekoa baino askoz handiagoa (2.735.206 €) eta horrek arrakasta-berme handiagoak eta apustu fidagarriagoak eragiten ditu sortutako negozioetan. Besteren finantzaketa 2.368.650 eurokoa izan da (guztizkoaren %50,35).

Negozio berrien ia erdiak, zehatzago esanda %48,75, emakumeek sortutako enpresak izan ziren, eta %31,25 migratzaileek sortutakoak (2022an baino %7 gehiago). 160 enpresa hauek 209 enplegu sortu zituzten hiribilduan iaz.

Kokapenari dagokionez enpresa berriak batez ere Abandon (% 24,37), Ibaiondon (%20) eta Deustun (%15) kokatu ziren. Era berean, enpresak sortu ziren Basurtu-Zorrotzan (%10,63), Errekalden (%9,38), Begoñan (%8,75), Uribarrin (%5,63) eta Otxarkoaga-Txurdinagan (%3,12) ere bai.

Jarduera-sektoreei dagokienez, 2023ko enpresa berrietako 30 kultura- eta sormen-industrietakoak dira, kultura ekintzailearen ildoa sustatuz Bilbon ekintzaile izan daitezkeen pertsonen harrobi gisa; 16 enpresa saltokiak dira, 12 zerbitzu aurreratuen sektorekoak eta 7 internet eta ekonomia digitalaren ingurukoak.

2023ko zifretan hurbileko negozioen gorakada nabarmentzen da, hala nola, osasunari eta ongizateari (17 negozio), estetika eta irudi pertsonalari (17) edo ostalaritzari (17) lotutako jarduerak.

ENPRESEN BIDERAGARRITASUN HANDIA

Bilbao Ekintzaren bidez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arlotik sortu eta lagundutako enpresa eta saltokiak aintzatesteko sortu zen “Bilbo Ekinean Galaren” 20. urteurrena ospatzen den urtean azpimarratzekoa da Bilbon 2004tik 2.453 enpresa sortu direla udal Ekintzailetza Zentroaren laguntzarekin. 2003an hiribilduan sortutako 81 enpresetatik kopurua bikoiztu egin da hogei urte geroago, iaz sortutako 160 enpresetara iritsi arte. 160 negozioez gain, garrantzitsua da azpimarratzea jasotako ekimenen kopurua eta iaz aholkatutako eta lagundutako proiektuen kopurua 2022koa baino handiagoa izan zela.

Nabarmentzekoa da, halaber, udal Ekintzailetza Zentroaren laguntzarekin sortutako enpresen bideragarritasun handia; 2020ko 112 enpresetatik %70 hiru urte baino gehiago iraun du. Eta 2019ko 139 negozioetatik bi herenek lau urte baino gehiago iraun dute. Azken urteetan sortutakoetatik 2022an sortutako 185etatik 165ek aktibo jarraitzen dute.

ZERBITZU INTEGRALA ETA PERTSONALIZATUA ZABALGUNE ERAIKINEAN

2023an zehar Bilbo erdiguneko Zabalgune eraikinean kokatuta dagoen Ekintzailetza Zentroak 2.043 pertsonari eman zien lehen arreta, 482 enpresa-ekimen jaso zituen (2022an baino 36 gehiago) eta aholkularitza espreseko 75 kontsultari erantzun zien. Negozio-planari buruz aholkatutako proiektuei dagokienez 527 izan ziren guztira, aurreko urtean baino 54 gehiago. Bai urtean egindako networking-ekitaldien kopuruak (12 ekitaldi 2023an), bai horietan parte hartu duten pertsonek (266 pertsona 2023an), bai eta Ekintzailetza Zentroak kudeaketa-gaitasunen arloan antolatutako prestakuntza-ekintzetan 247 pertsonak parte hartzeak ere, berretsi egiten dute Bilbon horrelako jarduerak antolatzeko goranzko joera eta garrantzia.

Ekintzailetza Zentroa merkatuko errealitate berrietara, ingurune digitaletara eta Bilboko ekintzaileen profil berrietara egokitutako zerbitzuen katalogoa lantzen ari da eta lan hori nortasun-ezaugarriak galdu gabe burutzen du: aholkularitza indibidualizatuaren pertsonalizazioa, ekintzaileak protagonista sentiaraziz eta euren bidean lagunduz; jakintza-arlo guztietako adituekin lan eginez; kalitatezko zerbitzu arin eta hurbilak eskainiz; eta enpresa kaudimendunak eta arrakasta-bermedunak sortzeko ahalegina lehenetsiz eta erakutsiz. Gainera, arreta jarri da enpresekin jasangarritasuna zeharka lantzean eta “Jasangarritasuna zure negozioan txertatzeko gida” egin da.

Bilboko Udalak 2017tik Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Ekintzailetza Zentroaren bidez, negozio eta startup berriak sortzeko eta sendotzeko behar den laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, ekintzaileei euren enpresa-proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen lagunduz eta prozesu osoa eurekin jorratuz, ideia definitzen edo garatzen hasten denetik ideia abian jartzen den arte.

Bilbao Ekintzako Ekintzailetza Zentroan eskaintzen diren zerbitzu guztiak doakoak dira ekintzaileentzat eta Europar Batasunak %40an finantzatzen ditu Plus 2021-2027 Europako Gizarte Funtsaren bidez.

SARE SOZIALAK:

  • ‘Saluta App’ da Bilbao Silver Lab-ek planteatutako erronka irabazi duen proiektua. Hainbat baliabide eta zerbitzuren bidez adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da.

  • App honek 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren eskutik eta gehienez sei hilabetez testatuko da Bilboko ingurune erreal batean. ‘Conectad@s’, ‘Escudero’ eta ‘App Vamos a cuidarnos’ proiektuek aholkularitza- eta mentorizazio-zerbitzua jasoko dute.

  • Bilbao Silver Lab 2023. urtearen amaieran jarri zen abian hiria enpresa eta pertsona ekintzaileek adinekoei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak testatu ahal izateko ingurune bihurtzeko.

Bilbao Silver LabBilboko Udala eta Bilbao Ekintza buru dituen eta SSI taldeak (Grupo Servicios Sociales Integrados Cooperativa) koordinatzen duen proiektua, 2023ko azaroan hasi zen martxan. Proiektu honen helburua adinekoei zuzendutako silver produktuak edo zerbitzuak dituzten enpresa eta ekintzaileentzat Bilbon testatze inguruneak sustatzea da. Prozesu honen barruan proiektu irabazlea ‘Saluta App’ izan da.

Bilbao Silver Lab-en lehen fasean, talde fokaletan egindako lanaren ondoren eta izaera desberdinetako elkarteetako adineko pertsonek osatutako aholkularitza batzorde baten laguntzarekin, erronka bat aukeratu zen: pertsonen zahartze naturalaren zikloan bizi-kalitatea etxean luzatzea; erronka horren helburua arreta adinekoen eta haien zaintzaileen, senitartekoak izan edo ez, prebentzioan eta zaintzan jartzea da, maila fisikoan zein mentalean eta, horrela, gure Hiribilduko hauskortasun- edo mendekotasun-egoerak atzeratzea.

Bilbao Silver Labek 2024ko apirilean egin zuen planteatutako erronkari erantzungo zion eta Bilbon testatuko zen irtenbide bat hautatzeko deialdia. Apirilean eta maiatzean zazpi proiektu jaso ziren, planteatutako erronkari erantzunez. Proiektu horiek baloratu ondoren horietako sei “elevator pitch” fasera pasatu ziren. Fase horretan Bilbao Silver Labeko talde eragileko lau ordezkarik osatutako epaimahaiaren aurrean defendatu ahal izan zituzten.

‘SALUTA APP’, PROIEKTU IRABAZLEA

Saluta App’ Saluta Bizkaia enpresarena da eta proiektu irabazle gisa hautatua izan da. Adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da. 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren aldetik eta ekainetik aurrera, gehienez sei hilabetez, erabiltzaile potentzialak dituen Bilboko ingurune erreal batean testatuko da.

Bilboko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu irtenbide berritzaileak sortzen dituzten pertsonei, Saluta App bezalako proiektuekin gure hiriaren silver economy-a garatu ahal izateko. Adinekoekin gero eta lagunkoiagoa izango den hiria eraikitzeko erronkaren aurrean, jarduera ekonomiko berriak sortzearen eta testatzearen aldeko apustua egiten dugu, hainbeste ekarpen egin digun eta orain bere beharretarako konponbide espezifikoekin zaindu behar dugun populazio-talde horren bizi-kalitatea hobetzeko “, azaldu du Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak.

“Ekimen honek eskaintzen diguna asko eskertzen dugu, gure konponbidea benetako ingurune batera eramateko aukera ematen digulako eta, ondorioz, zaintzaileen osasun mentalerako negozio-eredu jasangarria sendotzen lagunduko duelako”, esan du Mauricio Bonillak, ‘Saluta App’-eko zuzendari nagusiak.

‘Saluta App’-ek Bilboko adineko pertsonak zaintzen dituztenen osasun mentala hobetu nahi du, zerbitzuak eskainiz, hala nola, erlaxazio-ariketak, autoebaluazio-probak, esperientzia duten profesionalen aholkuak, estresa, antsietatea eta depresioa arintzeko erlaxazio- eta konexio-teknikak…

AHOLKULARITZA ETA MENTORIZAZIOA

Erronkari erantzuteko proposamen finalistetako hiruk SSI Ekin Silver Economy aholkularitza-mentorizazio zerbitzua jaso ahal izango dute, ekainetik aurrera eskainiko diren taldeko bi saiotan eta proiektu bakoitzerako banakako sei saiotan parte hartuz.

Hauek izan dira hiru proiektu finalistak:

  • Fundación Alicia y Guillermo Fundazioaren ‘Conectad@s’-ek euren artean konektatuta dauden komunitateak sortuz ekiten dio biztanleria zahartzeari. Proiektu sozial eta teknologikoa da, eta adinekoarengana iristeko telebista erabiltzen du tresna moduan adineko horri bideo-deiak, tailer interaktiboak, bideoteka, oroigarriak eta boluntariotza eskainiz.
  • Cabediem enpresaren ‘Escudero’ hornikuntza-zerbitzuen eta adineko pertsonen arteko komunikazio-kanala da, deien kudeaketan segurtasuna, konfiantza eta proaktibitatea eskaintzen dituena. Bitartekaritza-zerbitzu baten bidez erabiltzailearentzat ezezagunak diren agenteen dei jakin batzuk iragazten ditu eta baztertu egiten ditu abusuzko enpresa hornitzaileen iruzurrak eta salmentak izan daitezkeenak.
  • Asociación Vamos a cuidarnos Elkarteak garatu duen ‘App Vamos a cuidarnos’ aplikazioak adineko pertsonen autonomia, bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko informazioa eta baliabideak ematen ditu. Interfaze erraza du, jarduerak, zerbitzuak, ongizatea, albisteak eta prestakuntza barne hartzen dituena.

Informazio gehiago: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/proiektua/bilbao-silver-lab 

Kontaktua: bilbaosilverlab@grupossi.es

SARE SOZIALAK:

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren astelehenean, 2024ko ekainaren 3an, egingo den Jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Jardunaldia 3 langile edo gehiagoko plantilla duten eta lidergo-trebetasunak garatu nahi dituzten eta euren taldea eragingarriagoa izan dadin emaitzak hobetu nahi dituzten Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren helburua tresnak, metodologiak eta prestakuntza ematea da, enpresek zuzendaritzako eta pertsonen garapeneko gaitasun profesionalak lortu eta areagotu ahal izan ditzaten, Bilboko enpresei eta saltokiei enpresa-kudeaketari dagokionez eraginkortasun handiagoa zuzkituz.

Ondoren banakako aholkularitza jasotzeko aukera izango duzu, zure enpresarentzako kosturik gabe.

Ponentziaren gidaria María Olarte izango da, Olarte Desarrollo de Personas SL sozietateko zuzendaria, pertsonen eta antolaketaren arloko enpresa-aholkularia.

JARDUNALDIAREN EDUKIA

09:00 h. Aurkezpena Bilbao Ekintza eta María Olarte.

  • Barne-antolaketa optimizatzea emaitza hobeak lortzeko.
  • Barne-komunikazioa indartzeko rolak definitzea.
  • Taldeko gatazkak konpontzea.
  • Merkatura egokitzeko estrategiak ezartzea.
  • Baliabideak eta prozesuak barrutik antolatzea.

10:15 h. Ondorioak eta galderak.

JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA:

📆 Eguna: 2024ko ekainaren 3a.

Ordutegia: 09:00etatik 10:30etara.

💻 Tokia: Zabalgune eraikineko erakusketa-aretoa, Zabalgune plaza 11, Bilbo.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 31n, 13:00etan, edo aforoa bete arte.

  • Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak aurkeztutako hautagaitzari esker.

  • Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 biltzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dute. Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzaren eremuan mundu mailan. Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor (GEM)en txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da. Topaketa honek Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, SPRIren bidez.EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) hiriaren hautagaitza aurkeztu zuen, zeinetan Bilbo hautatzea ekarri duten puntu klabeak nabarmendu zituen:  Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina da, Estatuko rankingeko liderra da, Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen du eta Estatu Batuenaren antzekoa da.

    20 urteko eskarmentuarekin, EEB-OVEren ikerketa-taldeak ibilbide sendoa egin du ekintzailetzaren fenomenoa Euskadin neurtzeko jardueran, hiru euskal unibertsitateen laguntzaz: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Gainera, Bilbo atzerriko inbertsiorako europar hiri onenen top 10ean dagoAtzerriko inbertsioaren erakargarritasunak Bilbo Europako hiririk onenetako bat bihurtzen du helburu horretarako.

    Bilbo, ekintzailetzari buruzko mundu mailako erreferentea den ekitaldiaren egoitza bihurtuta, ekintzailetzaren epizentroa izango da eremu globalean. Biltzarrean 50 herrialde baino gehiagotako akademiko eta aditu ospetsuak egongo dira, eta horrek nabarmen aberastuko du ekintzailetzaren fenomenoaz dakiguna. Ideia-truke orokor horrek ez du soilik ulermen sakonagoa ekarriko; gainera, nazioarteko lankidetzarako aukera baliotsuak sortuko ditu Bilbo, Bizkaia eta Euskadirentzat.

    Biltzarrak munduko txoko askotako talentu ekintzailea ekarriko du hirira, Bizkaiko lurraldera eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidego osora. Dei-efektu horrek, dudarik gabe, tokiko komunitatea mesedetuko du, eta Bilbo ekintzailetzarako hiri klabe gisa kokatuko du mundu mailan.

    Bilbo, Bizkaia eta Euskadi GEM Global ekitaldiaren egoitza izendatzeak Bilbo ekintzailetzaren epizentro gisa daukan garrantzia azpimarratzen du, eta nazioartean bultzada bat ematen dio, talentua erakartzen du eta ekintzailetzarako funtsezko hiri gisa duen posizioa sendotzen du mundu mailan.

    ZER DA GEM GLOBAL

    Global Entrepreneurship Monitor partzuergo bat da, mundu zabaleko estatuetako taldeekin kolaboratzen duena. Ekintzailetzaren dinamikak ulertzeko orduan nazioarteko lankidetzak daukan garrantzia nabarmentzen du. 24 urte baino gehiagoko datuek erakusten dute GEM ekintzailetzari buruzko ikerketa globalean itsasargi bat dela. Euskadiko GEM lantaldearen (eta besteen) parte-hartze aktiboa oso garrantzitsua da, funtsezko papera betetzen baitute munduko enpresa-mundua ulertzeko orduan.

    • Ekitaldiari buruzko eta Euskadiko GEM taldearen parte-hartzeari buruzko informazio gehiago nahiz izanez gero, GEM-en webgune ofiziala bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

    REDES SOCIALES:

  • Zabalgune eraikinean Bilbao Zero2 proiektuaren emaitzak eta ondorioak biltzen dituen azken ekitaldia ospatu da. Proiektuaren helburua hiriko erronkei heltzeko berrikuntza irekiko espazio bat bultzatzea izan da, Euskadiko lau kluster estrategikorekin, enpresa elkartuekin, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan.

  • Bi urte baino gehiagoko lana izan du egiazko proben banku honek, eta irtenbide teknologiko berritzaileak identifikatu dira, besteak beste, mugikortasun jasangarri eta elektrikoarekin, hiri-berroneratzearekin, hondakinen kudeaketarekin, energia-eraginkortasunarekin edo udal-aktiboen hobekuntzarekin lotutako planteamenduei erantzuteko. Aztertutako arazoak Bilboko benetako premiak izan dira, Udaleko Sailek beraiek definituak, hain zuzen.

  • Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak azpimarratu du garrantzitsua dela “talentuarentzako hiri erakargarri bat eraikitzea, lankidetza estrategikoak sustatzen dituzten proiektuekin, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez”.

Bilboko Udalak Bilbao Zero2 proiektuaren azken ondorioak aurkeztu ditu gaur Zabalgune eraikinean. Bilboko Udalak bultzatutako proiektua da, eta 2021eko urrian jarri zen abian, pandemiaren ondoren, prozesu ekonomikoen normaltasunera pixkanaka itzultzean sortutako azelerazioaren ondorioz, automatizazioa, adimen artifiziala eta digitalizazioa areagotu baitziren.

Bilbao Zeroproiektuan Euskadiko lau kluster estrategikok, enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta beste eragile batzuek hartu dute parte, hiriari irtenbide teknologiko berritzaileak ematen saiatzeko, besteak beste, honako arlo hauetan: mugikortasun jasangarri eta elektrikoa, hiri-berroneratzea, hondakinen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa edo udal-aktiboen hobekuntza.

Bilbao Zeroproiektuak ideien laborategi gisa balio izan du hainbat lan-saiotan, teknologiak eta zerbitzu aurreratuek palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko, hiriko erronka berriei irtenbidea emate aldera.

Amaierako ekitaldian, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotziak zera adierazi du: “Bilbo garapen ekonomikoan hiri berritzaile eta dinamizatzailea izatearen aldeko apustua egiten dugu, eta erreferente gisa kokatu gaituzten prozesuak ahalbidetu ditugu horretarako. Ziur gaude horrelako proiektuek talentuarentzako hiri erakargarri bat eraikitzen lagunduko digutela, lankidetza estrategikoen bidez teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen hiria, hain zuzen”.

BENETAKO PREMIEI BURUZ IDENTIFIKATUTAKO ERRONKAK

Aztertu diren gaiak Bilboren benetako premiak izan dira, eta parte hartu duten Udal Sailek zehaztu dituzte: Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegua – Bilbao Ekintza; Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaiak (BilbaoTIK); Ogasuna (Zerbitzu Orokorrak); Gazteria eta Kirola (Bilbao Kirolak); Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoa; Obra Publikoak eta Zerbitzuak; eta Segurtasuna.

Identifikatutako erronken artean, Bilbao Zero2 ekitaldiaren itxieran, landutako bi proiektu aurkeztu dira: alde batetik, autokontsumorako hiri-energia berriztagarria sortzeko abian jarritako esperientziak. Bestalde, Bilboko Udaltzaingorako ibilgailu %100 elektrikoaren bideragarritasuna aztertzeko proiektua.

Honela amaitu da Bilbao Zero2, Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko proiektua, eraikuntzaren, energiaren, ingurumenaren eta mugikortasunaren sektoreekin batera, Bilbon ezar daitezkeen oinarri teknologikoko proiektu posibleak identifikatu, definitu eta diseinatuz.

SARE SOZIALAK:

  • Bilbao Ekintzak teknologia berriak eta etorkizun digitala bultzatzen ditu, kasu honetan kirol arloan, adin eta publiko guztientzat pentsatuz, laster ezarriko diren ekimen pribatu birekin.

  • WELLK aplikazioa mugikorretarako da eta doakoa da. Haren bidez, kirola egin daiteke banaka zein taldeka plataforma batetik, eta plataforma horrek aukera batzuk eskaintzen ditu zenbait kiroletarako, hala nola zikloturismorako, mendi-ibilietarako, running-erako edo pasealdietarako.

  • Txirrindularitzako zortzi “indoor” ibilbide berri egin ahal izango dira Bilbon eta Bizkaian BKOOL simulagailuaren bidez. Hainbat ibilbide agertzen dira bideoz 3Dn grabaturik, hala nola Tourreko Etapa, “Itzuli” batzuk edo Urduñako eta Urkiolako mendateen igoerak.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, kirol arloko beste ekimen bi hauek jarri ditu martxan, jende guztiari zuzenduakAPP berri bat, banakako zein taldekako kirol eta irteerak egiteko; eta Bilbon eta Bizkaian zehar doazen txirrindularitzako zortzi “indoor” ibilbide prestatzea, ordainpeko simulagailu baten bidez 3Dn grabatutako bideo-irudi errealistak erakusten dituztenak.

Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko zinegotziak azpimarratu duenez, “ekimen hauekin etorkizun digitalaren aldeko apustua indartzen dugu, eta gainera kalean gehiago egoteko aukera ematen digute. Aplikazio mugikorraren bidez nahi dugu pertsona guztiek izatea kirol-jardueretarako irispidea, banaka edo taldeka, haien adina eta egoera edozein direla ere, eta gure hiriaz beste ikuspuntu batetik gozatzea. Eta zortzi ibilbideek hiria eta Bizkaia modu bikain eta berritzaile batez zeharkatzera eramango gaituzte, indoor txirrindularitzaren kontzeptu berri batean kalitate handiko irudi errealak ikusiz. Ahaztu gabe proposamen biak Bilbao Ekintzak bultzatzen dituela, talentuaren eta berrikuntzaren aldeko gure apustuarekin bat eginez”.

APP-EK HAINBAT AUKERA ETA PLAN DITU

WELLK aplikazioak sozializazioa sustatzen du eta kirola modu pertsonalizatu eta berritzaile batez egiteko aukera eskaintzen die herritarrei, banaka zein taldeka. Erabiltzaileei lurraldean kirola egiteko hainbat aukera ezagutzeko modua ematen die, baita hainbat kiroletako —zikloturismoa, mendi-ibiliak, running, pasealdiak, eta abar— komunitate eta pertsonarekin harremanetan jartzeko modua ere. Era berean, aplikazioak adiskideekin ligak sortu eta taldekako zein banakako erronketan parte hartzeko aukera ematen du eta horren arabera sari desberdinak lor daitezke.

Erabiltzaileek beste pertsona, klub eta elkarte batzuek sortutako planak eta “elkarretaratzeak” ezagutu ahal izango dituzte, eta haiekin bat egin. Bere planak modu publikoan edo pribatuan garatu ahal izango dituzte, eta app-aren erabiltzaileek bat egin ahal izango dute plan horiekin. Bizkaiko mendiko eta errepideko zikloturismoarekin eta mendi-ibiliekin lotutako 100 ibilbide baino gehiago ezagutu ahal izango dituzte, baita hainbat erronka eta ligatan parte hartu eta bertako sariak lortu ere.

Plataforma hori aukera bat da bai herritarrentzat, bai kirol-klubentzat, bai gainerako toki-entitateentzat, eskaintzen dituzten jardueren berri eman baitezakete, eta, horrela, hirian eta lurraldean kirola egitea sustatu.

Aplikazio honen berri emateko, eta pertsona guztiei zuzenduta, hainbat plan antolatu dira lurraldeko izen handiko pertsona eta erakundeekin. Horrela, etzi, abenduak 15, ibilketa nordikoa egingo da Bilbon zehar Marisa Lagorekin, San Mamesetik irtenda (10:00etan) eta San Mamesera itzulita. Hilaren 16an (zapatua), mendi-ibilia egingo da Zigor Iturrietarekin, Areatzatik (10:00) Artxanda aldera, Bilboko eraztun berdean barrena. Hilaren 17an (domeka), bizikleta ibilbide bat egingo da Roberto Laisekarekin; eta hilaren 19an (martitzena), arratsaldez, pasealdia egingo da itsasadarretik Rafa Alkortarekin… Jarduera horiek guztiak WELLK aplikazioan daude, eta App Store-n eta Play Store-n deskargatu daitezke doan.

ZORTZI IBILBIDE, BILBO BIZKAIA MARKAKOAK

Gainera, Bilbao Ekintzak Bilboko eta Bizkaiko zortzi bizikleta-ibilbideren ekoizpena ere bultzatu du. Ibilbide horietara Bkool simulagailutik sartu behar da.

Hauek dira pixkanaka sartuko diren 8 errepide-ibilbideak:

  1. 2023ko Tourreko etapa
  2. Bilbao Road Itzulia
  3. Lea Artibai Itzulia
  4. Urdaibai Itzulia
  5. Kantabriko Itzulia
  6. Enkarterri-Meatzaldea
  7. Orozko-Urduñako mendatea
  8. Durango-Urkiolako mendatea

Ibilbideak horiek lehendik ere agertzen dira “Bike Spirit Bilbao Bizkaia” zikloturismo-eskuliburuan, zeina Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera garatu baitzen.

Aplikazioak txirrindularitzako arrabol batekin edo SmartBike batekin konektaturik funtzionatzen du; beraz, erabiltzaileek etxetik edo ariketa-lekuetatik erabili ahal izango dituzte.

Ibilbide horiek bideoz grabatutako 3D bistetan oinarritzen dira, mundu osoko erabiltzaileek Bilbo eta Bizkaia ezagut ditzaten.

Sartzeko, erabiltzaileak kontu bat sortu beharko du www.bkool.com webgunean, aplikazioa ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatu eta entrenamendu-gailuarekin konektatu. Prezioa 10 euro da hilean. Lau entrenamendu-modu ditu, eta belodromo birtualak, bideo-spinning eskolak edo workout pertsonalizagarriak ere baditu.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Campusaren egoitza eta lantzaren punta izango dena egokitzeko lanek markatzen dute Zorrotzaurreko penintsula industrial zaharra uharte berritzaile eta dinamiko bihurtuko duen proiektuaren garapenaren hasiera.

  • Eraikin berriak, enpresa eta proiektu teknologiko aurreratuetarako eraikitako 5.300 m2 eskainiko ditu. Egungo pabiloiaren jatorrizko estetikarekin berreraikiko da, eta horri beste bolumetria bat erantsiko zaio mendebaldeko fatxadan.

  • Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak 2022ko martxoan Euskadiko Parke Teknologikoaren Bilboko Campusa sortzeko sinatu zuten hitzarmenak hirugarren sektoreko 106.000 m2-ko azalera garatzea aurreikusten du, uhartearen bi puntetan banatuta.

Euskadiko Parke Teknologikoko Bilboko Campusa azpiegiturak eraikitzeko obrak berehala hasteari aurre egiteko ari da prestatzenTarabusi enpresa zegoen eta Parkearen (Zorrotzaurre) Bilboko egoitza izango den eraikina berreraikitzeko lanen lizitazioari argi berdea eman ondoren. Eraikin berriak egungo pabiloiaren estetika errespetatuko du eta mendebaldeko fatxadan eraikin bat erantsiko du.

BAIC – Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa ere hartuko duen eraikin berria Bilboko Campusaren lantzaren punta izango da. 5.300 m2 eskainiko ditu enpresentzat eta teknologia aurreratuko proiektuentzat, honela banatuta: 47 aparkaleku izango dituen sotoko solairua, erabilera anitzeko aretoak hartuko dituen 450 m2ko beheko solairua, eta goiko hiru solairu, bakoitza 750m2 baino gehiagorekin hirugarren sektorerako.

Espazioen banaketa horretan garrantzi berezia izango du jatorrizko pabiloiaren mendebaldeko fatxadari atxikitako bolumetria berriak. Haren barruko eta kanpoko estalduran lengoaia bera bilatuko da, arkitektura bioklimatikoa bezalako kontzeptuen aldeko apustua eginez. Ondorioz, Bilboko Campusaren egoitza eraikin berrasmatu, moderno eta funtzionala izango da.

Eraikina berreraikitzea izango da, halaber, Bilboko Campusa osorik gauzatzeko lehen pausoa. Zorrotzaurre uhartearen bi puntetan bereizitako bi gune hartuko dituudal-titulartasuneko edo titulartasun publikoko eraikinekin.

Iparraldeko Puntan, Campusak hirugarren sektoreko 46.000 m2-ko eraikigarritasuna izango du, 4 lursailetan banatuta: Tarabusi enpresa zaharraren eraikina dagoen RZ-17; lehendik dauden eta Euskadiko Parke Teknologikoak berreraikiko dituen beste bi eraikin (Lancor eta Consoni) dituen RZ-10; eta RZ-9 eta RZ-7 lurzatiak.

Hegoaldeko Puntan, bestalde, hirugarren sektoreko 60.000 m2-ko eraikigarritasuna izatea aurreikusten da, 3 lursailetan banatuta: RD-11, RD-12 eta RD-16. Lurzati horietan 9 eta 17 solairu arteko 5 eraikin berri egingo dira.

ENPRESA-ESPAZIOEN GERO ETA ESKAERA HANDIAGOA

Bilboko Campus berritzailearen garapenaren jatorria Bilboko Udalak eta Euskadiko Parke Teknologikoak 2022ko martxoan sinatutako hitzarmena da. Hitzarmen horretan, hasiera batean, RZ-10 eta RD-12 lurzatiak sartzen ziren. Hitzarmen hori urte bereko urrian finkatu zen, eranskin bat gehituz. Eranskin horren bidez RZ-9 eta RZ-17 lurzatiak gehitu ziren. Une honetan RZ-7, RD-11 eta RD-16 lurzatiak hitzartzeko daude.

Akordioan adierazi zen bezala, bi erakunde sinatzaileen ustez Bilboko Campus berria, enpresa-egituraren hazkundea bultzatuko duen ekosistema sektorial bat sortzeko gai izango den Bizkaiko ekonomiaren etorkizuneko proiektu bultzatzaileetakoa izango da.

Horrela, Bilboko Campusak Bizkaiko hiriburuan dagoen espazio-eskaera handiari erantzuteko aukera emango du, enpresek Zorrotzaurren talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko aukera handia ikusten baitute. Aipatzekoa da duela gutxi Estatuko hiri nagusietan okupazioari eta bulego-eskariari buruz egindako azterlan baten arabera, Bilbon gaur egun 7.000 m2-ko eskaria dagoela espazio erabilgarria aurkitzen ez duten enpresen aldetik, eta hori Zorrotzaurreko proiektua abian jartzean baino ez dela arinduko.

Ildo horretan, Euskadiko Parke Teknologikoak Zorrotzaurren koka daitezkeen enpresen eta proiektuen merkaturatze selektiboa ekarriko du, ikerketarekin eta prestakuntzarekin lotutako sektore aurreratuetako enpresen eta zentro teknologikoen lokalizazioaren aldeko apustua eginez.

  • Bien arteko lankidetza estutzeko eta hiri berde eta adimendunetarako trantsizioan jardunbide egokiak trukatzeko lan-topaketa baten esparruan.

  • Bilboko Udalean nazioarteko harremanen eta garapen ekonomikoaren ardura duten zinegotziek, Eider Inunciagak eta Xabier Ochandianok, hurrenez hurren, foroaren helburu nagusia “bi hirietako proiektuak eta estrategiak ezagutzen jarraitzea” dela adierazi dute.

Bilboko Udalak, Suediako Enbaxadarekin eta Business Sweden-ekin batera (Suediako enpresei laguntzeko eta aholkularitza emateko bulegoa), lan-topaketa bat egin du gaur, bi hirien arteko loturak estutzeko eta hiri berde eta adimendunetarako trantsizioan jardunbide egokiak trukatzeko. Horrekin batera, topaketaren beste helburuetako bat uriko enpresa- eta ekonomia-sarea sakon ezagutzea da, baita izan litezkeen harreman edo inbertsioei begira proiektu estrategikoak ezagutzea ere.

Topaketaren buru Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia eta Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotzia izan dira, eta eurekin batera, Suediako industriaren eta erakundeen ordezkaritza batek parte hartu du, Business Sweden-en bidez, bai eta Bilbon finkatutako klusterretako enpresek ere, besteak beste, Gaiak, Aclimak, Mugikortasunak eta Eraikunek.

Bilboko Udalean nazioarteko harremanen eta garapen ekonomikoaren ardura duten zinegotziek, Eider Inunciagak eta Xabier Ochandianok, hurrenez hurren, eskerrak eman dizkiote enbaxadari, bi hirietako loturak estutzeko eta proiektuak eta estrategiak ezagutzeko foro hori egiteko Bilbo hautatu dutelako. Ildo horretan, Bilboko Udalak Zorrotzaurren – talentuaren eta ezagutzaren uhartea- dituen erronkak zeintzuk diren azaldu dute. Garapen-espazio bat da, eta aurreikusita dago ekimen ekonomikoak, prestakuntzakoak eta ikasketakoak gauzatzea, bai eta etxebizitzak egitea ere. “Bizitzeko, lan egiteko, ikasteko eta gozatzeko leku erakargarria, talentua atxiki eta erakarri ahal izateko“, zehaztu dute.

“Gaurko topaketan, Bilbok eta Suediak loturak estutzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, bi hirientzat interesgarriak diren hainbat eremutan aurrera egiteko. Beste behin ere, ikusi dugu gure hiri-eraldaketako ereduak Eskandinaviako ordezkaritza asko erakarri dituela azken urteotan. Topaketa horiei esker, gaur egungo hainbat gai jorratu ahal izan ditugu, lankidetzan jarraitzeko konpromisoarekin”, esan dute Inunciagak eta Ochandianok.

Bilbok Suediako zenbait hirirekin Smart City sektorean abangoardian dauden hirien profila partekatzen du, 2030erako asmo handiko jasangarritasun-agendekin. Industrian eta portuetan oinarritutako ekonomia-legatua izanda, guztiak bihurtu dira hiri metropolitar, herritarrentzat eta enpresa-sarearentzat erakargarri. Horregatik, gaurko topaketak erronka ekonomiko komunak trukatzeko aukera bikoitza ematen du, baina baita 2030 Agenda finkatzeko estrategiarena ere, bi hirien arteko jardunbide hobeetan oinarritutako inspirazio eta konponbide zehatzak emanez.

Izan ere, Suediak ibilbide luzea egin du hiriak eraldatzen, eta antzekotasun handiak ditu Bilborekin alderdi batzuetan. Adibidez, Stockholm Europako bigarren hiri jasangarriena da, European Green City indizearen arabera; eta Gotemburgo eta Helsingborg 2030erako klimaren aldetik neutroak izateko hautatu dituzte Europako 100 hirien artean.

SARE SOZIALAK: