• Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano eta Herritarren Arretako eta Partaidetza Saileko zinegotzia den Oihane Agirregoitia gaur goizean egon dira proiektuaren azken ekitaldian, zeinaren bitartez ekintzaile izateko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak garatu nahi diren Bilboko gazteen artean.

  • Ekitaldia Zabalguneko Eraikinean egin da, eta ikasleek elkarrekin egin dute lan, taldean, Bilboko Balioen Agiriaren eta, zehazki, gazteentzako baliorik garrantzitsuenak identifikatzeko erronkaren inguruko sormenezko irtenbide berritzaileak diseinatzeko, bai eta definitzeko eta gazte gehiagorengana heltzeko estrategiak lortzeko ere.

  • Azken hilabeteetan Sortzearen Abentura ekimenaren 2021/2022ko edizioa Bilboko hamar ikastetxetan garatu da ekintzailetzaren, sormenaren eta taldean lan egitearen balioa sustatzeko, beste gaitasun batzuen artean.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiriko ikasle gazteen artean kultura ekintzailea bultzatzeko apustua sendotu du, Sortzearen Abentura proiektuaren bosgarren edizioa martxan jarriz.

Ekimena Zabalguneko eraikinean antolatu da gaur goizean, eta bertan izan dira ikastetxe parte-hartzaileetako ikasleak, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano eta Herritarren Arretako eta Partaidetza Saileko zinegotzia den Oihane Agirregoitia.

Azken ekitaldi horretan, azken asteetan landu eta diseinatu dituzten soluzioak aurkeztu dituzte ikasleek, zeinak abiapuntu izan dituzten aldez aurretik ikasgeletan egindako saioetan landu dituzten edukiak eta metodologiak. Soluzio guztiek sormenezkoak eta berritzaileak izan behar dute, eta Bilboko Udalaren Balioen Agiria hiriko herritarrei hurbiltzeko erronkari erantzun. Soluzio guztiak aurkeztu ondoren, ebaluazio-batzorde bat arduratuko da talde irabazlea hautatzeaz.

EKINTZAILETZA GAZTEEN ARTEAN BULTZATZEA

Sortzearen Abentura ekimenaren xede nagusia espiritu ekintzailea sustatzea da, baina 14 eta 16 urte bitarteko gazteen artean esperientzia praktikoa oinarri hartuta. Gazteek ekintzailetzari lotutako oinarrizko kontzeptu eta balioak barneratzea lortu nahi da, besteak beste, sormena, taldean lan egitea, arazoak konpontzea, komunikazioa, benetako inguru batean inplikatzea, garapen pertsonala eta autoezagutza, sormen-gaitasuna eta jarrera ekintzailea.

Horretarako, benetako erronka zehatzei erantzuteko irtenbideak diseinatzeko proposamena egin die ekimeneko ikasle parte-hartzaileei. Aurtengo edizioan, erronka hau proposatu da Bilboko Balioen Gutunaren inguruan: gazteentzako baliorik garrantzitsuenak identifikatzea, definitzea eta gazte gehiagorengana iristeko estrategiak diseinatzea.

Sortzearen Abentura bi fasetan gauzatu da. Lehenengoa, hain zuzen ere, ikastetxeetan bertan landu da azken hilabeteetan, irakasleen inplikazioarekin. Haiek ere prestakuntza-prozesu bat bete behar izan dute aldez aurretik. Bigarren fasea azken fase honen bitartez gauzatu da; hau da, emandako irtenbideak aurkeztu eta irabazlea hautatu da.

HAMAR IKASTETXEK HARTU DUTE PARTE BOSGARREN EDIZIOAN

Aurtengo ikasturtean, hiriko hamar ikastetxe hauetan ari dira Sortzearen Abentura ekimenaren bostgarren edizioa jorratzen: La Salle, Salestarrak, Eskolapioak, Harrobia Ikastola, Pagasarrabide Ikastetxea, San Pedro Apostol Ikastetxea, Kirikiño Ikastola, Zabalburu Ikastetxea, Ángeles Custodios Ikastetxea, Hijas de la Caridad / Nuestra Señora de Begoña Ikastetxea.

Ekintzailetza eta berrikuntzaren gainean sentsibilizatzeko helburua duen proiektu hau eskola-orduetan gauzatu da, eta funtsean praktikoa izan da. Ekimenaren bitartez, udalak irakasle eta ikasleak beren inguruarekin inplikatzea eta tokiko enpresa, elkarte nahiz eragileekin harremanetan jartzea lortu nahi du.

Bost edizioetan zehar, Bilboko 16 ikastetxetara, 71 lerrotara eta 1.500 ikastetxe baino gehiagorengana iritsi da Sortzearen Abentura.

  • Bilboko Udalak Bilbao Ekinean Galaren 18. edizioa egin du gaur; Juan Mari Aburto alkateak zuzendutako omenaldi-ekitaldia izango da, zeinetan hiriko “Baldosa” emango baitzaie 2021. urtean hiribilduan 159 enpresa abian jarri zituzten pertsonei.

  • 2020. urteko kopuruarekin alderatuta, % 41 igo da; hortaz, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko krisialdiaren ondoren, pixkanaka-pixkanaka finkatzen ari gara susperraldi ekonomikoa. Ekintzailetzarako testuinguru berri honetan, 159 enpresa horiek 193 lanpostu berri sortu dituzte, 2,7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

  • Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen BIG Bilbao ekintzailetza-zerbitzuaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du.

Bilboko Udalak, COVIDaren ondorioz ezarritako murrizketen ondoren, gaur berreskuratu du Bilbao Ekinean Gala, hirian negozio berrian abian jartzen dituzten ekintzaileen esfortzua aitortzeko eta nabarmentzeko omenaldi-ekitaldia.

Bilboko alkate den Juan Mari Aburtok berriz ere zuzendu du adierazitako ekitaldia Azkuna Zentroan, non hiriko “Baldosa” eman baitzaie 2021. urtean —pandemia garai bete-betean, alegia— hiribilduan 159 negozio sortu zituzten pertsonei.

Aurrez aurreko formatuarekin itzuli den galaren 18. edizioan, enpresa bat sortzeko egin beharreko ibilbidea nabarmendu nahi da, bai eta pertsona horiek, negozio berrian inbertitutako esfortzuaren eta baliabideen bidez, enplegua nahiz aberastasuna sortuz hiriari egiten dioten ekarpena ere.

2021. urtean, oraindik gogorra den unean eta pandemiak eragindako ziurgabetasunak jarraitzen duenean, enpresa horiek aktibatu izanak % 41eko GEHIKUNTZA erregistratu du 2020. urtearekin alderatuta. Datu horiek baikorrak izateko aukera ematen digute eta, COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren ondoren, enpresa-munduaren susperraldia sendotzen dabilela erakusten dute.

Halaber, ekintzailetzarako aukera eskaintzen duen testuinguru berri honetan nabarmendu beharrekoa da 159 enpresek 193 LANPOSTU sortu dituztela, 2,7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

GAZTE ETA EMAKUME EKINTZAILE GEHIAGO

2021ean enpresen sorkuntzan egon den gehikuntza nabariaz gain —aurreko ekitaldian 112 sortu ziren—, emakume ekintzaileen profila nabarmendu da, NAGUSIKI EMAKUME ETA GAZTEAK, 25 eta 35 urte bitartekoak, izan baitira. Zehazki, 2021. urtean beren negozioa sortu zuten adin-tarte horretako ekintzaileen portzentajea % 40koa izan zen, ordura arte erregistratutako handiena. Bestalde, ekintzaileen % 32 35 eta 45 urte bitartekoak dira, eta % 27, berriz, 45 urtetik gorakoak. Gainera, ekintzaileen % 55 EMAKUMEAK izan ziren.

Enpresa berri horiek beren jarduera gauzatzen duten sektoreei dagokienez, TEKNOLOGIA BERRIEI ETA DIGITALIZAZIOARI lotutako negozioak gailendu dira. Zehazki, gehien nagusitu diren jarduerak honako hauek dira: kultura- eta sormen-industriak (% 18,44), merkataritza (% 11,95), Internet eta ekonomia digitala (% 8,18), eta enpresentzako zerbitzu aurreratuak (% 4,40).

Amaitzeko, eta kokapena kontuan hartuta, negozio berrien % 31,45 Abandoko barrutian ezarri ziren, % 22,64 Ibaiondon, % 12,58 Deustun, eta portzentaje bera (12,58%) Rekalden.

BILBORAKO IDEIEN FABRIKA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta BILBAO EKINTZA udal-sozietatearen BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea) ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

BIG Bilbaon atsegin handiz hartzen ditugu negozio-ideia guztiak, baina, bereziki, udalak garapen ekonomikorako eta hiria proiektatzeko estrategikotzat jotzen dituenak, hau da, zerbitzu aurreratuak, kultura- eta sormen-industriak eta ekonomia digitala. Oinarri teknologikoko proiektuetarako eta start-upetarako berariaz diseinatutako ekintzailetza digitaleko programa nabarmendu behar da. Gainera, merkataritza-sektoreko enpresa-proiektuei zuzendutako berariazko aholkularitza eskainiko da, merkataritza-kudeaketan eta digitalizazioan zentratuta, eta merkataritza-negozioa ahalik eta baldintza onenetan abian jartzeko xedearekin.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eska dezakete BIG Bilbao zentroan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

EKINTZAILETZARA BIDERATUTAKO ZERBITZU OSOA

Iaz, udal-zerbitzuan 1.778 pertsonak jaso zituzten ekintzailetzarako laguntza eta aholkularitza; 2020an, berriz, 1.272 pertsonak. Horrez gain, 1.122 pertsonak ekintzailetza-zerbitzuei buruzko informazioa jaso zuten. Guztira, 467 enpresa-ekimen jaso ziren (iaz, berriz, 332 ekimen), eta aholkularitza eta laguntza eskaini ziren 449 proiektutarako (2020an, berriz, 421 proiektutarako).

Elkarrekin egindako lan horretatik, 159 enpresa berri sortu ziren, eta 193 lanpostu berri sortu zituzten Bilbon. Hain zuzen ere, horiexek dira Bilboko Udalak omendu dituenak.

SORTUTAKO ENPRESEN EGONKORTASUNA

Halaber, esan beharra dago Bilbao Ekintzaren laguntzarekin abian jarri ziren enpresetako % 73k MARTXAN JARRAITZEN DUELA jardueraren lehenengo hiru urteak igaro ondoren; hortaz, aurreko urteko datuekin alderatuta, % 5 igo da bideragarritasuna.

Kopuru horiek agerian uzten dute osasun-pandemiak eragindako krisialdiaren baitan susperraldi sozial eta ekonomikoa egon dela eta, ondorioz, ekintzailetzarako testuinguru hobea dagoela.

Bilbao Ekintzako BIG Bilbao zentroko zerbitzu guztiak doan eskaintzen zaizkio ekintzailetzaren komunitateari, eta Europako Gizarte Funtsa 2014-2020 programa eragilearen % 50eko finantzaketa jasotzen dute.

  • Presstatzen programaren esparruan ekintzaileei eta elkarteei zuzendutako prestakuntza bat da; ekimen horren bidez ekonomia sozial eta solidarioaren eredurako trantsizioa erraztu nahi da.

  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren poloak, Ekonopolok, ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia-gune bihurtu nahi du, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko sozial eta kooperatiboko eredua eskaintzen baitu.

Hiriko ekonomia sozialaren sektorea lagundu eta sustatzeko asmoz Bilboko Udalak aurrera daraman Ekonopolo proiektuak “Lurralde-sustraitzea eta tokiko aukerak” izeneko prestakuntza-jardunaldi bat eskainiko du bihar, urtarrilaren 25ean.

Presstatzen programaren baitan egingo den bigarren saioa da, proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei edo ekonomia sozial eta solidarioaren ereduaren bidean jarri nahi duten enpresei zuzendua.

Prestakuntzako bederatzi saio teoriko-praktikoren bidez, parte-hartzaileei aholkua emango zaie, ikaskuntzak proiektu bakoitzari aplikatuta. Gainera, bi networking saio egingo dira finkaturiko enpresa-ekimenetako ordezkariekin eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekosistemako eragile publiko-pribatuekin harremanak sustatzeko.Saioak egun hauetan egingo dira:

  • 2022ko urtarrilaren 25a: “Lurralde-sustraitzea eta tokiko aukerak”
  • 2020ko otsailaren 1a: “Negozio-eredua egokituz: canvas soziala eta GJHak txertatzea”
  • 2022ko otsailaren 8a: “Erakunde bizigarriak: ikuspegi ez-patriarkaletatik eraikitako erakunde-ereduak”
  • 2022ko otsailaren 15a: Networking saioa, “Lankidetzan aritzea: Ekonopoloko ekosistema ekintzailea sortzea”
  • 2022ko otsailaren 22a: “Ekintzailetza aniztasunetik”
  • 2022ko martxoaren 1a: “Jasangarritasun ekonomikoa eta ekonomia sozial eta solidarioa finantzatzeko bideak”
  • 2022ko martxoaren 8a: “Gatazkaren kudeaketa proiektu kolektiboetan”
  • 2022ko martxoaren 15a. “Merkatu alternatiboa eta Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren berme-zigilua: merkatu soziala eta auditoretza soziala”
  • 2022Ko martxoaren 22a: “Jantzi juridikoa: Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakunde bat eratzeko ereduak eta izapideak”
  • 2022ko apirilaren 5a: Networking saioa: “Programa ixtea: Pitch day eta proiektuen arteko sinergiak”

Esteka honen bidez eman daiteke izena dibulgazio-saio horietan.

Era berean, Presstatzen programak laguntza-zerbitzu pertsonalizatua du, proiektu bakoitzaren beharretara egokitutako ibilbide bat aholkatzeko eta prestatzeko. Gainera, proiektuek prestakuntza osagarrietan parte hartu ahal izango dute, eta BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroaren aholkularitza jaso ahal izango dute. Informazio gehiago posta elektroniko honetan: presstatzen@reaseuskadi.net

EKONOPOLO EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN POLOA BILBON

Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea, eta ekonomia eraldatzaile horren ERREFERENTZIA izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua den aldetik eskaintzen dituen aukerak ezagutarazita. Era berean, gizarte-ekintzailetza kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideiak sortzeko, abian jartzeko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzaren, orientazioaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.

  • Ekonopolo proiektuak San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dago, eta Bilboko Udalak sustatzen du, Bilbao Ekintzaren bitartez, REAS Euskadirekin koordinatuta, eta unibertsitateekin, enpresekin eta gizarte zibilarekin elkarlanean.

AUZOFACTORY, ENPRESA-MINTEGIA

Gainera, Ekonopolo proiektuaren barruan dago Auzofactory Cantera, enpresa-moduluetan aldi baterako kokapena eskaintzen duen enpresa-mintegia, baita co-working espazioetan ere, Bilbon kokatu nahi duten enpresa-proiektuen, enpresen eta profesionalen sustatzaileentzat, jarduera ekonomia sozial eta solidarioaren balioak eta printzipioak errespetatuz eta egokituz egiteko.

Bilboko Udalaren Auzofactory sarearen helburua herritarren, auzoaren, enpresen eta hiriaren arteko elkargunea izatea da. Zentro horiek erreferentziazko gune izan nahi dute, herritarrei eta enpresei irekia, berritzaileak eta hiriaren garapen ekonomikoaren dinamizatzaileak, metodologia berriak, espazio berritzaileak eta zerbitzu aurreratuak dituena, eta Bilbo hiriarentzat estrategikoak diren sektoreak ardatz hartuta.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuaren xehetasunak aurkeztu dituzte PwC-rekin batera; izan ere, azken horrek zentroa kudeatuko du Talent Garden-ekin eta Impact Hub-ekin batera.

  • B Accelerator Tower (BAT) nazioarteko 140 nodo baino gehiagorekin konektatuta egongo da eta startup, enpresa, inbertitzaile eta partner teknologikoen komunitate handia sortuko du.

  • Hogeita hamar enpresa eta erakundek baino gehiagok baieztatu dute zentroarekin bat egiten dutela, eta laguntza publiko guztiak bideratuko dituzte, startupak bizkortzeko eta soluzio teknologiko berriak garatzeko espezializazio-maila handia duten programa eta zerbitzuak eta guzti.

Nazioarteko 140 nodo baino gehiagotarako sarbidearekin BAT, B Accelerator Tower, munduko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik konektatuena izango da irailean Bizkaia Dorrean ateak irekitzen dituenean. Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak eta Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea aurkeztu dute gaur proiektua, eta zentroaren izena eta irudia azaldu dute Gonzalo Sánchez, PwC enpresako presidentearekin eta Irene Boni, Talent Gardeneko zuzendari nagusiarekin batera.

Nazioarteko konexioa BATren faktore bereizgarrietako bat da, eta hori posible eta egingarria da PwCk sortutako aliantzari esker, zentroa Talent Gardenekin eta Impact Hubekin batera jarduteko. Elkarrekin esperientzia zabala dute berrikuntzako enpresa-proiektuen azelerazioan eta inkubazioan, eta 140 zentro baino gehiago dituzte mundu osoan zehar: Shangai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Dublin edo Tallin-en.

Konektagarritasunaz eta irismen globalaz gain, BATek foku sektoriala berrikuntza teknologikoan eta negozio-eredu jasangarrienetan intentsiboagoak diren proiektuetan jartzeagatik bereizten da, baita agente osagarrien tipologia desberdinen kontzentrazioan eta eragile bakoitzarentzat balio erantsiko zerbitzuen zorro baten eskuragarritasunean ere,

mundu pribatuko adituen eskutik eta laguntza publiko handienarekin, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten laguntzen eta politiken programen bidez.

Horri esker, korporazioak talentutik eta startup espezializatuetatik hurbilago egongo dira, beren erronkei erantzun ahal izateko. Eta startupek, berriz, beren proiektuak beste maila batera eramateko behar dituzten aliantza giltzarriak aurkituko dituzte: inbertitzaileak, proiektu pilotuak aurrera eramateko korporazioak eta/edo beren esperientziaren osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

Komunitateak proiektu berriak eskalatzeko aukera guztiak balia ditzan, zerbitzuen portfolio bat zabalduko da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua errazte aldera. Zerbitzu horien artean honako hauek nabarmentzen dira: startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko laguntza ematea, azelerazio-programak hedatzea aditu-sare zabal baten laguntzaz, berrikuntza irekiko ereduen pean matchmaking programak abian jartzea, prestakuntza-jarduerak, ekitaldi espezializatuak eta networking-ekoak, edo partnershipak garatzeko potentziala duten startupak nazioartean identifikatzea, zentroak nazioarteko sarean sartzea, etab.

BAT eredua eta ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua

Nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan erabat berria eta berritzailea den ereduari erantzuten dio BATek; bultzada publikotik sortutako zentroa da, eta enpresa pribatuen arteko aliantza batek gidatuko du, enpresa eta berrikuntzaren arloan erreferente baitira.

BAT Bilboko ekonomia eta finantzaren bihotzean dago, Europa hegoaldetik proiektuak garatzeko eta startupak hazteko leku estrategikoan. Euskadik esparru politiko sendoa, fiskalitate propioa eta administrazio proaktiboak ditu eta horregatik nabarmentzen da, aukera ekonomiko, talentu eta inbertsio berriak sortzeko eta erakartzeko orduan.

Argibide gehiago: www.bacceleratortower.com

  • Bilbo Zaharrean (Harrobi), Boluetabarrin eta Irazabal-Matikon kokatutako hiru espazioek osatzen dute Auzo Factory sarea, non coworking-espazioak, modulu itxiak eta espazio komunak eskaintzen diren.

  • Ekintzaileei, enpresa-proiektuei eta berriki eratutako enpresei zuzendutako proiektu bat da, zeinaren helburua baita horiek martxan jartzeko laguntza ematea eta jarduera soziokulturalen eta komunitarioen sustapena eta enpresa-ekintzak uztartzen dituzten azpiegiturak sustatzea eta sendotzea.

Bilboko Udalak, hirian enpresa-proiektuak abian jartzeko pertsona eta enpresentzako laguntza-lerroaren esparruan, Auzo Factory sarearen bidez prestatutako eta hornitutako lan-espazioak eskaintzen ditu. Sare hori hiri-inguruneetan kokatutako espazioek osatzen dute, eta enpresa-proiektuei eta enpresa sortu berriei coworking-espazioak, modulu itxiak eta espazio komunak eskaintzeko gaituta daude, denbora-tarte jakin batean abian jartzen eta finkatzen laguntzeko.

Ekintzaileei eta enpresa gisa eratu aurreko enpresa-proiektuei zuzendutako proiektu bat da, bai eta hiru urtetik beherako antzinatasuna duten enpresei zuzendutakoa ere.

Auzo Factory sarearen helburua bikoitza da: alde batetik, erabilera eta erabiltzaile desberdinak dituzten azpiegitura berriak sustatzea, enpresa-ekintzen eta eragile soziokulturalen arteko interakzioa lortzeko, espazio bera partekatuz. Eta, bestetik, herritarren, elkarteen, eragileen, ekintzaileen eta enpresen arteko sormenerako eta elkarbizitzarako erreferentzia-espazioak finkatzea, beren jarduera hiriarentzat estrategikoenak diren sektoreetan ardaztuz.

Une hauetan, Bilboko Udalak lanerako espazioak eskaintzen ditu Harrobiko, Boluetabarriko eta Irazabal-Matikoko Auzo Factory-etan. Lanerako espazio horiek erabiltzeko interesa duten ekintzaileek edo enpresek oinarriak kontsultatu ditzakete esteka honen bidez.

AUZO FACTORY-AK HARROBIAN, BOLUETABARRIN ETA IRAZABAL-MATIKON

Harrobia Auzo Factoryn aldi baterako kokapena eskaintzen da enpresa-moduluetan eta coworking espazioetan, Bilbon kokatu nahi duten enpresa-proiektuen, enpresen eta profesionalen sustatzaileentzat, jarduera ekonomia sozial eta solidarioaren balioak (ESS) eta printzipioak errespetatuz eta egokituz egiteko.

Auzo Factory hori Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren (EKONOPOLO) parte da. Haren helburua ekonomia sozial eta solidarioaren erreferentzia eta garapenerako gunea izatea da, eta, besteak beste, gizarte-ekintzailetza kooperatiboaren garapena errazten du, enpresak asmatu, abian jarri eta laguntzeko prozesuak lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntza, orientazio eta planen bidez.

Bestalde, Boluetabarriko Auzo Factoryn, Galdakao errepideko 10. zenbakian kokatuta dagoena, eduki digitalen sektoreko eta teknologiako proiektu berritzaileei zuzendutako coworking-espazioa eskaintzen da. Baita ere, sormen- industriei eta zerbitzu aurreratuei.

Irazabal-Matikoko Auzo Factory Matiko kaleko 10. zenbakian kokatuta dago eta eremu digitaleko eta teknologiako ekintzailetza-proiektuetan zentratutako coworking-espazio bat du. Bertako jarduera sormen-industrian eta zerbitzu aurreratuetan ardazten da ere.

EKINTZAILETZARI LAGUNTZEA

Gainera, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, aholkularitza-zerbitzu espezializatu bat eskaintzen du, enpresak, saltokiak edo startup-ak martxan jartzen laguntzeko: BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroa. Bilbon negozio berri bat sortu nahi dutenek informazioa eska dezakete BIG Bilbao zentroan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

  • Terraza proiektua, mahaiak erreserbatzeko eta ostalaritza erreserba hobetzekoa; App myDentist, urruneko laguntza odontologikoa eskaintzeko aplikazioa, eta Astindu, kooperatibetan prozesuak hobetzeko plataforma digitala. Horiek izan dira Bilboko Ekintzailetza Digitala lehiaketan saritutako hiru ekimenak.

  • Ekimen horren helburua da enpleguaren sorkuntza eta jarduera ekonomikoa sustatuko dituzten enpresa ekimenak erakartzea Bilbora, hiriarentzat estrategikoa den ekonomia digitalaren sektorean.

  • Lehiaketak hiru sari ekonomiko izan ditu, 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, hurrenez hurren; horrez gain, esparru teknologikoan eta digitalean aholkularitza eta prestakuntza eskainiko zaie lehiaketara aurkeztu diren ekimen guztiei.

Jorge Taubmann eta Diego Lasagabasterren Terraza proiektuak, Iraitz Cordero, Andrea Arana, Alberto Ortiz-Vigon, Paula Capparelli eta Raquel Gomezen App myDentist aplikazioak eta Dorleta Urrutiaren Astindu plataformak jaso zuten atzo, Zabalgune eraikinean, eremu digitalean ekintzailetza sustatzeko Bilboko Udalaren aintzatespena. Horiek izan ziren, azaroan jaso ziren hamazazpi ekimenen artean, epaimahai profesional baten baloraziorik onena jaso zuten hiru ekimenenak.

Lehenengo saria Terraza proiektuak jaso zuen, ostalaritza establezimenduen eta terrazen okupazio mailari buruzko datuak denbora errealean lortzeko sistemak. Gainera, mugikorrarentzako aplikazio bat ere badu, zeinaren bidez bezeroek mahaiak erreserbatu ditzaketen, eta ostalaritzako lokalek euren publizitatea kudeatu dezaketen.

Bestalde, App myDentistek bigarren saria jaso zuen. Proiektua aho-hortzen osasuna prebenitzeko tele-odontologiako telefono mugikorrentzako aplikazio bat da. Doako autodiagnostikoa eta urruneko asistentzia izateko aukera ematen du.

Azkenik, Astindu proiektuak hirugarren saria jaso zuen. Proiektua sozietate kooperatiboen negozio prozesu adimenduen automatizaziorako plataforma digital bat da.

Aurkeztutako hamazazpi hautagaitzek Bilbon start up berri bat sortzeko proiektuak dituzte, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dute edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira.

Bilboko Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak. Horrez gain, aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal ekintzailetza zentroan eskainiko dira.

BILBOKO EKINTZAILETZA DIGITALA LEHIEKAETAREN hirugarren edizio honen bidez, Bilboko Udalak ekonomia digitalaren baitako enpresak erakartzea, sortzea eta haztea lortu nahi du, hiribilduarentzat sektore estrategikoa baita.

Ekimen horren bidez, hautatutako enpresa proiektuei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eman nahi die Udalak, ingurune lehiakor batean eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak dituzten trebetasun eta ezagutzekin merkaturatu ahal izateko.

Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Eragilearen bitartez, % 50ean finantzatuko du Bilboko Ekintzailetza Digitalaren lehiaketa.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, hautaketa-prozesu bat abiarazi du proiektu ekintzaileak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituztenentzako 93 plaza eskaintzeko.

  • 93 plaza horietatik 81 enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta daude, eta gainerako 12 plazak enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko izango dira.

  • Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko, eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko.

  • Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez. Eskaerak jasotzeko epea 2021eko abenduaren 14an amaituko da, 13:00etan.

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzen 93 plazetako bat eskuratzeko.

Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, dirulaguntzen deialdi honetan parte hartzeko hautaketa-prozesua hasi du, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan sartuta dagoena (BOPV nº117, 16/06/2021), lehia askeko araubidean.

Guztira 93 plaza emango dira, eta horietatik 81 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Gainerako 12 plazak dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat izango dira.

Eskabideak jasotzeko epea abenduaren 14an amaituko da, 13: 00etan. Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 81 ekintzaileek Big Bilbao udal-ekintzailetza zentroaren etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Dirulaguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artekoa izango da, eta ordainketa bakar baten bidez ordainduko da. 24 dirulaguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira (14 emakumeentzat eta 10 gizonentzat) eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoentzat (30 emakumeentzat eta 27 gizonentzat).

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egonazken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Halaber, erakundeak proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzako laguntzak eskuratu ahalko dituzte honako betekizun hauek betetzen dituzten 12 pertsonek:

  • Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egonazken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza– eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak. Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-jarduketak garatzeko erabiliko dira.

Kasu honetan, dirulaguntzek 1.500 € edo 1.950 euroko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonari zuzenduta egongo dira (3 emakume eta 2 gizon), baita 30 urtetik gorako zazpi pertsonari ere (4 emakume eta 3 gizon). Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, hautaketa-prozesu bat abiarazi du, lehia askearen erregimenean, enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzako 81 plaza emateko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko beste 12 plaza gehiago emateko.

  • Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko, eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko.

  • Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, enpresa-ideia berrien sustatzaileei laguntzeko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntzen deialdi batean parte hartzeko hautaketa-prozesua abiarazi du. Prozesu hori Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan kokatuta dago (EHAA 117. zk, 2021-06-16), lehia askearen erregimenean.

Guztira 93 plaza emango dira, eta horietatik 81 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Gainerako 12 plazak dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat izango dira.

Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 81 ekintzaileek Big Bilbao udal-ekintzailetza zentroaren etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Dirulaguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artekoa izango da, eta ordainketa bakar baten bidez ordainduko da. 24 dirulaguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira (14 emakumeentzat eta 10 gizonentzat) eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoentzat (30 emakumeentzat eta 27 gizonentzat).

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Halaber, erakundeak proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzako laguntzak eskuratu ahalko dituzte honako betekizun hauek betetzen dituzten 12 pertsonek: Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak. Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-jarduketak garatzeko erabiliko dira.

Kasu honetan, dirulaguntzek 1.500 € edo 1.950 euroko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonari zuzenduta egongo dira (3 emakume eta 2 gizon), baita 30 urtetik gorako zazpi pertsonari ere (4 emakume eta 3 gizon). Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

B-Venture-k, estatuaren ipar guneko ekintzailetza-ekitaldirik handienak, hitzaldi, mahai-inguru eta proiektuen aurkezpenez osatutako programa bat ospatuko du Euskalduna Jauregian, herrialdeko inbertitzaile eta ekintzaile garrantzitsuenetako batzuekin.

Inbertsio-irizpideetatik abiatuta, enpresa bat saltzeko beharrezko jarraibideetara ezagutaraziko dira. Hori guztia, tailer praktikoekin eta networking bilerekin batera, berrikuntzari, ekintzailetzari, finantzaketari eta ideiei buruzko bi jardunalditan.

Egitarau osoa kontsulta ezazu.

  • Ekimen horren helburua da enpleguaren sorkuntza eta jarduera ekonomikoa sustatuko dituzten enpresa-ekimenak erakartzea Bilbora, hiriarentzat estrategikoa den ekonomia digitalaren sektorean.

  • Lehiaketak HIRU SARI ekonomiko izango ditu, 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, hurrenez hurren; horrez gain, esparru teknologikoan eta digitalean aholkularitza eta prestakuntza eskainiko zaie lehiaketara aurkezten diren ekimen guztiei.

  • Eskabideak aurkezteko epea bihar irailaren 30an hasiko da eta azaroaren 1ean amaituko da.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, BILBAO EKINTZAILETZA DIGITALA lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazi du. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak ekonomia digitalaren baitako enpresak erakartzea, sortzea eta haztea lortu nahi du, hiribilduarentzat sektore estrategikoa baita.

Lehiaketa horren bidez, hautatutako enpresa-proiektuei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eman nahi die Udalak, ingurune lehiakor batean eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak dituzten trebetasun eta ezagutzekin merkaturatu ahal izateko.

Lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute Bilbon start up berri baten proiektuak aurkezten dituzten ekintzaileek, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dutenek edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne-ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Bilboao Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko izango ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, baloraziorik onena jasotzen duten hiru ekimenentzat, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketan aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal-ekintzailetza zentroan eskainiko direnak.

ESKAERAK

Interesdunek helbide elektroniko honen bidez aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak bihartik aurrera, irailaren 30abig@bilbaoekintza.bilbao.eusBIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan ere aurkeztu daitezke, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11), 09:00etatik 13:00etara.

Lehiaketaren oinarriak eta dokumentazioa Bilbao Ekintzaren webgunean daude, esteka honetan.

Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren 2014- 2020 Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Eragilearen bitartez, % 50ean finantzatuko du Bilboko Ekintzailetza Digitalaren lehiaketa.