• Behin obra amaituta eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek lehenengoz bertaraturik, Bilboko Udalak BILBAO AS FABRIK delakoaren barnea agertu du, alegia, antzinako torloju fabrika gaur Zorrotzaurren berrikuntzaren itsas-argi berri gisa ageri den egoitzarena, beste urrats bat talentuaren eta ezagueraren uharte bihurtzeko bidean.
  • Egoitza berri hori, non zura eta beira diren nagusi, industriazko iraganean ondo erroturik, 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren “fabrika” izango da orain, eta han egingo dute bat unibertsitateko formazioak, ekintzailetzak, StartUps direlakoen abiarazteak, enpresa-ekimen berritzaileek eta bestek.
  • Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, zeinean Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa izan baitira buru, BILBAO AS FABRIK proiektuak hedatzeko fase berri bati ekin dio, berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistema bihurtzeko bidean; esan behar da, bestalde, europar erakundeen finantzaketa esanguratsua izan duela proiektuak.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea izan dira gaur buru BILBAO AS FABRIK delakoa inauguratzeko ekitaldian; proiektu hori asmo handikoa da, eta udala izan du aitzindari, bazkide estrategikoen sare baten laguntzarekin eta Europako erakundeen finantzaketa handiarekin.

Erakunde-ekitaldi bat izan da, beraz, eta Udalak, behin obra amaiturik eta lehenengoz eraikina irekirik iragan urtarrilaren 7an Mondragon Unibertsitateko lehenengo 228 ikasleentzat, eraikin ospetsuaren barnea erakutsi nahi izan du, zeinak 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren fabrika izateko xedea baitu, beste urrats bat eginik Zorrotzaurre Talentuaren eta Ezagueraren Uharte bihurtzeko bidean. Azken batean, lan egiteko modu berriak, garai berrietarako.

Alkateak azaldu duen legez, BILBAO AS FABRIK izan zen “gure eskuetara iritsi zen” lehenengo proiektuetako bat, agintaldia hasi berritan. “Proiektu gaitz bat, hasiera-hasieratik hartu genuena desafio handi baten moduan. Goitik behera aztertu ostean, ausartu ginen hura Europar Batzordearen deialdi oso zorrotz batean aurkeztera, bide honetan guztian lagundu diguten bazkide estrategiko batzuekin batera”, hala nola Orkestra, Eiken, Gaia, IDOM eta Mondragon Korporazioa, MIK eta Mondragon Unibertsitatea, betiere Udala zelarik liderra.

Ekimenaren lehen xedea zen bertako enpresen lehiakortasuna hobetzea eta ZORROTZAURREKO hiri-eremu jasangarria eta hedatzen ari dena finkaraztea ekosistema berritzaile legez eta 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren eremuko erreferentzia legez, bertara bilduz unibertsitate-formazioa eta enpresa-ekimen berritzaileen eragile izango diren pertsonen komunitate bat.

Prozesu horren guztiaren “erramua” , hala deitu baitio Juan Mari Aburtok, zera zen: bertan behera utzita zegoen eraikin bat birgaitzea, industriazko iragana zeukana, proiektu guztiaren erdigune bihur zedin. BETA 2 izan zen horretarako hautatutako pabiloia, Zorrotzaurren baitzegoen, antzinako torloju-fabrika bat, joan den mendeko 70eko hamartekoa, guztiz utzita zegoena.

Bilbao As Fabrik proiektua hautatu zen herrialde batzuek eta besteek aurkeztutako 400 proposamenen artean, eta, hala, “abentura eder” bati ekin zitzaion, hala deitu dio alkateak, zeina, orain, “itsas-argi” berri baten legez ageri baita, zeinaren egituran beira eta zura baitira nagusi, baina industria eremuaren izaera sendoari eutsiz, betiere.

Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak berriz, aipatu du, “Bilbao AS Fabrik proiektu estrategiko bat da Mondragon Unibertsitatearentzat. Bertan, Bilboko Udalaren lankidetzarekin inguru bat garatuko dugu non, bizikidetzan arituko diren, StarUps-ak, zerbitzu aurreratuak eskainiko dituzten enpresak eta gure ereduarekin bat datorren unibertsitate eskaintza, hau da, enpresekin harreman zuzenean”. Epe laburrera begira esan du baita ere “Gure helburua da, 800 ikasleri enpresa kudeaketarekin, 4.0 industriarekin, robotikarekin, big datarekin, digitalizazioarekin eta honek humanitateetan eta hezkuntzan duen inpaktuarekin besteak beste formazioa eskaintzeko gune batekin kontatzea.”

“Une honetan, Bilbao AS Fabrik-en, Mekatronika Ingeniaritza Gradu Duala, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradu Duala, Business Data Analytics Gradua eta Humanitate Digital Globalak Gradua eskaintzen ari gara” adierazi du Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Vicente Atxak.

Obra: beira,zura eta industria espiritua

Beta II Eraikina berritzeko eta birgaitzeko lanek 9,6 milioi euroko aurrekontua izan dute (bi fasetan), eta Bilboko Udalak eginarazi ditu guzti-guztiak. Pabilioia Udalaren jabetzakoa zen; 5 solairu ditu (estalkiaz gainera): zero solairua, solairuartea, 1. solairua, 2.a eta 3.a.

  • Lehenengo fasean, egiturazko hobekuntzak egin dira, eta, ondoren, beheko solairua, solairuartea eta lehenengo solairua egiteko lanei ekin zaie; dagoeneko, han dira Mondragon Unibertsitateko ikasleak.

Udalak eraikina birgaitu du, solairu guztietara zabalik egongo den PATIO BATEN INGURUAN antolatuta geratu delarik. Kanpoan nola barruan, industria eremu baten izaerari eutsi nahi izan dio obrak. Horretarako, eraikinaren barrualdea industria-kontzeptu ireki batetik abiatuta eraiki da, zurezko eta beirazko kutxetan sartutako espazioekin. Eraikinak harmailadi gisako bi auditorio ireki ditu, eta haietako batek beheko solairua eta lehenengoa lotzen ditu.

  • Eraikinaren kanpoaldea ere birgaitu egin da osoki, eta beirate zabal-zabalak ezarri dira, eraikinaren barrualdera argi naturala sartzeko bidea emanez. Bistako adreiludun fatxadak osorik berreraiki dira, eta gainerakoak egurrezko xaflen bidez zaharberritu dira.

Kanpoko sarbideei dagokienez, aldez urbanizatu dira, behin-behinean, arranpa, eskailera eta Beta I eraikinerako sarbidearekin lotuta; izan ere, eraikin horretan dago DIGIPEN, bideojokoen unibertsitatea izenarekin ere ezagutzen dena.

  • Datozen hilabeteetan, Bilboko Udalak eraikin horietara bietara sarbidea ematen duen plaza berrurbanizatuko du, bai eta goiko solairuak birgaituko ere (bigarren eta hirugarren solairuak). Haien diseinuak dagoeneko egokituta dauden solairuen estetikari eta funtzionalitateari jarraituko die, industriazko gune irekiaren izaerari eutsiz, eta eraikin osoa patio ireki baten inguruan antolatuz. Obra horiek datorren udan gauzatuko direla jotzen da, ikasturtea amaiturik.

Gune berri hauek, halaber, Mondragon Unibertsitateak okupatu eta kudeatuko ditu, irakaskuntzarako eta enpresa-jarduerarako.

BIlbao As Fabrik aurrera doa

Lehen esan den moduan, BILBAO AS FABRIK irekita, ALDI BERRI bati ekingo dio orain proiektuak, zeina dagoeneko hasi baita, iragan urtarrilaren 7an Mondragon Unibertsitateko 228 ikasle lehenengo bider bertaratu zirelarik, eta dagoeneko beheko solairua, solairuartea eta lehenengo solairuak erabiltzen hasi direlarik. Solairu horietan, gelak, laborategi urbanoa eta makery-a (prototipoetarako espazioa) daude.

Aria-arian, start up direlakoak hasiko dira sartzen, eta baita aurreikusita dauden gainerako jarduerak ere: guztira, 1.000 lagun har ditzake guneak, ikasle nahiz eragileak, eta haiek eraikiko dute berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema, hori baita egoitzaren xedea.

Europako finantziaketa esanguratsua

Proiektua hain handia izanik, BILBAO AS FABRIK egitasmoak europar finantzaketa handi samarra jaso du, eta Zorrotzaurren egindako lanaren berme izan da etengabe.

Guztira, 9,4 milioi euro izan da Europako erakundeek finantzatutakoa (6,4 milioi euro EGEF Funtsen bitartez; 3,6 milioi euro erdi bana finantzatuak Hiri Garapen Jasangarri eta Integratuko Estrategia- Zorrotzaurre Proiektuaren bitartez; eta beste 5,8 milioi euro Hirigintza Ekintza Berritzaileen Programa – Bilbao As Fabrik Proiektuaren bitartez.

Pieza berria Zorrotzaurreko uharteko berrikuntza puzzlean

BILBAO AS FABRIK abian jarrita, beste proiektu batzuei batzen zaie, haiek ere Bilboko Udalak lagunduak, betiere Zorrotzaurre Talentuaren eta Ezagueraren Uharte bihurtzeko asmoarekin, bai eta unibertsitate-hiri bihurtzeko ere, egoitza espezializatu ospetsuak bilduz bertara, gazteek han ikasi eta lan egin dezaten, eta bizi ere bai.

Horien artean dago DIGIPEN, bideo-jokoen unibertsitatea ere deitu izan zaiona, eta mugakide dena Bilbao As Fabrik-ekin, edo KUNSTHAL IED BILBAO Diseinuko Europar Institutuarekin, zeina Paper-fabrikaren eraikin berrituan baitago kokatuta, eta nazioarteko erreferentzia baita diseinuarekin zerikusia duten gaietan, eta zeina italiar jatorriko taldearen hirugarren egoitza izango baita Estatuan, Madrilekoarekin eta Bartzelonakoarekin batera.

Mondragon Unibertsitatea Bilbao As Fabrik-en

Mondragon Unibertsitateak BILBAO AS FABRIK-en bildu eta kudeatuko du eskaintza berritzaile eta praktiko bat, enpresen eta gizartearen eraldaketa eta beharrizan zinezkoei egokitua, non formazioa ez ezik, networking ekintzak, start up direlakoak abiaraztea eragin eta faboratuko duten proposamenak eta ideien behatoki eta laborategi bat abiaraztea ere konbinatuko baitira. Azken xedea da BILBAO AS FABRIK proiektuak hiriari enplegu berezituagoa eskaintzea Talentuaren eta Ezagueraren Uharte honetan.

Eraikin honetan, lehenengo unetik, 5 unibertsitate titulu eskaintzen dira:

Ingeniaritza Mekatronikoko gradu bikoitza (40 ikasle ari dira); Business Data Analytics gradua (83 ikasle), Humanitate Digital Globalak (HDG) gradua (27 ikasle), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua (72 ikasle) eta Ikaskuntza Errazten unibertsitate masterra (6 ikasle). Arian-arian, berezko unibertsitate tituluak gehitzen joango dira.

  1. Ingeniaritza Mekatronikoko gradu bikoitza (iraila eta abendua bitartean Zabalguneko eraikinean eman da) izango da Mondragon Unibertsitateak Bilbon martxan jarriko duen ingeniaritzako lehen gradua. Titulua Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan eskaintzen da, eta, horrela, Lanbide Heziketaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza sustatzen da, zeina Eusko Jaurlaritzaren 2019-2022 aldirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Planaren ardatz estrategikoetako bat baita, eta zeinean Mondragon Unibertsitatea estatuko erreferentzia baita.
  2. Unibertsitateak Bilbon bakarrik ematen duen gradu berri bat ere izango da Bilbao AS Fabrik eraikinean: Humanitate Digital Globalen gradua, fenomeno sozialak eta erronka globalak sakon ezagutzea helburu duen gradu hirueleduna eta presentziala. Gradu honek aukera ematen du Ikasketa Globaletan eta Humanitate Digitaletan espezializatzeko.
  3. Business Data Analytics gradua (BDATA), Datuen azterketari buruz Euskadin ematen den lehen gradua da, eta enpresa-kudeaketaren, matematikaren, estatistikaren eta teknologiaren arloko ezagutzak modu integralean uztartzen ditu.
  4. Duela bi urte Bilbon ematen hasi zen beste gradu bat ere hartuko du Bilbao AS Fabrikek: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza (myGADE). Gradu horrek lau urteko (bikoitza) lan-esperientzia esanguratsua eskaintzen du prestakuntza-aldian, eta aukera erakargarria da praktikan oinarritutako prestakuntza-esperientzia bilatzen duten ikasleentzat.
  5. Azkenik, Unibertsitateak Ikaskuntza Errazteari buruzko Unibertsitate masterra emango da Bilbao AS Fabrik-en. Masterra modu erdi presentzialean egiteko aukera izango da, eta ikasketa eta berrikuntza prozesuak sustatzera bideratutako Estatuko titulazio bakarra izango da. Aurten, lehen aldiz, Bilbon eta Madrilen emango da.
  • COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun-neurrien ondorioz pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko leku gehiago behar zutela-eta, eta ireki zenetik hona bere bulegoetara datorren ekintzaile kopurua ere handitu egin dela-eta, Bilboko Udala are arinago aldatu da lekuz, eta Zabalguneko Eraikinera joan da, geroz eta gehiago haztekotan, gainera.
  • Ekintzailetza Zentroa, itxialdia tartean izan arren, ez da une batez ere geratu zerbitzuak eskaintzetik, betiere formatu birtuala baliatuz; orain, kokaleku berrian, aurrez aurreko zerbitzuan ere hasiko da, arian-arian.

Big Bilbao Ekintzailetza Zentroa Bilbao Ekintza udal sozietatearen zerbitzu bat da, aholku emateko urian negozio berriak abiarazi nahi dituztenei; Zabalguneko Eraikinera aldatu ditu berri ditu bere bulegoak.

Kokaleku berriaren xedea da segurtasun neurrietara egokitzea, leku gehiago behar baitute COVID-19aren ondorioz elkarren arteko tarteak gordetzeko, eta, halaber, bulegoak handitzeko, aholku bila datorkien jende kopurua hazi egin baita 2017ko martxoan Colón de Larreategi kalean inauguratu zenetik.

Ekintzailetza Zentroaren leku aldaketa bi alditan gauzatuko da: Lehenengo aldian, talde tekniko aholkularia Zabalguneko Eraikinaren beheko solairuan kokatu da, 200 m2-ko gune batean. Bigarren aldian, zerbitzua modu birtualean emango da oraindik, itxialdian bezala, baina aurrez aurreko zerbitzua sartuaz arian-arian, aldez aurreko hitzorduaren bidez. (Telefonoa: 944205360).

Ondoren, Zabalguneko Eraikinean bertan instalazioak handitu nahi dira, gune berriak ipiniz etorkizunari begira proiekzio handiagoa izateko modua izatearren: hala, jarduera asko bilduko dira ekintzailetzaren ekosistemaren inguruan, ekosistema horretako beste agente eta eragile batzuen arteko topaketarako eta konexiorako leku izatearren.

ENPRESAK SORTZEA COVID-19A GORABEHERA

Itxialdia gorabehera, Ekintzailetza Zentroa ez da geratu, eta formatu birtualarekin jarraitu du lanean. Izan ere, urtarriletik irailera arte, Bilbon 70 enpresa sortzeko laguntza eman du, eta 83 enplegu sorrarazi dira horrela; horiek guztiek 650.000 euroko inbertsioa eragin dute.

Datu horiek positiboak dira, eta Big Bilbao haziz joan denez gero, Udaleko arduradunek kokaleku berri bat bilatzeko aukera haztatu zuten, eta prozesu hori arindu egin zen COVID-19a dela-eta ezarritako osasun neurriengatik.

2017tik (ekintzailetza zentroa ireki zenetik) 2020ko irailera arte erregistratutako datuak:

  • Ekintzailetza zerbitzuan informazioa jaso duten pertsonak: 5.476.
  • Lagundutako eta aholkatutako proiektuak: 1.335.
  • Enpresa kopurua: 509.
  • Sortutako enplegua: 708.

BILBOKO LEHEN EKINTZAILETZA ZENTROA

Gogoan izatekoa da Big Bilbao dela lehen zentroa dela espazio berean ekintzaileentzako laguntza guztiak biltzen dituena, eta, gainera, aholku bila datozenak gidatzeko, koordinatzeko eta ekimen bakoitza beste agente edo zerbitzu egokiago batera bideratzeko zerbitzu integral bat dela, eta, halaber, erakarpen motor moduan ere jarduten dela, eta Bilbo lurralde ekintzaile moduan kokatzeko jarduerak dinamizatzen ere bai.

Badira zenbait gako Big Bilbaoren ibilbidean:

  • Bilboko ekintzailetzaren erreferentzia nagusia da.
  • Bilbon enpresa proiekturen bati ekin nahi diotenentzako ate nagusia da.
  • Informazioa emateko eta aholku bila datozenak gidatzeko gune nagusia da ekintzailetza gaietan.
  • Ekosistema ekintzailearen barruan laguntzeko beste agente/zerbitzu batera bideratzeko puntua da, proiektu bakoitzaren beharrizanen arabera.
  • Ekintzaileen, garatzen ari diren proiektuen eta enpresa finkatuen arteko topaketarako, elkarren arteko eraginerako eta networking-erako lekua da.
  • Ekintzaile izateko gaitasunez hornitzeko gune bizkor bat da.
  • Enpresa ideia berriak sortzeko zentro bat da.
  • Erakusketarako, berrikuntzarako eta joerak ezagutzeko gune bat da.
  • Proiektuen eta finantzaketa-aukera publiko nahiz pribatuen arteko lehen topaketa gertatzen da bertan.

BAZKIDE LAGUNTZAILEAK: Ekintzaile izateko laguntza gehiago

Ekiten duten pertsonei modu batera eta bestera laguntzearren, Udalaren zentro honek hitzarmenak egin ditu zenbait partzuerrekin. Horien artean, Bilbon diren hiru unibertsitateak (EHU, Deustu eta Mondragón-Bilbao Berrikuntza Faktoria), Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank eta Merkataritza Ganbera, Elkargi, Microsoft, HP…

  • Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari laguntzea du helburu, hiria dinamizatzen duten eta herritarren partaidetza modu seguru eta arduratsuan sustatzen duten proiektuak diruz lagunduz.
  • Proiektuak urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, esteka honetan eskuragarri dagoen eskaera-eredua betez: esteka.
  • Dirulaguntza ekonomiko horiek Bilboko Udalak onartu duen Bilbao Aurrera Planaren parte dira, hau da, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko plana.

Bilboko Udalak sormen- eta kultura-sektoreen aldeko apustuari eutsi dio, eta, horretarako, sektore horretara bideratutako beste partida bat emango die Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez. Hiriaren dinamizazioa modu seguru eta jasangarrian sustatzen duten proiektuen deialdiak 300.000 euroko aurrekontua izango du.

Aurkeztutako proiektuak espazio publikoetan garatu beharko dira 2021eko martxoaren 31 baino lehen, eta sormenetik gaur egungo testuinguruari dagozkion gaiei heldu beharko zaie, gizarte-garapenaren eta garapen jasangarriaren helburuei erantzuteko. Era berean, proiektuak doakoak izan beharko dira herritarrentzat, eta edozein kultura- zein sormen-esparruren barruan egon, hala nola partaidetza-proposamen artistikoak, esku-hartze grafikoak eta instalazio iragankorrak, izaera performatiboa edo informatiboa duten ibilbide gidatuak, tailerrak edo publikoarekin interakzioa sustatzen duen edozein jarduera.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Proiektuak pertsona fisiko zein juridikoek sustatu ahal izango dituzte, baldin eta pertsona horiek Bilboko sormen- eta kultura-sektoreetakoak badira eta ETE, mikroETE, autonomo, elkarte edo fundazioen forma juridikoa badute. Sektore horien barruan sartzen dira arkitekturarekin, arte eszenikoekin, ikusizko arteekin, artisautzarekin, ikus-entzunezkoekin, eduki digitalekin, diseinuarekin, modarekin, musikarekin, publizitatearekin eta marketinarekin eta bideojokoekin lotutako jarduerak.

Proiektuak urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, Bilbao Ekintzaren webguneko LAGUNTZAK atalean dagoen eskabide-eredua betez. Halaber, kontsulta eta zalantza guztiak honako helbide honetan egin ahal izango dira: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, proiektuak baloratu eta ebazpenak banan-banan jakinaraziko dira posta elektroniko bidez.

PLAN BILBAO AURRERA

Laguntzen pakete berri hau #BilbaoAurrera Planaren parte da, Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat duena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean egin eta adostu da.

  • Guztira 300.000 euroko zenbatekoarekin, Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari laguntzea du helburu, hiria dinamizatzen duten eta herritarren partaidetza modu seguru eta arduratsuan sustatzen duten proiektuak diruz lagunduz.
  • Dirulaguntza ekonomiko horiek Covid-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintze aldera Bilboko Udalak onartu duen Bilbao Aurrera Planaren parte dira.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, dirulaguntza berrien deialdia onartu du, Bilbo hiriaren dinamizazioa sustatzen duten sormen- eta kultura-sektoreetako espazio publikoan gauzatzeko proiektuak egiteko. Gizarte-garapenari eta garapen ekonomikoari dagokienez, garrantzi handiko sektorea da, eta bereziki pairatzen ditu osasun-krisiak sortutako ondorioak.

300.000 euroko aurrekontuarekin, deialdiak Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari laguntzea du helburu, hiriaren jarduera suspertzen duten eta herritarren partaidetza modu seguru eta arduratsuan sustatzen duten proiektuak diruz lagunduz. Proiektuak espazio publikoetan garatu beharko dira eta, sormenetik, egungo testuinguruari dagozkion gaiei heldu beharko zaie, gizarte-garapenaren eta garapen jasangarriaren helburuei erantzunez. Era berean, herritarrentzako doakoak izan beharko dira guztiak.

Proiektuak honelako formatuetan kokatuta egon beharko dira: hala nola, partaidetza-proposamen artistikoak, esku-hartze grafikoak eta instalazio iragankorrak, izaera performatiboa edo informatiboa duten ibilbide gidatuak, tailerrak edo publikoarekin interakzioa sustatzen duen edozein jarduera. Horiek guztiak 2021eko martxoaren 31 baino lehen garatu beharko dira.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Proiektuak pertsona fisiko zein juridikoek sustatu ahal izango dituzte, baldin eta pertsona horiek Bilboko sormen- eta kultura-sektoreetakoak badira eta ETE, mikroETE, autonomo, elkarte edo fundazioen forma juridikoa badute. Sektore horien barruan sartzen dira arkitekturarekin, arte eszenikoekin, ikusizko arteekin, artisautzarekin, ikus-entzunezkoekin, eduki digitalekin, diseinuarekin, modarekin, musikarekin, publizitatearekin eta marketinarekin eta bideojokoekin lotutako jarduerak.

Proiektuak 20 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, deialdi honen laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Dirulaguntzen deialdiari buruzko informazio guztia Bilbao Ekintza udal-sozietatearen webgunean deskargatu ahal izango da: http://www.bilbao.eus/BilbaoEkintza

Proposamenak aurkezteko, Bilbao Ekintzaren webguneko LAGUNTZAK atalean dagoen eskabide-eredua bete beharko da. Halaber, kontsulta eta zalantza guztiak honako helbide honetan egin ahal izango dira: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, proiektuak baloratu eta ebazpenak banan-banan jakinaraziko dira posta elektroniko bidez.

PLAN BILBAO AURRERA

Laguntzen pakete berri hau #BilbaoAurrera Planaren parte da, Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat duena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean egin eta adostu da.

  • Aste honetan, bere azken Administrazio Kontseilua eginda, As Fabrik proiektu europarra formalki amaitzen da. Hemendik aurrera, Europako Batzordearen babesa alde batera utzita hasiko da lanean.
  • Hurrengo mugarria Zorrotzaurreko egoitza irekitzea izango da, BETA 2 industria-iragana duen eraikinean, zeinaren obrak atzeratu egin baitira COVID-19k eragindako geldialdiaren ondoren.
  • Udalak gidatutako proiektuaren helburua Bilbo ekonomia digitalaren garapenean espezializatutako hiri bihurtzea da, Zorrotzaurre uharteko hedapen- eta garapen-gune berriaren bidez.
  • Udala ekimen honen buru da hainbat bazkide estrategikorekin, metodologia publikoaren eta pribatuaren arteko konbinazio berri batean: Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM, EIKEN eta Bilbao Ekintza Udal Erakundea.

AS Fabrik proiektu europarra, 2016ko azaroan Bilbon hasi zena, bere azken urratsak ematen ari da. Hain zuzen ere, aste honetan bere azken Steering Committee (Administrazio Kontseilua) egin berri du. Horrek esan nahi du Hiri Ekintza Berritzaileen programaren (UIA) barruan eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) diruz lagunduta dagoen ekimen hori formalki amaitu dela.

Hemendik aurrera, Bilboko Udalak eta bere bazkide estrategikoek -metodologia publikoaren eta pribatuaren arteko konbinazio berritzailea– gidatutako proiektuak (Bilbao Ekintza Udal Erakundea, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM ETA EIKENetapa berri bati ekingo diote.

Arduradunek diotenez, une honetan proiektuak “adin-nagusitasun moduko bat” lortu du baina “ez da horregatik amaituko”, aitzitik, Europako Batzordearen babesetik kanpo ibiltzen hasiko da, “industriarako zerbitzu aurreratuak sortzeko fabrika bat” antolatzea helburutzat hartuta, “enpresen eta ubertsitateen, tokiko zerbitzuen hornitzaileen, zerbitzuen sektorera eta euskal industriara bideratutako ekintzaileen arteko aliantza baten bidez“. Fase berri horretan, monitorizazio-urte bat egongo da, proiektuak izango duen benetako inpaktua neurtzeko eta esperientzia Europako beste hiri eta erakunde batzuekin partekatzeko.

AS FABRIK ZORROTZAURREN

AS FABRIKen helburu nagusia da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta garapen eta hedapenerako espazio handia den ZORROTZAURRE sendotzea, 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan erreferentziazko ekosistema berritzaile gisa. Sektore horiek garrantzi handiagoa hartzen dute orain, nazioartean COVID-19rekin jasaten ari den pandemiaren ondoren.

Ekimen honen beste ardatz nagusietako bat bere egoitza propioa da: BETA 2, Zorrotzaurren dagoen eta erabiltzen ez den eraikin publikoa, industria-iragana duena. Orain, Udala eraikinaren eraberritzea amaitzen ari da, eta BETA 1 eraikinean dagoen DIGIPEN izeneko beste proiektu enblematiko baten ondoan dago, bideo-jokoen unibertsitatea bezala ezagutzen dena.

AS FABRIKen kasuan (instalazioak irailean amaituta egon behar zuten), obrek atzerapen txiki bat izango dute COVID-19k eragindako etenaldiaren ondorioz. Irekitzen denean, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurrera hedatuko du bere irakaskuntza-jardueraren zati bat, unibertsitate-gradu eta -master berriekin.

ENPLEGU ESPEZIALIZATUAGOA

Azken bilera horren beste ondorioetako bat Bilbo ekonomia digitalaren garapenean espezializatutako hiri bihurtzeko erronka lortzea da, bai eta bertoko enpresak nazioarteko manufaktura-industriarako lehen mailako zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile bihurtzekoa ere, horrek lanpostu espezializatu gehiago eta start-aps berriak sortzea ekarriko baitu.

Hain zuzen ere, Bilbao As Fabrik-eko egoitzatik funtsezko lau jarduera koordinatuko dira:

  • Unibertsitateko ikasleei, pertsona ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak, 4.0 industriak ekonomia digitalean dituen erronkei aurre egiteko pentsatuak.
  • Eremu publiko eta pribatuko eragile edo interes-talde nagusien arteko networking-ekintzak, industria-sektorearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko eraginkorra izango den estrategia bakar bat koordinatzeko.
  • Bilbon egoitza duten start-up-ak merkaturatzea sustatu eta erraztuko duten proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko behar duen teknologiarekin, espezializazioarekin eta adimenarekin lotutakoak.
  • Ideien behatoki eta laborategi bat martxan jartzea. Bertan, teknologiaren, 4.0 industriaren eta ekonomia digitalaren arloko joerak aztertuko dira, tokiko enpresek aurre egin beharreko erronkak identifikatzeko eta erronka horietarako irtenbide berritzaileak proposatzeko.

AURREKONTUA

Proiektuak 5,8 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik %80 (4,6 milioi euro) Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) jarri ditu. Hiri Ekintza Berritzaileen idazkaritza iraunkorrak (UIA) monitorizatu eta babestu du proiektua. Erakunde hori Europako Batzordearen mende dago, eta programa horren barruko proiektuei laguntzeko sortu zen.