• Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto, arratsalde honetan Azkuna Zentroan egingo den inaugurazio-ekitaldian izango da, non 19:00etatik aurrera Sensei Music Ensemble taldearen inaugurazio-kontzertuaz gozatzeko aukera egongo den.

  • Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest jaialdia apirilaren 19ra arte egingo da, eta bilbotar zein bisitariei aukera eskainiko die musikaren, gastronomiaren, zinemaren eta kirolaren bidez euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko.

  • Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Kafe Antzokiak Basque Fest Rock City-ren lehenengo kontzertuak hartuko ditu.

Bilbao Basque Fest 2025 arratsalde honetan hasiko da, Azkuna Zentroan egingo den inaugurazio-ekitaldiarekin batera, eta Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto, bertan izango da. Alkatearen esku-hartzearen ondoren, Sensei Music Ensemble taldeak jaialdia inauguratuko du. Alex Lopez buru duen proiektuak jazza, popa eta folka modu esperimentalean eta oso emozionalean uztartzen ditu. Baxu eta kontrabaxu jotzaile beteranoa hogei urte baino gehiagoko ibilbidean agertokia partekatu duen musikarien talde batez inguratuko da.

Bilboko Udalak antolatutako jaialdiaren abiapuntua izango da, apirilaren 19ra arte ehundik gora jarduera eskainiko dituena, gehienak doakoak, Aste Santuan hiriaren berezko kultur jarduerarekin bat egiteko, eta Areatza erdigune izango dute.

Arratsaldeko 20:30ean amaituko den inaugurazio-ekitaldiaren ostean, Kafe Antzokiak Basque Fest Rock City hartuko du 22:00etatik aurrera, Arnau & The Honky Tonk Losers eta Moonshine Wagon taldeen kontzertuekin.

AZKUNA ZENTROA, FOLKLOREA ETA ABANGOARDIA

Bihar, osteguna, 18:30etik aurrera Bilboko udal txistulari-bandaren txanda izango da, zeinak Dizdira interpretatuko baitu. Musika eta dantza tradizionala uztartzen dituen proposamen hori doinu herrikoietatik eta, besteak beste, Kepa Junkera, Aitor Furundarena eta Xabier Zabala artisten kantu berriagoetatik abiatzen da. Ikuskizun honek, gainera, lagun izango ditu Garazi Navas soinujolea, Oinkari taldeko dantzariak eta Bilboko Gaztedi dantza-taldeko lau erraldoi.

Apirilaren 18an, ostirala, 19:00etan, trikitixaren, txalapartaren eta albokaren soinuen bidez musika-tradizioa eta -berrikuntza uztartzen dituen Iñaki Plaza Band igoko da Azkuna Zentroko oholtzara, aparteko soinu-esperientzia sortzeko.

Azkenik, Iñaki Palacios txistulariak emango dio amaiera emanaldien zikloari, larunbatean, 19:00etatik aurrera akorde elektronikoak eta euskal folklorearen soinu ezagunenak nahastuko dituen kontzertu batekin.

JAIA AREATZAN

Era berean, bihartik aurrera, Juan Mari Aburto alkatearekin batera, Areatzan dagoen “Txoko Gourmet” karpa enblematikoa inauguratuko da. Karpa horretan gastronomia eta dastatzeak egongo dira, baita Herri Kirolak, antzerkia, arratsalde-gaueko berbenak, haurrentzako tailerrak Zabalgune eraikinean, eta abar luze baten artean.

PROGRAMAZIO OSOA 15.000 TXAPATAN

Eguneroko programaren xehetasun guztiak ezagutzera emateko asmoz, programa hori zabaltzeko euskarri berri bat estreinatu zen iaz, jasangarriagoa eta egungo joera digitalekin bat datorrena, eta edizio honetan ere mantenduko da: QR kode bat duten 15.000 txapa banatuko dira, eguneratutako informazio guztia eta jaialdiaren eguneroko agenda zuzenean eskuratu ahal izateko.

Bilbao Bizkaiaren bi turismo-bulegoek programa inprimatuta ere izango dute.

Bilbao Basque Festek euskal kulturaren erakusleihorik onena ezagutzeko, sentitzeko eta bost zentzumenekin gozatzeko aukera eskaintzen die bilbotarrei eta bisitariei.

Ikusi Bilbao Basque Fest 2025en programazio osoa

SARE SOZIALAK:

  • Jai-giroko hiru egun, sarrera doan izanik: Herrian maiatzaren 17an Abanto Zierbenan, eta maiatzaren 24an Zornotzan; eta Hirian ekainaren 7an Bilboko Abusu auzoan.

  • Javiera Mena, Hens, Jimena Amarillo, Leihotikan, Los Deltonos, Colectivo Da Silva, Ben Yart, VVV [Trippin’ You], Los Niños Jesús eta askoz ere artista gehiago ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu doako programazioaren barruan.

  • Jaialdiak zuzeneko musika eroango du Bizkaiko hainbat herritara, Kreatibo Industriak Fundazioaren eta BBK Banku Fundazioaren eskutik.

Bilbao BBK Live jaialdian ohiko bihurtu den aperitifaren datak finkatu dira 2025. urte honetarako. Herrian eta Hirian jaialdiaren atarikoak Bizkaia osora zabalduko dira, inpaktua dakarren funtsezko ondasun den aldetik, proiektuak kulturarekin duen konpromisoa berretsita.

Kreatibo Industriak Fundazioak eta BBK Banku Fundazioak bat egitearen ondorioz sortu da Herrian ekimena, eta, Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera, zuzeneko musika probintziako hainbat herritara eroateko erronkari eusten diote. Aurtengo edizioan, bi hitzordu izango ditugu, eta bi herri horietan kultura sustatzeko orain arte egin duten lan handiaren jarraipentzat joko ditugu: maiatzaren 17an Abanto Zierbenan eta maiatzaren 24an Zornotzan antolatutako ekitaldiak, betiere kohesioa eta eraldaketa lortzeko bitarteko izanik kultura. Bestalde, Hirian ekimenarekin, kultura eta aniztasuna Bilboko auzo batera hurbilduko dira ostera, eta aurten hiriburuan nortasun handieneko auzoetako baten txanda izango da ekainaren 7an: Abusu auzoa.

Maiatzaren 17an Abanto Zierbenan izango da lehen Herrian hitzordua, eta publiko guztientzat pentsatutako eguneko programazioaren barruan bi agertoki prestatuko dira herrian barrena, musika herriko kaleetako eguneroko bizitzarekin nahastuta. Bertan arituko diren artista aipagarrienak dira, besteak beste, Jimena Amarillo, pop emozional eta egunerokoaren erreferentea; Los Niños Jesús, Jordi Évole kazetaria buru den bertsio-banda; Ben Yart karismatikoa, rap musikaren ahots sailkaezinena; eta Confeti de Odio, beren pop malenkoniatsuarekin. Horiekin batera arituko dira, eguna osatzeko, Amatria, elektronika eta pop dantzagarriaren nahasketa bikainarekin; Galerna, rock alternatiboaren proposamen literarioa eginda; Aimarz, euskal new pop musikaren promesa gaztea; Amona Molona, ikuskizun ludiko eta transgenerazionalarekin; Las Petunias, ironia eta punk jarrera uztartzen dituen hirukotea; eta The Soulers, soul eta rock-and-roll klasikoa inspirazio-iturri dituen taldea. Doako emanaldi bikainak, gustu eta publiko guztientzako moduko erritmoekin.

Astebete geroago, maiatzaren 24anZornotzako kaleetara iritsiko da Herrian, herritar guztiengana iristea xede duten kultur proposamenak Bizkaia osoan barrena egiten dituen musika-ibilbide honetan. Eguna hasteko, Colectivo Da Silvaren festa-giro koloretsua izango dugu, eta andaluziar azentua duen pop ironikoaren maisuek lehen aldiz aurkeztuko dute Euskal Herrian disko berria. Horiekin batera, jada sendotu diren proiektuak aurkeztuko ditugu, hala nola Pauline en la Playa, pop intimo eta literarioa egiten duen asturiar bikotea; Los Deltonos, gaztelaniaz egindako rockaren mitoak; Leihotikan, euskal punk bortitzenaren erreferenteak; eta VVV [Trippin’ You], Estatuko postpunk elektronikoaren proposamen sendoenetako bat. Artisten zerrenda osatze aldera, egun horretan arituko diren artista berriak aipatuko ditugu: Marilia Monzón, fintasuna eta folklorea uztartzen dituena sustraidun kantugintza berrian; Rakky Ripper, gaztelaniazko hyperpoparen aitzindaria; S T R, elektronikaren eta punk jarreraren nahasketa biziarekin; eta Tiburona, garage rock zuzen eta sutsua egiten duen madrildar hirukotea.

Ekainaren 7an, larunbatarekin, Bilbao BBK Live jaialdiaren ohiko aperitif urbanoaren txanda izango da: Hirian. Bilbo Zaharra, Deustu, Santutxu, Basurtu eta Errekaldetik igaro ostean, oraingoan Abusura iritsiko da. Hirian ekimenari esker, auzoko kale eta plazak jai-giroan murgilduko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa eta doan. Edizio honetan arituko dira, besteak beste, Latinoamerikako pop elektronikoaren erreferente den Javiera Mena, eta soinu digitala belaunaldi oso baten sentsibilitatetik arakatzen duen Ultralágrima bikotea. Parquesvr, panorama alternatiboaren, punk rockaren eta performancearen munduan tartea egitea lortu duen taldea, zirkuituan ibilbide luzea duten musikariek osatuta; Airbag, Esteponatik datorren rock hirukotea, Estatuko power poparen erreferentzia; Los Bengala, garaje kutsuko urradurarekin eta energiaz beteriko jarrerarekin; Capsula a Ziggy Stardust taldearen omenaldia, Bowie-ren soinu-unibertsoa intentsitate biziko eszenaratzearen bitartez berreskuratzen duena; eta PI L.T., metal alternatibo euskaldunaren mito bizia, eszenatokiak berriro ere sutan jarriko dituena bere gar itzalezinarekin. Hirian programazioaren barruan, musika urbanoko ahotsen sorta ederra nabarmentzen da. Bloke honetan aipatzekoak dira Hens, Estatuko pop urbanoaren figura ezagunenetako bat, eta LaBlackie, etiketa guztiak gainditzen dituen proposamen gordin eta magnetikoa. Bakarkako ibilbideari ekin berritan, ILTZE 1 EPa aurkeztuko du Kilikik, elektronika eta nortasun propioa uztartzen dituen proposamena. Eta Greta, Bad Gyal eta Mushkaa-ren ahizpa txikia, bere bidea eraikitzen hasi eta goranzko bidean doa, sentsibilitatea eta jarrera bikaina nahastuta. Gainera, Michael Foster eta Ruiseñora artistek edizio honetako soinuen sorta zabalduko dute. Musika elektronikoaren agertokian, askotariko proposamenak izango dira, techno emozionalarekin hasi eta dantza esperimentalarekin bukatu: Puñales, Sunny Wright IV, Miravalles eta Lamia Mari.

Herrian eta Hirian jaialdiaren atariko ekimenak baino gehiago dira: sorkuntza artistikoaren eta Bizkaiko gizarte-ehunaren arteko lotura indartzen dute, kultura guztiontzat eskuragarri egon dadin sustatuta, mota eta adin guztietako publikoari zuzendutako eguneko programazioarekin. Esperientzia eraldatzaile izateko pentsatuta daude, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihurtze aldera eta, horretarako, herritarren parte-hartzea sustatzeaz gain, herrietako komunitateetan eragin positiboa sortzen dute. Abanto Zierbenako, Zornotzako eta Bilboko Udalen babesari esker, Herrian eta Hirian ekimenen aurtengo edizioak hemen ditugu jada.

Bizkaiko kaleak musikaz blai egongo dira maiatzean eta ekainean, Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko. Bestalde, jaialdia bera uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin, eta eguneko sarrerak, bonuak eta kanpinerako txartelak salgai daude jada bilbaobbklive.com eta feverup.com webguneetan.

Kreatibo Industriak Fundazioa

Kreatibo Industriak Fundazioa 2020an sortu zen, helburua kultura- eta sormen-industriak eraberritzea eta indartzea izanik, betiere kultura-esperientzian oinarrituta gizartea aldatzen laguntzeko. Last Tour sustapen-enpresaren enpresa-jarduera izaera sozial nabarmena duten ekimenetatik bereizteko beharrak ekarri zuen fundazioa sortzea, kultura- eta sormen-industrien sektorean berrikuntzarako, prestakuntzarako eta ekintzarako gune bat izatearren, eta gizartean eragina izateko bokazioarekin. Bost jarduera-ardatzen inguruan aritzen da kultura- eta sormen-industrien sektorean berrikuntza, profesionalizazioa eta errekonozimendua bultzatzeko ikerketaren, esperimentazioaren eta trebakuntzaren bitartez; gainera, dibulgazioko eta gizartean eragina duten jarduerak ere egiten ditugu.

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live erreferentziako jaialdietako bat da iberiar penintsulan ez ezik, baita Europan ere; urtero egiten da uztailaren erdialdean, Euskal Herrian, eta nazioko eta nazioarteko artista ezagunenak biltzen ditu 12 bat agertokitan, natura-ingurune pribilegiatu batean.

BBK Banku Fundazioa

BBK Banku Fundazioa hasiera-hasieratik izan da Bizkaiko garapen ekonomikoarekin eta ongizatearekin konprometitutako erakundea; ondarearen eta finantzen kudeaketa irmo bati esker, gardentasunez eta zorroztasunez, obra sozial berritzaile eta irekia egiteko gai da, baita etorkizunean jasangarritasuna bermatzeko gai ere.

Fundazioaren jarduera funtsezko hiru adarretan oinarritzen da: Banku-negozioa; Euskadiko finantza-erakunderik garrantzitsuena den Kutxabanken akziodun nagusia da (% 57). Inbertsioa, Bizkaian eta Euskadin eragina duten enpresa-proiektu sendoak babesteko, eta inbertsioak eta inbertitzaileak Bizkaira erakartzeko. Eta gizarte-ekintza, ongizatea eta berdintasuna indartzen dituen sarea indartuta, pertsonen loraldia eta oparotasuna bultzatzeko eta balio soziala sortzeko.

HERRIAN

Abanto Zierbena

2025eko maiatzak 17, larunbata

AIMARZ / AMONA MOLONA / AMATRIA / BEN YART / CONFETI DE ODIO / GALERNA / JIMENA AMARILLO / LOS NIÑOS JESÚS / LAS PETUNIAS / THE SOULERS

HERRIAN

Zornotza

2025eko maiatzak 24, larunbata

COLECTIVO DA SILVA / LOS DELTONOS / LEIHOTIKAN / MARILIA MONZÓN / PAULINE EN LA PLAYA / RAKKY RIPPER / S T R / TIBURONA / VVV [TRIPPIN’YOU]

HIRIAN

Abusu, Bilbo

2025eko ekainak 7

AIRBAG / CAPSULA (ZIGGY STARDUST) / GRETA / HENS / JAVIERA MENA / KILIKI / LA BLACKIE / LAMIA MARI / LOS BENGALA / MICHAEL FOSTER / MIRAVALLES / PARQUESVR / PI L.T / PUÑALES / RUISEÑORA / SUNNY WRIGHT IV / SVSTO / ULTRALÁGRIMA

BEREZIAK

Bilbo

2025eko uztailak 10, 11 eta 12

BILBAO BBK LIVE

Kobetamendi, Bilbo

2025eko uztailak 10, 11 eta 12

  • Bilboko Areatzako Gourmet Txokoaren karpa enblematikoan dastaketa espresak eta sukaldaritza-tailerrak izango dira, 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute eta bildutako dirua AmiArte elkartearentzat izango da. 

  • Areatzako kaia aire zabaleko eszenatoki handi bihurtuko da, eta euskal kirol tradizionalek bilbotarrak, zaleak eta bisitariak liluratuko dituzte, erakusketen, desafioen eta haurrentzako tailerren bidez.

  • Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 apirilaren 16tik 19ra egingo da, eta ehundik gora jarduera eskainiko ditu, gehienak doakoak, eta Aste Santuan Uriaren berezko kultura-jarduerarekin bat egingo dute.

Bilboko Udalak apirilaren 16tik 19ra bitartean antolatuko duen Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak euskal gastronomia eta kirolak modu berezian dastatzeko eta gozatzeko aukera eskainiko du Bilboko Aste Santuan, eta Areatza izango da euskal eskualde turistikoen eskaintza gastronomikoaren eta kirol tradizionalen erdigunea.

Gastronomia maite dutenentzako tokiko produkturik onenak eta Herri-Kirolen ikusgarritasuna ziurtatuta daude edizio honetan, jai- eta familia-giroan.

Euskal kultura dastatu ere egiten denez, 1.500 m2 baino gehiagoko Areatzan kokatutako Gourmet Txokoaren karpak euskal eskualde turistiko ugari bilduko ditu jaialdiaren hiru egunetan (Goierri, Gorbeialdea, Iparralde, Tolosaldea, Uribe, Arabako Errioxa).

Alde batetik, herritarrei eta turistei dastaketa espresetan parte hartzeko aukera emango zaie, eta bertan produktu tipikoak dastatzeko aukera izango dute: gildak, ore amako ogia, gazta, txorizoa, txakolina, piperrak, eztia, izozkiak, olioa, euskal pastela, sagardoa, ardoa edo txokolatea. Bestalde, ateak zabalik egongo dira sukaldaritza-tailerretan parte hartzeko, eta, besteak beste, hegaluze-tostak antxoa marinatuarekin, Latxa gazta urdineko tostak, antxoaz betetako kalabazina, hegaluze-makia edo hegaluzez betetako pikillo piperrak egiten ikasteko aukera izango da.

Dastaketetan zein sukaldaritza-tailerretan izen-ematea aurrez aurre egin beharko da, Gourmet Txokoaren karpan bertan, eta dirutan egindako dohaintza sinbolikoa ordaindu beharko da, Bilboko AmiArte elkartearentzat dirua biltzeko: artea eraldaketarako tresna bihurtzen den gunea da, artisten, profesionalen eta egoera zailetan dauden pertsonen arteko topaketa eta lankidetza sustatzen duen diziplina arteko sorkuntza artistikorako tailerra.

DASTAKETA ESPRESAK

Apirilak 17, osteguna

  • 12:00 – 1. aretoa: Idiazabal Lurraldeko gaztak (Goierri)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ezpeletako piperra (Iparralde)
  • 13:00 – 1. aretoa: Iza okindegia (Gorbeialdea)
  • 13:10 – 2. aretoa: Moraita gaztandegia (Gorbeialdea)
  • 14:00 – 1. aretoa: Ardi-gazta (Iparralde)
  • 14:10 – 2. aretoa: Txakolingunea (Uribe)
  • 17:00 – 1. aretoa: Urigoitiko txorizoa (Gorbeialdea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Ruiz de Viñaspre (Arabako Errioxa)
  • 18:00 – 1. aretoa: Idiazabal Lurraldeko Sagardoak (Goierri)
  • 18:10 – 2. aretoa: Lusuri Gazta (Gorbeialdea)

Irailak 18, ostirala:

  • 12:00 – 1. aretoa: Urigoitiko txorizoa (Gorbeialdea)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ardi-gazta (Iparralde)
  • 13:00 – 1. aretoa: Ezpeletako piperra (Iparralde)
  • 13:10 – 2. aretoa: Lezama txakolina (Uribe)
  • 14:00 – 1. aretoa: Ardo-dastaketa – Araico (Arabako Errioxa)
  • 14:10 – 2. aretoa: Gilda-dastaketa (Uribe)
  • 17:00 – 1. aretoa: Loraldi ezberdinetako eztien dastaketa (Tolosaldea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Maruri Jatabe izozkien dastaketa (Uribe)
  • 18:00 – 1. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)
  • 18:10 – 2. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Erroiz (Arabako Errioxa)

Irailak 19, larunbata:

  • 12:00 – 1. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Oli Olive (Arabako Errioxa)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Muro upategia (Arabako Errioxa)
  • 13:00 – 1. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)
  • 13:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Muro upategia (Arabako Errioxa)
  • 14:00 – 1. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Oli Olive (Arabako Errioxa)
  • 17:00 – 1. aretoa: Txokolate-dastaketa – Rafa Gorrotxategi (Tolosaldea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Euskal pastela (Iparralde)
  • 18:00 – 1. aretoa: Txokolate-dastaketa – Rafa Gorrotxategi (Tolosaldea)
  • 18:10 – 2. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)

SUKALDARITZA-TAILERRAK:

Apirilak 17, osteguna

  • 12:15 – 13:00: Bilboko pintxoak
  • 13:15 – 14:00: Bilboko pintxoak
  • 17:15 – 18:00: Hegaluze-makia
  • 18:15 – 19:00: Hegaluze-makia

Irailak 18, ostirala:

  • 12:15 – 13:00: Tostada: hegaluzea + antxoa marinatua piperradarekin
  • 13:15 – 14:00: Tostada: hegaluzea + antxoa marinatua piperradarekin
  • 17:15 – 18:00: Hegaluzez betetako pikillo piperra
  • 18:15 – 19:00: Hegaluzez betetako pikillo piperra

Irailak 19, larunbata:

  • 12:15 – 13:00: Tostada Latxa gazta urdinarekin + Roastbeef tostada gazta zaharrarekin
  • 13:15 – 14:00: Tostada Latxa gazta urdinarekin + Roastbeef tostada gazta zaharrarekin
  • 17:15 – 18:00: Antxoaz betetako kalabazina
  • 18:15 – 19:00: Antxoaz betetako kalabazina

Horrez gain, Bilbao Basque Festeko Areatzako Market guneak produktu goxoen sorta zabala erosteko aukera emango du, baita gutiziarik onenak dituen Gure Lurreko Merkatu tradizionalera eta Uriko saltoki eta hornidura-plazetara joateko aukera ere, Erriberako Merkatu historikora, esaterako.

HERRI-KIROLAK: ERAKUSTALDIAK, DESAFIOAK ETA TAILERRAK

Herri-Kirolak —euskal nortasunaren eta tradizioaren sinboloa— protagonista handiak izango dira berriro Bilbao Basque Festen, eta esperientzia paregabea eskainiko diete bilbotar zein bisitariei, une gogoangarri asko emango dituzten indar- eta trebezia-proba ikusgarri horiek gertutik bizitzeko.

Areatzako kaia aire zabaleko eszenatoki handia izango da, eta hainbat herri-kirol egingo dira bertan: ingude- eta lasto-altxatzea, harri-jasotzea, sokatira, trontza… Horrez gain, gehien espero den txapelketetako bat ere egingo da: Bizkaiko Orga-Joko Txapelketa Ofiziala, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan.

Erakargarri berezi gisa, Nerea Egurrolak, 25 kiloko txinga garraioaren errekorra duenak, 50 kiloko txinga kopuruaren errekorra hausten saiatuko da Bilbao Basque Festen edizio honetan.

HAURRENTZAKO TAILERRAK 8 URTETIK GORAKOENTZAT

Erakustaldiez gain, jaialdiak haurrentzako Herri-Kirol tailerrak eskainiko ditu, 8 urtetik gorako haurrentzat, euskal kirol-tradizioak belaunaldi berriei modu didaktiko eta dibertigarrian ezagutzera emateko. Areatzako kaian izango dira, 11:30ean eta 16:30ean.

Aurtengo berrikuntza izango da, euskal pilotako tailerrak ere izango direla Esperantzako Frontoian: 50 pertsonentzako emanaldiak izango dira 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan (plazak iritsitako ordenaren arabera esleituko dira, lekuak bete arte). Saioetan kartoi birziklagarrizko saskiak eta EKO pilotak egingo dira, museo txiki bat bisitatuko da kirol tradizional horren modalitate guztiak eta historia ezagutzeko, partida azkarren erakustaldia egingo da emakumezko profesionalekin eta zesta-puntakoekin, eta eskuzko partidetan parte hartuko dute pilotariek, txapela irabazteko.

HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIAK ETA TAILERRAK:

Apirilak 17, osteguna

12:30ean:

  • Bizkaiko Txapelketa Ofiziala: Orga-Jokoa
  • Harri-jasotzaileen erakustaldia

17:30ean:

  • Aizkora-desafioa: Altuerako mozketa (5 metro) + lurreko erronka
  • Harri-zulatzaileen erronka taldeka
  • Publikoaren parte-hartzea: Harri-zulatzaileen proba eta esperientzia aizkolariekin

Irailak 18, ostirala:

12:30ean:

  • 1. mailako aizkolarien desafioa: Mozketa-mota ugari: lan luzea, mozketa bertikala, kolpekako mozketa eta abiadurakoa
  • Iparraldeko jokoen desafioa: Lasto-altxatzea eta -jaurtiketa

17:30ean:

  • Trontza-desafio mistoa
  • Goma gaineko sokatira: Munduko txapeldunen erakustaldia
  • Sokatira-desafioa: Ikusleen eta tiratzaileen arteko lehia
  • Publikoaren parte-hartzea: Trontza-proba

Irailak 19, larunbata:

12:30ean:

  • Crossfit Herri-Kirolak desafioa: Talde mistoen arteko proba, Crossfit eta Herri-Kirolak erlojupekoan nahastuta.

17:30ean:

  • Pentatloi-desafioa: Erlojupeko bost proba konbinatu Bizkaiko kirolari onenekin: harri-jasotzea, giza-proba, aizkora, txinga-eroatea eta -lasterketa.
  • Harri handiaren jasotze-erakustaldia

Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak egitarau oparoa izango du lau egunez, eta ehun jarduera baino gehiago izango dira, sei gai-multzorekin lotuta: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. 112 jarduera, gehienak doakoak, hogei bat gunetan egingo dira eta pertsona guztientzat dira, uriaren kultura-eskaintzarekin bat egiteko, bilbotarrek eta egun horietan uria bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina bizi dezaten euskal kulturaren bitartez. Euskal kulturaren zabalkundean berriz ere erreferente gisa sendotuko den jaialdia da, Bilbo tradizioaz, musikaz eta kirolaz gozatzeko topagune bilakatuta.

Hemen dago Bilbao Basque Fest 2025en informazio guztia eta programa osoa: https://basquefest.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak antolatutako jaialdia apirilaren 16tik 19ra izango da, jazzaren, folkaren, rockaren, soinu tradizionalen eta garaikideen bidez euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko.
  • Korrontzi euskal folk musika talde ezagunaren eta OrekaTx boskotearen kontzertuek eta Oreka taldearen dantzaldiak Areatzako Kioskoan gozatzeko aukera emango dute eguen, bariku eta zapatuan, 20:30etatik aurrera.
  • Apirilaren 16an (eguaztena), 19:00etan, jaialdiari hasiera emateko Azkuna Zentroan egingo den ekitaldian Sensei Music Ensemble izango da, jazza, popa eta folka modu esperimental eta oso emozionalean uztartzen dituen proiektua.

Bilbao Basque Fest 2025 (aurten apirilaren 16tik 19ra bitartean) Aste Santuan euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzuekin gozatzeko aukera eskaintzen duen jaialdia da, eta musikaren aldeko apustu sendoa egiten du, ia musika-formatu eta estilo guztiak biltzen dituen kartelarekin: jazza, folka, rocka, soinu tradizionalak eta garaikideak…

Aurtengo jaialdiaren ekitaldi nagusienetako bat da Agus Barandiaran buru duen Korrontzi euskal folk musika taldeak apirilaren 17an (eguena) 20:30ean Areatzako Kioskoan trikitia eta dantza tradizionalak elkartuta emango duen kontzertua. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean, OrekaTx boskoteak Koklea ikuskizuna emango du, txalaparta material organikoekin (egurra, harria, banbua eta baita izotza ere) nahasten duena. Apirilaren 19an (zapatuan), jaialdiaren azken egunean, Orekꓘa taldearen dantzaldia izango da (Oxabi, Garilak 26 eta Urrats taldeetako zortzi musikarik osatutako taldea) arratsalde-gaua girotzeko, Areatzako kioskoan 20:30etatik aurrera.

Bilbao Basque Fest 2025en jai giroa ziurtatuta dago Gasaren Plazan, egunero 19:00etatik aurrera. Izan ere, Lorratz (eguena), Gaztedi (barikua) eta Goi-herri (zapatua) taldeek euskal dantza alaiez beteko dute gunea, jende guztiarentzat, herriko jai dibertigarriaz gozatzeko.

FOLKLOREA ETA SOINU GARAIKIDEAK AZKUNA ZENTROAN

Apirilaren 16an (eguaztena), 19:00etatik aurrera Sensei Music Ensemblek egingo du jaialdiari hasiera emateko ekitaldia. Alex Lopezek gidatutako proiektua da, eta jazza, popa eta folka uztartzen ditu modu esperimental eta oso emozionalean. Musika koralaren ikuskizuna da, eta eskarmentu handiko baxu-jotzaile eta kontrabaxu-jotzaile honek 20 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar eszenatokian izan dituen hainbat musikari izango ditu bere aldean.

Hurrengo egunean, arratsaldean (18:30ean), Bilboko Udal Txistulari Bandak ‘Dizdira’ interpretatuko du. ‘Dizdira’-k musika eta dantza tradizionala bateratzen ditu, herriko doinuak eta Kepa Junkera, Aitor Furundarena edota Xabier zabalaren kantu berriagoak fusionatuta. Taldeak lagun izango ditu Garazi Navas soinujolea, Oinkari taldeko dantzariak eta Bilboko Gaztedi dantza-taldeko lau erraldoi.

Apirilaren 18an (barikuan), 19:00etan, trikitiaren, txalapartaren eta albokaren soinuen bidez musika-tradizioa eta -berrikuntza uztartzen dituen Iñaki Plaza Band igoko da oholtzara, aparteko soinu-esperientzia sortzeko. Iñaki Palacios txistulariak amaituko du emanaldi-ziklo hau zapatu arratsaldean, akorde elektronikoak eta euskal folklorearen soinu ezagunak batuko dituen kontzertuarekin.

EMAKUMEZKOEN ROCKA AZKENA ARETOAN

Gauean zehar, jaialdiak kontzertu-proposamena Azkena Aretora eramango du euskal rockaren bi artistarekin. Itsaso Gutierrez Retolaza buru duen ON musika proiektuaren gizartean oinarritutako abestiak protagonista izango dira bariku gauean (apirilak 18), 21:00etatik aurrera. Iñigo Lurgain izango da baxujolea eta Maialen Arana bateriajolea.

Hurrengo egunean (zapatuan), 21:00etan, Clara Corral bilbotarra Azkena Aretoko oholtzara igoko da, autoezagutza esploratzen duten eta entzuleei emozio unibertsalekin (maitasuna, tristura eta itxaropena) identifikatzeko aukera ematen dioten bere barneko hitzak partekatzeko.

KAFE ANTZOKIA, JAZZON ARETOA ETA DJak MARTZANAN

Kafe Antzokia Basque Fest Rock City zikloaren egoitza izango da berriz ere, eta euskal eszenako talderik onenen emanaldiak izango dira, rock and roll gaurik bizienekin: Arnau & The Honky Tonk Losers, Moonshine Wagon, Micky & The Buzz, Solomillo Wellington, The Inciters, The Cherry Boppers, Nat Simons eta Las Furias taldeek kontzertuak emango dituzte egunero, 22:00etan.

Nerea Arrieta piano-jotzaile eta abeslari bilbotarra buru duen Nerea Arrieta Trío Basque Jazzen protagonista izango da Jazzon Aretoan apirilaren 19an (zapatua), 20:00etatik aurrera. Euskal eszenan indarra hartzen ari den figura da, eta konposizio propioak eta estandarrak dituen errepertorioa joko du, Fran Serranoren (kontrabaxua) eta Rakel Arbeloaren (bateria) laguntzarekin.

Martzanako Kaian ez dira DJen erritmo magnetikoak faltako, soinu- eta argiztapen-sistema zainduarekin batera.

KALEJIRA ALAIA ETA KONTZERTU POETIKOA

Lau hamarkadatik gorako historia duen Fanfarre Sama Siku taldearen jai-doinu indartsuek Diputazio eta Ledesma kaleak beteko dituzte hilaren 19an (zapatuan), 13:00etatik aurrera, aperitiboaren orduan Uriaren erdigunea alaituko duten herri-kanta eta kanta garaikide alaiekin.

Amaia Barrenak eta Txitxok “Roma es inevitable” obrako abestiak eta poemak elkartuko dituen kontzertua emango dute hilaren 17an (eguena), Berreginen Museoan. Bi artisten gogaidetasunak eta gitarraren bat-bateko soinuek esperientzia original bat eskainiko diote publikoari.

Hemen dago Bilbao Basque Fest 2025en informazio guztia eta programa osoa: basquefest.bilbao.eus

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko Udalak antolatutako jaialdia apirilaren 16tik 19ra egingo da, eta ehundik gora jarduera izango ditu, gehienak doakoak, Aste Santuan uriaren berezko kultur jarduerarekin bat eginez eta Areatza erdigune izanik.
  • Korrontzi euskal folk musika talde ezagunaren eta OrekaTx boskotearen kontzertuek eta Oreka taldearen dantzaldiak Areatzako Kioskoan gozatzeko aukera emango dute eguen, bariku eta zapatuan, 20:30etatik aurrera. Umeentzako antzerki, musika, jolas eta dinamika parte-hartzaileen topagunea izango da Zabalgune Eraikina. Horrez gain, euskal pilotako tailer eta erakustaldiez gozatzeko aukera ere izango dute Esperanza Frontoian.

Bilboko Udalak gaur aurkeztu du Bilbao Basque Fest 2025en programa. Aurten apirilaren 16tik 19ra bitartean egingo da jaialdia, eta Aste Santuan euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko aukera emango du. Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak egitarau oparoa izango du lau egunez, eta ehun jarduera baino gehiago izango dira, sei gai-multzorekin lotuta: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

112 jarduera, gehienak doakoak, hogei bat gunetan egingo dira eta pertsona guztientzat dira, uriaren kultura-eskaintzarekin bat egiteko, bilbotarrek eta egun horietan uria bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina bizi dezaten euskal kulturaren bitartez.

Eguneroko programaren xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz, programa hori zabaltzeko euskarri berri bat estreinatu zen iaz, jasangarriagoa eta egungo joera digitalekin bat datorrena, eta edizio honetan ere mantenduko da: QR kode bat duten 15.000 txapa banatuko dira, eguneratutako informazio guztia eta jaialdiaren eguneroko agenda zuzenean eskuratu ahal izateko. Bilbao Bizkaiako turismo-bulegoek programa inprimatuta ere izango dute.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotziak jaialdiaren aurkezpenean azaldu duenez, “jendeak jarduera bakoitzaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu, eta Bilbao Basque Fest-ekin euskal kulturaz blaitzea, Bilboko Aste Santuari balio handia ematen baitio. Jaialdi honek, euskal kulturaren aberastasuna goraipatzeaz gain, Bilbori bultzada emango dio eremu askotan udan: kaleak, saltokiak eta tabernak bizi-bizi betetzen ditu, eta bisitariak zein urian geratzen diren bilbotarrak erakartzen ditu. 150 artista, 25 enpresa, 112 langile produkzioan eta exekuzioan, kirolarekin lotutako 18 jarduera, 28 musika-, dantza- eta antzerki-ikuskizun… horiek dira Bilbao Basque Fest-ek uriko sektore eta eragile askotan eragina duen proiektu estrategikoa den aldetik duen arrakasta berresten duten zifretako batzuk”.

GUSTU GUZTIETARAKO MUSIKA

Agus Barandiaran buru duen Korrontzi euskal folk musika talde ezagunak hasiko ditu emanaldiak eguenean, apirilaren 17an, 20:30ean, Areatzako Kioskoan. Aurten Areatza benetako erdigune musikal bilakatuko da, eta trikitia eta dantza tradizionalak uztartuko ditu. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean, OrekaTx boskoteak Koklea ikuskizuna emango du, txalaparta material organikoekin (egurra, harria, banbua eta baita izotza ere) uztartzen duena. Apirilaren 19an, larunbatean, Oreka taldearen dantzaldia izango da (Oxabi, Garilak 26 eta Urrats taldeetako zortzi musikarik osatutako taldea) arratsalde-gaua girotzeko, Areatzako kioskoan 20:30etatik aurrera.

Bilbao Basque Fest 2025 jaialdian genero guztientzako lekua dago, eta aurtengo musika-kartelak zaletasun guztietarako aukerak ematen ditu. Aipatutako taldeen aldeko apustua egiteaz gain, jaialdiak proposamen originalak eramango ditu eszenatokira, hala nola, Alex Lopez buru duen Sensei Music Ensemble proiektua, Iñaki Plaza Band, Bilboko Udal Txistulari Taldea eta Iñaki Palacios txistularia. Guztiak Azkuna Zentroan izango dira, eta euskal folklorearen eta soinu garaikideen erreferentzia musikala izango da.

Aipagarria da Amaia Barrenak eta Txitxok Berreginen Museoan emango duten kontzertu poetikoa. Horrez gain, ezin dira alde batera utzi lau hamarkada baino gehiagoko historia duen Fanfarre Sama Sikuren jai-soinu kementsuak. Eguerdian kalejira alaiekin Diputazio eta Ledesma kaleak beteko dituzte.

Kafe Antzokia Basque Fest Rock City zikloaren egoitza izango da berriz ere, eta euskal eszenako talderik onenen emanaldiak izango dira, egunero, 22:00etatik aurrera: Arnau & The Honky Tonk, Losers, Moonshine Wagon, Micky & The Buzz, Solomillo Wellington, The Inciters, The Cherry Boppers, Nat Simons eta Las Furias.

Gauean zehar, jaialdiak bere kontzertu-proposamena Azkena Aretora eramango du euskal rock-aren bi artistarekin: gizartean oinarritutako abestiak izango dira ostiral gaueko protagonistak, Itsaso Gutiérrez Retolaza buru duen ON musika-proiektuarenak. Hurrengo egunean, Clara Corral bilbotarra igoko da oholtzara, autoezagutza esploratzen duten bere hitz introspektiboak partekatzera.

Aurtengo berrikuntza izango da Jazzon Aretoak bat egingo duela Bilbao Basque Fest 2025eko musika-agertokiekin. Nerea Arrieta pianojole eta abeslari bilbotarra buru duen Nerea Arrieta Trío hirukotearen interpretazioak hartuko ditu, euskal eszenan gorabidean dagoen hirukotearenak.

Martzanako Kaian ezin ziren falta DJen erritmo magnetikoak, soinu- eta argiztapen-sistema zainduarekin batera.

HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIAK, DESAFIOAK ETA TAILERRAK

Bilbao Basque Festen ezinbestekoak dira Herri-kirolak. Aurten ere, Areatza izango da munduko proba ezagun horiez zuzenean gozatzeko plaza nagusia: ingude- eta lasto-altxatzea, harri-jasotzea, trontza, sokatira…

Erakargarri berezi gisa, Nerea Egurrolak, 25 kiloko txinga garraioaren errekorra duenak, 50 kiloko txinga kopuruaren errekorra hausten saiatuko da Bilbao Basque Fest jaialdiaren edizio honetan. Jaialdiak Bizkaiko Orga-joko Txapelketa Ofiziala ere hartuko du, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Aurtengo berrikuntza izango da, goizeko eta arratsaldeko txandetan 8 urtetik gorakoei zuzendutako Herri-kiroletako umeentzako tailerrez gain, euskal pilotako tailerrak ere izango direla Esperantza Frontoian: 50 lagunentzako sarrerak emango dira (plazak iritsitako ordenaren arabera esleituko dira, leku guztiak bete arte), saioetan kartoi birziklagarrizko saskiak eta EKO pilotak egingo dira, museo txiki bat bisitatuko da kirol tradizional horren modalitate eta historia guztiekin, partida azkarren erakustaldia egingo da emakumezko profesionalekin eta zesta-puntakoekin, eta eskuzko partidetan parte hartuko dute pilotariek, txapela irabazteko.

IBILALDIAK ITSASONTZIZ, DANTZAK, UMOREA ETA FAMILIENTZAKO JARDUERAK

Aste Santuan Bilboren historia modu atsegin eta originalean ezagutu nahi dutenek, Bilboko Anfitrioi’ deiturikoek egiten dituzten bisita antzeztuekin bat egiteko aukera izango dute, Alde Zaharreko eta Areatzako espazio nagusietan zehar 12:00etatik aurrera, uriaren historia berrikusteko.

Bilborock-en bakarrizketak hiru euskal profesionalen eskutik, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Salah El Yaakoubi (txartelak Bilborock-eko atean entregatuko dira iritsiera-ordenaren arabera, gehienez 2 tiket pertsonako); Begotxu eta Maitanerekin Itsasadarrean zehar itsasontziz egiten diren ibilaldi panoramiko bereziak (online eskuragarri daude txartelak) publiko guztientzako programa dibertigarria dira, ziur barre egingo duzula, umorerako espazio nabarmena baita.

Haurrek ere parte hartu ahal izango dute jaialdiaz, ahalik eta gehien goza dezaten diseinatutako jarduera entretenigarrietan. Zabalgune eraikina izango da familien topagune nagusia: antzerkia, zirkua, dinamika parte-hartzaileak, dantzak eta ikuskizunak Txaloka, Doble Bill edo Trotamundos euskal konpainien eskutik, eguenean, barikuan eta zapatuan, 18:00etatik aurrera.

Herriko jaia ziurtatuta egongo da Gasaren Plazan egunero 19:00etatik aurrera, Gaztedi, Lorratz eta Goi-herri taldeek euskal dantza alaiez beteko baitute gunea adin guztietako jendearentzat.

GOURMET TXOKOA: TAILERRAK ETA DASTATZEAK AREATZAN

Ohiko Gourmet TxokoakAreatzan dagoen 1.500 m2 baino gehiagoko karpa batean kokatua, euskal eskualde turistiko ugaritako ordezkariak bilduko ditu berriz ere bere tokiko produkturik onenekin, Bilbotarrek eta turistek bertatik bertara ezagutu ahal izan dezaten toki horietako eskaintza (Goierri, Gorbeialdea, Iparralde, Arabako Errioxa, Uribe, Tolosaldea…) eta bertako jaki goxoak.

Dastatze espresak egongo dira gildak, ore amako ogia, gazta, txorizoa, txakolina, txokolatea eta abar probatzeko, baita sukaldaritza tailerrak ere. Bertan, ohiko jaki gozoak egiten ikasteko aukera izango da, besteak beste hegaluze-tostak antxoa marinatuarekin edo Latxa urdinaren gaztarekin, baita antxoaz betetako kuiatxoa ere.

Hori guztia, plaza erreserbatzeko aurrez aurreko inskripzio baten bidez egingo da eta bildutako dirua Amiarteri zuzenduko zaio, Bilbon kokatutako espazioa, non artea eraldaketarako tresna bihurtzen den. Diziplinarteko sorkuntza artistikoko tailer bat da, egoera zailetan dauden artisten, profesionalen eta pertsonen arteko topaketa eta lankidetza sustatzen duena.

EROSKETAK BASQUE ESENTZIAREKIN

Egun bakoitzari amaiera bikaina emateko, Bilbao Basque Fest-eko Areatzako Market guneak produktu goxoen sorta zabala erosteko aukera emango du, baita uriko saltoki eta hornidura-plazetara joateko aukera ere, Erriberako Merkatu historikora, esaterako. Gure Lurreko Merkatu tradizionalaz gain, Artisautza Azokak kalitate handiko artisau-pieza ugari ditu urtero: zeramikazko artikuluak, larruzko eta egurrezko produktuak eta abar.

IRATI, ‘ZINEMA’ ATALEKO PROTAGONISTA

Paul Urkijoren lan arrakastatsua, Irati, euskal abentura, fantasia eta mitologia uztartzen dituen inoizko euskarazko zintarik arrakastatsuena, ostegunetik larunbatera 18:00etan proiektatuko da, BBK Aretoan, ‘Basque Zinema’ programaren barruan. Sitgeseko Zinemaldian saritu zuten (Publikoaren Saria eta Efektu Berezi Onenen Saria) eta bost Goya sarietarako izendatu. 16 urtetik gorakoentzako ekoizpena da eta VIII. mendean girotuta dago. Eneko du protagonista, bailarako lider izateko lehiatzen den Pirinioetako kristau gaztea.

Bilbao Basque Fest 2025en informazio guztia eta programa osoa: https://basquefest.bilbao.eus/eu/

 

SARE SOZIALAK:

  • Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Ibone Bengoetxeak; Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek; eta Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok “gure nortasuna oinarri hartuta ekitaldia arduraz, errespetuz eta harrotasunez hartzeko eta gozatzeko” deialdia egin dute.

  • Era berean Aritz Adurizek, Europa Leagueko edizio honetarako UEFAko enbaxadoreak, bi hilabete barru final historikoa hartuko duen San Mames futbol-zelaian egin den aurkezpen-ekitaldian parte hartu du.

  • Tokiko sustapen-kanpainaren helburua Euskadin lehen aldiz egiten den garrantzi handiko nazioarteko kirol-ekitaldiari begira euskal herritarrek futbola bizitzeko duten modu bakar eta bereziaren inguruan sentsibilizatzea da.

UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala sustatzen duten euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Bizi beharreko Finala – Una Final de Aupa kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Tokiko sustapen- eta sentsibilizazio-kanpaina da, Euskadin lehen aldiz egiten den erreferentziazko nazioarteko kirol-ekitaldi baten anfitrioi izatearen harrotasuna eta erantzukizuna erakusten duena.

Bizi beharreko Finala – Una Final de Aupa -ren helburua maiatzaren 21eko Finala futbolaz haratago doan partida izango dela erakustea da, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin “geure erara” bizi den kirola. Ez delako gauza bera futbolera joatea edo futbola bizitzea. Eta hemen bizi egiten duguEusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatutako kanpainak, aldi berean, Finala gertaera “bakar eta berezi” gisa jasotzen du,  “harrotasun, erantzukizun eta errespetu handiz hartu eta gozatu behar den ekitaldia, beti gure nortasun-ezaugarriak eta gauzak egiteko eta bizitzeko dugun modua oinarri hartuta”.

Partidarako bi hilabete geratzen direnean, Finala sustatzen duten hiru euskal erakundeek “proiektu arrakastatsua izan dadin eta mugarri historiko gisa bizi dezagun egiten ari garen baterako lana” azpimarratu dute, “nolakoak garen, kanpotarra nola hartzen dugun, nola ospatzen dugun eta gauzak nola egiten ditugun erakutsiz”.

Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, “Europako final batek Euskadiri munduan ematen dion ikusgarritasuna eta proiekzioa; gizarte-kohesiorako tresna  den kirolaren bidez gure nortasun propioa eta berezia eta gure herri-balioak ezagutarazteko aukera, Euskadi Globala munduan kokatzeko giltzarria” dela  nabarmendu du.

Beste alde batetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, azpimarratu duenez, “nazioartean proiektatzeko beste aukera handi bat ere bada. Munduari garena bezala erakustekoa; gizarte moderno, fidagarri eta abegikorra. Ziur nago berriro egingo dugula. Guztiok, erakundeek eta herritarrek, aukera hau aprobetxatzen jakingo dugu eta berriro ere maila emango dugu”.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak gogorarazi duenez, “oso garrantzitsua da finala San Mamesen jokatzea, nazioartean duen oihartzunagatik. Maiatzaren 21ean gure hirian Europako futbol final bat bizitzeko aukera historikoa izango dugu; eta are gehiago Athletic txapelduna bada”. Aburtok honakoa eskatu du: “Bilboko alkate eta herritar moduan gure irudirik onena ematea, bai hiriak eta bai zaleok. Eta Europako titulu hau lortu eta irabaztearekin zuri-gorriz amets egiten jarrai dezagula”.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daramatzate elkarrekin ekitaldi handiak babesten, eta maiatzaren 21eko partida, beste behin ere, Euskadiren, Bizkaiaren eta Bilboren nazioartekotze-estrategia bultzatzeko aukera da.

ARITZ ADURIZ ETA NAHIA

Europa Leagueko Finala San Mames futbol-zelaian jokatuko da datorren maiatzaren 21ean,  2024ko maiatzean UEFA Women’s Champions Leagueko Finalean lortutako arrakastaren ondoren. Orduko partidan 50.827 ikusle bildu ziren San Mamesen Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeek jokatutako norgehiagokaz gozatzeko.

Aritz Aduriz, Europa Leagueko edizio honetarako UEFAko enbaxadorea, euskal erakundeetako ordezkariekin batera azaldu da eta Kopa San Mameseraino ekarri  eta eszenatokiko idulki baten jarri du.

Finaleko baloia San Mameseraino ekarri duen Karla Alaizak lagunduta egin du. Karla Alaiza iazko Emakumezkoen Txapeldunen Finala zela eta Bilbon Poza Lizentziatuaren kalearen amaieran, Luis Briñas kalearekiko izkinan, jarri zen brontzezko eskultura inspiratu zuen neskatoa (Nahia) da. Une hunkigarria izan da, UEFA Women’s Champions League 2024ko Finaleko lekukoa UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalera eskualdatzea sinbolizatu duena.

Maitane Urbieta kazetariak gidatu du UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalaren aurkezpen-ekitaldia. UEFA erakundeak jakinarazi zuenez Maitane Urbieta UEFA Europa Leagueko partiden emakumezko komentarista bakarra izan zen 2021ean eta 21/22 denboraldian Real Sociedad taldeko gizonezkoen ekipoaren jarraipena egiteaz arduratu zen, partida horiek Euskadi Irratian emanez.

  • San Mames futbol-zelaian jokatuko den UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala dela eta, ekitaldia sustatzen duten hiru euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Athletic Clubekin lankidetzan, finaleko saria izango dena bisitatzera animatzen dituzte herritarrak.

  • Estadioko 20. atera gerturatzen direnek doan ikusi ahal izango dute garaikurra martxoaren 21ean, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, martxoaren 22an eta 23an, etenik gabeko ordutegian 10:00etatik 20:00etara.

UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala sustatzen duten hiru euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko UdalakAthletic Clubekin lankidetzan, San Mames futbol-zelaian jokatuko den finaleko saria izango dena bisitatzera animatzen dituzte euskal herritarrak. Kopa asteburu honetan bisitatu ahal izango da.

Estadioko 20. atera (Athletic Club – AC Museoaren sarreraren ondoan)  hurbilduko diren pertsona guztiek garaikurraren ondoan argazkiak ateratzeko aukera izango dute doan.

Ostiral honetan, martxoaren 21ean, 16:00etatik 20:00etaraeta larunbatean eta igandean, martxoaren 22an eta 23an, hurrenez hurren, etenik gabeko  ordutegian 10:00etatik 20:00etara, maiatzaren 21ean jokoan jarriko den Kopa ikusgai egongo da Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko herritarrentzat.

Europako beste txapelketetako kopekin alderatuta, UEFA Europa Leagueko sariak ez du heldulekurik eta UEFAko txapelketetan banatzen den garaikurrik astunena da, eta benetan ezaugarri sendoak ditu: 15 kilo, 65 zentimetroko altuera, 33 zentimetroko zabalera eta 23 zentimetroko sakonera. UEFA erakundearen arabera, marmol horizko plataforma baten gainean jarritako zilarrezko kopa da, Milango Bertoni tailerretan diseinatu eta egina.

  • Sidonie, Heartworms, Maria Arnal eta beste asko gehitu zaizkie aurretik baieztatutako artistei, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Raye, Bad Gyal, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Carolina Durante. Bilbao BBK Live jaialdiaren 2025eko edizioa uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da, Bilboko Kobetamendin.
  • Klub berri bat aurkeztuko da jaialdian, Gorria, eta kolektibo batek egingo ditu aurkezpenak egunero. Bonuak salgai daude oraindik, eta eguneko sarrerak martxoaren 27an, ostegunean, jarriko dira salgai prezio berezian.

 

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an itzuliko da Kobetamendira, aniztasun eta dibertsitate artistikoarekin konpromiso irmoa berresten duen edizio honetan. 80 artista baino gehiago bildu dira kartelean: izen handiko musikariak, ahots berriak eta soinu berriak, eta jaialdiaren ortzi-muga zabaltzen duen line-up bat, queer ikuspegia eta ikuspegi alternatiboa aintzat hartuta. Edizio honetan, sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza, egun batean emakumezko headlinerak izango dira protagonista, eta generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osatu dugu. Bilbao BBK Live espazioan parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoa aurkitzen du, mendiarekin, Bilbo hiriarekin eta musikarekin bat eginda.

OSTEGUNA, UZTAILAK 10
PULP, KAYTRANADA, MICHEAL KIWANUKA, BICEP, CA7RIEL Y PACO AMOROSO, JAPANESE BREAKFAST

Uztailaren 10ean hasiko da dena, ostegunean, garai guztietako banda ikonikoenetako batekin: Pulp; lehen aldiz dator Bilbora taldea, jaialdiaren buru izateko. Britpoparen enblema, britainiar taldea historiaren eta abangoardiaren arteko oreka lortu duen egunean arituko da, Kobetamendiko estreinaldia edizio honetako une garrantzitsuenetako bat izanik. Azken baieztapenetako bat, Kaytranada, ere ostegunean igoko da oholtza gainera. 2024an argitaratu zuen Timeless lanarekin eta estreinatu berri duen bertsio instrumentalarekin, jaialdiaren ildo estilistikoan ohikoa ez den ñabardura bat ekartzera dator kanadar ekoizlea. House eta R&B estiloak fusionatuta, edizio honetako soinu-espektroa zabalduko du, uneko artista garrantzitsuenetako bat zergatik den erakusten digun bitartean.

Eguna osatzeko, Michael Kiwanukaren folk, rock eta soul konbinazioa, autore garaikideen musikagintza birdefinitu duena, eta BICEP present CHROMA (AV DJ set), agertokia ikus-entzunezko bidaia bihurtzen duen ikuskizuna. Atlantikoaren beste aldetik, Ca7riel y Paco Amoroso bikoak Papota EP berria ekarriko digu, baita estreinatu berri den film labur bat ere, non entretenimenduaren kulturaren parodia egiten duten; horrek guztiak berretsi egiten du panorama urbanoan dagoen proiektu berritzaileenetako bat osatzen dutela. Horiekin batera arituko dira Japanese Breakfast taldekoak, indie alternatiboan egun dauden artista berezienetakoak; eta Judelineren pop garaikideak nortasuna eta sakontasuna ekarriko dizkio egunari, bere goranzko etengabeko bidean.

Artisten zerrendan sartu dira, alde batetik, Maria Arnal, bere bakarkako bide berrian, tradizioa ikuspegi poperoago batetik berrinterpretatzen; bestetik, Hinds, jaialdira bueltan datozenak; eta, azkenik, Eider, Nøgen taldeko abeslari ohia, bakarkako proiektu berriarekin. Zerrenda osatzeko, Erresuma Batutik datozen bi talde aipatuko ditugu: English Teacher eta Wunderhouse; baita Estatuko proposamenak ere: Cala Vento eta Pablopablo. Eta bertako talentuaren adierazgarri izango dira HofeMirua eta Tatta & Denso.

OSTIRALA, UZTAILAK 11
RAYE, BAD GYAL, AMAIA, AMYL & THE SNIFFERS, POLO&PAN, ORBITAL, JESSICA PRATT

Emakumeak izango dira Bilbao BBK Live 2025 jaialdiaren bigarren eguneko protagonista nagusiak, Raye eta Bad Gyal izanik kartelburu, uneko ahots indartsu eta moldakorrenetako bi. Haiekin batera, Amaiaren sentiberatasun bereziaz eta bere hirugarren album txalotuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta Amyl & The Sniffers taldearen errukirik gabeko punk espirituak emetasunaren eguna biribilduko du jaialdian.

Elektronikaren arloan, bi biko berri gehitu zaizkio zerrendari: Polo & Panhouse tropikala soinu onirikoekin uztartzen duena, eta Orbital, jaialdian elektronikaren historian falta zen azken piezetako bat, Underworld eta The Chemical Brothersen ildoari jarraikiz. Jalen Ngondak dotorezia ekarriko dio egunari, esentzia klasikodun soul doinuekin eta generoko artista handiak gogorarazten dituen ahotsarekin; eta ezin aipatu gabe utzi Jessica Pratten leuntasuna eta sotiltasuna. Obongjayaren intentsitate biziak eta Sofie Royeren sofistikazioak askotariko ñabardurak gehituko dizkiote egunari, folk sotilarekin hasi eta erregistro esperimentalenekin bukatu. Rusowsky bere ibilbideko unerik gozoenetako bat bizitzen ari da, eta gora eta gora jarraitzen du, duela gutxi Movistar Arenan bere showa eskainiko duela iragarri ondoren eta lehen albuma bidean duela.

Baiucaren unibertso hibridoa ere izango dugu egun honetan, Galiziako doinu tradizionalak elektronika abangoardistenaren bitartez berrinterpretatuta, eta Abhirek egiten duen musika urbanoaren eta elektronikoaren arteko nahasketa bereziarekin. Artisten zerrendan sartu dira, halaber, Carlos Aresindie pop eta folk doinuak uztartzen dituen Peregrino lehen diskoarekin, eta Julieta, pop katalanaren diva berrietako bat. Eta euskal eszenari dagokionez, Sal del Coche eta Xsakara aipatu behar ditugu.

LARUNBATA, UZTAILAK 12
KYLIE MINOGUE, DAMIANO DAVID, NATHY PELUSO, CAROLINA DURANTE, THE BLESSED MADONNA, L’IMPÉRATRICE

Jaialdiaren azken eguneko protagonista nagusia Kylie Minogue pop izar handia izango da. Hiru hamarkadatik gorako karrera daraman australiar artista Tension II diskoarekin etorriko da Kobetamendira, zalantzarik gabe, poparen ospakizuna izango den zuzenekoa eskaintzera. Egun berean arituko da Nathy Peluso, uneko artista sutsuenetako bat, generoak fusionatzen bere presentzia eszeniko ikaragarriarekin.

Larunbatean, Estatura bakarlari gisa lehen aldiz etorriko da Damiano David, Måneskin taldeko liderra, eta Funny Little Fears estreinako diskoa aurkeztuko digu, bere ibilbidean kapitulu berri bat markatzen duen proposamenarekin. Italiar bandaren buru izanik mundu osoko agertokiak konkistatu ostean, orain, bere nortasun artistikoa bakarka arakatzen ari da etapa berri honetan, bere energia eta magnetismoa beste maila batera eramanda.

50 urte baino gehiagoko ibilbidean, Sparks pop performatiboaren arkitektoak izan dira, genero eta konbentzioak gaindituta beren umore eta sormen paregabearekin. Artista ugariren inspirazio-iturri izan dira, besteak beste, Hidrogenesse taldearena, zeina aurrekoen homologo nazionaltzat hartzen den; katalanek 25 urte bete dituzte eszenatokien gainean, eta “Así se baila el siglo XX” ikuskizunarekin ospatzen ari dira urteurrena, xelebrekeriari, ironiari eta araurik gabeko dantzari omenaldia eginez. Herentzia musikalari keinu eginez, Hidrogenesse bikoak emango dio hasiera Sparksen kontzertuari, belaunaldien arteko topaketa horretan poparen gaurkotasuna eta transgresioa aldarrikatuta.

Jaialdiari amaiera emateko, The Blessed Madonna presents WE STILL BELIEVE izango dugu, musikatik haratago doan ikuskizuna, aniztasunaren eta benetakotasunaren ospakizuna egiteko dantza-pistan, dantzariekin, drag kulturarekin eta ikus-entzunezko elementuekin. Sofistikazioa eta soinuen esplorazioa ekarriko dizkiote egunari L’Impératrice talde frantsesak, pop eta funk fusio dotorearekin, eta Makaya McCraven jazz garaikidearen erreferenteak. Honako izen berri hauek ere gehitu behar zaizkio larunbateko zerrendari: Heartworms, egungo post-punka birdefinitzen ari den proposamen ilun eta abangoardistarekin.

Alice Phoebe Lou, eta bere folk etereo eta introspektiboa, sentsibilitatez eta emozioz betetako ikuskizunarekin. Rockak indar handia hartu du edizio honetan: Carolina Durante, gaztelaniazko rockaren olatu berriaren adierazgarri, Bilbao BBK Live jaialdira dator berriro, Estatuko eszenan ezinbesteko izenetako bat den heinean. Haiekin batera, Fat Dog britainiarren punk lotsagabea eta Viva Belgradoren post-hardcore bizia, gitarrek jaialdian duten pisua areagotzeko. Sidonie ere sartu da artisten zerrendan, eta jai-giroko pop, psikodelia eta rock nahasketa berezia ekarriko digute Kobetamendira. Gainera, artista berriei dagokienez, La Buena Vida taldeko kide ohiek osatu duten Amateur, Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko, eta askotariko ñabardurak dakartzan Janus Lester aipatuko ditugu, ikonikotasunaren eta gaurkotasunaren arteko oreka xede duen egun honetan.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA

Kobetamendiren bihotzean txertatuta, Basoak hasierako antolamendu zirkularra izango du berriro, beti izan den hori izan dadin ostera: rave bat natura betean, elektronikak beste dimentsio bat hartzen duen babeslekua. Aurten ere, eskapismoaren tenplu bihurtuko da Basoa, soinuari, argiari eta espazioaren antolamenduari esker zentzumenen bitartez 360 graduko esperientzian murgiltzeko gonbidapena eginez. Ostegunean, dantza-pista sutan jarriko da honako hauekin: CaristaCC:DISCO!Fafi Abdel Nour eta Pépe, eta, bukatzeko, Tiga eta Cora Novoa buruz buru arituko dira, eguneko unerik intentsoenetako bat izan daitekeen B2B batean. Ostiralean, elektronikaren lurralde hipnotikoenetan murgilduko da Basoa, Octo Octaren energia mugagabearekin, S-Candalo bikote txiletar-kolonbiarraren lotsagabekeriarekin, Verracok arakatzen dituen soinuekin, Xamana Jonesen erritmo liluragarriekin eta oraindik iragarri gabe dagoen Special Secret Guest batekin. Basoko atmosferak azken egunean joko du goia, luxuzko zerrendari esker: Avalon Emersonek emango dio amaiera jaialdiari bere soinu hedakor nahastezinarekin, eta Roman Flügelek debuta egingo du Basoa guneko rave elektroniko honetan. Haiekin batera, Pearson Sound, Jennifer Loveless eta Oma Totemen saio biziek osatuko dute azken eguna.

LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA

Intentsitatea eta erritmoa bereizgarri dituen jaialdi batean, Lasai da taupadak baretzeko gunea, presak alde batera utzi eta 100 BPM baino gutxiagoan musikaren ñabarduretan murgiltzeko diseinatutako espazioa. Jaialdiaren bizitasunaren eta erritmoa lasaitzeko beharraren arteko oreka bilatzen dutenentzat pentsatutako tokia da, soinuaren sakontasuna bere forma hipnotiko eta introspektiboenean arakatzen duten saioekin.

Lehen eguneko saioan OLIVIA‘textapes’ aurkezten arituko da komisario-lanetan. Ostiralean, lekukoa hartuko dutenak izango dira PopulousMattias El MansouriMoopieToni Bass eta Daniel Kelsanbeat pausatuak etengabeko bilakaeran dauden atmosferekin uztartzen diren bidaia batean. Larunbatean, Vladimir Ivkovic kultuko DJ eta soinu-kontalaria izango da kuradore Lasai gunean; oso ezaguna da eszena globalean, generoak eta itxaropenak gainditzen dituzten erritmoen bitartez kontakizun hipnotikoak josteko duen gaitasunari esker. Lasai espazioko kuradoretza-jardunean, musika presarik gabe, larritasunik gabe esperimentatzeko gune bihurtuko du eremua, arakatzea eta behaketa biltzen dituen sentsibilitatearen ildotik.

GORRIA: KLUB BERRIA ETENGABEKO MUTAZIOAN

Bilbao BBK Live jaialdian berria dugu GORRIA gaueko kluba, energia agortezinaren epizentro. Gauero, kolektibo jakin baten nortasunaren arabera egokituko da gune hori, mutazioa gertatuko da, murgiltze-esperientzia bat eskaintzeko asmoz, erritmoa arindu eta dantza-pista araurik gabeko lurralde bihur dadin. Ostegunean, Nítido kolektiboak jarriko du martxan gunea, herentzia globaleko soinu-artxiboarekin, klub eszena hankaz gora jartzen duen Manuka Honeyren kaos sentsual eta magnetikoarekin, eta Merca Bae etengabeko bilakaeran dagoen soinu urbanoaren alkimistarekin.

Ostiralean, JUGO3000 kolektiboak bideratuko du GORRIA, soinuaren mugak lausotzen dituen eta dantza berrasmatzen duen proposamena eginez. Gauaren erritmoa markatuko dutenak izango dira Drummie eta bere erritmo inguratzaileen bilaketa, Kinara eta bere soinu globalen fusio eklektikoa, eta Nusar3000 etorkizuneko dantzaren profeta. Larunbatean, EN1GMA kolektiboari egokituko zaio GORRIA ixtea, gabberhard-technoacid eta nightcore erritmoak atmosfera queer eta askotariko batean uztartzen dituen proposamena eginda Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDOrekin. Babesleku berri bat mugimenduan dauden gorputzentzat, gaua zirriborratutako mihisetzat hartzen dutenentzat eta musika elektronikoan erabateko askatasuna bilatzen dutenentzat.

BILBAO BBK LIVE: MUSIKA BAINO GEHIAGO, BIZIPEN PAREGABEA

Kobetamendiko natura-ingurunean, Bilboko ikuspegi zoragarriak izanik eta hiritik 10 minutu eskasera, Bilbao BBK Live jaialdi bat baino askoz gehiago da: musikatik haratago doan esperientzia. Kontzertu bakoitzaren hasierako zirrararekin hasi eta jaialdiaren amaierako magiarekin bukatu, edizio bakoitzak arrasto ezabaezina uzten du esperientzia bizi dutenengan.

Bilbao BBK Live 2025erako bonuak salgai daude, eta apirilaren 1era arte prezio berezian egongo dira. Kuadrilla Bonua erosteko azken egunak. Sarreren salmenta martxoaren 27an hasiko da, 10:00etan, hasierako prezio berezian: 65 €.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Informazio gehiago:  bilbaobbklive.com

  • BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak izen handiak gehitu dizkio bere kartelari 2025eko ediziorako, hiriko musika egutegiko ezinbesteko hitzordu gisa sendotuz. ALAN PARSONS, LITA FORD, SAMANTHA FISH eta SEX MUSEUM artistei BLUE ÖYSTER CULT, THE DEAD DAISIES, ERIC BIBB eta ERROBI gehitu zaizkie. Gainera, gaurtik aurrera, 11:00etan, eskuragarri daude eguneko sarrerak, jaialdiaren webgune ofizialean eros daitezkeenak.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTBBK Banku Fundazioak eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Eventsek antolatua, 2025eko ekainaren 13an eta 14an ospatuko da Bilbao Arenan. Lehen ediziotik, jaialdia ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da, milaka bisitari erakarriz eta hiriko musika- eta turismo-sektorea dinamizatzen lagunduz.

Jaialdia ekainaren 13an hasiko da, ostirala, rock puruak markatutako egun batekin. Eguneko izar nagusia, Estatuan emanaldi esklusiboa eskainiz, BLUE ÖYSTER CULT mitikoa izango da. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, talde honek rockaren historian aztarna ezabaezina utzi du, “(Don’t Fear) The Reaper”, “Burnin’ for You” eta “Godzilla” bezalako abestiekin. Bere hard rockaren, ñabardura progresiboen eta misterioz beteriko unibertso lirikoaren arteko fusio nahasezinak ikuskizun bat eskaintzen du bere ondarearen mailan, bere emanaldia eguneko esperoetako bat bihurtuz.

Ostiraleko kartelean, LITA FORD ikonikoa ere izango da, hard rockaren aitzindaria eta The Runaways taldeko gitarrista ohia energia guztia harrapakari zuzen batean hedatuko duena. Gitarran duen birtuosismoak eta ahots nahastezinak bere estatusa berretsiko dute, musika-eszenako irudi adierazgarrienetako bat den aldetik.

SAMANTHA FISH gitarra-jotzaile eta Kansasko abeslariaren rock-blues indartsua ere izango da egun berean, Kill or Be Kind eta Faster bezalako diskoetan islatutako indarra eta moldakortasuna uztartzen dituena. Gainera, SEX MUSEUM madrildarrek klasikoz betetako set batekin ospatuko dute 40. urteurrena, eta beren hurrengo albumaren aurrerapenak egingo dituzte, beren bilakaera aztertuz, garaje rocketik hard rock psikodelikora.

Ekainaren 14an, larunbata, jaialdiak rock progresiboaren, hard rockaren, psikodeliaren eta bluesaren erreferenteak bilduko ditu agertokian, ahaztezina izango dela agintzen duen egunean. Gaueko protagonista nagusia ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango da, britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniaria, Pink Floyden “The Dark Side of the Moon” eta The Beatlesen “Abbey Road” eta “Let It Be” bezalako disko ospetsuetan egindako lanagatik ezaguna. Parsonsek THE ALAN PARSONS PROJECT taldearen klasikoz beteriko ikuskizun bikaina ekarriko du Bilbora: Eye in the Sky, Don ‘t Answer Me eta Games People Play.

Egun berean, THE DEAD DAISIES talde australiarra ere arituko da. Talde honetatik rockaren mito handiak igaro dira eta oraingoan luxuzko talde batekin iritsiko dira: Dough Aldrich (Whitesnake, Dio), John Corabi (Motley Crue, Angora), David Lowy (Red Phoenix), Michael Devin (Whitesnake, From the Earth), Tommy Clufetos (Ozzy Osbourne, Alice Cooper). Elkarrekin, Legends gorenera eramango dute hard rock indartsuarekin, riff indartsuz eta ahots melodikoz gainezka.

Gainera, jaialdiak ERIC BIBB new yorktarra hartuko du, bluesaren eta sustraietako musikaren eragin handienetako bat. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, Bibbek folk, blues eta sentsibilitate garaikideak uztartzen dituen estilo paregabea garatu du, bere musikan justizia, espiritualtasun eta gizatasun gaiak jorratuz. Istorioak kontatzeko eta bere letren eta gitarraren bidez emozioak transmititzeko duen gaitasunak generoaren erreferentzia bihurtu dute.

Larunbateko kartela osatuz, ERROBI, rock euskalduneko talde esanguratsuenetako bat, izango da jaialdian. 70eko hamarkadan sortu ziren, eta aitzindariak izan ziren rock progresiboa euskal soinu tradizionalekin uztartzen, belaunaldietan eragina izan zuen estilo paregabea sortuz. BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdian parte hartuko du, eta bere ondarea omenduko du. Errepertorioak publikoa hunkitu eta bere emanaldia jaialdiko unerik berezienetako bat bihurtuko du.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTa ezinbesteko ekitaldi bihurtu da Bilboko kultur agendan, nazioarteko, nazioko eta tokiko artista handiak bilduz eta belaunaldien arteko topagune bihurtuz. 14 urtetik beherakoentzako doako sarrerarekin, jaialdiak giro inklusiboa eta familiarra sustatzen du, eta, aldi berean, hiriaren dinamizazio kultural eta soziala bultzatzen du.

VOODOO CHILD: TOKIKO TALENTUA, PROTAGONISTA

Tokiko eszenarekin duen konpromisoari leial, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTek talentu berriarentzako espazio garrantzitsua gordeko du berriz ere Voodoo Child agertokian, Bilbao Arenako kanpoko zabalgunean. Edizio honetan, ostiralean, Colajets, Head Holes eta Sonic Trash arituko dira, eta larunbatean, berriz, Los Retros, The Cherry Boppers eta Ziraun.

EKITALDI JASANGARRIA

Gainera, jaialdiak iraunkortasunarekin duen konpromisoa berresten du, eta Erronka Garbia – Ihoberen Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria lortzen du, aztarna ekologikoa murrizteko egindako ahaleginagatik.

SARREREN SALMENTA

Eguneko sarrerak gaur, otsailak 27, osteguna, jarriko dira salgai, 75 €-ko prezioan, kudeaketa gastuak gehituta. Bi eguneko bonuak ere eros daitezke jaialdiaren webgune ofizialean: www.musiclegendsfestival.com.

Kartela, egunen arabera, honela dago egituratuta:

OSTIRALA, EKAINAK 13
BLUE ÖYSTER CULT (exclusive show in Spain)
LITA FORD
SAMANTHA FISH
SEX MUSEUM
Voodoo Child:
HEAD HOLES
COLAJETS
SONIC TRASH

LARUNBATA, EKAINAK 14
ALAN PARSONS Live Project
THE DEAD DAISIES
ERIC BIBB
ERROBI
Voodoo Child:
LOS RETROS
THE CHERRY BOPPERS
ZIRAUN

    • The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier, Chicago Blues Summer Tour, Ray Collin’s Hot Club eta Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarra Areatzako agertoki nagusian izango dira

    • Martín Burguez eta Sweet Marta, jaialdiaren bigarren kokapenaren lehen baieztapenak, Areatzako Kioskoan

    • Nazioarteko erreferentziazko ekitaldi hau, Bilboko Udalak sustatua, uztailaren 25, 26 eta 27an eta guztiz doakoa izango da

Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarrak uztailaren 25ean, ostirala, Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa irekiko du. Ekitaldi honek, gainera, honako kontzertu hauek izango ditu: The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier, Ray Collin’s Hot Club eta Chicago Blues Summer Tour taldeen kontzertuekin. Denak, Areatzan dagoen agertoki nagusira igoko dira. Nazioarteko bluesaren festa handi hau, guztiz doakoa, uztailaren 25etik 27ra izango da.

Artista bikain hauek Jimmie Vaughan (Texas, 1951) bluesaren legendarekin bat egiten dute, bere ibilbideagatik lehiaketaren saria jasoko duena eta Estatuan emango duen kontzertu bakarra Hiribilduan eskainiko duena.

MISSISSIPPI QUEEN AND THE WET DOGS
Inés Goñi, Aitor Zorriketa, Mikel Núñez, Ander Alonso
 eta Jon Carranzak osatzen duten talde gazte honek zuzeneko indartsuak proposatzen ditu, kantu propioak eta artista klasikoen eta gaur egungoen bertsioak nahasten dituztenak, blues, soul, funk eta rock estiloen arteko amalgama batean. Duela gutxi, debuta egin eta sei urtera, bigarren lana kaleratu dute, “Phoenix”.

THE KINGS OF BLUES
TKOB ibilbide luze eta arrakastatsuko bost artistak osatzen dute (Tony Coleman, Russell B. Jackson, Vasti Jackson, Kenny “Blue Boss” Wayne eta Waldo Weathers), haien talentu eta pasio musikala bluesaren, funkaren eta groovearen eragina duen tentsio handiko proiektu batean uztartzea erabaki dute, zuzeneko emanaldi ikusgarriak ziurtatzeko.

BLACKBURN BROTHERS
Blackburn Brothers, Estatuko kontzertu bakarra Bilboko jaialdian eskainiko duena,
 saridun talde kanadar bat da, blues oinarria funk, jazz eta soul erritmoekin konbinatzen duena, BB King, Ray Charles, Eddie Harris, Miles Davis, James Brown edo Stevie Wonder bezalako mitoek eragindako soinu bereizgarri eta eraikitzailea sortzeko.

DELANIE PICKERING
Delanie Pickering (Concord, New Hampshire) hogei urteko gitarrista eta abeslaria da, Chicagoko eta Texasko blues estiloak berreskuratzen ditu, swing dosiarekin eta New Orleanseko erritmoekin modu distiratsuan konbinatuz. Gaur egun, Johnny Hoy and the Bluefish “blues & roots” taldeko kidea da, bere kabuz jotzen du nazioarteko jaialdietan eta beste hiru taldetan jotzen du: Rosie ‘s Ritzy Revue, Black Eyed Susans eta Outskirts.

TERRENCE SIMIEN
Terrance Simien & Zydeco Experience, Zydeco musikaren munduko ordezkari bikain eta ospetsuenen artean kokatzen dira, Louisianako kreol beltz eta arraza anitzeko frankofonoen sustraiko genero tradizionala. Belaunaldi eta kultura anitzeko banda honek bi Grammy irabazi dituena, estilo honetako benetako erakundea da eta bere lider ospetsuak 40 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du. Benetako festa larunbateko kontzertuak ixteko.

VANESSA COLLIER
Vanessa Collier abeslari, saxofoi jotzaile (gitarrista ere) eta konpositore texastarra gaur egungo bluesaren munduko panoramaren sentsazio handietako bat da. Bere estilo nahastezinak, ahots sentsualarekin eta saxofoiaren talentu itzelarekin konbinatuta, publikoa eta kritika gehienak konkistatu ditu. Zuzeneko emanaldien ikusgarritasunak bere proposamen erakargarria biribiltzen du.

CHICAGO BLUES SUMMER TOUR
Chicago Blues Festival jaialdiaren urteroko lehen bira uda honetan gauzatu da. 1969ko printzipio berean oinarrituta, “Chicago Blues Summer Tour” birak blues elektrikoaren hiriburuko musikari nabarmenen kartel bat izango du (Mike Wheeler -gitarra/ahotsa-; Larry Williams (baxua); Cleo Cole -bateria)-; Jesse Lockridge -teklatua-; Russ Green -armonika- eta Faye “Peaches” Staten -ahotsa-). Chicagoko blues izarren talde honek ikusleak dantzan jarriko ditu jaialdiaren azken egunean.

RAY COLLIN’S HOT CLUB
‘Big Band’ bat, Rhythm & Bluesaren bariazio guztiak energia ikaragarri batekin batzen dituena. Bederatzi musikari zoragarri hauek “The Book of the Golden Age” disko berria aurkeztuko dute. Swing, Rock&Roll eta Country estiloak 50eko hamarkadako paisaian zehar egindako bidaia musikal batean. Ray Collins enigmatikoa buru duen artista bikain eta beteranoz ondo koipeztatutako makina: (Tilmann Schneider -gitarra-, Eddie Renne -pianoa-, Doc Puky – saxofoia-, Tom Schlomi Pospiech – saxofoia-, Lars Kuklinski -tronpeta-, Tin Tinious – saxofoia-, Sascha Haack – kontrabaxua- eta Tommy Greed -bateria-).

LEHEN BAIEZTAPENAK AREATZAKO KIOSKOAN: SWEET MARTA ETA MARTÍN BURGUEZ

Jaialdiaren bigarren eszenatokiak, Areatzako Kioskoan kokatua, bere lehen artistak konfirmatuak ditu: Delanie Pickering, Martín Burguez eta Sweet Marta. Martin Burguez & His Rhythm Combo seikoteak, Uruguaiko abeslari eta gitarristak gidatuta, bere ikuskizun elektrizatzailea du bereizgarri. Bertan, Rhythm & Blueseko klasikoak eta abesti originalak berpizten ditu, 40ko eta 50eko hamarkadetako musikaren herentzia erakargarriarekin.

Bestalde, Marta Suñé Sweet Marta & The Blues Shakers laukotearen burua da. Musika talde hau 2013an sortu zen eta Estatuko blues eszenako harmonizista bakarrak ospe handiko musikariak ditu alboan: Johnny Bigstone gitarrista, Little Jordi baxu jotzailea eta Homero Tolosa bateria jotzailea.

NAZIOARTEKO AINTZATESPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren erakunde babesleak, Crazy Blues, musika genero hau bultzatzen duten nazioarteko sari nagusiak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenari (Blues Behind the Scenes Award), 2019an European Blues Unionek Azoresen emandakoa eta Nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenaren K.B.A. saria (Keeping the Blues Alive) 2015ean, munduko aitorpenik handiena izanez eta Memphisko Blues Foundationek emana.