• BIME Live jaialdiari esker, musikaz eta kulturaz blai egongo da hiria urriaren 24tik azaroaren 2ra bitarte, kultur jardueren eta showcaseen programazio zabala osatuta 14 herrialdetako baino gehiagotako artistekin, hala nola J Noa, Rubio, Ezezez, Sistema de Entretenimiento, Çantamarta eta Juanpalitochinos, besteak beste.  

  • BIME PRO ekimenean izen berriak gehitu zaizkio hitzaldien programazioari, musikaren industriako ahots garrantzitsuenek musika-industria globalaren egungo egoeraren eta etorkizunaren gakoei buruz eztabaidatzeko.

BIME musika-industriaren nazioarteko topaketa erreferenteak gaur emango ditu BIME Live jaialdiaren xehetasunak; izan ere, ehun jarduera baino gehiago antolatuko dira hiriko areto eta gune esanguratsuenetan, urriaren 24tik azaroaren 2ra arte.

BIMEren hamabosgarren edizioa da hau, eta talentu hasiberri disruptiboak eta nazioartean proiekzio handiena dutenak ezagutarazteko showcaseen programazioaz gain, sorkuntzaren beste diziplina batzuetako jardueren eskaintza zabala egingo da, hala nola zinema, dokumentalak, literatura edo argazkigintza. Sarrera libreko programazioa izango da musikazale guztientzat, Bilboko erdialdean bertan kultur proposamen aberatsa eskainita. 

GORABIDEAN DOAN TALENTUA ENTZUNGAI BIME LIVE JAIALDIAN

BIME Live jaialdiaren barruan, urriaren 29tik 31ra bitarte, 90 showcase baino izango dira hainbat herrialdetako artistekin, hala nola Alemania, Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Espainia, Hungaria, Mexiko, Herbehereak, Palestina, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika eta Venezuela.

Hiri areto garrantzitsuenetan, askotariko musika-estiloak eta egungo musika-panoraman gorabidean doazen talentuak ezagutzeko aukera izango dugu. Proposamen ugari izango dira, hala nola Portugaleko Bad Tomato (PT) talde gaztearen groove dantzagarrien eta post-punk energiaren fusioa; Çantamarta (ES/VE) taldeak latinoamerikar karibeko eraginekin ezin dotoreago uztartzen dituen Hip Hop, elektronika eta R&B estiloak; EZEZEZ (ES) euskal taldearen underground ukitua eta sormena; J Noa (DO) raperoaren lirismo gordina eta bertso zorrotzak; edo Juanpalitoschinos (MX) mexikar bikoaren melodia gogoraerrazak eta iragaren eta etorkizunaren arteko fusioa.

Zerrenda horri honako izen hauek ere gehitu behar zaizkio: Maestro Espada (ES), Murtziako kuadrillen azentua elektroniko futuristarekin eta folklorearekin fusionatzen duen bikoa; LosPetitFellas proiektuan makina-gidari den Nicolai Fella (CO) errimari, argonauta eta MCa; Txiletik datorren Oye, Elizabeth (CL) pop alternatiboko taldea; edo arcade punk doinuak eta sintetizadore itsaskorrak egiten dituen Sistema de Entretenimiento (ES) taldea, besteak beste.

BIME Live jaialdiko showcaseak iberoamerikar agertoki garrantzitsuenetako bat dira etorkizunean arrakasta-zerrendetan eta nazioarteko agertokietan jo ta su arituko diren artistak ezagutzeko. Musikaren ospakizun honek talentu artistiko berriaren alde egiten du, publiko orokorrari sarrera librea eskainita (edukiera mugatua du, eta akreditatutako profesionalek dute lehentasuna), eta Bilboko Udalaren laguntza izateaz gain, eragile eta organismo askok ere parte hartzen dute bertan: ICEX-Sounds From Spain, Sociedad de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes (AIE), BASQUE.MUSIC., Navarra Music Commission, Catalan Arts, Agencia Andaluza de Instituciones Culturales, Institut d’Estudis Baleàrics, Instituto de las Industrias Culturales y las Artes (Murtzia), Ministerio de las Artes, las Culturas y los Saberes (Kolonbia), Ministerio de las Culturas, las Artes y el Patrimonio (Txile), Initiative Musik, Portugaleko enbaxada, Why Portugal, Dutch Music Export, Keychange, Factor Canadá, Hungarian Oncoming Tunes (HOTS); era berean, komunikabideen eta marken babesa ere badugu: ADA, edo NPR ALT.Latino besteak beste.

MUSIKAZ HARATAGO DOAN PROGRAMAZIOA

Kultura- eta sormen-ekosistema sendo bat lortzeko eta sustatzeko lan egiteko konpromisoaren ildotik, BIMEren aurtengo edizioan tokiko, nazioko eta nazioarteko kultura-ekimenekin lankidetzan antolatutako jardueren eskaintza zabala aurkeztuko da, musika bestelako diziplina artistikoekin uztartuta, urriaren 24tik azaroaren 2ra bitarte. Besteak beste, argazkigintzako tailer bat Jon Rodriguez profesionalarekin; DJen tailer bat Dabadaba aretoarekin elkarlanean; hainbat proiekzio, hala nola Anthony Lapia zuzendariaren “After” eta Gaspar Noé zuzendariaren “Climax”, Filmin etxeari esker; Roberto Mosok “Puto Boomer” liburua aurkeztuko du; BIME Luthier Show artisau-azokaren lehen edizioa; eta programazioaren barruan sartzen diren beste hainbat jarduera, hala nola Biniloaren Nazioarteko Azoka, edo Guggenheim Bilbao Museoaren ART&MUSIC zikloa, Kutxabankek babestua, Rita Payés artista kataluniarrarekin.

Gainera, aurten ere, Donostia Zinemaldiarekin kolaborazioa egingo du BIMEk, irailaren 24ko solasaldiaren bitartez. Harto Rodriguez, Yerai Cortés eta Antón Álvarez (C. Tangana) solasean arituko dira Álvarezen La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmaren inguruanizan ere, Álvarezen opera prima izaki, Zinemaldiko New Directors sailaren inaugurazioan izango da ikusgai. Irailaren 25ean, Tabakaleran izango den Keler Topagunean ere izango du tartea BIMEk. Networking gune bat Zinemaldian akreditatuta daudenentzat, honako hauen musika-proposamenak ezagutzeko: Puñales, Gonz.ne, Divorce From New York eta Gela.

INDUSTRIAKO AHOTS NAGUSIAK BIME PRON BAT EGINIK

BIME Pro ekimenaren barruan, Bilboko Euskalduna jauregian egingo diren hitzaldien egitarauari gehitu zaizkion izenak aurkeztuko dira gaur: Kase O (ES) raperoak, Nicolai Fella (CO) kolonbiarrak eta J Noa (DO) dominikarrak rap musikaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari buruz hitz egingo dute; Villano Antillano (DO) artista; latinezko musikan emakumeen diskurtsoaren etsipenari buruz hitz egingo duen elkarrizketan; Ana Tijoux (FR/CL), sustapen-formatu berriei balioa emanda; edo Saikoneta proiektuko Andrés Pérez (ES) eta Ferni (ES), Saiko artistarekin Espainiako historian inoizko ezagutarazte-kanpainarik onena egin zuen lantaldea.

Gurean izango dira, halaber, George Drakoulias (US), Premier Music Groupeko zuzendari sortzailea, Grammy baten irabazlea, eta Barbie, Joker edo Batman bezalako filmen ikuskapen musikalaren arduraduna; Blanca Salcedo (ES), Sony Music Spain etxearen zuzendari nagusia; Itzel González (MX), sustatzailea OCESA etxean eta Vive Latino jaialdian; Michael Vega (US), CEOa Magnus Talent Agency etxean; eta Lilttle Spain lantaldea eta Toni Segarra (ES) solasean arituko dira mugarik gabeko sormenari buruz eta musikaren arloko branding estrategiei buruz.  “Lurraldeak” izanik ildo nagusia, honako gai hauen inguruan arituko dira: espainiar musikaren esportazioa eta deskubrimendua, Adimen Artifizialak musikaren arloan duen testuingurua, erabilera eta horri buruzko eztabaidak; zuzeneko musikaren eta kontzertu-aretoen etorkizuna, edo UK-Koreako arrakasta-estrategiak musikaren esportazioari dagokionez, besteak beste.

Horretaz guztiaz gain, umoreak ere izango du tartea: La Ruina podcastaren edizio berezi batean, BIMEn akreditatutako profesionalen pasadizoen berri izango dugu, eta Albert Plá artista katalanak ere parte hartuko du bertan.

Aurtengo edizio honetan, lehen aldiz,  musika-industriari eskainitako AUPA sariak banatuko dira, ostegunean, urriak 31, Euskalduna jauregian. Ekitaldi bateratzaile eta adierazgarria izango da, musika-industriaren garapenean egindako ekarpenagatik esker ona adierazteko eragileei, beren proiektu berritzaile, arriskatu eta sormenezkoengatik.

Komunitatea eta networkinga izanik ardatz, BIME guztiok eta guztiontzat egindako ekimena da, ekintzailetza ere biltzen duen programazioarekin,  Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker; gainera, sektoreko startup disruptiboen sorta bat ere bilduko da BIME Start Up! ekimenean eta, horren barruan, StartUp Competition lehiaketari hasiera emango dio Antonio Garamendik,  Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren (CEOE) presidenteak.

MUSIKA-INDUSTRIAREN EZINBESTEKO HITZORDUA

Profesionalen eta artisten arteko sinergiak sustatu eta Europaren eta Amerikaren artean lankidetzarako bideak ahalbidetzeko konpromiso sendoarekin, mundu osoko profesionalak ikusgai egiteko gune eta bozgorailu nagusietako bat da jada BIME. Hainbat herrialdetako ordezkaritzak etorriko dira edizio honetan: Alemania, Kanada, Kolonbia, Txile, Hungaria, Portugal, Dominikar Errepublika eta Venezuela, besteak beste. Gainera, 2022. urtean Espainiako Kultura Ministerioarekin abiarazitako lankidetzaren bideari jarraituko dio BIMEk, programazioaren esparruan musikaren arloko enpresak eta profesionalak trebatzeko eta nazioartekotzen laguntzeko Conexiones i ibilbidearen bitartez.

Elkarrizketa eta networkinga beti daude erabilgarri bime.org webgunearen eta online plataformaren bitartez, 365 egunetan aktibo egoten baita, eta munduko edozein tokitatik parte hartzeko aukera ematen du, networkinga ere noiznahi izanik eskura. Mundu osoko musikaren arloko profesionalekin harremanetan egoteko topagune birtuala, eta aurreko edizioetako eztabaida eta hitzaldi guztiak ikusgai dauden tokia.

PRESSKIT
BIME Bilbao

  • BIME Pro – urria 29-31
  • BIME Live – urriak 25 – azaroak 2

BIME Bogota 2025eko maiatza

info+ bime.org/eu/

@bimenet_ #bime 

All about music and more

  • Fair Saturday Awards sarien zazpigarren edizioak kulturaren bidez gizartea eraldatzen laguntzen duten proiektu inspiratzaileak sortzen dituzten nazioarteko 8 erakunde eta artista aintzatetsiko ditu.

2017az geroztik, Fair Saturday fundazioak urtero antolatzen ditu Fair Saturday Awardsak, artearen eta kulturaren bidez gizartean duten eraginagatik nabarmentzen diren nazioarteko erakunde eta pertsonei egindako aintzatespenak.

Sari horiek hazkunde inklusiboagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa lortzen lagunduko duten jarduera-eredu berriak sortzeko eta sustatzeko beharra azpimarratzen dute.

Sortu zenetik, 27 herrialde ezberdinetako 51 ekimen eta pertsona aitortu dira.

VII. edizio honetan, zortzi erakunde eta/edo artista aintzatetsiko dira:

  • Abhijit Banerjee2019ko Ekonomiako Nobel Saria (Mumbai, India), garapenaren ekonomian eta pobrezia globalaren aurkako borrokan egindako ekarpenengatik.
  • Salvador Sobralmusikaria (Lisboa), musikaren bidez emozioak transmititzeko duen sentsibilitate eta trebetasun sakonagatik.
  • Sharmeen Obaid Chinoyzinema-zuzendaria eta ekoizlea (Karachi, Pakistan), zinemaren bidez giza eskubideen eta justizia sozialaren alde egindako lan ausartagatik.
  • Keishia ThorpeGlobal Teacher Prize 2021 (Washington DC), hezkuntzaren bidez bizitzak eraldatzeagatik, ikasle guztien inklusioa eta aukera-berdintasuna sustatuz.
  • Tumaini Festival (Lilongwe, Malaui), eskala handiko arte eta musika jaialdi hau antolatuz kultur integrazioa eta elkar ulertzea sustatzeagatik.
  • Bernardine Evaristoidazlea (Londres), literaturaren munduan aniztasuna defendatzeagatik.
  • Javier Sádabafilosofoa (Portugalete – Madril), etika garaikidearen esparruan duen eraginagatik.
  • Sociedad Coral de Bilbao – Bilboko Koral Elkartea, musikaren bidez (bereziki musika koralaren bidez) Bilbon eta Bizkaian duen eragin sozial positiboagatik.

Aurtengo ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoan izango da, irailaren 23an, astelehena, 19:30ean, eta, hainbat arte-emanaldi egiteaz gain, sarituak ere bertan izango dira, baita Bilboko, Bizkaiko eta nazioarteko erakunde, kultura, gizarte eta enpresa ordezkaritza zabala.

Fair Saturday Awards sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, BBK Bilbao Kultura SociaForumari emango zaio hasiera, kulturaren potentzial eraldatzailearen inguruan esperientzia eta hausnarketa humanistak partekatzen dituzten lider kultural eta sozial nabarmenen topagune globala. 2017an sortu zenetik, ekimen honek 170 kasu arrakastatsutik gora bildu ditu gizarte-berrikuntzaren arloan.

Hain zuzen ere, aurten 18 lider kultural eta sozial izango dira, 9 herrialdetatik etorriko direnak. Lider horiek beren ikuspegiak partekatuko dituzte, pertsonen, hirien eta kulturen arteko harremanak sustatu eta estutzeko. Saritutako erakunde eta pertsonez gain, aipatzekoak dira Espido Freire idazlea, Zahara abeslari eta konpositorea eta Noa eta Mira Awad artisten arteko berrelkartze zirraragarria, zuzeneko emanaldi bat ere egingo baitute.

Forumeko saioak irailaren 24an eta 25ean izango dira, hiriko bi gune nabarmenetan: Guggenheim Museoko auditorioan (irailaren 24an, asteartea, 09:30etik 20:40ra) eta BBK Kuna eraikinean (irailaren 25ean, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara).

Programa osoa bksforum.org webgunean kontsulta daiteke. Fororako sarbidea librea izango da, webgune horretan emandako erregistro-esteken bidez.

    • Bilboko Triatloiak distantzia olinpikoa berreskuratu du, eta Half distantzia proba puntuagarri gisa mantendu da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Ranking Nazionalean.

Datorren zapatuan, irailak 14, Bilbon paregabea den ekitaldiaren 13. edizioa egingo da, diziplina horretako kirolari onenekin, uriaren erdigunean. Bilboko Triatloia erreferentziako ekitaldia bihurtu da estatuan (2020an eta 2021ean Espainiako Txapelketa izan zen), eta atzerrian harrera handia izan du (2022an Europako Txapelketa izan zen). 13. edizio honetan, Half modalitatea puntuagarria da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Estatuko Rankingerako. Horregatik, trofeo horren alde borrokan ari diren Estatuko eta Euskadiko triatletarik onenetako batzuek gure Triatloian parte hartuko dute. Baina aipagarriena modalitate Olinpikoaren itzulera da, ibilbide erakargarria eta aurreko edizioetatik desberdina daukana.

Bilboko hirigunea eta itsasadarra izango dira protagonista nagusiak, igeriketako eta oinezko lasterketako segmentuetan.    Eszenografia horretara uriko beste puntu enblematiko batzuk gehituko dira, eta horrek kirolarien, zaleen, bisitarien eta, oro har, herritarren arteko lotura handiagoa indartu dezake, publiko osoarentzat oso hurbileko ekitaldia izatea ahalbidetuz.

IRTEERAK

Irteerak 13:30etatik aurrera egingo dira, Ramon de la Sota kaitik, Bilboko Itsasmuseoaren parean. Txanda jarraituak egingo dira eta, lehenik, Half modalitateko kirolariak aterako dira uretara; ondoren, Aquabike modalitatekoak, eta, azkenik, modalitate olinpikokoak.    2.000 metroko joan-etorriko ibilbidea egingo dute modalitate luzeenetan eta 1.500 metrokoa olinpikoan; gero kaira itzuliko dira eta bizikletara aldatuko dira.

Bizikleta segmentua 83,2 km eta 45 km-ko bira bakarra da, hurrenez hurren, Bizkaiko lurralde historikoa erakargarrian zehar.   Euskalduna zubitik irtengo da Bilbotik eta Bernaola tuneletarantz joko da, Asuarantz joateko.  Puntu horretan, modalitate Olinpikoa Laukiz aldera joango da, Loiutik barrena, eta Butroen distantzia luzeekin bat egingo dute; Half eta Aquabike modalitateak Txorierritik jarraituko dute (BI-737 errepidean) eta Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu zeharkatuko dituzte; gero Morgako gaina igoko dute eta Fruiz eta Meñaka udalerrietan zehar jarraituko dute. Han, BI-631 errepidetik jarraituko dute Bakiotik Mungiara joateko, Larrauri auzoa zeharkatuko dute Markaida aldera joateko eta Maruri-Jatabera iritsiko dira. Puntu horretan, Mungiatik Gorlizera doan errepidearekin konektatu eta Gatikatik Urdulizerako BI-2124 errepiderantz joko dute, Butroetik igaroz. Urdulizko sarrerako biribilgunean, gune horretako modalitate guztiek elkarrekin, Unbeko gainera joateko irteera hartuko dute Akarlanda parkera iritsi arte, hortik EHUrantz joateko. Handik, Astrabuduara jaitsi beharko dute berriz ere Axpeko erriberara irteteko, Bilborako norabidean, eta berriz ere Euskalduna zubitik sartu beharko dute, trantsizio-eremura itzultzeko eta lasterketa-segmentura oinez irteteko.

Ibilbidean, azkar joan daitezkeen errodadore onentzako tarteak nabarmendu behar dira; gain bi dauzkate, zailtasun handirik ez daukatenak: Morgako gaina (4,1 km, % 5,5eko batez besteko maldarekin eta % 8,3ko gehieneko maldarekin) eta Unbe (7,4 km, % 2,5eko batez besteko maldarekin eta % 6,1eko gehieneko maldarekin).

Oinezko lasterketan, Bilbon ia 500 triatleta izango dira berriz ere. Parte-hartzaileak itsasadarraren pasealekuan zehar joango dira, Itsas Museoaren zabalgunetik Udaletxeko zubiraino, itsasadarraren alde bietatik. Joan den zapatuan, entrenamendu eguna egin ahal izan zen ibilbide horretan “eta parte-hartzaile guztiak bat zetozen esatean lasterketa bat leku hauetan egin ahal izatea dela proba honen erakargarritasunetako bat.”

SARIAK BANATZEA

Triatleten harrera Bilboko Itsasmuseumaren zabalgunean egingo da, barikuan, 17:30etik aurrera.Une horretan hasiko dira dortsalak eta opariak ematen; besteak beste, motxila bat, kamiseta klasikoa eta retro itxurako txirrindularitza-txano bat. Era berean, barikuan berritasun gehiago egongo dira eta hitzaldi teknikoak emango dituzte triatleta handi eta profesional bik, (Julen Díez entrenatzaileak eta Pablo Navarro nutrizionistak) 19:00etan Bilboko Itsasmuseumeko Auditoriumean, probaren inguruko informazioa emateko saio batekin batera.

Zapatuan09:30etik aurrera, idazkaritza teknikoa irekiko da berriz ere, dortsalak ematen, materiala biltzen eta boxak irekitzen jarraitzeko.

Gizonezkoetan, aurreikuspenen arabera, lehenengo txirrindularia 14:50ean (Olinpikoa) eta 15:45ean (Half modalitatea) itzuliko dira da bizikleta-ibilbidetik eta 15:20an eta 17:00etan iritsi daiteke helmugara. Emakumeen kasuan, lehenengo sailkatuak 15:30 eta 17:30 inguruan heltzea espero da.

Sariak 19:00etan banatuko dira.

  • Jaialdiaren hirugarren edizioa, Bilboko Udalak sustatua eta guztiz doakoa dena, igandera arte luzatuko da, hilak 28, eta Areatza izango da agertoki nagusia.

  • Lehenengo egunean, Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones arituko dira Volotea Blues Challenge 2025 jaialdian Estatuko ordezkari izateko lehian.

  • The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrell-ek Estatuan eskeiniko dituzten kontzertu bakarrak izango dira jaialdian. T-Birdsetako liderra den Kim Wilson harmonizista ospetsuak, gainera, aurtengo Bilbao Blues Festival saria jasoko du bere musika-ibilbide apartagatik.

Udako musika hitzordu garrantzitsuenetako bat da. Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioa ostegun honetan, uztailaren 25ean, hasiko da, estatuko eta nazioarteko hogei bat artista handik osatutako salbuespenezko kartel batekinAurten, Areatzan burutuko diren kontzertuen doako programazioan, The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trio, La Perra Blanco, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project izango dira.

Lehen jardunaldian orain arte ikusi ez den hitzordu bat izango da: Volotea Blues Challenge txapelketako finala, eta hortik aterako da Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025 jaialdira joango den taldea.

Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones dira lau talde finalistak. Bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskainiko du, uztailaren 25ean, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoan.

KIM WILSON: BILBAO BLUES JAIALDIAREN SARIA

The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrell, 26 urte baino ez dituen jenioa, Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioko emanaldi nabarmenetako bi izango dira, Estatuan emango dituzten kontzertu bakarrak izango baitira; gainera, Harrell-ek lehen aldiz joko du hemen. T-Birds taldeko liderrak, Kim Wilson harmonizista ospetsuak, aurtengo Bilbao Blues Festival Saria jasoko du bere musika ibilbide sendo eta distiratsuagatik.

LA PERRA BLANCO KARTELEAN SARTU DA

Bilbao Blues Festival jaialdiko “line up” -arekin bat egiten duen azken taldea La Perra Blanco da, Alba Blanco cadiztarra buru duen laukoteaGuillermo González del Campo kontrabaxu-jotzaile basatienak, Gerart Vercherrek (saxoa eta teklatuak) eta bateria handi batek, Jesús López Benítez, lagunduta, abeslari indartsuak inor axolagabe uzten ez duten zuzenekoak oparitzen ditu.

BOOGIE-WOOGIE KLASEAK

Igandean, hilak 28, 11:00etan, boogie-woogie-ko doako eskola arrakastatsuak itzuliko dira Areatzako kioskora, dantzan eskarmentua izan edo ez, edonork parte hartzeko irekiak daudenak. Dibertigarriak eta dinamikoak, swing-arekin mugimenduak partekatzen dituen boogie woogie saioek jende ugari erakarri zuten aurreko edizioetan.

NAZIOARTEKO ONESPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren sustatzailea den Crazy Blues erakundeak nazioarteko saririk handienak ditu musika-genero honen bultzadari dagokionez: European Blues Unionek Azoreetan 2019an emandako sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award) eta K.B.A saria (Keeping the Blues Alive) nazioarteko jaialdi baten antolakuntza onenari, munduko aintzatespen handiena dena, 2015ean Memphis-en Blues Foundation-ek emandakoa.

BILBOKO MISSISSIPPIA

Bilbao Blues Festival 2024 jaialdiko kartelaren irudia gurpil-lurrunezko ontzi bat da, Mississippi estilokoa, eta itsasadarra Areatzaren parean zeharkatzen du, jaialdiaren alderik nagusiena igarotzen den tokian.

Ilustrazioa Moriskette euskal estudioak egin du, duela ia 25 urtetik Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duena. 2022ko irudia (bluesman bat eta Bilboko ikurra den bere baldosa esanguratsua protagonista zituena) eta 2023koa (emakumezko ahotsei omenaldi bat zena karolina gozoei keinu eginez) ere sinatu dituzte.

IBAI GARCÍA BLUES PROJECT, JAIALDIAREN ATARIKOA

Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoan, Ibai García Blues Project aritu da, hitzaurre gisa. Ostiralean, hilak 26, 19:00etan izango da bere emanaldia jaialdian.

Ibai García gitarra jotzaile eta konpositore barakaldarra Ibai García Blues Project boskotearen buru da, duela gutxi bere lehen LPa plazaratu zuena: “Chasing the blues”. Bertan, blues-rockak eta ñabardura souleroak primeran bat egiten duten kalitate bikaineko lan fresko bat sortzeko. Lomoken Hoboken blues/southern bandarekin bi LP eta hamar urteko birak argitaratu ondoren, Ibai Garciak luxuzko lau taldekiderekin osatu zuen abentura berria: Charlie Santiago (ahotsa), Aritza Castro (bateria), Fernando Solla “Fo” (baxua) eta Israel Santamaría (teklatuak), guztiak ere Bizkaiko blues eta jazz agertokietan curriculum nabarmena eta ezaguna duten musikariak.

Jaialdiaren programazio osoa eta taldeen informazioa webgune ofizialean daude.

EGITARAUA

Osteguna 25

Areatzako kioskoa. Volotea Blues Challenge finala
19:30 | Del Toro Blues band
20:15 | Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way
21:00 | Tòfol Martínez Blues band
21:45 | The Lazy Tones
22:30 | Emaitzak

Ostirala 26

Areatzako agertokia
19:00 | Ibai Garcia Blues Project
20:45 | Texas Blues Guitar Summit feat. Anson Funderbourgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman
22:30 | Southern Avenue

Larunbata 27

Oro agertokia
12:30 | Chino Swingslide Trío
14:00 | Shawn Pittman

Areatzako agertokia
19:00 | Martha High & The Soul Cookers
20:45 | D.K. Harrell
22:30 | The Fabulous Thunderbirds

Igandea 28

Oro agertokia
11:00 | Boogie Woogie klaseak
12:30 | Kid Carlos Band
14:00 | D.K. Harrell

Areatzako agertokia
19:00 | La Perra Blanco
20:45 | Rockin’ Soul Sistas featuring Terrie Odabi & Annika Chambers Paul DesLauriers-ekin
22:30 | Ana Popovic

ARTISTA BATZUK

Texas Blues Guitar SummitFunderburgh, Morgan eta Pittman musikariek ibilbide luze eta arrakastatsua dute elkarrekin. Lehenengoak, Anson Funderburgh & The Rockets-eko egungo kideak, eszenatokietara igota darama 15 urte zituenetik, eta eragin handienen artean Freddie King eta B.B King nabarmentzen dira.
Blues elektrikoa du ezaugarri Morganek, eta 14 album kaleratu ditu, gehienak The Crawl taldearen buru gisa. Shawn Pittman kantautore eta gitarristak, berriz, ibilbide oparoa du, eta Matt ‘Guitar’ Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin egin du lan.

Marta High & The Soul Cookers. Berretsitako bigarren taldea Marta High & The Soul Cookers da. Haren ‘front woman’ 30 urtez egon zen James Brown mitikoarekin agertokian, eta, ondorioz, bere emakumezko kantari beteranoena bihurtu zen. Gaur egun, bere taldearekin ez ezik, mundu osoan zehar dabil biraka Maceo Parkerren taldeko abeslari nagusi gisa, Brownekin batera jotzeagatik ere ezaguna.

Ana Popovic (Belgrad, Serbia, 1976) 25 urteko ibilbide artistiko nabarmena duen gitarrista eta abeslaria da. Fender Stratocaster bereizezina sorbaldan duela, teknika bikaina erakusten du, baita eszenatokien gaineko presentzia dotorea eta kementsua ere. Popovic blueswoman bat da, power blues, soul eta rockaren eremuetan uretan arrain gisa mugitzen dena. Bonnie Raitt eta Susan Tedeschirekin batera generoaren “triunbiratu” femeninoa osatzen du, eta bere aurkezpen txartelean B.B.King, Buddy Guy, Jeff Beck edo Joe Bonamassarekin partekatutako emanaldiak agertzen dira, bai eta Blues Music Awards sarietarako izendapen ugari ere.

Southern Avenue. Talde gazte hau soul, blues eta rock tradizioen arteko nahasketa bikaina da. 2015ean sortu zuen Ori Naftalty israeldar jatorriko gitarra-joleak, eta izenerako Memphis-eko kale bat hartu zuen oinarritzat. Kale hau hiriaren muga ekialdekoenetik Soulsvilleraino hedatzen da, Stax Records-en jatorrizko bizilekua dena. Naftaltyz gain, taldea osatzen dute Tierinni Jackson abeslaria, haren arreba, Tikyra Jackson bateria-jotzailea, Evan Sarver baxu-jotzailea, Ava Jackson (koruak) eta Jeremy Powell teklatuetan. Bere ‘Keep on’ diskoa Billboardeko ‘Top Blues Albums’ zerrendako bosgarren postura iritsi zen, eta Grammy sarietarako izendatu zuten, ‘Blues Garaikideko Album Onena’ atalean.

Rockin’ Soul Sistas: Annika Chambers, Terrie Odabi eta Paul DesLauriersAnnika Chambersek eta Terrie Odabik luxuzko proposamena osatzen dute, Rockin Soul Sistas, Paul DesLauriers-ekin batera, soul bluesaren ospakizun musikal ikusgarria eskaintzen duena. Chambers (Houston, 1985) eliza batean abesten hazi zen, hortik bere gospel eragin nabarmenak.

Zazpi urte eman zituen Estatu Batuetako indar armatuetan izena emanda, non bere talentua ez zen oharkabean pasa eta ereserki nazionala abestera gonbidatu zuten zeremonia batean. Gertaera horrek Kosovora eta Irakera zuzendutako tropa militarrentzako bira batean parte hartu zuen talde batean sartzera eraman zuen. 2019an eta 2022an, Blues Music Award saria irabazi zuen, soul blueseko emakumezko artista onenaren kategorian.

Kid Carlos BandLaukote honek Sevillako Carlos Moreno gitarra-jolea, “Kid Carlos” izenez ezagunagoa dena du buru eta bluesean ditu sustraiak. Hala ere, taldeak gainerako kideen eragin musikaletatik edaten du, hala nola jazzetik, rocketik edo funketik. “Kid Carlos”-ek ondoan izango ditu Txako Jones (ahotsa), Raúl Cordón (baxua) eta Stefano Di Rubbo (bateria). “Cannonball” aurkeztu zuten 2018an, Freddie King gitarra-jolearen omenezko albuma, eta aurten kaleratuko den disko berri batean lan egiten ari dira. Kid Carlos Band ohikoak dira blues-jaialdi garrantzitsuenetan, eta Espainiako ordezkariak izan ira European Blues Challenge 2024 ospetsuan.

Chino Swingslide TríoHernán Senraren (Buenos Aires, 1980) alter egoa da, 2001etik Bartzelonan bizi den artista polifazetikoa, musikari bakarlari, konpositore, moldatzaile eta “showman” lanak egiten dituena. Gitarra jotzaile nabarmena da, batez ere barietate erresofonikoarekin eta “slide” estiloa aplikatuta, bere ikuskizunetan publikoa dardararazteko eta inoiz oharkabean ez pasatzeko erraztasuna du. Chinok bluesa eta swinga estilo desberdinak fusionatzen ditu, hala nola gipsyarekin, jazzarekin, tangoarekin, boleroarekin, flamenkoarekin edo Hego Amerikako folklorearekin, Europako eta Amerikako areto eta jaialdietan arrakasta handiz aritu da.
Bere hirukotearekin batera, 2013ko European Blues Challengean bigarren saria lortu zuen, Espainia ordezkatuz. Azken urteetan Down Home, Shine, The Acoustic Blues Company, Chino & The Big Bet eta Chino & The Sharps bezalako taldeen buru izan da.

  • Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones epaimahai baten aurrean lehiatuko dira, Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025ean Estatuaren ordezkari izateko.

  • Airelineak bat egingo du uztailaren 25ean egingo den musika-lehiaketa handi honen kolaboratzaile gisa, Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan dagoena.

Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones dira Volotea Blues Challenge lehiaketako lau talde finalistakBilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan kokatzen dena eta airelinea kolaboratzaile gisa duena.

Bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskainiko du uztailaren 25ean, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoan. Epaimahai aditu batek erabakiko du Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025 lehiaketan Estatuko ordezkaria zein izango den.

Bilbao Blues Festival, Bilboko Udalak bultzatzen duena, uztailaren 25etik 28ra burutuko da Areatzan lehen mailako kontzertuak eskainiko dituen doako programazioarekin: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project osatzen dute urte honetako kartela.

NAZIOARTEKO ONARPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Bluesek, musika-genero hau bultzatzeko nazioarteko sari nagusiak ditu: sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A saria, Memphis-eko Blues Foundation-ek 2015. urtean emandako nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), munduko errekonozimendu altuena dena.

  • Bilboko Udalak eta BCAMek talentua erakartzeko nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzeko sinatutako Bilbomath hitzarmenaren barruan kokatzen da Sociedad Bilbaina elkartean egingo den kultur proposamen hau. Proposamen kultural honen helburu nagusia kultura matematikoa eta musikala zabaltzea da, eta piano-jotzaile txiki eta gazteen garapen musikala sustatzea. Lehiaketan parte hartuko duten piano-jotzaileek beren piano-entzunaldiak emango dituzte, kategoriatan bereizita, jaiotza-urtearen arabera, 1992tik 2016ra.

  • Emango diren sariak, besteak beste, kontzertua Sociedad Bilbaina elkartean, Bilboko Kontserbatorioan edo Bariko (Italia) Associazione Musicale Igor Strawinskyn izango dira, baita 750 eta 1250 euro arteko bekak. Gainera, BCAM Sari Berezia emango zaie errepertorioan J. S. Bachen ‘Preludio y Fuga del Clavicémbalo bien Temperado’ interpretatzen dutenei.

Zer dute komunean musikak eta matematikak? Lehen begiratuan, bi mundu itxuraz ezberdinak dirudite, baina bi diziplinek elkar aberasten dute. Erritmoan hasi eta egituraraino, instrumentuen sorkuntzatik eta teknologia modernotik pasatuz, matematika musikaren bihotzean dago. Premisa horrekin sortzen da ‘2M: Music and Mathematics’ eta Villa de Bilbao piano lehiaketaBCAMek – Basque Centre for Applied Mathematics (BERC Bikaintasun Ikerketa Zentroa; hiru aldiz jarraian akreditatua Severo Ochoa sariarekin (2013, 2018 eta 2021) abian jarritakoa.

Kultura-proposamen hau ekainaren 20, 21 eta 22an egingo da Sociedad Bilbaina elkartean, eta BILBOMATH, Bilboko Udalak eta BCAMek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, talentua erakartzeko nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzea helburu duena.

Ekimen honen helburu nagusia kultura matematikoa eta musikala zabaltzea da, eta piano-jotzaile txiki eta gazteen garapen musikala sustatzea. Tresna pedagogiko bat, beren ibilbide artistikoak bultzatzeko eta musika-kezkak eta -esperientziak partekatzeko topagune bat lortzeko; hori guztia, musika eta matematika diziplina independente gisa isurtzen uzten den bitartean, eta, aldi berean, elkargunean sortzen den edertasuna agerian uzten.

‘2M: Mathematics and Music’ programak Luca Fanelli du, UPV/EHUko eta BCAMeko Ikerbasque Ikerketa irakaslea, eta pianista, zuzendari artistiko gisa. Ekitaldiaren barruan, Xavier Serra Pompeu Fabra Unibertsitateko Musika Teknologiako Ikerketa Taldeko zuzendari eta sortzaileak hitzaldi irekia eskainiko du. Ekainaren 21ean izango da, 19:30ean, Sociedad Bilbaina elkartean.

Baina ekitaldiaren zatirik handiena entzunaldiak izango dira. Lehiaketan parte hartu duten piano-jotzaileek, 1992tik 2016ra bitartean, B kategoriatik I kategoriara bananduta eskainiko dituzte beren piano-entzunaldiak, jaiotza-urtearen arabera. Larunbatean, hilak 22, 19:30ean jakinaraziko dira kategoria bakoitzeko irabazleak.

SARIAK

Kategoria bakoitzeko lehen sari absolutuaren irabazleek plaka bat eta diploma bat jasoko dute amaierako ekitaldian; eta saritutako gainerako lehiakide guztiek domina bat eta diploma bat jasoko dute, dagokien kategoria amaitu eta emaitzak iragarri ondoren.

G, H, I kategorietarako, gainera, honako sari hauek emango dira:

G kategoria: Bilboko Kontserbatorioko H kategoriako irabazlearekin partekatutako kontzertua + 750 euroko beka, kontzertu horrek eragiten dizkion mugikortasun-gastuak ordaintzeko.

H kategoria: Bilboko Kontserbatorioan G kategoriako irabazlearekin partekatutako kontzertua + 1.000 euroko beka, kontzertu horrek eragiten dizkion mugikortasun-gastuak ordaintzeko.

I. kategoria: Bi kontzertu, bata Sociedad Bilbaina elkartearentzat eta bestea Bariko (Italia) Associazione Musicale Igor Stravinsky ‘-rentzat + 1.250 euroko beka, kontzertu horiek eragiten dizkioten mugikortasun-gastuak ordaintzeko.

G, H eta I kategoriak: beren errepertorioan J.S. Bachen ‘Preludio y Fuga del Clavicémbalo bien Temperado’ interpretatzen duten parte-hartzaileek BCAM Sari Berezia jaso ahal izango dute, hau da, kontzertu bat Bilboko Kontserbatorioan + 1.000 euroko beka bat, kontzertu horrek eragiten dizkien mugikortasun-gastuak ordaintzeko.

Ekitaldi honek Bilboko Udalaren, UPV/EHUren, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren, Sociedad Bilbaina elkartearen, Associazione Musicale Igor Strawinsky fundazioaren eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren laguntza du.

Zuzendaritza artistikoa: Luca Fanelli (Ikerbasque Research Professor UPV/EHU eta BCAM, pianista) Zuzendaritza artistikoa: Ales Larrazabal (Bilboko Kontserbatorioko zuzendaria, pianista) Maite Villate (Bilboko Kontserbatorioko ikasketaburua, pianista) Antolaketa: Lucrezia Cossetti (Ikerbasque & Ramón eta Cajal Fellow UPV/EHUn).

BCAM

Bilboko bihotzean kokatua, BCAM Matematika Aplikatuen arloko lehen mailako Euskal ikerketa zentro interdiziplinarioa da, 2008an Bikaintasuneko Euskal Ikerketa Zentro (BERC) gisa sortu zena. Bere ikuspegia matematikako diziplina arteko ikerketan oinarritzen da, baita talentu zientifikoen trebakuntza eta erakarpenean eta mundu osoko aurrerapen zientifiko eta teknologikoen sustapenean ere. Zentroak hiru aldiz jaso du Severo Ochoa saria (2013, 2018 eta 2021), BCAM Europako erakunde garrantzitsuenetako bat bihurtuz. Gaur egun, 36 herrialdetako 190 ikertzailek baino gehiagok egiten dute lan BCAMen.

BCAMeko bazkideak, Bilboko Udalaz gain, Ikerbasque, Innobasque, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bizkaiko Foru Aldundia eta Petronor Innovación SL dira.

    • Basurtuko, Deustuko, Otxarkoagako eta Zorrotzako gazteek parte hartu dute lehenbiziko ‘Bizilabe Egunean’, ikasturtean landutako ideia berritzaileak Zabalgune eraikinean egin den ekitaldian azalduz.

    • 2017az geroztik Bilboko Bizilaberen xedea komunitatearen parte-hartzearekin Hiribilduko gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da.

Bilboko Bizilabeko 100 gaztek baino gehiagok 20 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztu dituzte “Bizilabe Egunaren” lehen edizioan.

Senideez gain, ikasturte amaieran Bilboko Erdiguneko Zabalgune Eraikinean egindako ekitaldian Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotzia eta Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia egon dira, Elhuyarrekin batera Bilboko Bizilabe proiektuaren erakunde sustatzailearen ordezkaritzan; bertan egon da, halaber, Elhuyarreko STEAM Hezkuntza koordinatzailea, Aitziber Lasa.

Bizilabe Elhuyarrek antolatutako proiektu bat da, gazteei bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiena, komunitate osoaren inplikazioarekin. 2023-2024 ikasturtean zehar Basurtun, Deustun, Otxarkoagan eta Zorrotzan Bizilabe eskolaz kanpoko jarduera garatu da eta guztira 139 gaztek parte hartu dute, 11 taldetan banatuta; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 88 gazte, DBHko 1. eta 2. mailako 38 gazte eta DBHko 3. eta 4. mailako 13 gazte izan dira.

Hauek dira ikasturtearen amaierako ekitaldi gisa Zabalgune Eraikinaren atarian egindako jardunaldian aurkeztu diren 20 proiektuak:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako proiektuak:

  • Errealitate birtualean ikusteko betaurrekoak egin dira. Errealitate birtualeko betaurrekoen helburu nagusia burua engainatzea da 3D irudi bat ikusten ari garela sinestaraziz.
  • Programazioa landuz “Dance dance revolution” eta “Satorra” jokoak programatu dituzte. Gainera, maketa gidari bat sortu dute.
  • Kristalizazioak: kristalak eratzeko prozedura eta horretarako behar diren materialak ikasi dituzte, eta soluzio gainasea egin dute. Kobre sulfatozko kristalak, geoda-arrautzak, kristalezko lorategiak edo fosfato monoamonikozko kristalak (ADP) fabrikatu dituzte,
  • DNA ateratzea: landare-DNA atera dute eta izaki bizidun guztiok partekatzen dugun biomolekula dela ikasi dute.
  • Pascalen printzipioa ikasi dute hidraulikako proiektuak garatuz. Fluidoen mugimendua sortuz eraikitako egituraren mugimendua eragin dute. Kasu honetan ateak, esku robotikoak eta labirintoko zubiak egin dituzte.
  • Paperezko hegazkinen ingeniaritza erronka bihurtu da. Erronka honen helburua paperezko hegazkin bat diseinatzea eta eraikitzea da, hegazkinaren diseinuak eta formak hegaldian duen eragina aztertzeko. Gainera, paperezko hegazkinak jaurtitzeko, ingeniaritzako diseinu-prozesuan oinarritutako paperezko proiektagailu bat eraiki dute.
  • Magnetismoa aztertu dute ferrofluidoak, slime magnetikoak eta elektroimanak bezalako esperimentuen bidez.
  • Eguzki Sistemaren maketa bat egin dute.
  • Argiaren propietateak aztertu dituzte hainbat esperimenturen bidez.

DBHko 1.- 4. mailako proiektuak:

  • Blind runner: itsuentzako makila bat egin dute, oztopoez ohartarazten duena.
  • Biodiesela: erabilitako eta erabili gabeko olioetatik abiatuta biodiesela ekoitzi dute eta material horien arteko aldeak aztertu dira biodiesel onena zein den zehazteko.
  • Future Street: material piezoelektrikotik energia elektrikoa sortzen duen errepide-prototipo bat fabrikatu dute.
  • Drona: 3D inprimatzeko teknikak erabiliz drone bat diseinatu eta eraiki dute. Arduino batekin programatu dute joystick analogiko batekin elkarreragiteko. Ondorioz, hegaldiaren altitudea eta dronearen inklinazioa eta mugimenduak kontrola ditzakete.
  • Hidroetxea: proiektu honetan maketa hidroelektriko bat diseinatu eta 3D inprimaketa-teknikak erabiliz eraiki dute, “pelton” motako turbina batekin.
  • Antibiograma: antibiograma teknikaren bidez elikagaietan dauden antibiotiko eta antifungiko naturalak aztertu dira eta antibiotiko komertzialekin alderatu dira. Lan honek saria jaso du Elhuyar Zientzia Azokan.
  • Hovercraft: aeroirristagailu bat eraiki dute hainbat materialekin.
  • Bideojokoa: bideojoko bat sortu dute Scratchekin haurrak elikadura-ohitura txarren inguruan kontzientziatzeko.
  • Laborantza hidroponikoa: laborantza hidroponikoa eraiki dute eta letxugak erein dituzte.
  • Kosmetiko ekologikoak: dutxa-gel bat, xanpu bat eta gorputz-krema ekologiko bat ekoitzi dituzte.
  • Pilula-banagailua: pilulak ordenan gorde eta banatzeko gailu bat sortu dute.

BIZILABE, 2017TIK HAZTEN ARI DEN SAREA

2017az geroztik Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du. Horregatik, proiektuak egiteaz gain, ikertzaile profesionalekin egindako “Parekoen Topaketa” ekimenari, Bizilaben jasotako ikertzaileen bisitei edo Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatuz egin den “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimenari esker, gazteek zientziaren eta teknologiaren esparruko eguneroko lana eta benetako erreferenteak ezagutu dituzte. Era berean, enpresetara eta zentro teknologikoetara egindako bisiten bidez inguruneko errealitate zientifikoa eta teknologikoa ezagutu ahal izan dute.

Bizilabek 2017an Deustun ateak ireki zituenetik proiektua Bilboko beste hiru gunetara zabaldu da: 2021ean Otxarkoagan jarri zen martxan, 2022an Zorrotzan eta 2023an Basurtun. 2017tik gaur egun arte 800 gaztek baino gehiagok hartu dute parte Bizilaben. Gainera, Bizilabeko komunitatea hazten joan da eta dagoeneko 25 enpresa, 43 ikastetxe eta 234 saltoki batu dira.

Urrian hasiko den 2024-2025 ikasturtean, Bilboko Bizilabe espazio berria irekiko da Esperantza Frontoian.

2024ko urritik 2025eko maiatzera “Izan ikertzaile eta asmatzaile” Bilboko Bizilabe programan parte hartzeko honako esteka honen bidez eman daiteke izenaBizilabe 2024-2025 izen emateak

SARE SOZIALAK:

  • Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena gehitu zaizkio jaialdiko artisten-zerrendari​.

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta, aurtengo edizioko kartela itxi berria den honetan, ordutegiak, artista bakoitza zein agertokitan arituko den eta Bereziak programazioa aurkeztu dira, hau da, jaialdiaren egunetan goizez, hirian eta doan antolatzen diren ekitaldiak.

Lehendik iragarritako Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels artistei honako hauek gehitu zaizkie gaur: Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena; eta, aldi berean, JPEGMAFIA, Zoe Gotusso eta Bored Lord-en kontzertuak bertan behera geratu dira. Azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia izango da, berriro ere, Bilbao BBK Live jaialdia.

BEREZIAK

2011ko ediziotik gertatzen ari den moduan, musika guztia ez da Kobetamendiko gainetik entzungo. Hirian, Bereziak ekimena indartsu dator aurten ere eta, hiru egunez, guztiontzako moduko kontzertuak izango dira, doan, hiriko zenbait gunetan.

Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiaren batera sortu du Bereziak proiektua, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita.

Ostegunean, uztailak 11, Martin Urrutiak emango dio hasiera programazioari BBK Salan, eta ostirala 12an eta larunbata 13an askotariko eskaintza izango da hiru agertokitan banatuta: Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza. Azken horretan bingo musikatua ere antolatuko du San Miguel etxeak: DJ batek alaituko du giroa kontzertu batetik besterako tartean, Bilbao BBK Live jaialdiaren historian izan diren hit garrantzitsuenak gogorarazita.

Bigarren eguna eklektiko samarra izango da musikari dagokionez: goiz eta eguerdian Chancha via Circuitoren elektronika world music latinoamerikarra ezagutzeko aukera izango dugu; R&Betik gertuago dauden erritmo urbanoagok ekarriko dizkigute Kyne eta Oddliquor artistek, eta ez ditugu gitarrak alde batera utziko, Estatuko indie panoraman ezinbesteko bihurtu diren La Habitación Roja taldeari, Parquesvr lotsabakoei eta Iñesta ahizpek osatzen dute Repion bikote elektrizatzaileari esker.

Bestalde, larunbata, hilak 13, hirugarren eta azken eguna izango da, eta Bilboko erdigunean arituko dira honako hauek: azken aldian musikaren mundura itzuli diren proiektu garrantzitsuenetako bat, Nudozurdo; Morreoren pop elektronikoa, Lisasinson riot girrrlak, Samuraïren laurogeita hamarreko hamarkadako pop-punk comebacka eta Barry B eta Teo Lucadamoren barra zorrotz eta itsaskorrak.

OSTEGUNA, UZTAILAK 11

MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, AIR –Moon Safari jotzen–, LOS PLANETAS – Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen–

Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra izan ziren Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunerako baieztatu genituen lehen artistak, eta beste batzuk gehitu zitzaizkien berehala egun horretako zerrendan, hala nola AIR elektronika talde sofistikatu frantsesa, Moon Safari disko klasikoa zuzenean aurkezten; disko horrek 25 urte baino gehiago dituen arren, kaleratu zutenean bezain atenporal izaten jarraitzen du soinuari dagokionez.

Egun horretan beste gertakari berezi bat ere izango dugu: Los Planetas taldeak Super 8, lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, eta Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute. Horietaz gain, Shygirl artistak Club Shy proiektua aurkeztuko du; elektropop eta dance-pop doinu abangoardistenekin dantzan aritzera gonbidatuko zaitu egunetik egunera bereizgarriagoa den artista horrek.

Gainera, Orbit taldeak bereizgarri duen ahots autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta Mezergen eskutik iritsiko zaigu elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.

Estatuko line-up horri stivijoes sentsazio gaztea gehituko zaio, Terapia singlea biral egin denetik gora eta gora ari baita. Aurrez baieztatuta genituen, besteak beste, El Buen Hijo talde azkar eta zakarra, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ikusi eta entzungo ditugu, era berean, Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.

OSTIRALA, UZTAILAK 12

GRACE JONES, UNDERWORLD, KHRUANGBIN, MEUTE, PARCELS, ALBERT PLA Rumbagenarios

Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones  ikonikoa izango da. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena; Grace Jones Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu, eta hit dantzagarriak aurkeztuko dizkigu, hala nola Slave to the Rhythm edo Corporate Cannibal.

Harekin batera, bigarren egunean arituko dira beste hauek ere: Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective eta MEUTE, agertokia zuzeneko emanaldiko festak dakarren energiaz betetzeko prest. Albert Pla polifazetikoa ere izango dugu: kantautorea, idazlea, musikara, komikoa, sortzailea… denetik egiten du La Mesias lanean protagonista izan den katalanak; jaialdian, Rumbagenarios ikuskizuna aurkeztuko digu.

Kataluniatik hauek ere, Bilbora etorriko dira Standstill taldekoak, 2015. urtean taldea desegin ostean berriro ere Bilbao BBK Live jaialdiko oholtzan elkartzeko. Talentu berriak ezagutzeko aukera ere izango dugu: Aiko El Grupo, minutuko bira kopuruaren biderkatzaileak riot espiritu gazte-gazteari jarraikiz; edo Karavana, ezinbestean jarraitu beharreko banda. Jaialdiaren bigarren egunean, Maria José Llergó kordobarrak denbora geldituko du bere ULTRABELLEZA lanarekin, eta Daniela Pes kantautore italiarra ere ezagutuko dugu. Galdu ezinezkoak dira, halaber, Ralphie Choo eta bere pop esperimentala, Samantha Hudson celebrity, abeslari eta performera, Oro Jondo dj folklorikoa gasolindegiko musika eginez, eta Parkineos makina musikaren erregea.

Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, garage pop-psikodelikoarekin, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

LARUNBATA, UZTAILAK 13

 ARCADE FIRE, JUNGLE, SLOWDIVE, FLOATING POINTS, ALVVAYS

Larunbaterako iragarrita genituen Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak, azken hori agur-biran, eta LewisOfMan frantziarraren pop elektroniko dotorea. Horietaz gain, Slowdive taldearen Everything Is Alive azken lana ezagutzeko aukera izango dugu, eta BBC etxearen arabera Ipar Irlandako etorkizun handieneko taldea den CHALK, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile. Islandiako Kiasmos taldeak ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua jarriko du; anglosaxoiei dagokienez, UKn biral egin den Good Neighbours bikoak Home single ezaguna (eta beste asko) eskainiko dizkigu.

Estatuko artistei dagokienez, mundu guztiaren ahotan dagoen rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua izango ditugu. Mujeres taldearen garaje doinuek Kobetamendi osoa polinizatuko dute rockaren eta adiskidetasunaren gorespenarekin; Boye bartzelonarrak ereserki hedonistak ekarriko ditu jaialdira, eta Oki Moki euskaldunek lo-fi pop-punk doinuak aurkeztuko dizkigute Getariatik. Ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless dj taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun; horrela, bada, Estatuko artisten line-up aberats eta askotarikoa geruzaz geruza aberastuko da.

BASOA. SANTUTEGI ELEKTRONIKOA BASOAREN BIHOTZEAN

Basoan proposamen solidoa izango dugu, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean Dj Tennisen erritmo biziak entzungo ditugu, Cormac irlandar DJ eta Ketioven erritmo-nahasketa queer eta sentsualak. Sofía Kourtesisek house emotiboa aurkeztuko digu dj set formatuan, eta Bartzelonan bizi den baina sortzez euskalduna den Neska espezialista dugu flora & fauna elektronikako diziplina anitzeko festak sortzen.

Ostiraleko proposamenean, talentu berritzaile eta trinkoak izango dira nagusi, hala nola Marcel Dettmann, MDR eta Bad Manners diskoetxeetako burua; eta Djrumen genero-arteko trantsizio errazak. Ogazón, zeinak house eta techno erritmoen aukeraketa bikaina eskainiko digun; Jennifer Cardini dj paristarra eta Dj Gostoso b2b Senda Fatal, Madrilgo club panoramaren barruan dauden figura dinamikoenetako bi.

Jaialdia amaitzeko, larunbatean, Nicola Cruz erdi-mitologikoak Latinoamerikako erritmo folklorikoak ekarriko dizkigu; Oaklandeko underground eszenatik zuzenean, Niki Laudaren erritmo azkar eta beroak, edo Budinok eskainiko digun Italo disco master classa. Gabrielle Kwarteng newyortarra, DJ, irratiko esatari eta komisarioa, bere setekin Berlingo Bar Panorama liluratuta utzi duena.

Basoa sortu zenetik, antolatzaileek beti nahi izan dute John Talabot izatea oasi elektroniko honi amaiera ematen diona. 4 urtez jarraian itxiera-zeremonial mitikoa egin ostean –eta ziur gaude jaialdiko erromesek esperientzia erlijiosotzat bizi izan dituztela itxiera horiek–, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, eta Kobetamendiko basoa Europako dantza-pista bereziena bihurtuko duela hitz eman digu.

LASAI. DANTZA GELDOAK BILBORA BEGIRA

Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo mantso baina intentsitate biziez gozatu nahi dutenentzat funtsezko bilgune bihurtu da. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestatu du programazioa, eta abangoardiako soinuak ekarriko ditu Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian artisten eskutik.

Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen, berriro ere, segidako hirugarren aldiz (aurreko set horietan izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, Lucient, Toni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean, JASSS artista berlindarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena hosteatzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Nazarekin batera.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioko kartela osatzeko lan handia egin dugu, emanaldi bakoitza berezia izan dadin eta, hartara, une bakoitza, nota bakoitza eta kontzertu bakoitza gozatu ahal izateko agertoki natural pribilegiatu batean. Konbinazio horrek egiten du Bilbao BBK Live ezinbesteko hitzordu udako jaialdien zirkuituaren barruan; eta ez gara gu hori esaten dugun bakarrak: Bilbao BBK Live jaialdiak honako sari hauek eskuratu ditu berriki Iberian Festival Awards sarietan: ‘Komunikazio-kanpaina onena’, ‘Jaialdi nagusi onena’ eta ‘Zuzeneko emanaldi elektroniko onena’.

Jaialdiaren antolatzaileek lurraldean errotutako eta benetako jasangarritasunarekin inoiz baino konpromiso handiagoa duen edizioa prestatu dute. Last Tour BCorp enpresa izendatu zuten 2023an eta, harrezkero, inpaktu sozial positiboa duten enpresen komunitate global horretako kide izateak jaialdiaren etengabeko hobekuntza eta barne-eraldaketa lortu nahi izatera bultzatzen gaitu. Horregatik, aurten ere lanean jarraituko dugu ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloan dugun konpromisoa hobetzeko. Mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta energia inklusioa, berdintasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira iraunkortasuna Bilbao BBK Liveren ardatz estrategiko bihurtzeko.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Salmenta jaialdiaren webgunean eta hemen: Fever Up, epeka ordaintzeko aukera izanik, eta kanpina ere izango da.

BILBAO BBK LIVE

2024ko uztailak 11, 12, 13

Kobetamendi, Bilbo

OSTEGUNA 11

Bereziak

BBK Sala

  • 13:00 MARTIN URRUTIA

Kobetamendi

Nagusia

  • 18:25 STIVIJOES
  • 20:25 SEN SENRA
  • 23:00 MASSIVE ATTACK
  • 02:00 THE PRODIGY

San Miguel

  • 17:45 DHARMACIDE
  • 19:15 SHINOVA
  • 21:35 AIR play ‘Moon Safari’
  • 00:50 LOS PLANETAS ‘Super 8’ lanaren 30. urteurrena ospatzen
  • 03:35 FOLAMOUR (A/V)

Beefeater

  • 17:30 MARTÍN DE MARTE
  • 19:20 QUERALT LAHOZ
  • 21:55 JIMENA AMARILLO
  • 00:55 MEZERG
  • 03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTA

Txiki

  • 18:25 NEWDAD
  • 20:30 CYMANDE
  • 23:10 DEATH FROM ABOVE 1979
  • 02:10 SHYGIRL presents Club Shy

Firestone

  • 17:45 EL BUEN HIJO
  • 19:25 ORBIT
  • 22:00 NUNATAK

Basoa

  • 17:00 NESKA
  • 19:30 KETIOV
  • 22:00 SOFIA KOURTESIS dj set
  • 00:30 CORMAC
  • 03:00 DJ TENNIS

Lasai

Curated by RINSE FM

  • 19:00 THRISTIAN
  • 20:30 BEN HAUKE
  • 22:00 YAW EVANS
  • 23:30 ALETHA
  • 01:00 FACTA & K-LONE
  • 03:00 FYI ROBYN

OSTIRALA 12

Bereziak

San Miguel Areatza

  • 12:15 PARQUESVR
  • 13:45 LA HABITACIÓN ROJA
  • 15:00 BINGO MUSIKATUA

St. Petroni Albiako lorategiak

  • 13:00 CHANCHA VÍA CIRCUITO
  • 14:30 REPION

Vueling Isozaki dorreak

  • 14:00 KYNE
  • 15:30 ODDLIQUOR

Kobetamendi

Nagusia

  • 18:30 MELENAS
  • 20:20 KHRUANGBIN
  • 22:40 GRACE JONES
  • 01:30 UNDERWORLD

San Miguel

  • 17:35 EZEZEZ
  • 19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO
  • 21:30 PARCELS
  • 00:05 MEUTE
  • 02:50 OVERMONO

Beefeater

  • 17:30 SILITIA
  • 19:25 STANDSTILL
  • 21:35 ALBERT PLA ‘Rumbagenarios’
  • 00:25 RALPHIE CHOO
  • 03:00 SAMANTHA HUDSON
  • 04:10 ORO JONDO
  • 05:30 PARKINEOS

Txiki

  • 18:30 KARAVANA
  • 20:50 JORDAN RAKEI
  • 23:00 EZRA COLLECTIVE
  • 01:45 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA

Firestone

  • 18:00 STR
  • 20:00 DANIELA PES
  • 22:05 AIKO EL GRUPO

Basoa

  • 17:00 DJ GOSTOSO B2B SENDA FATAL
  • 19:30 OGAZÓN
  • 22:00 DJRUM
  • 01:00 JENNIFER CARDINI
  • 04:00 MARCEL DETTMANN

Lasai

  • 19:00 TONI BASS
  • 21:00 MIGUEL AGNES
  • 23:00 XAMANA JONES
  • 01:00 BALDMAN
  • 03:00 LUCIENT

LARUNBATA 13

Bereziak

San Miguel Areatza

  • 12:15 TEO LUCADAMO
  • 13:45 BARRY B
  • 15:00 BINGO MUSIKATUA

St. Petroni Albiako lorategiak

  • 13:00 LISASINSON
  • 14:30 NUDOZURDO

Vueling Isozaki dorreak

  • 14:00 MORREO
  • 15:30 SAMURAÏ

Kobetamendi

Nagusia

  • 18:25 ALCALÁ NORTE
  • 20:15 EL COLUMPIO ASESINO
  • 22:35 JUNGLE
  • 01:30 ARCADE FIRE

San Miguel

  • 17:40 AIRU
  • 19:20 ZEA MAYS
  • 21:20 SLOWDIVE
  • 00:15 KIASMOS
  • 03:05 FLOATING POINTS

Beefeater

  • 17:30 OKI MOKI
  • 21:30 LOS BITCHOS
  • 21:30 LEWIS OFMAN
  • 00:30 ALVVAYS
  • 03:10 NERVE AGENT
  • 04:30 BITXEANDO honako hauekin: INÉS HERNAND + DANILESS + DAVID VAN BYLEN

Txiki

  • 18:30 GOOD NEIGHBOURS
  • 20:30 MULATU ASTATKE
  • 23:20 NONAME
  • 01:45 MUJERES

Firestone

  • 17:45 BOYE
  • 19:35 ALBA MORENA
  • 22:00 CHALK

Basoa

  • 17:00 NIKI LAUDA
  • 19:30 GABRIELLE KWARTENG
  • 22:00 BUDINO
  • 01:00 NICOLA CRUZ
  • 04:00 JOHN TALABOT

Lasai

Curated by JASSS

  • 19:00 NATHAN MICAY
  • 21:30 LYDO
  • 00:00 NAZAR
  • 02:00 JASSS

Salmenta orokorra

BONU-ESKAINTZA: 175€

Eguneko sarrerak: 75€

Kanpina 4 gau: 25€

Bonua + kanpina: 200€

Salmenta hemen: bilbaobbklive.com eta Fever Up

#BilbaoBBKLive

bilbaobbklive.com

  • 50.827 pertsona batu dira San Mamesen maiatzaren 25ean FC Bartzelona eta Olympique Lyonnaisen arteko finalaz gozatzeko.

  • Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final baten asistentzia errekorra asteburu honetara arte Municheko Olympiastadiok zuen, 2012ko finalean 50.212 pertsona bildu baitzituen.

  • Kirol-ekitaldi historikoa izan da hiriarentzat eta lurraldearentzat, larunbat hau jardueraz, emozioz eta giro onez betetako eguna izanik.

Bilboko UEFA Women’s Champions League 2024 Finalak historia egin duasistentzia errekorra lortu baita lehiaketa honetako final batean, San Mamesen 50.827 pertsona batuz.

Orain arte, Municheko Olympiastadiok (Estadio Olinpikoak), ia 70.000 ikuslerentzako edukierarekin, zuen UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final bateko asistentzia errekorra: 50.212 pertsona bildu ziren 2012ko finalean, Olympique Lyonnais eta FFC Frankfurt taldeen artekoan.

Hamabi urte geroago, San Mamesek errekor hori hautsi du, eta 50.827 pertsona bildu ditu, 2012an baino 615 pertsona gehiago.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egin dute nazioarteko kirol-ekitaldi hau arrakastatsua izan dadin. Lehenengoz egin da final hau Bilbon eta Euskadin publikoarekin jokatu den lehenengoa izan da. Ekitaldi hau sustatu duten euskal erakundeek azpimarratu dutenez, “emakumeek futbolean eta kirolean duten papera aldarrikatu nahi izan dugu, baita kirol-ekitaldi handiak antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi”.   

  • Garbiketa Zerbitzuko txandak indartuko dira, baita Udaltzaingoko eta Babes Zibileko guardiak ere; azken kasu horretan, lurrean eta ibaian, bietan egongo dira.

  • Egunean zehar Bilbora etortzen diren edo urian zehar batetik bestera joan nahi duten pertsona guztiei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, ibilgailu pribatua erabili beharrean.

Datorren zapatuan, maiatzak 25, UEFAren Women ‘s Champions League-ko finala jokatuko da Bilbon, eta horrek herritarrei eragingo die, hainbat eremutan.

Horregatik, dispositibo koordinatu bat izateko lanean dihardute azken asteetan Udaleko sail batzuk: Segurtasuna, Mugikortasuna, Zerbitzuak, Espazio Publikoa… Gainera, komunikazioa indartu da, herritarrek ekitaldi horrek sortuko dituen endredoen berri izan dezaten.

Dispositibo horretan aparkaleku-erreserbak aurreikusi dira. Horrek eragina izango du, batez ere, Abando eta Indautxu auzoetan, baita San Mames inguruan ere, 18:00etatik aurrera partidua han jokatuko da-eta.

Ingurune horretan, Ligako partiduetan egiten diren aparkaleku-erreserba berberak aurreikusi dira, baina ohi baino lehen hasiko dira; izan ere, eremu horiek libre geratu beharko dute bezperan, barikuan, hilak 24, bi taldeek joko-zelaian entrenatuko dutelako.    Hain zuzen ere, barikuko 09:00etatik kale hauetan ezin izango da aparkatu: Felipe Serrate – Sabino Arana eta Ventosa bidearen artean –, Luis Briñas – Felipe Serrate eta Juan Antonio Zunzunegui artean –, Urkixo zumarkalea – Sabino Arana eta Luis Briñas artean – eta Ventosa bidea– Olabeaga aldapa eta Felipe Serrate artean –.

Uriko beste gune batzuetan ere jendetza handia izatea aurreikusten da. Bartzelona Futbol Club taldeak eta Olympique Lyonnais taldeak jokatuko dute finala eta euren zaleak, hurrenez hurren, Casilda Iturrizar parkean eta Indautxu plazan elkartuko dira.   Bi puntu horietan, poliziaren zaintza egongo da, eta, zaleek  galtzada ere hartzen badute, uneka trafiko-etenak egitea aurreikusita dago.  Era berean, seinalista-talde egongo da inguru horien eta futbol-zelaiaren artean, zaleek joan-etorriak errazteko.

Zaleen elkarguneak 10:00etatik 21:30era egongo dira irekita. Indautxu plazan ez da aparkaleku-erreserbarik aurreikusi; José Anselmo Clavé pasealekuko (Casilda Iturrizar parkean) aparkalekuak, ordea, okupatu egingo dira.

Eta talde bien zaleen autobusak egongo diren eremuan ere kenduko dira aparkalekuak.  Bartzelona Futbol Club taldearena Clavé pasealekua, Abandoibarra eta Itsasmuseoa izango dira; Olympique Lyonnais taldearena, Trenbideko etorbidea –inguru horretan aparkaleku batzuk kendu beharko dira–.

Zelaiaren inguruko trafiko-mozketen ordutegiak jende kopuruaren, oinezkoen fluxuaren (partidua hasi aurretik) eta partiduaren iraupenaren araberakoak izango dira.

Egunean zehar Bilbora etortzen diren edo urian zehar batetik bestera joan nahi duten pertsona guztiei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, ibilgailu pribatua erabili beharrean.

Era berean, zelaira joateko asmoa duten pertsonei garaiz joateko gomendatzen zaie, jende-pilaketak saihesteko eta partiduaren aurretik egingo den ekitaldiaz gozatu ahal izateko.

UEFA Women’s Champions League-eko sponsor ofizialen aktibazio gunea San Mames inguruan egongo da, eta musika eta adin guztietarako doako jarduerak eskainiko dira bertan, larunbatean 10:00etatik 17:30etara. Partidaren amaiera-txistua jo eta 45 minutura, aktibazio gune hau berriro irekiko da 22:00ak arte. UWCLren denda ofiziala ere, San Mameseko zabalgunean bertan egongo da, ostiralean 17:00etatik aurrera eta larunbatean 10:00etatik aurrera zabalik egonik. Itsasmuseo inguruan, ostiralean 11:00etatik 22:00etara eta larunbatean 10:00etatik 17:00etara, zelai puzgarri bat eta plataforma flotagarri bat jarriko dira ibaiaren gainean.

Informazio gehiagohttps://final2024bilbao.com/guia-util

GARBIKETA ETA HONDAKINEN KUDEAKETA

Horrelako ekitaldi jendetsuetan ohi denez, Bilboko Udalak ahalegin berezia egingo du garbiketan eta hondakinak batzen, bermatzearren, hala, uria egoera ezin hobean egongo dela partidua jokatu baino lehenago, jokatu bitartean eta ondoren.

Kaleak garbitzeko eta hondakinak biltzeko zerbitzuak lanerako txandak, ekintzak eta lana bera antolatu ditu, ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin ingurumenarentzat eta Garapen Jasangarriaren Helburuen araberakoa izan dadin.

Hala, garbiketa-operatibo berezi bat planifikatu da, San Mames ingururako ez ezik, zaleen elkarguneetarako eta Itsasmuseoaren inguruetarako ere; azken honetan, ibaiaren gainean plataforma flotagarri bat eta zelai bat (puzgarria) jarriko dira-eta. Operatibo berezi horretan arituko dira 57 langile, hondakin-mota desberdinak batzeko 4 kamioi, espaloiak ekortzeko makinak, urez garbitzen duten makinak…Zapatuko hiru txandatan eta domeka goizeko txandan ariko dira lanean; garbiketa-operatiboa amaitutzat joko da orduan.

164 edukiontzi eta hondakinak bereizita jasotzeko ontzi bereziak jarriko dira; horietako 48 San Mames inguruan jarriko dira, beira eta ontziak behar bezala bereizteko.

Halandaze, Zerbitzuetako eta Bizi Kalitateko Sailak gogorarazten du kontsumo arduratsua egin behar dela eta hondakin bakoitza (ontziak eta beira) dagokion zaborrontzian utzi behar dela, jatorrian birziklatzea errazte aldera eta jaia ingurumenaren aldetik jasangarria izan dadin eta hala, Bilbok nazioarte-mailan merezi duen irudia emateko.

OSTALARITZAKO ORDUTEGIAK LUZATZEA

Bilboko Udalak erabaki du maiatzaren 25ean (zapatua) ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatzea, UEFA Women’s Champions League-ko finala dela eta.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori

Ordutegia ostalaritzako lokal guztientzat luzatuko da, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, ohiko ordutegia dutelako. Establezimenduen kanpoaldean edariak kontsumitzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

SARE SOZIALAK: