• Gaurtik, urtarrilaren 13tik, urtarrilaren 22ra bitartean, Bilbon erroldatutako langabeek esteka honetan izena eman ahal izango dute udal-programan parte hartzeko, zeinak laguntza eta prestakuntzaren bidez 50 pertsona lan-merkatuan sartzea erraztuko duen.

  • Proiektuaren edizio berria otsailaren 10ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da eta enplegagarritasuna hobetzea izango du helburu, batez ere kolektibo zaurgarrienen artean, tresnak eta ezagutza emanez.

Bilboko UdalakBilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, gaur, astelehena, urtarrilak 13, ireki du Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 edizio berrian izena emateko epea, urtarrilaren 22an amaituko dena. Udal-programa hori hirian erroldatuta dauden eta lan-merkatuan sartzeko laguntza behar duten langabeei zuzenduta dago.

Aldi horretan izena eman dutenen artean hautaketa-prozesua egin ostean, otsailaren 10etik martxoaren 31ra bitartean, Bilbon bizi diren 50 langabek aukera izango dute beren talentuaren garapena erraztuko duten zeharkako trebetasunak identifikatu eta entrenatzeko, bai eta beren enplegagarritasun-maila handituko duten tresnak, estrategiak eta kontaktuak ezagutzeko ere.

Parte-hartzaileen artean lehentasunezko kolektibo ez baztertzaileak izango dira emakumeak, 35 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak, bai eta iraupen luzeko langabeak diren bilbotarrak ere.

55 ORDUKO PRESTAKUNTZA ETA LAGUNTZA

Hona hemen Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programa osatuko duten ekintzakBanakako laguntza jasotzeko hamar orduko bost saio egingo dira hasierako diagnostikoa egiteko, CVa birdiseinatzeko, sare sozialetan posizionatzeko eta ekintza-plan indibidualizatua egiteko. Gainera, bost orduko zazpi talde-saio egongo dira, non autoezagutza, marka pertsonala, oratoria, tresna digitalak, lan-aktibazioa eta enpleguari lotutako trantsizio berdea landuko diren. Parte-hartzaileek lan-eskaintzak mapatzeko eta merkatua aztertzeko banakako sei ordu izango dituzte, baita merkatuko joerei buruzko jardunaldi batera joateko lau ordu ere.

Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programak laneratzeko laguntza ematen die proiektuan parte hartzen duten 50 pertsonei, eta trantsizio teknologiko-digitalari, energetiko-klimatikoari eta soziosanitarioari lotutako sektoreetan zentratuko da.

Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programari buruzko informazio gehiago jaso edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak posta elektronikoz (enplegua@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz 94.420.53.21 zenbakian egin daitezke.

Izena emateko inprimakia: https://forms.office.com/e/qLVFiGwNcU

SARE SOZIALAK:

  • 2024/2025 aldirako diseinatu diren enplegu-planek 505 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon. Aurrekontua, guztira, ia 9,4 milioi eurokoa izango da eta horietatik 2 milioi € baino gehiago Udalak emango ditu. 

  • “Lehen Lan-Esperientzia” izeneko programa erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago eta beraiei ematen zaien laguntza sustatzeko ardatz nagusienetakoa da. Aurten 505 lanpostu sortuko dira, iazko edizioan baino 18 gehiago.

  • Azaroak 18an hasiko da tokiko enpresek laguntzak eskatzeko epea, hala, kontratazioa sustatzeko eta Hiribilduan kalitatezko enplegua sortzeko.

  • 2024an, Bilboko enpresetako langileen afiliazioa batez beste 192.350 pertsonetakoa da eta zifra historikoa da, iazko aldi berean baino 6.965 lanpostu gehiago baitira.

Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, eta Mikel Torresek, Bigarren Lehendakariordeak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburuak, gaur aurkeztu dute Bilbon 2024-2025 urteetan martxan jarriko den Enplegu-Plana. Planaren helburua lanpostu berriak sortzea, Bilboko jarduera ekonomikoa sustatzea eta zaurgarritasun egoera larriagoan dauden kolektiboak laneratzea erraztea da. Edizio honetako lehentasunezko publikoa, orokorrean LANGABEAKEMAKUMEAK eta, bereziki, GAZTEAK izango dira.

Apustua bilbotar gazteek kalitatezko enplegua izatea da. Horretarako, Lehen Lan Esperientzia izeneko programa indartu da. Programa hori unibertsitate-ikasketak egin dituzten edo erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketa ikasi duten eta ikasketa horiek orain dela hiru urte baino gutxiago bukatu dituzten 30 urte baino gutxiagoko gazteei zuzenduta dago.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak azaldu duenez: “aurten lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak sortzea indartu nahi dugu, bereziki, gazteentzat. Gainera, prestakuntza-plan indibidualizatuak eta pertsonalizatuak izango dituzte, eta lan-merkatuaren benetako beharrei erreparatuko zaie. Gazteen oztopo nagusietako bat esperientzia-falta da, eta programa espezializatuen bitartez gazteei laguntzeko lan egiten dugu, tokiko talentua fidelizatuz”. “Beste konpromiso bat programa hauetan emakumeen parte-hartze tasa mantentzea da. Azken edizioan %55 baino gehiagokoa izan zen”.

Bilboko 2024/2025 Enplegu Plana aurkeztu dute gaur udaletxeko Arabiar Aretoan, eta planak argi uzten du beharrezkoa dela udalek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak batera lan egitea. Aurrekoarekin lotuta, EAEko Enpleguaren Lege berriaren bitartez, udalaren papera indartu daiteke, plangintza hobetzen da eta udalaren proiektuen finantzaketa bermatzen da. “Bilbon gobernantza eredu kolaboratiboaren alde egiten dugu”, azpimarratu du Alkateak.

Mikel Torres bigarren Lehendakariordeak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenaren arabera, Mikel Torresek, bigarren Lehendakariordeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburuak, azaldu duenez: “Sailaren lehentasuna herritar guztientzat enplegua (kantitatean zein kalitatean) sustatzeko politikak bultzatzen jarraitzea da. Soldata bidezkoekin eta lan-baldintza egokiekin, eta, betiere, osasun- eta segurtasun-parametroak betez. Enplegu duina eta egokia, etorkizunean bizi-proiektua izatea eta talentua bertan geratzea ahalbidetzen duena, lurraldeko enpresetan fidelizatzeko”.

Horretarako, Lanbidek EAEko toki-erakundeek enplegua sustatzeko hiru programa finantzatu ditu aurten. “Plan horietan 32.659.404 euro inbertitu dira guztira. Aurrekontu horri esker, guztira 2.489 kontratazio finantzatu dira. Horietatik 1.674 toki-erakundeek egin dituzte eta sei eta hamabi hilabete arteko kontratazioak izango dira. Hala, kontratatutakoek esperientzia eskuratuko dute eta, horri esker, langabeen enplegagarritasuna hobetuko da. Gainerako 815 kontratuak toki-enpresek egindako kontratu mugagabeak izan dira. Horrek ziurtatzen du toki-enpresetan laneratzeko laguntza eskaintzen dela eta sistemak funtzionatu egiten duela”, azpimarratu du Mikel Torresek.

‘LEHEN LAN-ESPERIENTZIAREN’ ALDEKO APUSTUA

2024/2025 urteetarako diseinatu den Bilboko Enplegu Planak 505 lanpostu berri sortuko ditu guztira: 404 lanpostu Enpleguaren Plan Arruntekoak dira, eta horietatik 246 tokiko enpresa pribatuek Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek eta Bilboko Udalak ematen dituzten laguntzekin egindako kontratazioak dira, eta 158 Bilboko Udalak, udal-arloek edo -erakundeek erabilgarritasun edo interes publikoko jardueretarako egindako kontratazioak dira.

Gazteen aldeko apustua sustatzeko, ‘Gazteen Enplegu Planean’ 46 lanpostu berri sortuko dira (Bilboko Udalak, udal-arloek edo -erakundeek urtebeteko kontratazio zuzenak egingo dituzte) eta ‘Lehen Lan Esperientziak’ eskuratzeko 55 enplegu ere sortuko dira. Proiektu hori aurreko edizioan Gazteen Enplegu Plana indartzeko proiektu pilotua izan zen, eta aurten programa irmo gisa finkatu da eta aurreko edizioan baino 18 lanpostu gehiago izango ditu. Gazteei 101 kontratazio egingo zaizkie guztira.

Enplegu Planaren edizio honetarako aurrekontua 9.342.957 eurokoa izango da; horietatik 7,3 milioi euro Eusko Jaurlaritzak emango ditu eta 2 milioi € baino gehiago Bilboko Udalak. Hala, udal-partida handitu egin da iazko 2023/2024 edizioarekin alderatuta (1.604.356 €).

BILBON TALENTUA GARATZEKO ESTRATEGIA

Enplegagarritasuna sustatzeko eta talentua erakartzea eta fidelizatzea bultzatzeko, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hirian talentua garatzeko zeharkako estrategia bat diseinatu du eta arreta osoa jarri die, besteak beste, Enplegu Planean parte hartzen dutenei, hala, kolektibo horri laneratzen laguntzeko. Horretarako, beren gaitasunak eta profilak merkatuaren beharretara egokitzen lagundu die.

Alde batetik, Bilbon talentua garatzeko estrategiaren helburua hiribilduko biztanle bakoitzaren talentua garatzea errazten duten zeharkako trebetasunak identifikatzea eta entrenatzea da. Gainera, estrategia horri esker, parte-hartzaileek tresnak, ezagutzak, estrategiak eta kontaktuak eskuratzen dituzte. Lana bilatzean gertatzen diren prozesu emozionaletan ere laguntzen zaie. Modu horretan, Enpleguaren 2024/2025 Plana osatu eta indartu da; laguntza indibidualizatuak, taldekako prestakuntzak eta topaketak eta bilerak egingo dira enpresekin, merkatuaren joerak ezagutze aldera.

BILBOKO ENPLEGUA: HISTORIAKO ZIFRARIK ONENAK

2024ko urtarriletik irailera, Bilboko enpresetako langileen afiliazioa batez beste 192.350 pertsonakoa izan da eta gaur egun, iazko aldi berean baino 6.965 lanpostu gehiago (%3,8 gehiago) daude hirian. Zifra hori errekorra izateaz gain, irailean emakumeentzat hobeto banatu ziren lanpostuak. Izan ere, emakumeak landunen %56 izan ziren. Urteko batezbestekoan, zerbitzuen sektoreak hiribilduko enpresen enpleguaren %90 hartzen du eta % 4 hazi da. Sektore horren barnean, ostalaritza (%7,6) eta ostatuak (%7,3) dira 2023rekin alderatuta gehien hazi diren jarduerak. Datu absolutuetan, zerbitzu aurreratuak izan dira hobekien garatu direnak, 1.495 enplegu gehiagorekin.

Gainera, Biztanleriaren Jardueraren arabera sailkatzeko Inkestak (BJA) eta Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) afiliazio-datu horiek berresten dituzte; horien arabera, hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasak jaitsi egin dira eta BJAren arabera % 8,7n geratu dira eta BAIren arabera % 8,5en.

ENPRESEK ENPLEGU-PLANETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko estrategia gisa, ENPRESA pribatuek 2024/2025 urteetako enplegu-planetan kontratazioak egiteko laguntza 1.837.540 eurokoa izango da. Dirulaguntza jasoko duten tokiko enpresek 10.000 eurora arte jaso ahalko dituzte kontratu mugagabe bakoitzeko.

Lantokiak Bilbon dituzten eta bertan jarduten duten tokiko enpresek datorren astelehenean, azaroak 18, 10:00etan, eskatu ahal izango dituzte laguntzak  www.bilbaoayudascontratacion.eus web-orrian. Laguntzak 2024ko abenduaren 20ko 15:00ak arte eskatu ahal izango dira eta eskariak aurkezpen-ordenaren arabera sailkatuko dira.

246 kontratu mugagabek jasoko dute dirulaguntza, lanaldi osoan edo partzialean, lanaldiaren gutxieneko % 50ekin. Gainera, kontratazioekin, sei hilabete lehenago enpresak duen batezbesteko plantillan enplegu garbia sortuko da.

Kontratatutakoek baldintza hauek bete beharko dituzte: langabezian egotea; hau da, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean edo Langile Autonomoen Araubide Berezian altan emanda ez egotea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta altan egotea eta Bilbon erroldatuta egotea eta legezko bizilekua bertan izatea.

2024/2025 ENPLEGU-PLANAREN HIRU LERRO NAGUSIAK

1-. ENPLEGU ARRUNTEKO PLANA

Plan horrek, kontratuak bide bikoitzetik egitea sustatzen du:

  • Bilboko Udalaren bitartez.
  • Hiriko enpresa pribatuen bidez.

Bi modalitateetan parte hartu dezakete hauek:

  • Langabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa altan emanda daudenak.
  • Bilboko egoiliarrak.
  • Kontratatutako guztien % 55 gutxienez emakumeak izan behar dira.

Udalean eta udal-sozietateetan egindako kontratazioak:

Kontratazioak sei hilabeterako egingo dira eta kontratatutakoek udalaren askotariko proiektuetan lan egingo dute: besteak beste, instalazioak eta eraikinak berreskuratzeko udal-bulegoak zaharberritu eta egokitzea; zerbitzuak digitalizatzea eta sareak eta marketina sustatzea informazioaren komunikazioa hobetzeko eta udal-zerbitzuak digitalizatzen aurrera egitea; udal- eta hiri-zerbitzuak hobetzea, udalaren ondare higiezina berrikustea eta sailkatzea; kultur-programak, etab.

Hiriko enpresa pribatuetako kontratazioak:

Erakunde-dirulaguntzak indartu eta gehitu dira. Izan ere,  kontratuak mugagabeak izan beharko dira, modu horretan, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko. Laguntzak lantokia Bilbon duten eta jarduera ekonomikoa bertan gauzatzen duten tokiko enpresei bideratuta daude.

Laguntza-motak EZBERDINAK izango dira:

10.000 eurora arteko laguntzak lanaldi osoko kontratu bakoitzeko eta 7.500,00 eurora arteko laguntzak iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko. Kontratu horiek artistei eta ikuskizun publikoetako teknikariei eta laguntzaileei egingo zaizkie, lanaldi osokoak izango dira eta sei hilabetekoak edo gehiagokoak edo lan egindako lanaldi partzialeko zati proportzionalekoak izango dira, baldin eta kontratatutako pertsonak kolektibo hauetakoak badira:

  • DSBEren titularrak eta DSBEren onuradunak.
  • 35 urtetik beherakoak.
  • Epe luzeko langabetuak.
  • 55 urtetik gorakoak.

8.000 eurora arteko laguntzak, lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, baldin eta aurreko baldintzak betetzen ez badira. Lanaldi partzialean kontratatuz gero, dirulaguntza lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da.

3.000 eurora  arteko laguntzak, artistei eta ikuskizun publikoetako teknikariei eta laguntzaileei egindako iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko, lanaldi osoan eta hiru hilabeterako. Eta 6.000 eurora arteko laguntzak, sei hilabeteko edo gehiagoko  lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioetan edo hiru eta sei hilabete artekoetan, dirulaguntza lanaldiarekiko eta/edo lan egindako denborarekiko proportzionala izango da.

Dirulaguntzen zenbateko guztiek % 10 osagarria jasoko dute emakumeak kontratatzen direnean.

2-. GAZTEEN ENPLEGU-PLANA

Plan berezi bat da, eta bere helburua Bilboko gazteen langabezia modu espezifikoagoan jorratzea eta gazteen enplegagarritasuna hobetzea da. Langabe dauden eta erdi-mailako edo goi-mailako titulazio akademikoa duten 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Parte hartu nahi dutenak Lanbiden eta Gazteen Berme Sisteman izena emanda egon beharko dira, eta, horrela, beren enplegagarritasuna hobetuko da, lan-esperientzia eskuratuko dutelako.

Zuzeneko lanpostuak sortuko dira eta lanaldi osoko hamabi hilabeteko kontratazioak gauzatuko dira. Toki-eremutik sustatuko dira eta zuzenean egingo dituzte Bilboko Udalak edo udal-arloek eta -erakundeek.

  • Kontratazio guztiak 2024ko azaroaren 30aren aurretik hasi behar dira.

Askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatuko dira, besteak beste, prestakuntza hauek egin dituztenak: administrazioa, teknologia berriak, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza baliabideak, web-proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, ingeniaritza, ekonomia, hezkuntza, kultura-programazioa, turismo-sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, ingurumena eta gizarte-lana.

Enplegu Arrunteko Planean bezala, eskaintzak zuzenean kudeatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta hautagaitzak Bilbao Ekintza udal-sozietatera bideratuko ditu.

3-. LEHEN LAN-ESPERIENTZIA

Gazteen enplegu-programa indartzeko plana da. Orain dela hiru urte baino gutxiago unibertsitate- ikasketak bukatu dituzten edo erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketa ikasi duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatuko dira.

ESPERIENTZIA OSO ONGI BALORATUA

Enplegu-planak ebaluatzeko eta diseinatzeko ezinbesteko tresnetako bat inpaktu- eta gogobetetze-azterlanak dira; inkesten bitartez egiten dira eta programetako parte-hartzaileek eta enpresa kontratatzaileek betetzen dituzte.

Azken inkestaren arabera, Bilboko 2023/2024 Enplegu Planetan parte hartu zutenen %89,6 pozik zeuden izandako esperientziarekin. Nagusiki, eskuratutako lan-esperientzia (%79,3) eta beren espektatiben betetze-maila (% 79,8) baloratu zituzten. Gainera, %92k esan zuten esperientzia errepikatuko luketela eta beste batzuei parte hartzeko gomendatuko lieketela. Iazko edizioko Enplegu Planetan parte hartu zutenen %43 gaur egun lanean daude edo lanean egon dira.

Laguntzak jaso zituzten enpresei dagokienez, %95ek baieztatu zuten oso pozik daudela programarekin. Halaber, kontratatu zirenen %56k enpresan lanean jarraitzen dute eta guztiek dituzte kontratu mugagabeak; horietatik %70ek lanaldi osoko kontratuak dituzte. Beste alde batetik, alderdi guztiek egindako balorazio positiboaren ondorioz, enpresen %77k 2024an kontratazio berriak egin dituzte edo horretarako asmoa dute.

  • Formula Student Bizkaia Bilboko Udalaren lankidetza duen proiektua da, ikasleak lan-mundura hurbiltzea helburu duena.

  • Aurkeztutako monoplazak lau motorreko sistema du gurpiletan eta 600 Veko bateria batez elikatzen da, 190 ZPeko potentzia (140 kW) lortzeko aukerarekin.

Formula Student Bizkaiak FSB2024 monoplaza aurkeztu du Bizkaia Aretoan, eta horrexekin lehiatuko da aurtengo uztail eta abuztuan Silverstoneko Formula Student (FSUK) eta Montmeloko Formula Student (FSS) lehiaketetan.

Ekitaldian izan dira Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia.

Ondoren, taldeak FSB2024 monoplaza diseinatu eta fabrikatzeko ikasturte osoan egindako prozesua deskribatu eta ibilgailua erakutsi du ekitaldiari amaiera emateko, gidatze autonomorako sistemetan garatu dituen aurrerapenak nabarmenduz. FSB2024 monoplaza lasterketetarako prototipo berritzaile eta erabat elektrikoa da, eta gurpiletan duen lau motorreko sistemari esker eta trakzioa kontrolatzeko sistema elektroniko propioaren nahiz karbono-zuntzezko pakete aerodinamiko berritzailearen laguntzaz, 190 ZPeko potentzia (140 kW) lortzeko gaitasuna du.

Formula Student Bizkaia 70 ikaslek eta 3 irakaslek osatutako taldea da. Proiektuaren helburu nagusia ikasleak lan mundura hurbiltzea da. Horretarako, proiektuak proposatzen duen prestakuntza-ibilbideak eginkizun bat eta prestakuntza-programa bat esleitzen dizkio ikasle bakoitzari, ibilgailuaren elementuetako bati lotutako proiektu bat lantzeko.

Horrela, ikasleek erantzukizun handiagoa hartu eta taldean lan egiten, gatazkak konpontzen, denbora eta baliabide materialak kudeatzen, eta lideratzen ikasten dute, gure lan-ingurunean eskaera handi-handia duten gaitasunak lortuz.

Formula Student Bizkaia berrikuntzaren aldeko proiektua izan da beti, baina Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) alde batera utzi gabe. Formula Student Bizkaia erreferentziazko proiektua da EHUAgenda2030 delakoaren barruan, eta STEAM bokazioen bultzatzailetzat aitortu dute STEAM Sarietan.

SARE SOZIALAK

  • Emakume profesionalek beren lan-jardunean dituzten erronkez hitz egin diete  Zabalgune Eraikinean bildu diren 80 gazteei eta, gazteek Bizilaben lantzen ari diren STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) proiektuez hitz egin diete 19 emakume profesionalei.

  • Zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko erreferenteak gazteei hurbiltzeko beste urrats bat egin nahi izan da.

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilabe ekimenaren baitan Bilboko Zabalgune Eraikinean egin den Parekoen Topaketa ekimenean zientziaren eta teknologiaren eremu profesionaleko Bilboko 19 emakumek eta Bizilabe programako 10-16 urte bitarteko 80 gazteek batzuk eta besteek eskuartean dituzten proiektuez jardun dira.

Mahai bakoitzean zientzialari bana eta gazte talde bat egon dira. Lehenik, emakume profesionalak bere burua aurkeztu eta egiten duen lanaren berri eman die gazteei eta, ostean, gazteek Bizilabe programan egiten ari diren proiektuaren berri eman diote profesionalari. Ideiak elkar trukatuta, zientzialariak zenbait iradokizun eta aholku eman dizkie gazteei eta, gazteek zientzialariari galderak eginez, bere jarduna gehiago ezagutzeko aukera izan dute.

Segidan, mahaiez mahai mugitu dira zientzialariak, ideia elkartrukea mahai bakoitzean errepikatuz. Ekimen honi esker, gazteek lehen eskutik ezagutzen dute zientziaren eta teknologiaren eremuko profesionalen lana, eremu horietako emakumezkoak ikusarazten da eta gazteek esku artean dituzten proiektuak garatzeko aholkuak jasotzen dituzte.

Parekoen topaketa Bilbon egiten den 3. aldia daBizilabe Bilbao 2017an martxan jarri zen eskolaz kanpoko jarduera da eta gazteek zientzia eta teknologia lantzen dute bertan. Arlo horiekiko interesa pizteko orduan, eragin handia dute aisialdian egiten diren ekintzek. Ondorioz, oso garrantzitsua da Bilboko erakunde desberdinen arteko saretzea (instituzio eta erakundeak, ikastetxeak, enpresak, familiak…) eta saretze horren emaitza da, besteak beste, “Parekoen Topaketa”.

Parekoen Topaketan parte hartu duten ikertzaileak:

  • Elena Alberdi Alfonso (UPV/EHU eta Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Cristina Galán (BCAM Basque Center For Applied Mathematics)
  • Isabel Barriocanal Benito (Ingeteam)
  • Leire Gómez (Formula Student Bizkaia)
  • Alazne Rodríguez (HPD Engineering -Grupo Veolia- Water Technologies)
  • Pilar Pareja (ETS Euskal Trenbide Sarea)
  • Adhara Gaminde (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Arantza Muguruza Montero(UPV/EHU eta Bizilabe)
  • Irati Díez Virto (Bizilabe)
  • Amaia Leunda Esnaola (Proiektu pertsonala)
  • Maialen Martínez Preciado (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • María Torrecilla Sesma (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Noelia Andollo Victoriano (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Alazne Bergüices Herrero (Proiektu pertsonala)
  • Maialen García Sarasa (VICOMTECH)
  • Beatriz Chávarri (IDOM)
  • Sofia Ruiz de Gauna (UPV/EHU)
  • Inmaculada Hernáez (UPV/EHU)
  • Itziar Casado O’Mara (UPV/EHU)

Informazio gehiagorakohttps://bizilabe.elhuyar.eus/eu?set_language=eu

  • Langabezian dauden eta ikasketarik ez duten edo oinarrizko ikasketak dituzten 30 urtera arteko hamar gazterentzat da; hasieran prestakuntza bat eskainiko zaie adineko pertsonei lagun egiteari buruz, eta gero sei hilabeteko kontratua egingo zaie.

  • ZUREKIN belaunaldi arteko proiektua Bilbao Ekintzak bultzatzen du, batez ere Otxarkoagan bizi diren pertsonentzat, eta Lanbidek eta Europako Gizarte Fondoak finantzatzen dute.

Bilboko Udalak ZUREKIN belaunaldi arteko proiektua bultzatzen du Bilbao Ekintzaren bitartez. Otxarkoagan bizi diren eta 30 urte bete ez dituzten hamar gazte langaberentzat da, adineko pertsonei lagun egiteko. Aldez aurretik prestakuntza-prozesu bat eskainiko zaie, eta gero 6 hilabetez kontratatuko dituzte. Proiektu osoan zehar lan-orientazioa eskainiko zaie.

Ekimen hau Lanbidek eta Europako Gizarte Fondoak finantzatzen dute eta, “Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektuak. Arreta lehenetsia duten kolektiboak” izeneko proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdiaren barruan dago. Tendel elkarteak kudeatuko du.

LANGABEZIAN ETA IKASKETARIK GABE

Programa hau 30 urtetik beherako hamar gazte langabeturentzat da, ikasketarik ez edo oinarrizko ikasketak dituztenak, sektore soziosanitarioaren alorreko prestakuntzarik gabekoak, ahal dela Otxarkoagako auzoan bizi direnak.

Proiektuak, hasieran, 120 orduko prestakuntza ematen du adineko pertsonei lagun egiteari buruz. Gero 6 hilabeteko kontratua egiten zaie lansaioaren % 75ean, eta proiektu osoan zehar lan-orientazioa ematen zaie.

Parte-hartzaileen hasierako aukeraketa Lanbideren bitartez egiten da. Helburuak hauek dira: enplegagarritasuna hobetzea; zaintzaren eremuan prestakuntza eta lan-esperientzia eskuratzea; gerora laneratzea aktibatzea, lagun egitearen eta lan-orientazioaren bidez; komunitatean modu aktiboan parte hartzea sustatzea; ezagutzak eta esperientziak trukatzea, eta belaunaldi arteko ikaskuntza garatzea.

NAHI EZ DEN BAKARDADEA MURRIZTEA

Adineko pertsonentzat, bestalde, proiektu honen bidez “nahi ez den bakardadearen” sentimendua murriztu nahi da. Autonomia pertsonala areagotzeko baliabideak eta laguntza eman gura zaizkie, komunitatean modu aktiboan parte har dezatela sustatu, eta ezagutzak eta esperientziak trukatu, betiere belaunaldi arteko ikaskuntzaren testuinguruan.

Ekimen honetan parte hartu gura duten pertsonek Lanbideren web-orrian eman dezakete izenawww.lanbide.eus, arreta soziosanitarioko langileen lan-eskaintzan. Kodea: 162024001452

Informazio gehiago:

SARE SOZIALAK:

  • Zabalgune Eraikinak “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa hartuko du Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren barruan; erakusketak zientziaren eta teknologiaren arloko 12 emakumeren ilustraziok ditu.

  • Erakusketa doan bisitatu ahal izango da, aldez aurretik erreserbarik egin gabe, gaurtik otsailaren 13ra arte, etenik gabeko ordutegian, 10:00etatik 19:00etara.

  • Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak, azpimarratu duenez, “jakin dakigu oso garrantzitsua dela neska eta gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea”.

Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren barruan Bilboko Udalak “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa bisitatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Erakusketa Zabalgune Eraikineko atari nagusian ikusi ahal izango da gaurtik otsailaren 13ra arte.

Erakusketak zientzia eta teknologia arloko 12 emakumeren irudiak ditu. Doan bisitatu ahal izango da, aldez aurretik erreserbatu gabe, etenik gabeko ordutegian, 10:00etatik 19:00etara.

Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak, adierazi duenez “aurten, berrikuntza gisa, zientziaren eta teknologiaren arloko 12 emakumeri omenaldia egin nahi izan diegu erakusketa batekin. Bilboko Udalak jakin daki oso garrantzitsua dela neska eta gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea, Bilbok Unibertsitate eta Jakintzaren Hiri gisa dituen etorkizuneko erronkei aurre egiteko“.

Erakusketak gizartea eta, bereziki, haurrak eta gazteak, egungo eta iraganeko zientziaren eta teknologiaren benetako erreferente diren 12 emakumerengana hurbildu nahi ditu; gaur egungoak eta iraganekoak, ibilbide profesional zabala duten emakume gazteak… Hauek dira Bilboko Udalaren eta Elhuyarren “#O11Erakusleihoak” kanpainako irudietan oinarritutako erakusketako 12 zientzialari protagonistak:

  • Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa.
  • Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Zientzia-gaietako kazetaria.
  • Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa.
  • Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.
  • Ana Teresa Diego (Bahia Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomiako ikaslea eta ekintzaile komunista.
  • Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzailea eta ekintzailea.
  • Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetista eta enbriologoa.
  • Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehunen Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta galdaragintzako teknikaria.
  • Wangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko aktibista eta politikaria.
  • Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
  • Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria.
  • Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria

#O11Erakusleihoak

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek otsailaren 1ean jarri zuten abian “Erakusleihoak, otsailaren 11 #O11Erakusleihoak” proiektuaren bosgarren edizioa, aurten ere Bilbon harrera oso ona izan duen ekimena: hiriko 8 barrutietako 87 establezimendu atxiki dira, 2023an baino 8 gehiago.

Establezimenduek erakusleihoak apainduta dituzte otsailaren 11ra arte, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko.  Zabalgune Eraikineko erakusketa Bilboko Udalaren eta Elhuyarren proiektuaren ondorioz erakusleiho horietan ikusgai dauden irudietan oinarrituta dago.

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen 2015ean, eta otsailaren 11n ospatzen da. Ospakizun honen xedea emakumeen eta nesken zientziarako sarbidea eta parte-hartze osoa eta bidezkoa lortzea eta horien artean bokazio zientifikoak sustatzea da.

SARE SOZIALAK:

  • Lehentasunezko helburua da zailtasun handiak dituzten eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak prestatzea, gaitzea, eta enplegua eskuratzea eta mantentzea erraztea.

  • Oraingo honetan, Plan Bereziek 18 proiektu zehatz biltzen dituzte, Bilboko 270 pertsonari zuzenduak, 12 gizarte-entitateren, prestakuntza-entitateren eta enpresaren lankidetzarekin.

  • 1,1 milioi eurotik gorako aurrekontua dute, eta Bilboko Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arazo bereziak dituzten pertsona eta auzoetara iristeko daukaten estrategiaren parte dira.

Bilboko Udalak Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezien edizio berri bat jarri du abian. Programa berezia da, bai lehentasunezko helburuei dagokienez, bai edukiari dagokionez. Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarrekin finantzatzen dute, eta lanpostu bat lortzeko edo mantentzeko zailtasun handienak dituzten langabeei eta landunei zuzenduta dago, alegia: emakumeei, laneratzeko premia espezifikoak dituzten gazteei, 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei, desgaitasuna duten pertsonei, migratzaileei, langabeei, atzerrian bizi diren eta itzultzeko borondatea duten landun pertsonei, besteak beste.

Oraingoan, enplegua lortzeko arazo bereziak dituzten kolektibo eta auzo horiengana zuzenago iristeko, 18 proiektu zehatz prestatu dira, Bilboko 270 pertsonentzat.

12 gizarte-entitatek, prestakuntza-entitatek eta enpresak Udalarekin lankidetzan jardungo dute parte-hartzaileen gaitasun pertsonal eta profesionalak indartzeko edo hobetzeko. Hartara, lan-merkatuan irteera profesionala eta eskaria dituen prestakuntza eskainiko diete. Prestakuntza horren bidez, gainera, lan-aukera gehiago izateko tresna eta gaitasunetan trebatuko dira.

PRESTAKUNTZA JASOTZEKO ETA LAN EGITEKO IBILBIDE BEREZIAK

Guztira, 1,1 milioi euroko aurrekontua dute 18 proiektuek, eta kolektibo horien neurrira egindako planak jasotzen dituzte, haien prestakuntza- eta enplegu-beharrei erantzunez hainbat jardueratan, hala nola jarduera sozio-sanitarioetan, instalazio fotovoltaikoen instalazio eta mantentze-lanetan, zuntz optikoan, komunikazio-sistemetako operadoreetan, girotzeko eta aireztatzeko nahiz airea erauzteko zerbitzuen muntaketan eta mantentze-lanetan, elektro-soldaduran eta TIG soldaduran, ostalaritza eta turismoan, garbiketan, eko-industriako pinturan, eta abar.

Hamabi entitate hauek hartu dute parte:

  • Bagabiltza Fundazioa-Fundación Bagabiltza.
  • Gardabera S.L.
  • Centro formativo Otxarkoaga (EPO).
  • Asociación Sociocultural Tendel.
  • Fundación ITAKA Escolapios-Itaka Eskolapioak Fundazioa.
  • Gaztaroa Sartu Kooperatiba Elkartea.
  • Peñascal S. Koop.
  • Fundación EDE-EDE Fundazioa.
  • Ikhazi Formación S.L.
  • Maristak Zalla Ikastetxea.
  • Gizakia Fundazioa.
  • Claret Enea Sozial Fondoa.

Udal-arduradunentzat, entitate eta eragileekiko lankidetza “funtsezkoa eta ezinbestekoa da pertsona bakoitzaren kasuistika ulertzeko eta haien bizipenak eta kezkak hurbiltasunetik kontuan hartu ahal izateko, auzo guztietara iritsiz. Gainera, plan bereziek desabantaila-egoeran dauden kolektiboen beharrak lan-merkatu lehiakorraren eskariekin lotzen dituzte, bien arteko elkarlan hobea eskainiz.

Ekintza horiek beste tresna bat dira, Bilborentzat 2023-2024 aldirako diseinatutako enplegu-planen osagarri. 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

SARE SOZIALAK:

  • Bilbao Ekintzak eta Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak koordinatu eta kudeatu dituzte Bilboko Udal Etxebizitzen laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dituzte proiektu berri hauek. Honek, 24 pertsona energia-efizientzian eta arrakala digitalean prestatzeko bidea eman du.

  • Proiektua Otxarkoagako Open Gela-ren instalazioetan egin da, bi helbururekin: DSBE edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten 24 bilbotarrei prestatzea, baita iraupen luzeko langabeei ere, eta Udal Etxebizitzen erabiltzaileei aholkularitza eskaintzea, ematen diren bi gaietan ahalduntzeko.

  • Prestatutako pertsonek aholkularitza eskainiko diete udal-etxebizitzen erabiltzaileei eta herritar guztiei, kontratazioari eta elektrizitatea eta gasa kontsumitzeko ohiturei buruz, beren energia-fakturak murrizteko, eta tresna digitalak erabiltzeko administrazioarekin egiten dituzten gestioetan, batez ere.

Urtebetez, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dituzten 24 lagunek prestakuntza jasoko dute, eta, gero, aholkularitza eskaini diete udal-etxebizitzen erabiltzaileei. Prestakuntzaren gaiak energia-efizientzia eta gizarteko sektore garrantzitsuetan eragina duen arrakala digitala gainditzeko teknologien erabilera izan dira. Prozesu osoan zehar, 24 lagun horiek lan-ordainsari bat jaso dute, egindako lanaren araberakoa.

Prestakuntza-ikastaroak eta aholkularitza-lanak Otxarkoagako Open Gela-ren instalazioetan egin dira; duela urte batzuetatik hona hiri-berroneratzeko proiektu bat egiten ari da bertan, horrelako ekimenak barne hartzen dituena.

Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak bi helburu dauzka: Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko erabiltzaileei enplegurako prestakuntza ematea eta aholkularitza eskaintzea. Proiektua Bilbao Ekintzak erakundeak eta Lanbidek koordinatu eta kudeatu dute, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen lankidetzarekin. Gainera, proiektuak Next Generation funtsen finantzaketa jaso du.

Yolanda Díez Etxebizitzako zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzak organismoaren presidenteak nabarmendu duenez, “ekimen hau sustatu dugun erakundeok koordinazio- eta lankidetza-lan handia egin dugu. Ekimenak sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten du, baliabide urriak dituzten pertsonei (kasu honetan, udal-etxebizitzen erabiltzaileei) aldi berean enplegagarritasuna sustatzeko aukera eta trebetasunak eta gaikuntza emateko, gizarteak batzuetan ezartzen dizkien oztopoak gainditzeko, hala nola faktura energetikoaren konplexutasuna, edo gai digitalen inguruko ezjakintasuna gaur egun kontu administratibo jakin batzuetarako beharrezkoak diren izapideak egin ahal izateko“.

Xabier Ochandiano Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzi eta Bilbao Ekintzak organismoko presidenteak esan duenez, ekimena Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez abian jarritako Enplegu Planen parte da. “Erakunde arteko lankidetza da –azaldu du–, zeinaren bidez, urtero, lanpostuak sortzeko eta uriko ekonomia sustatzeko programak aktibatzen baititugu”.  2023-2024ko ekitaldian, Bilbon 547 enplegu berri sortzea aurreikusten da, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horiek erakundeen arteko apustu bat dira, eta uriko kolektibo eta auzo espezifikoetara iritsi nahi dute, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen bidez, “modu kirurgikoago eta espezializatuago batean eta foku oso zehatz batekin”.

Bestalde, Idoia Mendia lehendakaiorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak azaldu duenez, Open Gelan egindako proiektu bikoitza “adibide bikaina da agerian uzteko zerbitzu publikoak (bai administrazioen arteko lankidetzaren bidez, bai Lanbide zerbitzu publikoa bera) pertsona guztien arteko berdintasunaren bermea direla, baita langabezian denbora luze daramatenentzat ere, zeinak, BGDSren eta DSBEren babesa izan arren, enplegu-eskaintzarik lortzen ez baitzuten”. Mendiak poza adierazi du “beste behin ere gure konpromisoak bete ditugulako, erakunde guztietan aliatuak aurkitu ditugulako konpromiso horiek gauzatzeko eta Enplegu Legeak ezartzen duen bidean aurrera egin dugulako, hots, administrazioen artean koordinatuz, erantzun berritzaileak emanez eta Lanbide enplegu-zerbitzu publikoaren bidez eskubideak bermatuz”.

Otxarkoagan egin den esperientzia pilotua da, baina Bilboko Udal Etxebizitzak-en erabiltzaile guztiei zuzenduta egon da. Helburua esperientzia hori hiriko beste barruti batzuetara zabaltzea da, Torreurizarreko Open Gelara eta Santutxuko Untzeta Parrokora, esaterako.

Bilboko Udalak bultzatutako ekimenaren helburua enplegua bilatzea eta birkokatzea optimizatzea da, laguntza indibidualizatuaren eta talde-prestakuntzaren bidez.

Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek (baldintzak Bilbon erroldatuta eta langabezian egotea dira) informazio-saio bat izango dute datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, Harrobi eraikinean (Harrobi plaza), 5. solairuan, 9: 30ean.

Etorri eta aprobetxatu aukera!

  • Ekimen horren helburua da enplegu-bilaketa optimizatzea eta birkokatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez. Esteka honetan eman daiteke izena.

  • Enplegu-bilaketa eta lan-merkatuan birkokatzea optimizatu nahi dira. Lehentasuna emango zaie emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta iraupen luzeko langabeei.

  • Bilbao Berraktibatzen programak 50 ordu izango ditu guztira, lau lan-ildotan banatuta: berrorientazioa, lan-aktibazioa, birkokapena eta konpetentzia digitalak.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, Bilbao Berraktibatzen programaren deialdi berria egin du 2023-2024 ediziorako. Programa horren helburua da enplegu-bilaketa eta birkokatzea optimizatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez, Bilbon bizi diren eta lana aktiboki bilatzen ari diren 40 langabeturentzat.

Parte-hartzaileak hautatzeko prozesuan, kolektibo hauek lehentasuna izango dute: emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak eta luzaroko langabeak.

BANAKAKO LAGUNTZA ETA TALDEKO PRESTAKUNTZA

Programak 50 orduko iraupena du, eta banakako eta taldeko saioak ditu, lau bloketan banatuta: berrorientazioa (hau da, banakako laguntza, hasierako diagnostiko batetik abiatua, ibilbide pertsonalizatu bat egiteko); banakako ekintza-planak egitea eta CVa berridazteko aholkularitza teknikoa; lan-aktibazioa, besteak beste, kontratazioa eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza gaiak jorratzeko.

Konpetentzia digitalen talde-saioetan, talentua identifikatzeko eta soft skills izenekoak (gaitasun bigunak) ebaluatzeko jarduerak jasotzen dira, gaur egun enpresek etengabe eskatzen baitituzte (lidergoa, talde-lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna…); diseinu- eta berrikuntza-tresna digitalak ezagutzea; informazioa hodeian biltegiratzeko plataformak; komunikazio- eta hautaketa-joera berriak, eta marka pertsonalaren definizioa.

AZKEN HELBURUA: ESKAINTZA ETA ESKARIA HURBILTZEA

“Bilbao Berraktibatzen”-en 23/24 edizioaren azken blokea, zeina datorren martxoan amaituko baita, birkokatzearena da. Banako lan-bitartekaritza du helburu. Lan-bitartekaritza horren bidez, ekintza batzuk egingo dira, lan-eskaintzak eta enplegu-bilaketan ari diren hautagai potentzialak harremanetan jartzeko. Euren ezaugarrietara egokitzen den enplegu batera hurbilduko dira eta, bestetik, enplegatzaileei euren eskakizun eta premiei egokitzen den talentua eskainiko zaie.

Azken fase hau, batez ere, bizitzen ari garen hiru trantsizio sozial handiei lotutako esparru/sektoreetara bideratuko da: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta sozial-sanitarioa (Silver Economy).

Informazio-saioari edo Bilbao Berraktibatzen programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak egin daitezke posta elektronikoz (empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz, 944 205 321 telefonora deituta.

Gainera, proiektu honetan parte hartu nahi dutenek (baldintzak Bilbon erroldatuta egotea eta langabezian egotea dira) informazio-saio bat egin ahal izango dute datorren martitzenean, urtarrilaren 30ean, Harrobi eraikinean (Harrobi plaza), 5. solairuan, 9:30ean. Horretarako, aurretiaz formulario hau bete beharko dute izena emateko: https://forms.gle/i9cE6SUZunSn9Zzt7

SARE SOZIALAK: