• Ekimen horren helburua da enplegu-bilaketa optimizatzea eta birkokatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez. Esteka honetan eman daiteke izena.

  • Enplegu-bilaketa eta lan-merkatuan birkokatzea optimizatu nahi dira. Lehentasuna emango zaie emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta iraupen luzeko langabeei.

  • Bilbao Berraktibatzen programak 50 ordu izango ditu guztira, lau lan-ildotan banatuta: berrorientazioa, lan-aktibazioa, birkokapena eta konpetentzia digitalak.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, “Bilbao Berraktibatzen” programaren deialdi berria egin du 2023-2024 ediziorako.

Programa horren helburua da enplegu-bilaketa eta birkokatzea optimizatzea, banakako laguntzaren eta talde-prestakuntzaren bidez, Bilbon bizi diren eta lana aktiboki bilatzen ari diren 40 langabeturentzat.

Parte-hartzaileak hautatzeko prozesuan, kolektiboak hauek izango dira: emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak eta iraupen luzeko langabeak.

BANAKAKO LAGUNTZA ETA TALDEKO PRESTAKUNTZA

Programak 50 orduko iraupena du, eta banakako eta taldeko saioak ditu, lau bloketan banatuta: berrorientazioa (hau da, banakako laguntza, hasierako diagnostiko batetik abiatua, ibilbide pertsonalizatu bat egiteko); banakako ekintza-planak egitea eta CVa berridazteko aholkularitza teknikoa; lan-aktibazioa, besteak beste, kontratazioa eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza gaiak jorratzeko.

Gaitasun digitalen talde-saioetan, talentua identifikatzeko eta soft skills izenekoak (gaitasun bigunak) ebaluatzeko jarduerak jasotzen dira, gaur egun enpresek etengabe eskatzen baitituzte (lidergoa, talde-lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna…); diseinu- eta berrikuntza-tresna digitalak ezagutzea; informazioa hodeian biltegiratzeko plataformak; komunikazio- eta hautaketa-joera berriak, eta marka pertsonalaren definizioa.

AZKEN HELBURUA: ESKAINTZA ETA ESKARIA HURBILTZEA

“Bilbao Berraktibatzen”-en 23/24 edizioaren azken blokea, zeina datorren martxoan amaituko baita, birkokatzearena da. Banako lan-bitartekaritza du helburu. Lan-bitartekaritza horren bidez, ekintza batzuk egingo dira, lan-eskaintzak eta enplegu-bilaketan ari diren hautagai potentzialak harremanetan jartzeko. Euren ezaugarrietara egokitzen den enplegu batera hurbilduko dira eta, bestetik, enplegatzaileei euren eskakizun eta premiei egokitzen den talentua eskainiko zaie.

Azken fase hau, batez ere, bizitzen ari garen hiru trantsizio sozial handiei lotutako esparru/sektoreetara bideratuko da: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta sozial-sanitarioa (Silver Economy).

Programan parte hartu nahi duten pertsonek abenduko hurrengo informazio-saioan eman dezakete izena, esteka honetan.

Informazio-saioari edo “Bilbao Berraktibatzen” programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak egin daitezke posta elektronikoz (empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz, 944 205 321 telefonora deituta.

REDES SOCIALES:

  • 2023-2024 aldirako diseinatutako programek 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

  • Jarduteko ardatz nagusiak LANGABEAK izango dira, oro har, eta oso neurri zehatz eta zuzenak hartuko dira kolektibo jakin batzuengana iristeko, besteak beste, emakume, gazte eta pertsona kalteberenengana.

  • Berritasun gisa, edizio honetan Gazte Plana indartuko da “Lehen Lan Esperientzia” izeneko programarekin. Programa hori erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago. Gainera, 4 proiektu aktibatuko dira Bilboko hainbat auzotan, lana aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzat. Proiektu horietako bat gazteentzat izango da, eta Otxarkoagan egingo da.

  • Erakundeek –Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak– hiriko tokiko enpresentzako laguntzak ere handitu dituzte, pertsona gehiago kontratatzeko eta, horrela, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gaur aurkeztu dituzte Bilbon 2023-2024 aldian aktibatuko diren enplegu-planak. Azaldu duten bezala, programa “klasikoa” da, urtero egiten dena, LANPOSTUAK SORTZEKO eta, aldi berean, hiriko ekonomia eta ongizatea bultzatzeko lehentasunarekin.

Helburu horrekin jarraituz, eta bereziki joan den ekitalditik, langabezia Bilbon izaten ari den bilakaera aztertuta –tasak gero eta txikiagoak dira–, plan horien ardatza kolektibo oso zehatzak dira.  Oraingo honetan, jarduketa-ardatza LANGABEAK dira oro har, beti bezala, baina gainera programa eta pizgarri bereziak eskaintzen dira EMAKUMEAKGAZTEAKpertsona kalteberenak eta lana lortzeko ZAILTASUNAK dituzten pertsonak kontratatzeko.

  • BERRITASUN gisa, 2023-2024ko programek gazteak indartzeko PLAN PILOTU bat jasotzen dute, “LEHEN LAN-ESPERIENTZIA” izenekoa, unibertsitateko titulua edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, ikasketak amaitu zituztenetik hiru urte igaro ez badira.
  • Era berean, prestakuntzako, enpleguko, orientazioko eta laguntzako 4 proiektu berri sartu eta finkatu dira, Bilboko auzo jakin batzuetako pertsona kalteberenei zuzenduta: Untzeta Parrokoa (Santutxu), Torreurizar (Irala), Uretamendi eta Otxarkoaga.  Azken hori kualifikazio txikia duten 30 urtetik beherako gazteentzat izango da.
  • Hirugarren berritasun gisa, hiriko TOKIKO ENPRESENTZAKO laguntzak handitu dira, pertsona gehiagoren kontratazioa errazteko eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko.

Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, enplegua sortzen jarraitu nahi da, “horrek hiriari ongizate eta bizi-kalitate handiagoak dakarzkiolako, baina gure laguntzen helburuak eta xedea gero eta gehiago fokalizatuz, behar dituzten pertsonengana modu zuzenagoan iristeko. Horien artean, gazteak: lehen lan-esperientzia hori izateko aukera eman behar diegu “.

Idoia Mendia lehendakariordearen ustez, Bilbon aurkeztutako planek ederki erakusten dute zein beharrezkoa den udalen eta Lanbideren arteko lankidetza pertsona guztiei aukerak eskaintzeko. Lankidetza hori legealdi osoan indartu da, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoak probatuz. “Funtzionatzeko era zehatzagoa eta espezializatuagoa da, pertsona horietan fokalizatua. Lan egiteko modu hau behin betiko iritsi da gurera”. Ildo horretan, aurreratu du Enpleguaren Euskal Legeak udalaren paper hori indartzea ahalbidetuko duela, plangintza hobeagoarekin eta proiektuak finantzatzeko bermearekin.

KONTRATAZIO GEHIAGO: 547 LANPOSTU BERRI

Premisa hauen pean, Bilborentzat 2023-2024 aldirako diseinatutako enplegu-planek 547 lanpostu berri sortuko dituzte Bilbon, 11,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

Plan horiek jarduketa-programa berriak biltzen dituzte, beste kolektibo batzuengana zuzenago iristeko. Bost ekintza-ardatzekin, baliabideak indartzen dira, oro har, langabetuentzat, gazteentzat eta emakumeentzat, enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten eta egoera ahulagoan dauden pertsonei zuzendutako neurrien bidez.

BOST JARDUKETA ARDATZAK

  1. ENPLEGU-PLAN ARRUNTA: udalaren eta tokiko enpresen kontratazioekin.
  2. GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA.
  3. LEHEN LAN-ESPERIENTZIA.
  4. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO proiektuak.
  5. PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO plan bereziak.

1. ENPLEGU-PLAN ARRUNTA

Kontratuak bi bidetatik egitea sustatzen du:

  • Udalak berak langileak kontratatzea.
  • Eta hiriko enpresa pribatuek kontratatzea, bi erakundeen (Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren) laguntzen bidez, lan egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko.

Guztira 396 enplegu daude; horietatik 141 udalarenak izango dira eta 255 tokiko enpresenak.

Bi modalitateetan sar daitezke honako pertsona hauek:

  • Langabeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda badaude.
  • Bilboko bizilagunak.
  • Kontratatutako pertsona guztien % 55, gutxienez, emakumeak izan behar dira.

Udalaren, zinegotzigoen eta udal-inguruko sozietateen kontratazioak:

Sei hilabeteko iraupena izango dute Udalaren hainbat proiektutarako kontratazioek:

Besteak beste, instalazioak eta eraikinak lehengoratzeko udal-bulegoak birgaitzeko eta egokitzeko egiten diren lanak. Zerbitzuak digitalizatzea eta sareak eta marketina sustatzea, informazioaren komunikazioa hobetzeko eta udal-zerbitzuen digitalizazioan aurrera egiteko. Udal- eta hiri-zerbitzuak hobetzea, udal-ondare higiezina berrikustea eta sailkatzea. Programa kulturalak eta abar.

Kontratazioak hiriko TOKIKO ENPRESETAN:

Erakundeen dirulaguntzak indartu eta areagotu egiten dira, kontratuak mugagabeak izan beharko baitira, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko.

Lantokia eta jarduera ekonomikoa Bilbon dituzten tokiko enpresentzat dira laguntzak.

Lau laguntza mota jaso ahal izango dituzte:

  • 10.000 euroko dirulaguntza lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, kontratatutako pertsona kolektibo hauetako batekoa bada: DSBEren titularrak edo onuradunak; 35 urtetik beherakoak; iraupen luzeko langabeak, 55 urtetik gorakoak eta Bilbon bizi direnak.
  • 8.000 euroko dirulaguntza aurreko baldintzak betetzen ez dituen lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko.
  • 3.000 euroko dirulaguntza ikuskizun publikoetako artisten, teknikarien eta bestelako langileen iraupen zehatzeko kontratu bakoitzeko, hiru hilabetekoa, lanaldi osoan.
  • 6.000 euroko dirulaguntza ikuskizun publikoetako artisten, teknikarien eta bestelako langileen iraupen zehatzeko kontratu bakoitzeko, sei hilabete edo gehiagokoa, lanaldi osoan.

Dirulaguntza guztien zenbatekoak % 10ean gehituko dira kontratuak emakumeekin egiten direnean.

2. GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA

Plan berezi honen helburua da Bilbon gazteen langabeziari modu espezifikoagoan heltzea eta kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzea. Erdi- edo goi-mailako titulazio akademikoa duten 16 eta 30 urte arteko gazte langabeentzat da.

Parte hartu gura duten pertsonak Lanbiden eta Gazte Bermeko Sisteman egon behar dira izena emanda, enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lan-esperientzia eskuratuz.

Oraingo honetan, zuzeneko 70 lanpostu berri sortuko dira, lansaio osoko 12 hilabeteko kontratazioen bidez, tokiko eremutik sustatuak eta Bilboko Udalak, sailek eta udal entitateek zuzenean eginak.

  • Kontratazio guztiak 2023ko azaroaren 30a baino lehen egin behar dira.

Profil profesional ezberdinetako gazteak kontratatuko dira, besteak beste alor hauetan prestakuntza jaso dutenak: administrazioa, teknologia berriak, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza baliabideak, web proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, ingeniaritza, ekonomia, hezkuntza, kultur programazioa, turismoaren sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, hirigintza eta gizarte-lana.

Enplegu-plan arruntean bezala, eskaintzak Lanbideren bidez kudeatuko dira eta hark Bilbao Ekintza udal sozietateari igorriko dizkio hautagaitzak.

3.LEHEN LAN-ESPERIENTZIA

2023-2024ko planen berritasunetako bat da. “LEHEN LAN-ESPERIENTZIA” izeneko GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PROGRAMA indartzeko plan bat da, unibertsitateko titulua edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, ikasketak amaitu zituztenetik hiru urte igaro ez badira.

Programa honetan guztira 37 pertsona sar daitezke, udalak, sailek edo udal entitateek zuzenean kontratatuko dituztenak.

4. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTUAK

Plan hau iaz jaio zen, proba pilotu moduan. Esperientzia ona izan zenez, finkatu egin da, berritasunekin.

Prestakuntzako, enpleguko, orientazioko eta akonpainamenduko berariazko ekintzak dira, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Guztira 44 kontratu eskaintzen dira.

Programak 4 PROIEKTU ditu:

  • Hiriko 3 eremu zehatzetan esku-hartze zuzena duten 3 proiektu: Untzeta parrokoa (Santutxu). Torreurizar (Irala) eta Uretamendi.

34 pertsonari zuzenduta dago:

  • DSBEaren edo Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren onuradunak.
  • Iraupen luzeko langabeak.
  • Bilboko bizilagunak.

Eta Otxarkoaga auzoan egingo den proiektu bat, 10 lagunentzat. Kasu horretan, 30 urtetik beherako GAZTE langabeak, DBHko graduaturik edo baliokiderik gabeak, Bilbon bizi direnak.

Horietan guztietan, bi hilabeteko prestakuntza egiten da, eta beste 10 hilabeteko kontratazioa, programa osoan zehar laguntza eta orientazioa ematearekin batera. Otxarkoagako proiektuan 6 hilabeteko kontratua sartzen da.

Prestakuntza jaso ondoren egingo duten jarduera herritarrei aholkularitza ematea izango da, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta administrazio publikoekiko harremanetan online izapideak egiteko, zehazki eten digitala murrizteko eta adineko pertsonei etxeko lanak egiten laguntzeko.

5. PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO PLAN BEREZIAK

16 prestakuntza-proiektu dira, enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat, eta batez ere hiri osoan gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonentzat, batik bat auzo behartsuenetan. Helburua gutxi gorabehera 235 pertsonarengana iristea da.

Plan horien helburua enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonal eta profesionalak erraztea eta/edo indartzea da, prestakuntzaren bidez eta orientazioko eta laneratzeko ekintzen bidez, ibilbide pertsonalizatu bat sustatzeko, parte-hartzaileen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egin ahal izateko. Enplegu-aukeren prospekzioa ere egin behar da, agente kontratatzaile posibleekin harremanetan jarri eta inplikatu ahal izateko, lan-merkatuaren beharrak identifikatuz eta, amaieran, proiektu berezian parte hartzen duten pertsonak kontratatuz.

Onetsitako berrikuntza- eta/edo esperimentazio-proiektuetarako, balio bereizgarria ematen duten jarduketak diseinatu dira, jarduera-tasa handia duten lanpostuei eta lan-merkatuaren premiei lotutako kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.

2023-2024 ENPLEGU-PLANAK, KOPURU HANDITAN

GUZTIRA: 547

ENPLEGU-PLAN ARRUNTA: 396. Haietatik:

  • 141 pertsona udal eremuan kontratatuko dira, erabilera edo interes publikoko jardueretarako, udalaren, sailen edo udal entitateen bitartez.
  • Eta 255 pertsona enpresa pribatuek kontratatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzak / Lanbidek eta udalak emandako dirulaguntzekin.

*GAZTEENTZAKO ENPLEGU-PLANA: Zuzeneko 70 kontratu, udalaren, sailen eta udal entitateen bitartez, urtebeteko iraupenarekin.

LEHEN LAN-ESPERIENTZIA: 37 kontratu berri. (*Gazte Plana indartzeko plan pilotua).

GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTUAK44 kontratu berri, 4 proiektutan jarduten.

PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUKO PLAN BEREZIAK: PRESTAKUNTZAKO 16 proiektu.

ENPLEGU-PLANA, OSO ONDO BALORATUTAKO ESPERIENTZIA

Urterik urte enplegu-tasak hirian izan duen bilakaera aztertuta, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, lanpostuak sortzeko programak eratzean, zuzenean begiratzen diete kolektibo zehatz batzuei.

Planak diseinatzeko funtsezko lanabes bat parte-hartzaileen eta enpresa kontratatzaileen artean egiten diren inkestak dira.

  • Azken inkestak erakusten duenez, Bilboko 2022ko enplegu-planetan parte hartu duten pertsonen % 85,6 pozik dago esperientziarekin. Batez ere eskuratutako lan-esperientzia baloratu dute (% 70,2), eta ondoren, euren espektatibak betetzea (% 79,8). Gainera, % 99ak dio esperientzia errepikatuko lukeela eta beste pertsona batzuei parte hartzea gomendatuko liekeela.
  • Babestutako enpresen kasuan, % 90ak dio oso pozik daudela programarekin. Gainera, 2021ean kontratatutako pertsonen % 58k enpresak segitzen du. Pertsona horien % 100ek kontratu mugagabea du.
  • Aurreko edizioko enplegu-planetan (plan arruntean eta gazteen planean) parte hartu duten pertsonen %42 lanean ari da edo aritu da.

ENPLEGUA BILBON: HOBEKUNTZA BERRETSI ETA INDARTU DA 2023AN

2023ko ekitaldia berriz ere urte ona izan da ENPLEGUARENTZAT Bilbon.

Azken hamarkadako datu onenekin, hirian sortutako enpleguaren igoera berretsi da, pandemiak kolpatutako biurtekoaren ondoren. 2022aren amaieran 186.491 lanpostu zeuden, eta aurtengo azken datua (irailekoa) % 3,9ko urte arteko gehikuntza izan da, 188.705 afiliatura iristeraino.

Gainera, biztanleria jarduerari dagokionez aztertzen duen inkestaren azken datuen arabera (Eustat), ekitaldi honetako hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 8,8koa izan da. Urteko batez besteko datua (% 9,2) txikiena da 2015etik.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 24an, asteartean. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

 

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “NETWORKING ETA ADIMEN EMOZIONALA: NOLA GARATU KONTAKTU SARE BAT, NETWORKING PLATAFORMAK” Jesús Pérezen eskutik.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 17an, astearteetan. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

 

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “NOLA HITZ EGIN KAMERARI KONFIANTZAZ, HELARAZI ZURE PROPOSAMENA/KONTAKIZUNA ETA ERAGIN ZURE AUDIENTZIAN” Elbio Nielsenekin.

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko AgentziakTALENTU ZIKLO batean parte hartzera gonbidatzen zaitu urriaren 10ean, asteartean. Ziklo horretan, hainbat adituk enplegua bilatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin lotutako gai interesgarriak landuko dituzte.

Ezagutu hainbat tresna eta horien aplikazio zuzena zure ideia, zure proiektua, zure curriculuma hainbat plataformatan saltzeko, horrela zure entzuleengan eraginez.

 

– Zikloa: “BIOA EDO ELEVATOR PITCH2.0 ETA PLATAFORMA EZBERDINETARA EGOKITZEA”, Jorge Fernándezen eskutik.

  • Bilbao Berraktibatzen programako 48 parte-hartzaileek martxoaren 22an eta 23an Bilbao Arenan antolatuko diren bi jardunalditan hartuko dute parte, lau multzotan banatu diren banakako eta taldeko saioak barne hartu dituzten 40 prestakuntza-ordu baino gehiagoren ostean. Hauexek izan dira multzo horiek: berrorientatzea, lan-aktibazioa, beste enplegu bat ematea eta gaitasun digitalak.

  • Biharko jardunaldian, mahai-inguruen bitartez, trantsizio hirukoitzetik sortutako gaur egungo enplegu-aukerak emango ditu ezagutzera: teknologia digitala, teknologia energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta teknologia soziosanitarioa (Silver Economy).

  • Ostegunean, martxoak 23, hamar enpresa bertaratuko dira parte-hartzaileei enplegu-aurreikuspenak azaltzen, bai eta langileak biltzeko zein bide erabiltzen duten ere.

Bilbao Berraktibatzen programaren xedea da enplegua bilatzea eta enplegua berriz lortzea optimizatzea, eta, horretarako, banakako arreta eta taldeko prestakuntza eman diete langabezian dauden eta lana modu aktiboan bilatzen ari diren bilbotarrei. Amaitzeko, bi enpresa-topaketa egingo dira bihar goizean, martxoaren 22a, eta ostegunean, martxoaren 23a, Bilbao Arenan biak.

Bi jardunaldiekin eskaria eta eskaintza konektatu nahi dira eta, aldi berean, parte-hartzaileei enpresa-ehunera hurbildu, oraingo eta etorkizuneko lan-aukerak lehen eskutik ikusteko aukera izan dezaten.

Lehenengo jardunaldia bihar egingo da, goizez, eta aurkezpen eta mahai-inguru batzuen bitartez , non SSI, Aclima, Gaia edo Aldalan entitateek parte hartuko baitute, Bertan, gaur egun sortzen ari diren enplegu-aukerak emango dira ezagutzera, bai eta trantsizio hirukoitzetik sortzen diren etorkizuneko aukerak ere: teknologia digitala, teknologia energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta teknologia soziosanitarioa (Silver Economy).

Martxoaren 23an, osteguna, hamar enpresa haien enpresetako jarduera eta eskatzen ari diren lanpostuak azalduko dizkiete Bilbao Berraktibatzen programako parte-hartzaileei, bai eta langileak erakartzeko aplikatzen duten metodologia ere. Innevento, Guedan, Alse, Grupo Eulen, Torrealday, Frutas Iru, Mapfre, Adecco, SSI eta Confianz izango dira jarduera honetan parte hartuko duten enpresak.

48 pertsonak bilduko dira Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu dituen bi jardunaldietan, zeinak amaitutzat ematen baitituzte lau multzotan sailkatu diren aurreko saioak, bai banakakoak, bai taldekoak.

Alde batetik, berrorientazioa egin da, banaka gauzatu den multzo bakarra. Bertan, laguntza eskaini zaie parte-hartzaileei diagnostiko eta ibilbidea berriz diseinatzeko prozesuaren bitartez, eta banakako ekintza-planak prestatu dira eta curriculuma berriz idazteko aholkularitza teknikoa eskaini zaie.

Beste alde batetik, lan-aktibazioa egin da; hau da, kontratazio-moduak eta lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza aztertu dira, besteak beste. Gainera, beste enplegu bat ematea eta gaitasun digitalak jorratu dira, eta, hain zuzen ere, arreta berezia eman zaie multzo horiei, eta programaren ordu guztien erdia baino gehiago eskaini zaie (40 ordu) ; izan ere, lan- eta gizarte-joera berriei egokitzeko prozesuetan ezinbesteko gaitasunak direla uste da.

Era berean, taldeko prestakuntza-saio horietan talentua identifikatzeko eta soft skills edo zeharkako gaitasun direlako horiek ebaluatzeko ariketak egin dira; izan ere, gaur egun enpresek garrantzi handia ematen diete horiei (lidergoa, taldeko lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna eta abar). Horrez gain, diseinu- eta berrikuntza-arloetako tresna digitalak, hodeian informazioa gordetzeko plataformak eta komunikazio- zein hautaketa-joera berriak ezagutzeko ariketak ere egin dira, baita marka pertsonala zehazten laguntzekoak ere.

SARE SOZIALAK:

  • Bizilabe Bilbao programako 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hamazazpi proiektu aurkeztu dituzte Bilbao Arenan, sektore horretan diharduten hamaika emakume profesionalen aurrean, STEM esparruko bokazioak areagotzeko xedea duen ekimenaren baitan, bereziki emakumezkoak diren ikasleei zuzendutakoa.

  • Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin nahiz Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, sustatu duten ikerketa-zentroa da Bizilabe Bilbao, zeinetan 10 eta 17 urte bitarteko 79 gaztek zientzia eta teknologiako jarduerak egiten baitituzte ikertzaile profesionalen laguntzaz.

Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak Bilbao Arenako Arena Cluben egin dute Parekoen Topaketa ekimenaren bigarren edizioaBizilabe Bilbaoko jarduera da, zeina aipatutako bi erakundeek bultzatutako programa baita; horren helburua da STEM (ingeleseko akronimoa: Science, Technology, Engineering and Mathematics) esparruko bokazioak sustatzea hiribilduko gazteen artean.

Bizilabe Bilbao ikerketa-zentroa da, non 10 eta 17 urte bitarteko gazteek, ikasturte osoan zehar eta eskolaz kanpoko orduetan, zientziari eta teknologiari lotutako proiektu eta jarduerak egiten baitituzte ikertzaile profesionalen laguntzaz. Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak 2017. urtean jarri zuten martxan ekimena, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru egoitza ditu, Deustun, Zorrotzan eta Otxarkoagan, eta beste bat zabalduko da laster Basurtun; guztira, 79 gazte biltzen ditu zentroak.

Bizilabe Bilbaon parte hartzen duten 12 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutil bertaratu dira Parekoen Topaketa ekimenera, zientziari eta teknologiari lotutako lanbideen errealitatearekin konektatzeko xedearekin. Horretarako, STEM esparruan nabarmentzen diren hamaika emakume profesionalen laguntza izan dute, bertatik bertara ezagutu dezaten beren sektorearen ikuspegia, hainbat alor aintzat hartuta, hala nola enpresa, irakaskuntza eta ikerketa. Hala, erreferente diren emakumezkoak sortu nahi izan dira, ikasle gazteek etorkizuneko lanbide horietara bideratu dezaten beren prestakuntza, hurrengo urteetan nabarmenki areagotuko baita horien eskaria lan-merkatuan.

Bertaratu diren 46 neska-mutil horiek, lan-mahaietan banatuta, ikasturte honetan landu dituzten hamazazpi proiektu aurkeztu dizkiete profesionalei, eta haiek beren iritzia eman diete horietako bakoitzari buruz, bai eta iradokizunak egin ere. Ondoren, hamaika emakume horiek gazteei azaldu diete zertan datzan egiten duten lana eta nolakoak diren gauzatzen dituzten proiektuak; halaber, gazteek beren ekarpenak egin ahal izan dituzte.

Hauexek dira Parekoen Topaketa honetan parte hartu duten eta STEM esparruan diharduten hamaika emakumeak:

  • Irantzu Calvo: Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea
  • Elena Alberdi: Achucarro Basque Center for Neuroscence zentroko ikertzailea
  • Cristina Penas: Biocruces Bizkaia Health Research Institute zentroko ikertzailea
  • Leire Eguía: CIC bioGUNE zentroko ikertzailea
  • Itziar Santxez: Imatek Advanced Technologies enpresako CEOa
  • Ainhoa Errasti: Sidenor I+D enpresako ikertzailea
  • Loreto Alcíbar: Addimen enpresako industria-diseinuko ingeniaria
  • Verónica Tíscar: Bilbao-Basurto ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako koordinatzailea
  • Mónica Crespo: AcceXible enpresako matematikaria
  • Cristina Galán: Matematikan lizentziaduna
  • Isabel Barriocanal: Ingeteam enpresako HW ingeniaria

Horiek guztiek aurretiko prestakuntza jaso dute Elhuyar langileen eskutik, jarduera honen dinamika ezagutu dezaten, lan-mahaiak eraginkortasunez gidatze aldera.

Hauexek dira Bizilabe Bilbao programako 46 gazteek aurkeztu dituzten proiektuak:

  • Smart city (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Bioplastikoak (Ekologia/Kimika)
  • Autoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Kosmetika ekologikoa (Ekologia/Kimika)
  • Noria (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Kosmetika ekologikoa (Ekologia/Kimika)
  • Kristalizazio-prozesuen azterketa (Kimika)
  • Ureztaketa-sistema automatikoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Disoluzioak banatzeko tekniken azterketa (Kimika)
  • Argia duen arropa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Elkarren segidako efektuetarako makina (Teknologia)
  • Erreakzio exotermikoaren bidez berotzen den botila (Kimika)
  • Arcade makina, programatutako joystickarekin (Teknologia)
  • Kosmetika naturala (Kimika)
  • Aldapak igotzen dituen orga automatikoa (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Etxe automatizatua (Ingeniaritza/Teknologia)
  • Supermerkatu automatizatua (Ingeniaritza/Teknologia)

Parekoen Topaketa ekimenaren baitan, aurreko aste osoan zehar, Bizilabe Bilbao programan parte hartzen duten gazteek inguruko hainbat ikerketa- eta unibertsitate-zentro bisitatu zituzten, hala nola UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Helburua da STEM esparruko lan-errealitatera gerturatzea ikasleak eta, bide batez, hurbileko erreferenteak erakustea, beren bokazio zientifiko-teknologikoa sendotzeko lagungarria izango delakoan.

Bizilabe Bilbao programako neska-mutilekin esperientziak trukatzeko hamaika emakume profesional aukeratu izanak erantzuna ematen dio hiribilduko gazteen STEM ikasketen harira Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak 2020an egindako azterketan agerian geratu zen beharrizanari. Txosten horretan ikusi zen neskek bokazio zientifiko-teknologiko txikiagoa dutela mutilekin alderatuta. Joera hori hainbat faktorek bultzatzen dute; besteak beste, aipatzekoak dira genero-estereotipoak, eragina baitute bai STEM esparruari lotutako gaiekiko interesean, bai ogibideen aukeraketan. Gauzak horrela, mutilek teknologiari lotutakoak aukeratu ohi dituzte eta neskek, ostera, irakaskuntzari eta osasun-zientziei lotutakoak. Hori dela eta, zientzia eta teknologiaren alorretan erreferente diren emakumeak erakutsi nahi izan zaizkie ikasle gazteei, lagungarria izango baita azaldutako joera aldatzeko.

SARE SOZIALAK:

  • EHUk Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa antolatu du Bizkaia Aretoan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldian 76 informazio-mahai egongo dira, eta 182 lan-eskaintza inguru dituzten 82 enpresa bilduko dira.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du, eta, horrela, enplegagarritasuna hobetzeko udal-zerbitzuen berri emango zaie gazteei.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du gaur Bizkaia Aretoan antolatu den EHUren Enplegu Foroan.

Era horretan, gazteek enplegagarritasuna hobetzeko eskuragarri dituzten udal-zerbitzuen berri emango du udalak.

EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren IV. edizioan 76 informazio-mahai, 82 enpresa parte-hartzaile eta 182 enplegu-eskaintza inguru plazaratuko dira, bai eta bi motatako jarduerak ere: alde batetik, mahai-inguru batzuk antolatu dira sektoreka, eta, beste alde batetik, harremanetan jarriko dira enplegua eskaintzen duten enpresak eta lanpostu horietarako izangaiak.

Ekitaldiaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna sustatzea eta profil zehatzak bilatzen dituzten enpresen eta gazteen arteko harremana erraztea. Horri dagokionez, Bilboko Udalaren informazio-mahaian enplegagarritasuna hobetzeari eta talentua sortu eta Bilbon atxikitzeari lotuta dauden udal-programen inguruko informazioa eskainiko da.

BILBAO GAZTEAK SORTZEN

“Bilbao Gazteak Sortzen” ekimenaren helburua da Bilbon enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, gazteak lan-merkatura hurbiltzea eta, horretarako, haien profil profesionalak enpresak eskatzen dituzten premietara egokituko dira. Bestalde, enpresei epe ertaineko eta epe luzeko premiei aurre egiten lagundu nahi zaie. Proiektua enpresa, prestakuntza-zentro, gazte eta hiriko beste eragile batzuekin batera gauzatuko da, hiru ildo nagusiren bitartez:

  • Motibazioa, interesak eta ahalduntzea. Une honetan, arlo horretako bi jarduketa daude: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.
  • Zeharkako gaitasunak eta trebeziak hobetzea. Zenbait ekimen landu dira ildo honetan: Formula Student eta Moto Student.
  • Lanposturako gaitasunak Eurocip VII eta Bilboko Udalaren Enplegu Plana proiektuen bitartez, besteak beste.

UDALEKO EKINTZAILETZA-ZERBITZUA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Joan den urtean, Bilbon, 185 enpresa eta 234 lanpostu sortu ziren.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANAREN BOSGARREN DEIALDIA

Langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta programa, baldin eta erdi-mailako edo goi-mailako titulazio akademikoa badute eta Bilbon bizi badira. Aurtengo edizioan 117 lanpostu berri sortu dira. Gazteen Enplegu Planean jaso da askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatu behar direla, eta, era berean, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu nahi da.

BILBAO ENTZUMENAK

Ekimenak Gazteen Enplegu Planeko parte-hartzaileei protagonismoa emateko helburua du, informazioa eskuratu ahal izateko, eta, hori erabiliz, lan-merkatura sartzeko eta bertan geratzeko beren beharrizanak esparru publikotik asetzeko ekintzak definitzeko eta diseinatzeko. Martxoan bertan egin den azken jardunaldian 100 pertsona inguru bildu dira, eta elkarrekin hitz egiteko aukera izan dute, bai eta iritziak partekatzeko aukera ere

  • “Bilbao Entzumenak” ekimenaren helburua da 2022/2023 aldirako Gazteen Enplegu Planean parte hartzen duten gazteei entzutea eta protagonismoa ematea, lan-merkatura sartzeko orduan dituzten beharrizanak, espektatibak eta zailtasunak sakonki ezagutzeko.

  • 2022-2023ko Bilboko Enplegu Plana” anbizio handiko programa bat da, zeinaren bitartez ekonomia suspertu nahi den eta hirian lanpostuak sortu. Bertan, gazteentzako plan espezifiko bat jaso da, 4,7 milioi eurokoa, eta 117 lanpostu berri sortu dira horren bitartez, aurreko deialdian baino 28 gehiago.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilbao Entzumenak izeneko jardunaldia antolatu du 2022-2023ko Bilboko Gazteen Enplegu Planean parte hartu duten gazteei aktiboki entzuteko, eta, hala, enpleguaren esparruan dituzten beharrizanei, espektatibei eta zailtasunei heltzeko.

Ekimena Bilbao Arenan antolatu da, eta Gazteen Enplegu Planeko parte-hartzaileei protagonismoa emateko helburua du, informazioa eskuratu ahal izateko, eta, hori erabiliz, lan-merkatura sartzeko eta bertan geratzeko beren beharrizanak esparru publikotik asetzeko ekintzak definitzeko eta diseinatzeko.

Ehun bat parte-hartzaile bildu dira, eta aukera izan dute elkarrekin aritzeko, bai eta egun osoan zehar egindako zenbait dinamikaren bidez beren ikuspegiak partekatzeko. Jardunaldiko ekintzen artean, besteak beste, gaur egun gazteek lan-merkatuan dituzten hamar erronka aurkeztu dituzte, hala nola osasun mentala, belaunaldien arteko aldeak, globalizazioa, autoezagutza, soft skills direlakoak, enplegua bilatzeko tresnak, adimen artifiziala edota askotariko trantsizioak (soziala eta sanitarioa, ekologikoa eta ingurumenekoa eta teknologikoa zein digitala). Gai horiek guztiak jorratu dituzte parte-hartzea sustatzeko mahaietan.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANAREN BOSGARREN DEIALDIA

Bilboko Udalaren eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022/2023 aldirako Gazteen Enplegu Planean kokatutako ekimen bat da Bilbao Entzumenak. Horren helburua da Bilboko gazteen langabeziari modu espezifikoagoan heltzea eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea.

Hain zuzen ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta langabezian egon behar dute, erdi-mailako zein goi-mailako titulazioa eduki eta Bilbon bizi. Ekitaldi honetarako Gazteen Enplegu Planak 4,7 milioi euroko aurrekontua du (joan den urtean 3,6 milioi euroko aurrekontua izan zuen), eta 117 lanpostu berri sortu ditu (aurreko deialdian 89 sortu zituen) 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioen bitartez, tokian-tokian bultzatuak eta Bilboko Udalak, bertako arloek eta udal-entitateek zuzenean eginak.

Gazteen Enplegu Planean askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatzea aurreikusi da, besteak beste, honako gai hauen gaineko prestakuntza dutenak: teknologia berriak, administrazioa, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, giza-baliabideak, web-proiektuak, arlo juridikoa, arkitektura, ingeniaritza, ekonomia, hezkuntza, kultura-programazioa, turismo-sustapena, diseinua, marketina, hirigintza, ingurumena eta gizarte-lana. Hala, Bilbao Entzumenak ekimenaren modukoen bitartez, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea ere sustatzen da.

SARE SOZIALAK:

  • Proiektuan parte hartuko duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute, gaurtik hasita, eta hamar hilabeteko lan-kontratua ostera. Horrekin haien enplegagarritasuna eta komunitatean zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzea lortu nahi da.
  • Proiektua Europako Next Generation funtsekin eta Lanbideren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin finantzatuko da, eta parte-hartzaileentzako bi jarduera-eremu izango ditu: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Gaur hasi da gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuaren lehenengo fasea. Bertan parte hartzen duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute.

Urtarrilean martxan jarriko den bigarren fasean parte-hartzaileek hamar hilabeteko lan-kontratua eskuratuko dute.

Otxarkoaga auzoan egingo den ekimen horren bidez, Bilboko Udalak honako helburu bikoitz hau lortu nahi du: enplegagarritasuna hobetzea eta zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzen laguntzea.

ARRAKALA DIGITALA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA

Hala, parte-hartzaileek bi esparruren inguruan egingo dute lan: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Lehenengoan, parte-hartzaileek administrazio publikoan, erosketa elektronikoetan edota bankuko eragiketetan zereginak bide elektronikoaren bitartez egiteko laguntzarekin zerikusia duten jarduerak gauzatuko dituzte eta gaitasun digitalak eskuratuko dituzte.

Energia-efizientziaren esparrua kontratazioan laguntzean datza, bai eta bizitegi- eta komunitate-erabilerako energia-hornidurak hobetzean eta baldintzak aztertzean ere.

Prestakuntzako eta lan-eskarmentuko hamabi hilabeteak igarotakoan, «Bezeroarekiko harrera- eta harreman-jardueren» agiria eta lan-merkatuan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dituzte.

Proiektuan parte hartuko duten pertsonak iraupen luzeko langabeak dira, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenak eta hiribilduan bizi direnak.

Proiektua Europako Next Generation funtsek, Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzatu dute.

SARE SOZIALAK: