Abenduaren erdialdean abiaraziko da enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioen dirulaguntzak eskuratzeko epea.

Bilboko Udalak eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak tokiko enpresetan 700 pertsona baino gehiago kontratatzea sustatuko dute Bilboko 2020-2021eko Enplegu Planaren esparruan. Horrela, hiribilduaren ekonomia berraktibatu nahi dute. Horri dagokionez, enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioak egiteko LAGUNTZAK eskuratu ahal izateko epea abenduaren erdialdean amaituko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Gaur egungo testuinguruan enpresa-sektoreak aurre egiteko dituen zailtasunei erantzuteko asmoz, enpresa pribatuetan sortzen diren lanpostuen kopurua handitu nahi da, hau da, 701 pertsona kontratatu, iazko enplegu-planean baino 61 pertsona gehiago (2019. urteko zenbatekoa 640 enplegu berri izan zen).

Bilbao Ekintza Udal Elkarteak arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen du 94 420 53 21 telefono zenbakiaren edo ayuda@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

2020-2021eko Bilboko enplegu planak mil lanpostu berri baino gehiago sortuko ditu, COVID-19aren krisiari aurre egiteko.

Amaia Arregi, Bilboko Udaleko lehen alkateordea eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak 2020-2021eko Bilboko Enplegu Plana aurkeztu dute gaur. Anbizio handiko programa bat da, eta, guztira, 1.012 lanpostu berri sortuko dira lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten bilbotarrentzat.

Plan horren barruan, 919 lanpostu berri sortu ziren 2019. urtean; beraz, iaz baino 93 pertsona gehiago kontratatuko dira 2020. urtean. COVID-19ak eragindako krisian murgilduta egon ondoren, hiribilduan orain arte sortu den ENPLEGU-AUKERARIK garrantzitsuena da, baliabide guztiekin Covid-19aren krisiari aurre egiteko.

  • Bilbao Berraktibatzen udal-programaren helburua da COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz langabezian dauden pertsonak berriz laneratzeko laguntza ematea.

  • Programan izena emateko epea irailaren 13tik 23ra egongo da irekita, eta esteka honen bitartez eman ahal izango da izena.

  • Urriaren 28an lehenengo informazio-saioa egingo da, eta programak iraungo duen bi hilabeteetan erabili den metodologiaren berri emango da bertan.

  • Bilbao Berraktibatzen programa BILBAO AURRERA planaren barruan dago, hau da, COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean hiribilduko ekonomia, enplegua eta kulturak berraktibatzeko eta kohesio sozialerako premiazko neurriak hartzeko plana.

  • Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du, Tokiko Enplegua sustatzeko 3 R programaren deialdiaren barruan.

Ireki da dagoeneko Bilbao Berraktibatzen programan izena emateko epea. Gaurtik aurrera, urriaren 13a, eta datorren urriaren 23ra arte interesdunek honako esteka honen bitartez parte hartu ahal izango da.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, berriz laneratzeko laguntza emango die COVID-19aren pandemiaren ondorioz gaur egun langabezian dauden 100 bilbotarri.

Urriaren 28an egingo da lehenengo saioa egun horretan izena eman duten pertsona guztiekin. Bertan, berriz laneratzeko laguntza-programak iraungo duen bi hilabeteetako metodologiaren berri emango dute.

BERRIZ LANERATZEKO LAGUNTZA

Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du Tokiko Enplegua 3 R deialdiaren barruan, eta, hain zuzen ere, xede zehatz bat izango du: parte-hartzaileak lan-merkatuarekin harremanetan jarri eta, zehazki, COVID-19aren ostean enplegagarritasun handiagoa erakutsi duten sektore eta enpresekin.

Horretarako, Bilbao Berraktibatzen programak hautatuko pertsonei gaitasunak bultzatzeko laguntza emango die, alor digitalekoak barne, eta enplegua bilatzen hasteko ekintza-plan pertsonalizatu bat garatuko du.

Programak iraun bitartean, hainbat topaketa egingo dira enpresekin, gaur egungo zein etorkizuneko lan-aukerak identifikatzeko eta lehen eskutik ezagutzeko. Era berean, eta lan-merkatura sartzeko eta integratzea errazteko, bai eta bertan mantentzea ere, banakako jarraipen-plan egingo da.

BILBAO AURRERA, HIRIA BERRIZ AKTIBATZEKO PREMIAZKO NEURRIAK

Bilbao Berraktibatzen programa udalak sustatutako plan global baten barruan gauzatuko da. BILBAO AURRERA deritzon Gizarte Kohesiorako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko eta Bilboko Kulturaren aldeko Neurrien Plana, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko udalak aurten martxan jarri duen premiazko eta behin-behineko planak hiru jarduketa-eremu zehatz izango ditu hirian:

  • Ekonomia eta enplegua berriz aktibatzea, 11,4 milioi eurorekin;
  • Berraktibatze sozialerako ekimenak, 2,2 milioi eurorekin;
  • Kultura-ekintzak, 1,3 milioi eurorekin.

Guztira, 15 milioi euro bideratuko dira 50 neurri baino gehiagorekin, eta neurri horien bitartez, arreta berezia jarriko da hiribilduko PERTSONA ETA ENPRESETAN, batik bat, tokiko txikizkako merkataritzan, ostalaritzan, hoteletan, turismoan eta kultura- zein sormen-industrietan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

(@) empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus
(T) 944 205 321