Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunaren lankidetzarekin, Batuz-TicketBai estrategia fiskalaren inguruko eta nahitaez ezartzeko egutegi berriaren inguruko azken berritasunak ezagutzeko enpresa-jardunaldira gonbidatu nahi zaitu ekainaren 4an, asteartea.

Batez ere, estrategia fiskal berri hau aplikatzeko aldiak eta abantailak ezagutu nahi dituzten merkatariei zuzenduta dago.

Jardunaldiak, BATUZ proiektuaren azken berritasunak, ezartzeko egutegia eta pizgarriak aztertu nahi ditu, baita beste gai batzuk azaldu ere, hala nola: fakturak egitea, TicketBai software bermatzailea, sinadura ziurtagiriak, erregistro liburuak eramatea eta zerga aitorpenak aurkeztea.

Jarduera nagusia merkataritza dutenek estrategia hori nahitaez aplikatu behar izango dute 2025. urtetik aurrera. Hala ere, borondatezko aldian sartzeagatik izango dituzun zerga-abantailak jakinarazi nahi dizkizuegu. Aprobetxa ezazu jardunaldi hau nobedade guztien berri izateko! 

JARDUNALDIAREN EGITARAUA 

14:00. Bilbao Ekintzaren aurkezpena.

14:10 – 15:40. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta Izenpeko arduradunak: BATUZ/TicketBAI aurkeztea

  • Antonio Pérez Delgado, Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea.
  • Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Aldundiko Arriskuak Analizatzeko eta Zerga Iruzurraren aurkako Borroka Koordinatzeko zerbitzuburua.
  • Raquel Garay, Proiektu Arloko arduraduna Izenpen (EAEko administrazioen identifikazio elektronikorako plataforman).

15:40. Galderak egiteko txanda

Jardunaldiaren edukia:

  • Ezartzeko egutegi berriaren eta proiektuaren gaur egungo egoera. Aplikatu beharreko araudia.
  • TicketBAI: Fakturak eta eragiketen gainerako justifikazio-dokumentuak igortzea, zenbait betekizun tekniko bete behar dituen fakturazioko software berme-emaile bat erabiliz.
  • BFAk (Egin Zure Faktura) eta Izenpek (Ef4ktur) TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako softwareak.
  • Sinatzeko ziurtagiriak: baldintzatzaileak, aukerak eta egoki aukeratzeko aintzat hartu beharreko alderdiak.
  • Zerga-pizgarriak, sistemara atxikitzeko unearen arabera.
  • Ekonomia-eragiketen erregistro-liburuak egitea (EEEL: 140 eta 240 eredu berriak) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea zirriborroetatik abiatuta.
  • Zehapen-erregimena, nahitaezko ezarpenetik aurrera aplikatu beharrekoa. 

Jardunaldiari buruzko informazioa:

📆 Eguna: 2024ko ekainak 4

⌚  Ordutegia: 14:00etatik 16:30etara.

💻 Lekua: Bizkaiko Foru Agiritegia (Maria Diaz Haroko kalea 11)

Izena emateko azken eguna: ekainak 3, 13:00k arte, edo leku guztiak bete arte

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunaren lankidetzarekin, Batuz-TicketBai estrategia fiskalaren inguruko eta nahitaez ezartzeko egutegi berriaren inguruko azken berritasunak ezagutzeko enpresa-jardunaldira gonbidatu nahi zaitu maiatzaren 15ean, asteazkena.

Abokatutzan, psikologian, odontologian, albaitaritzan, fisioterapian edo finken administrazioan diharduten enpresa eta profesionalei dago zuzenduta. Helburua da BATUZ proiektuaren azken berritasunak eta horiek ezartzeko egutegia eta pizgarriak aztertzea, bai eta fakturak igortzeari, TicketBai software berme-emaileari, sinatzeko ziurtagiriei, erregistro-liburuak egiteari eta zerga-aitorpenak aurkezteari buruzko azalpenak ematea ere.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA
09:00Bilbao Ekintzaren aurkezpena.

09:10 – 10:40. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta Izenpeko arduradunak: BATUZ/TicketBAI aurkeztea

·       Antonio Pérez DelgadoBizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea.

·       Iñigo Egia OssorioBizkaiko Foru Aldundiko Arriskuak Analizatzeko eta Zerga Iruzurraren aurkako Borroka Koordinatzeko zerbitzuburua.

·       Raquel GarayProiektu Arloko arduraduna Izenpen (EAEko administrazioen identifikazio elektronikorako plataforman).

10:40. Galderak egiteko txanda

Hauxe da jardunaldiaren edukia:

  • Ezartzeko egutegi berriaren eta proiektuaren gaur egungo egoera. Aplikatu beharreko araudia.
  • TicketBAI: Fakturak eta eragiketen gainerako justifikazio-dokumentuak igortzea, zenbait betekizun tekniko bete behar dituen fakturazioko software berme-emaile bat erabiliz.
  • BFAk (Egin Zure Faktura) eta Izenpek (Ef4ktur) TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako softwareak.
  • Sinatzeko ziurtagiriak: baldintzatzaileak, aukerak eta egoki aukeratzeko aintzat hartu beharreko alderdiak.
  • Ekonomia-eragiketen erregistro-liburuak egitea (EEEL: 140 eta 240 eredu berriak) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Zerga-pizgarriak, sistemara atxikitzeko unearen arabera.
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea zirriborroetatik abiatuta.
  • Zehapen-erregimena, nahitaezko ezarpenetik aurrera aplikatu beharrekoa.

Jardunaldiari buruzko informazioa:

📆Eguna: 2024ko maiatzaren 15a, azteazkena.

⌚Ordutegia: 09:00etatik 11:30era.

💻Lekua: Bizkaiko Foru Agiritegia (Maria Diaz Haroko kalea 11)
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 14a, 13:30era arte, edo leku guztiak bete arte

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal sozietateak, Saltokientzako eta enpresa txiki eta ertainentzako aholkularitza-zerbitzua ezagutzeko jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Egungo enpresa-testuinguruan, hazkunderako eta oparotasunerako gakoa erabaki informatuak eta estrategikoak hartzean datza. Horretarako, funtsezkoa da negozioari balio bereizgarria emango dion gida-zerbitzu bat izatea, horri esker, negozioaren garapen ekonomikoa bultzatuko baita.

Saltokientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat enpresa-hazkundea sustatzen duten profesional adituak izateak dakartzan onuren berri emango dugu. Horretarako, Bilboko Udalak % 100ean diruz lagundutako programa honetan parte hartu duten negozioen lekukotzak emango dira.

  • Aso Kabinetea. (Neuropsikologian oinarritutako terapien bidez ikasteko zailtasunetan espezializatutako kabinete pedagogikoa) – Marketin- eta komunikazio-aholkularitza.
  • Hand Bilbao. (goiko gorputz-adarreko lesioen errehabilitazioan espezializatutako zentroa, batez ere eskukoak eta eskumuturrekoak) – Finantza- eta ekonomia-aholkularitza. 
  • Gregorio Martín janari-denda. (Bakailaoaren eta kalitatezko beste produktu batzuen salmentan espezializatutako Alde Zaharreko saltokia, ehun urte beteak dituena) – Aholkularitza teknologikoa. 

Ondoren, kafe-networking bat egongo da, zerbitzuko Teknikariekin eta aholkulariekin.

 

JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA
  • Data: 2024ko martxoaren 13a, asteazkena
  • Ordutegia: 09:00etatik 11:00etara.
  • Lekua: Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, Bilbo.

 

IZENA EMATEA DOAKOA DA. LEKU-KOPURU MUGATUA.

  • Aurreko edizioan kategoria honetako Top 10ean sartu ondoren, Bilbok sei posizio igo ditu eta laugarren postuan dago ranking ospetsu honetan. Ranking honek Europako 370 hiri baloratzen ditu, atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko, atxikitzeko eta handitzeko duten gaitasunaren arabera.

  • Bilboko Udalak arlo honetan egindako lanaren aintzatespen garrantzitsua da eta hiribilduak jauzi nabarmena egin du tamaina handiko hirien artean lehiatzera igaro eta urtebetera.

  • fDi Intelligence Financial Times argitalpenaren atal bat da, atzerriko inbertsioaren nazioarteko joerak zehatz-mehatz aztertzen espezializatua, eta erakundeei eta enpresei datu eta aholkularitza espezializatuak eskaintzen dizkie lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko.

Bilbo tamaina handiko laugarren hiri europar moduan aintzatetsia izan da atzerriko inbertsio zuzena erakartzeari dagokionez, Financial Times argitalpen britainiarreko fDi Intelligence aldizkariaren European Cities and Regions of the Future 2024 rankingaren arabera.

Rankingak Europako 370 hiri baloratzen ditu atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko, atxikitzeko eta handitzeko gaitasunaren arabera, eta tokiko gobernuek kanpoko inbertsioa sustatzeko egiten duten lan integrala ebaluatzen du, hiri bakoitzak arlo horretan duen potentziala ezarriz.

Rankinga egiteko, fDi Intelligencek 80 adierazle baino gehiago erabiltzen ditu, bost kategoriatan banatuta: potentzial ekonomikoa, giza kapitala eta bizimodua, errentagarritasuna, konektibitatea eta negozioak egiteko erraztasuna.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak aintzatetsi duenez, “oso pozgarria da hain argitalpen entzutetsuek Bilbo nazioarteko garapen ekonomikoaren erreferente gisa kokatzea eta talentua erakarri eta fidelizatzearen aldeko apustua egiten duen hiri moduan hain era positiboan balioestea. Hainbat eragilerentzat etorkizun moderno eta erakargarria duen Bilboren alde lanean jarraitzen dugu”.

Bilbok sei postu egin ditu gora, joan den urtean sailkapen horretako Top 10ean sartu ondoren; izan ere, iaz sartu zen lehen aldiz “tamaina handiko hiriak” kategorian. Sailkapen horretan 500.000 biztanletik gorako herriak sartzen dira, baita milioi bat biztanletik gorako metropoli-eremua dutenak ere.

Sailkapenean izan duen hobekuntza Bilboko Udalak ekonomia-sustapenaren arloan egindako lanaren aintzatespena  da eta, bereziki, hiriko aukera-eremu nagusia den Zorrotzaurreko Berrikuntzako Hiri Barrutiaren (ZBHB) garapenean aurrera egiteko burutu duen lana. Ildo horretatik mugarri gisa nabarmentzen dira Bizkaiko Parke Teknologikoaren etorkizuneko hiri-campusaren obren hasiera, uhartearen 2. faseko Hitzarmen Batzordearen eraketa edo Hiri-Garapen Jasangarri Integratuko Estrategia gauzatzearen bidez jasangarritasunaren alde egindako apustua.

Aipatutako ranking-ari dagokion sari-banaketa martxoaren 12an egingo da, MIPIM – The Global Urban Festival higiezinen azokaren barruan. Azoka hori Cannesen izango da, hilaren 12tik 15era bitartean.

FINANCIAL TIMES EGUNKARIAK 2016AN NABARMENDU ZUEN BILBO LEHEN ALDIZ

Financial Times taldeak Bilbori egindako aitorpenen historia 2016an hasi zen. Orduan bi aldiz saritu zuen hiribildua fDi Strategy Awards sarietan, Smart City eta Education Cluster kategorietan, hiri adimendunaren eredu baterantz aurrera egiteko eta ezagutzan oinarritutako garapena sustatzeko Bilbok egindako apustuagatik.

Argitalpena Atzerriko Inbertsio Zuzenaren arloan mundu mailako fluxuak eta joerak aztertzen dituen nazioarteko aldizkaririk garrantzitsuena da. Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoan eta bere aintzatespenak benetako kalitate-zigilua dira aipamen hori jasotzen duten hirientzat.

SARE SOZIALAK:

  • Udalak, Bilbao Ekintza erakundearen bitartez, eta BCAM – Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak, elkarrekin lan egingo dute BILBOMATH proiektuan, nazioartekotze-jarduerak, barreiadura eta berrikuntza sustatzeko.

  • Hitzarmen berri honekin, bi erakundeek beste urrats bat eman dute beren arteko harremanean, eta loturak sendotu dituzte ekintza berriak garatzeko, dibulgatzeko eta talentua erakartzen jarraitzeko.

Bilboko Udalak eta BCAM – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikita, lankidetza indartu dute, nazioartekotze, barreiatze eta berrikuntza jardueren sustapenean jarritako fokuarekin hitzarmen bat sinatuz.

Bilboko Udalak eta BCAM-ek – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroak, lankidetza indartu dute, nazioartekotze, barreiatze eta berrikuntza jardueren sustapenean jarritako fokuarekin hitzarmen bat sinatuz.

BCAMek – Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak, eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez – Bilborako aberastasun ekonomiko eta soziala sortzea sustatzen duen udal erakundea –, BILBOMATH proiektuan elkarrekin lan egingo dute. Proiektu horrek sei helburu ditu:

  • BCAM-ek Innolab berrikuntza irekiko plataforman eta beste berrikuntza-ekimen batzuetan parte hartzea.
  • Matematika gizartera eta gazteriara hurbiltzeko programak garatzen eta matematika irakasten laguntzea.
  • Nazioarteko ekitaldietan elkarlanean aritzea.
  • BCAM-ek dibulgazio-programetan parte hartzea.
  • BCAM-ek matematikako nazioarteko biltzarrak eta ekitaldiak antolatzea.
  • Sinergiak bilatzea, diziplina anitzeko eta nazioarteko ikerketa-espazioak indartzeko.

Bilboko Udalak eta BCAMek ibilbide luzea dute lankidetzan, dibulgaziotik  hasita eta Europako esparruan ikerketa-proiektuak batera proposatzeraino.  Horren adibidea da, BCAM-ek BilbaoTIKekin egiten duen lana  datuen analisian, BCAM-eko Ezagutza Transferitzeko Unitatetik,  Bilboko tranbiaren erabiltzaileak profilatzeko.  Matematikako zentroak Innolab Bilbaoko bazkidea da, Bilboko Udalak sustatutako berrikuntzarako plataforma.

Orain, joan den abenduan sinatutako hitzarmen berri honekin, bi erakundeek beste urrats bat eman dute, ekintza eta proiektu berriak garatzeko loturak sendotuz, berritzen jarraitzeko eta talentua hirira erakartzeko, aurrerapen eta berrikuntzarako motor gisa.

BCAM – MATEMATIKA APLIKATUAREN EUSKAL ZENTROARI BURUZ

BCAM Bilbon egoitza duen diziplinarteko ikerketa-zentroa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatua, eta BERC (Basque Excellence Research Centers) sarearen parte da.

2008an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasque-ren bidez, eta bere helburu nagusietako bat da, ezagutzaren transferentziaren bidez, matematika gizartearen zerbitzura jartzea, ikerketaren emaitzak biozientziak, osasuna, energia edo fabrikazio aurreratua bezalako sektoreetara hedatuz, eta tokiko eta nazioarteko erakunde eta enpresekin batera lan eginez.

Zentroak, gaur egun, 34 naziotako 186 ikertzaile ditu, eta hirutan jaso du Severo Ochoa saria (2013an, 2018an eta 2021ean), Estatuko Ikerketa Agentziak emandakoa, BCAM Europako erakunde garrantzitsuenetako bat dela finkatzen duena.

BCAMeko bazkideak, Bilboko Udalaz gain, Ikerbasque, Innobasque, Univesidad del País Vaco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bizkaiko Foru Aldundia eta Petronor Innovación S.L. dira.

  • Egoitza berriaren helburua da Bilbo-Bizkaia AAren esparruan teknologia digital aurreratuen hub gisa indartzeko laguntzen jarraitzea, talentuaren hazkundea erakarri eta bultzatzea, Euskadiren eta bere enpresen gaitasun zientifiko-teknologikoa indartzeko eta berrikuntzaren bidez enpresa-ehunaren trantsizio digitalean eta jasangarritasunean laguntzea.

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, besteak beste, bulegoak bisitatu dituzte, eta instalazio berrietan garatzen ari diren hainbat sektoreri aplikatutako adimen artifizialeko proiektu ezberdinak ezagutu dituzte.

Vicomtech Zentro Teknologikoak, Visual Computing & Interaction, Adimen Artifizialeko teknologia digitalen ikerketan, aplikazioan eta transferentzian espezializatuak, Zorrotzaurreko egoitza inauguratu du. Ikerketan aritzen diren 250 profesional baino gehiagorekin eta Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan 20 urte baino gehiagoko ibilbide eta hazkundea izanda, Bilboko Zabalgunean bi urte eman ondoren, Vicomtech Zentroak atal berri bat ireki du Zorrotzaurreko Erribera 2 Eraikineko instalazioetan, Bilboko Udalaren eskutik.

Lankidetza horrekin, hedatzen jarraitzeaz gain, abangoardiako instalazioak eskaintzen ditu, laster erronka teknologiko berriei aurre egiteko, Bilboko Vicomtechen lan egiten duten pertsonekin eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako langile berriekin batera. Horrela, epe luzeko apustu estrategiko batean aurrera egingo da, lurraldeko enpresa gehiagori teknologia horiek baliatzen jarraitzeko aukera emango diena, Euskadiko hiriko lehen zentro teknologikoaren bidez.

Horrela, zentroak helburu estrategikoak lortzen laguntzen du, Bilbo-Bizkaia AAren esparruan teknologia digital aurreratuak sortzeko eta transferitzeko hub gisa indartzeko, talentua erakartzeko eta hazteko, Euskadiren eta bere enpresen gaitasun zientifiko-teknologikoa indartzeko, eta enpresa-sarearen trantsizio digital-jasangarri bikoitzari laguntzeko, berrikuntzaren bidez, adimen artifiziala bezalako teknologia erabakigarriari esker.

Zentro teknologiko horren Zorrotzaurreko egoitzaren inaugurazioa dela eta, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ekitaldiari hasiera eman dio gaur, eta itxiera instituzionala Estíbaliz Hernáez-ek Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eman dio. Jarraian, instalazio berriak bisitatu dituzte eta iritziak trukatu dituzte Jon Ander De Las Fuentes presidentearekin, Julián Flórez zuzendari nagusiarekin eta Agustín Zubillaga Bilboko egoitzako zuzendariarekin, baita gainerako lantaldekoekin ere. Alkateak pozik agertu da Vicomtech Zentroak “Zorrotzaurre aukeratu duelako egoitza Bilbon jartzeko, eta amets bilbotar honetan sinisteagatik: Hiribilduko eremu hau Talentuaren, Ezagutzaren eta Aukeren uharte bihurtzea da, non gazteek eta profesionalek prestakuntza jaso eta beren enpresa-ekimenei aurre egin ahal izango dieten edo beren karrera profesionalak garatu ahal izango dituzten”.

Bestalde, Vicomtech-eko presidenteak adierazi duenez, enpresei teknologia transferitzeko eta ikertzaile espezializatuak prestatzeko duen misioari jarraiki, eta Euskadiko ekoizpen- eta enpresa-ehunetik hurbil dagoela berretsiz, Vicomtech-en egoitza berria beste urrats bat izango da norabide horretan. Horretarako, lankidetza estuan jarraituko du beste ezagutza-eragile batzuekin, enpresa-lankidetzako eragileekin eta administrazioekin, inguruko garapen teknologikoan laguntzeko.

ZENTRO BERRIRAKO KONTRATAZIOA

Zentroak, azaldu dutenez, ikerketa industrial aplikatuari lotutako STEAM profilak dituzten pertsonak kontratatzea eta haien bulegoetan pixkanaka sartzea aurreikusten du, lantaldeak indartzeko eta handitzeko eta enpresei konponbideak ematen jarraitzeko, hurbiltasunez eta eraginkortasunez.

Alkatearen bisitan, hirian ezartzeko estrategia ere aurkeztu dute, baita zentroak garatzen dituen eta orain Zorrotzaurreko egoitza berritik indartuko diren ikerketa-ildoak ere.

VICOMTECH-I BURUZ

Vicomtech irabazi asmorik gabeko fundazio pribatua da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dago, Adimen Artifizialean, Visual Computing & Interactionen espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentro Teknologiko gisa. Vicomtech 2001ean sortu zen, eta gaur egun ikerketan lan egiten duten 250 profesionalek baino gehiagok osatzen dute. Vicomtech-en teknologia digitalak ikertu eta garatzen dira, betiere merkatuaren eskariari erantzunez eta enpresei beren prozesuak eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten irtenbide berritzaileak emanez.

Vicomtech BRTA (BASQUE RESEARCH & TECHNOLOGY ALLIANCE) erakundeko kidea da, eta kudeaketa integraleko metodologia propioa eta erreferentea du, kontrastatutako ereduetan oinarritua, prozesuak optimizatzea eta enpresei teknologia gardentasunez transferitzea bermatzen duena. Vicomtech Zentroak hainbat ziurtagiri eta aintzatespen ditu, hala nola HR Excellence in Research, ISO22301, ISO 27001, ISO 14001, ISO 9001 eta UNE 166002.

SARE SOZIALAK:

Ekintzailetza-proiektuak sustatzeko eta/edo eragile laguntzaileen bila dabiltzan pertsonei zuzendutako networking ekitaldia.

Jardunaldia 2024-ko otsailaren 1ean, ostegunean, izango da 18:30etatik 20:30etara Zabalgune Eraikinean, Zabalguneko plaza 11, 48009, Bilbo.

Izena eman eta gozatu ezazu Bilboko profesionalak ezagutuz!

Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren udal sozietateak, Oficina Acelera PYME-rekin batera, mahai-inguru batera gonbidatzen zaitu. Bertan, Adimen Artifizialak (AA) enpresetan duen eraginari buruz hitz egingo da.

Adimen Artifiziala (AA) tresna iraultzailea izan da enpresa-sektorean eta enpresen jarduera guztiz aldatzen ari da. Hala ere, aproposa al da teknologia hori edozein erakunde-motarako? Zeintzuk dira Adimen Artifizialaren (AA) erronkak ETEetan?

Helburua honako hau izango da: erakundeek adimen artifiziala (AA) nola ezarri behar duten hausnartzea, baita adimen artifizialak ETEen kudeaketan eta produktibitatean izan ditzakeen onurak hausnartzea ere.

MAHAI-INGURUA

  • Irati Rodríguez, HUPI enpresako Negozio Garapeneko arduraduna.
  • Josema Cibrián, Nómada enpresaren CEOa.

Irati Binuek moderatuko du, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Komunikazio arduraduna.

  • Data: 2024ko otsailaren 5a, astelehena.
  • Ordutegia: 09:00etatik 11:30era.
  • Lekua: Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, Bilbo.

IZENA EMATEA DOAKOA DA. LEKU-KOPURU MUGATUA.

PROGRAMA

Mahai-inguruak bi zati izango ditu:

Lehenengo zatia: Testuingurua: erakundeetan AA ezartzearekin lotutako gaiak jorratuko dira.

  • AAren inguruko mitoak gezurtatzea: AA zer den eta zer ez den.
  • AA irtenbide unibertsala al da?
  • Nola ezarri behar dute enpresek AA kontzienteki?
  • Nola integratu daiteke AA beste teknologia batzuekin, hala nola robotikarekin eta errealitate birtualarekin?
  • Zer irtenbide teknologiko daude?
  • Zer akats egin ohi dira AAren inguruan eta nola ekidin ditzakegu?

Bigarren zatia: AAk dituen dilema etikoei buruzko eztabaida eta hausnarketa-mahaia.

  • Nora nahi dugu iraultza teknologikoak eramatea? Zer gizarte-mota eraiki nahi dugu?
  • Etika-esparru sendoak, pentsamendu kritikoa eta Adimen Artifizialaren bitartez erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Osagarriak al dira Adimen Kolektiboa eta Adimen Artifiziala?
  • Zer erabilera zehatz, nabarmen eta bizkor eman diezaioke Adimen Artifizialak ETE bati?
  • Nola konpondu ditzakegu enpresa-erronkak Adimen Artifizialarekin?

Izena eman!

Datorren urtarrilaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian eta 19an Guggenheim Bilbao Museoan Languages Lanean Hizkuntza-kudeaketaren erronkak ekonomia-jardueran I. Kongresua egingo da.

Jardunaldien helburua hizkuntza-kudeaketak lan-munduan duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen jardunbide egokiak zabaltzea da.

Etorri eta ezagutu gehiago joera honi buruz!

Datorren ostegunean, abenduaren 21ean, urteko azken Afterwork-a egingo da Zabalgune Eraikinean. 14:30etatik 16:30etara izango da ebentua.

Ekintzaileei eta enpresei zuzendutako networking ekitaldi bat da, profesional gehiago ezagutzeko, gizarteratzeko eta lankidetza posibleak ezartzeko.

Etorri eta gozatu lan egin ondoren, Bilboko profesionalak ezagutuz.