• Mentoring Dual Digital proiektuaren lehenengo ekintza da, eta mikroenpresen eta ETEen eraldaketa digitala erraztea du xede, batez ere merkataritza-sektorekoak.

  • Datozen hilabeteetan, enpresa digitalizazioko hainbat arlotan espezializatutako start up sortu berriak arlo digitalean jauzi bat egin behar duten negozio txiki eta ertainen aholkulari izango dira.

Bihar, azaroak 30, asteartea, Mentoring Dual Digital proiektu pilotua hasiko da, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, abian jarritako ekimena, negozio txikien eta ertainen eraldaketa digitala errazteko asmoz.

Proiektu pilotu hau Bilbao Aurrera 2021 Plan Berezian jasotzen da, eta helburu hau du: pandemiak gogorren astindu dituen sektoreen artean kohesio soziala, ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea eta hiriaren kultura lortzea.

Mentoring Dual Digital taldeko mentoring-modalitatean eratutako proiektua da. Bertan, enpresa-digitalizazioaren hainbat arlotan espezializatutako start up-ak arduratuko dira eremu digitalean jauzi egin behar duten enpresa txikiei eta ertainei zein saltokiei aholkuak emateaz.

Ekimen honen bidez, ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza bultzatzen dira, teknologia berriek dituzten aukerak honako hauei eskainiz: orain arte teknologia horiek kontuan hartu ez dituzten enpresei, eta ezagutza izanda, beren negozio-prozesuak handitu eta hobetu nahi dituzten enpresei. Mentoring Dual Digitalek, gainera, bi aldeen artean sinergiak eta ikaskuntzak ezartzeko aukera emango du, aholkularien eta aholkuak jaso dituzten artean.

SENTSIBILIZAZIO- ETA MOTIBAZIO-FOROA

Ekimen horren barruan, sentsibilizazio- eta motibazio-foro bat antolatu da saltoki eta enpresa txiki eta ertainetarako Mentoring Dual Digitalaren garrantziari buruz, negozio txiki eta ertainen eraldaketa digitala errazteko eta bizkortzeko tresna gisa. Online egingo da goizeko 9: 00etatik 11: 00etara, eta izen-emateak esteka honen bidez egin daitezke.

Horretarako, honako hauek parte hartuko dute:

  • Joan Clotet. Humanismo Digitalari buruzko hitzaldia emango du;
  • Marion de la Porte. Sinplasticoren sortzailea da, Espainiako plastikorik gabeko online produktuen lehenengo denda;
  • Victor Estrada. Interneteko Semilla Proyectosen zuzendari-bazkidea;
  • Daniel Siles. Digitalizazioan esperientzia duten start up-en eta ETEen aholkularia;
  • Lookiero-ko Nagore Grandio. Europan liderra den emakumeentzako personal shopper online zerbitzua.

Datozen hilabeteetan, programa pilotu berri honen faseak garatuko dira; besteak beste, kontu ikuskatze digitala, aholkulariak diren start up-etarako talde-prestakuntza, talde-mentoringeko saioak eta Mentoring Dual Digital programa aurkeztea, urtero Bilbon egiten den Mentoring-eko kongresuan.

ESPERIENTZIAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA

Bilboko Udalak urte asko daramatza mentoring-programak garatzen, enpresei eta saltokiei beren gaitasun, eskumen eta trebeziak hobetzen laguntzeko.

Gaur egun, Mentoring Bilbao programako hamahirugarren edizioa egiten ari dira. Ildo horretan, zortzi hilabetez, 23 bat aholkularik eta aholkuak jasotako beste hainbestek hainbat topaketa eta bilera egingo dituzte beren esperientziak, gomendioak eta informazioa partekatzeko. Bilera edo topaketa horien helburua aholkuak jasotako pertsonen profesionalizazioa hobetzea da, honako hauei esker: esperientzian oinarritutako ikaskuntza, ideia berriak pixkanaka sartzea eta beren negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen harreman-sare bat sortzea.

2008an Mentoring Bilbao programa abian jarri zenetik, tresna horrek nazioartean lortu duen eraginaren aldeko apustua egin du Bilboko Udalak; guztira, 150 saltokik eta enpresa txikik eta ertainek lehiakortasuna hobetu dute parte hartu duten 87 aholkularien laguntzaren bidez.

Mentoring Dual Digital proiektu pilotua abian jarrita, Bilboko Udalak konpromiso hori indartu eta programa osatu du, kasu honetan, negozio txiki eta ertainetan digitalizazioa bultzatuz.

  • Zazpi jardunalditik lehena Bilboko hainbat sektoreko enpresei zuzenduta dago. Jardunaldi hauen helburua adimen artifiziala eta teknologia berriak hurbiltzea eta teknologia eta digitalizazio beharrak bertatik bertara ezagutzea da.

Asteazkenean, azaroaren 17an honako jardunaldi hau egon zen Bilbon: “Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologiak: Interakzioa, eraginkortasuna eta automatizazioa hobetzeko irtenbideak”. Ekitaldian parte hartu zuten Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, eta Julián Flórezek, Vicomtech zentroko zuzendari nagusiak, zeinak zentroaren eta bertan garatzen diren teknologien aurkezpena egin zuen.

Vicomtechek Bilbao Ekintzarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi hau lehena da zazpi jardunalditik, eta denak daude lotuta hainbat sektoretako enpresetan adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin. Modu horretan, duela gutxi Bilbon ezarri den Vicomtech enpresaren gaitasunak inguruko enpresetara hurbildu nahi dira, bai eta enpresa horien teknologia eta digitalizazio beharrak zuzenean ezagutu ere.

Hainbat enpresa eta administraziotako ordezkariek teknologia horiek beren produktu eta prozesuetan duten eragina azaldu zuten ekitaldian. Adibide horiek osatze aldera, Vicomtecheko ikerlariek  zentroan garatzen diren eta Adimen Artifizialaren aplikazioa oinarri duten teknologiak azaldu zituzten.

Jardunaldira bertaratutakoek, gehien bat kudeatzaileak, Bilboko enpresen zein administrazioen berrikuntzako edota zerbitzuetako teknikari arduradunak, zuzenean ezagutu ahal izan zituzten teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerak, eta baita beren prozesuetan eta produktuetan horiek nola gehitu ditzaketen ere.

VICOMTECH ZENTROARI BURUZ

Vicomtech teknologia zentroa 2001. urtean sortu zen eta adimen artifizialean eta Visual Computing & Interaction arloan espezializatuta dago. Gaur egun ikerketa aplikatuaren arloko 200 profesionalek lan egiten dute bertan. Vicomtech zentroan teknologia digitalak ikertzen eta garatzen dira, betiere merkatuaren eskariari erantzunez eta konponbide berritzaileak emanez enpresei, haien prozesuak eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz.

 

Erronka digitalari aurre egiteko mentalitatea aldatu behar da, aldaketari aurre egin behar zaio eta etengabe ikasteko beharra onartu behar da. Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, abian jartzen duen Mentoring Dual Digital Programa berria ezagutu nahi al duzu?

Eraldaketa Digitala Sentsibilizatzeko Forora gonbidatzen zaitugu. Bertan, programa berri hau aurkeztuko dugu, teknologiek Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei eskaintzen dizkieten aukerak hurbiltzea helburu duena, haien eraldaketa digitala errazteaz gain, Bilboko ETE-en eta saltokien artean ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza erraztuko duen talde-metodologia baten bidez.

Programa berri honek hainbat garapen-fase aurreikusten ditu:

  • Sentsibilizazio digitalerako foroa: Mentoring Dual Digital programa aurkeztea, eraldaketa digitala errazteko eta bizkortzeko tresna gisa.
  • Auditoria digitala: parte hartzen duten ETEetan eta saltokietan, aldez aurretik aukeratutakoetan, mentorizatu beharreko beharrak eta intereseko eremuak hautematea.
  • Mentoring-saioak: aurrez aurreko sei saio, 2022ko martxoa eta maiatza bitartean, teknologiek eskaintzen dituzten aukerak barneratzeko, sentsibilizatzeko eta hurbiltzeko, eta, horrezaz gainera, ETEen eta saltokien arteko ikaskuntza kolektiboa eta enpresa-berrikuntza errazten dituen talde-metodologia bat erabiliz.

Ez galdu aukera. Bat egin gurekin!

 

Sentsibilizazio Foroaren Egitaraua

 

9:00 h. Mentoring Dual Digital Programaren ongietorria eta aurkezpena.
Javier Garcinuño. Bilbao Ekintza-ren Zuzendari Nagusia.
9:15 h. “Humanismo Digitala: pertsonak zentroan aldaketa aro batean” Hitzaldia.
Joan Clotet. Humanista digitala, talentu digitaleko aholkularia, bideratzailea eta coach exekutiboa, 35 urte baino gehiagoko esperientzia.
9:45 h. Eraldaketa digitaleko esperientzien mahaia. Moderatzailea: María Luisa de Miguel. Mentoring Eskolako Zuzendari Exekutiboa eta Mentoring-eko Nazioarteko Ziurtagiriaren zuzendari akademikoa. Parte-hartzaileak:

  • Víctor Estrada. Semilla Proyectos en Internet-ko Bazkide Zuzendaria.
  • Daniel Siles. Start up eta ETE-eko mentorea, digitalizazioan esperientziarekin.
  • Marion De La Porte. Sinplastico enpresaren Sortzailea. Plastikorik gabeko produktuen Espainiako lehen online denda.
  • Nagore Grandio. CFO Lookiero. Europan liderra den emakumeentzako shopper online pertsonalaren zerbitzua
  • Bilbao Bizkaia Design Week 2021 gaur hasi da, eta aurkezpeneko buru izan dira Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru-diputatua.

  • Aurkezpen horretan, Kaunaseko (Lituania) hiriak ere hartu du parte, III. Estatu Topaketa dela eta. Kaunas 2022ko Europako Kultur Hiriburua da, bai eta UNESCOren Hiri Sortzaileetako bat ere. Bilbo ere azken horien artean aurkitzen da.

  • Azaroaren 18tik 25era bitartean, berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira, hala nola erakusketak, solasaldiak, topaketak, bisitak, jaialdiak eta hitzaldiak.

  • Sormen-sektoreak nazioarteko proiekzio- eta hazkunde-potentzial handia dauka; Bilbon eta Bizkaian sektore horretako 5.900 enpresa baino gehiago daude, eta guztira 20.000 pertsonari ematen diete lana.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru-diputatuak gaur aurkeztu dute Bilbao Bizkaia Design Week 2021en zazpigarren edizioa (BBDW21).

Programa hau Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dute, enpresa pribatuekin, unibertsitateekin, klusterrekin eta elkargo profesionalekin lankidetzan, eta edizio honek aurrez aurreko formatua berreskuratu du.

Edizio honetan garrantzi berezia hartu du Kaunasek (Lituania) Bilbao Bizkaia Design Week 2021 hiri gonbidatu gisa, 2022ko Europako Kultur Hiriburua baita. Ildo horretan, eta aurtengo programaren abiapuntu gisa, Zabalguneko Eraikinak HIRU ERAKUSKETA hartuko ditu, horietako bi Kaunasi eskainiak:

  • Gizakiaren arimaren anatomia” Lituaniako grabatuaren hainbat artistek egindako proiektu bat da, zehazki, Kaunas hirikoa. Muntaia idazkera bat bihurtzen da, non artistek gaur egungo gaiak islatzen dituzten eta kontzeptu desberdinak esploratzen dituzten. Bi hirien arteko kultura-trukea sortzea du helburu, etorkizunean artista lituaniar horiek Bilboko artistekin batera Kaunas 2022an egingo den erakusketa batean gauzatuko dena.
  • Optimismoa diseinatzen” Kaunaseko gerren arteko arkitektura modernistan inspiratutako erakusketa da.
  • “50 urte, 50 diseinatzaile” izena du hirugarren erakusketak eta Zabalgunea eraikinean egingo da. Gaur egun arlo horretan lan egiten duten 50 ikasle ohiren proiektuak biltzen ditu, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen 50. urteurrena dela eta.

Era berean, eta salbuespen gisa, UNESCOko Hiri Sortzaileetako kideak eta UNESCOrekiko Lankidetzarako Espainiako Batzorde Nazionalaren idazkari nagusiaren ondokoa, AECID Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren mendekoa, ere izan dira Bilbon, egun hauetan Estatuko III. Topaketa egiten ari baitiraBBDW 2021en edizio berri honi modu aktiboan gehituz. Azaldu duten bezala, oso bestelako edizio bat egin nahi izan da jarduera-agenda biziarekin, Unescoren hiri sortzaileekin batera: Bartzelona, Burgos, Denia, Lliria, Sevilla, Granada, Tarrasa eta Valladolid.

SORMEN-INDUSTRIEN TOPAKETARIK HANDIENA

Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) Euskadiko sormen-industrien sektoreko enpresen topaketarik handiena da. Ekimenaren bitartez, sormen-sektoreen lana gerturatu nahi zaie gainerako sektore ekonomikoei eta gizarteari, bai eta zeharkako jarduerak sustatu, gero eta publiko zabalagoak erakarri eta ezagutza-trukea erraztu ere. Horrela, ikustera emango da Bilbo “Diseinuaren UNESCO hiria” dela, baita ere eragin gero eta handiagoa lortu Bilboko eta Bizkaiko ekonomia- eta gizarte-ehunean.

Azaroaren 18tik 25era bitartean, berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira, hala nola erakusketak, solasaldiak, topaketak, bisitak, jaialdiak eta hitzaldiak.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi helburu nagusi betetzeko antolatu dute Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) ekitaldia: alde batetik, diseinua sustatzea jarduera ekonomikoa nahiz enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna daukan sektore gisa, eta, bestetik, lurraldeko sormen-industriek daukaten balioa agerraraztea. Guztira, 5.943 enpresa inguru dira eta 20.260 profesionali ematen diete lana Bilbon nahiz Bizkaian. Azken hamarkadan etengabe hazi den sektorea da. Sektore honetako enpresen hazkundea azken urtean %0,1ekoa izan da, eta esparru honetan enplegua %1,3 hazi da. Sormen-sektoreko enpresak Bizkaiko enpresa guztien %6,5 dira, eta lurraldeko enpleguaren %4,4 hartzen dute.

Erakundeen arteko proiektu bat da Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW), eta hirian zein lurraldean errotuta dago; bidenabar, diseinu eta sormen-industrietako 300 enpresa eta profesional baino gehiagok hartzen dute parte. Ekimen honek, gainera, unibertsitateen eta diseinuko goi-mailako prestakuntza-eskolen laguntza du: Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, IED Kunsthal, IDarte eta Digipen.

BIDEGURUTZEAK ETA TRANTSIZIOAK

Bidegurutzeak eta iragateak” izenpean, BBDW21-en abiapuntua IGARO kontzeptuaren inguruko hausnarketa da, zeharka eta bidegurutze organiko edo erradikalak sortuz igarotzea, EGITEN hasteko lekua izan daitezen. Beste diziplina batzuetatik eta beste diziplina batzuekin ikastea, azken finean, gurutzatu eta nahastea erronkak beste modu batean jorratuko dituzten proposamen baliagarrietara igarotzeko.

Horrela, hausnarketa bat planteatzen da honako gai hauei buruz: zer gertatuko litzatekeen filosofiaren kontzeptuak diseinu-prozesuan txertatuko bagenitu, artisautza adimen artifizialarekin nahastuko bagenu, zer sortuko litzatekeen ikus-entzunezko komunikazioa, diseinu parte-hartzailea eta jasangarritasuna nahastuz, ea bideo-jokoen enpresak eta enpresa industrialak gurutzatuko liratekeen balioa sortzeko, edo ea arteak, diseinuak eta teknologiak biztanleriaren zahartzearen erronkari heldu beharko lioketen, besteak beste.

Testuinguru honetan, kultura- eta sormen-sektoreetako eragileei (pertsonak eta erakundeak) inplikatzeko eta modu proaktiboan parte hartzeko eskatzen zaie, betiko diziplinetatik eta sortzen doazenetatik irtenbideak proposatuz, artearen, kulturen, sormenaren, gizartearen, zientziaren eta teknologiaren jardunak gurutzatuz, eta, nola ez, sormen-sektoreen artean elkarrekin gurutzatuz.

Horrela, BBDW21 hausnartzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin sortzeko espazio bat da, eta bidegurutze horiek denboran askatzeko modua landu nahi da, egiteko modu berrietarako, aukera berrietarako eta etorkizun berrietarako benetako trantsizioa sortzeko.

Edizio honetan egingo diren jardueretan parte hartu nahi izanez gero, egitaraua eskuragarri dago webgune honetan www.bilbaobizkaiadesignweek.eus.

BERROGEITA HAMAR JARDUERA INGURUK OSATUTAKO ASTEA

Bilbao Bizkaia Design 2021 Week-ek (BBDW) berrogeita hamar jarduera inguru eskainiko ditu. Hona hemen jarduerarik nabarmenenak:

Opening Conference (azaroaren 18an, 16:30 – Bilboko Guggenheim Museoko Entzungela).

Hizlariek, beren esperientziatik abiatuta, BBDW21-en gaia nola ulertzen duten azalduko dute, baita bidegurutze eta trantsizio horiek egunerokoan nola eragiten dieten ere. Horrez gain, azalduko dute nola egiten duten lan bizitzeko, egiteko eta izateko modu berrietara iristeko, eta etorkizunerantz aurrera egiteko.

Metro baterako diseinuak. (Azaroak 11 – 29 – Moyuako metro-geltokia).

Bilboko Moyuako metro-geltokian Bilbao Bizkaia Design Week 2021en “Bilboko metroa. Metro baterako diseinuak” erakusketa ikusi ahalko dugu. Bilboko metroaren azpiegitura osatzen duten diseinu-elementuen argazki- eta deskribapen-erakusketa da.

-“50 urte, 50 diseinatzaile” erakusketa (azaroak 18 – 30, Zabalgunea eraikina).

UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, 50 ikasle ohi bildu dira, fakultate horretan diseinu grafikoan trebatu direnak eta gaur egun arlo horretan lan egiten dutenak. Sormen-industriaren ordezkariak dira eta 50 proiektu esanguratsu erakusten dituzte.

Selected from Bilbao (azaroaren 19an eta 20an, 09:00etatik aurrera – Euskalduna Jauregia).

SELECTEDen protagonista kultura bisuala da, dituen adierazpen-modu guztietan; izan ere, biltzeko puntu bat da, baina baita joera berrien inspirazio-iturri ere. Eskaintzen duen ikuspegien aberastasunaren bitartez, SELECTEDen helburua da, batik bat, erabilgarria izatea diseinuaren diziplina guztietako komunikazio bisualaren eta sormenaren lanbiderako, profesionalentzako eta ikasleentzako.

Europako Bauhaus Berriari buruzko mahai ingurua (azaroaren 19an, 12:00 – Azkuna Zentroa – Bastida Aretoa).

Aurtengo gaiak IGAROTZEKO kontzeptuari buruzko hausnarketa bat du abiapuntu. Ildo horretan, Bilbo Metropoli-30ek Europako Bauhaus Berria (NEB) aurkezten du, eta proiektu horri buruzko hausnarketa partekatua egiteko gonbita egiten du, 2021ean izan den bidegurutzeetako baten adibide gisa, kulturaren eta sormenaren artean jarduera sozial eta produktiboen multzoarekin proposatzen duen zeharkakotasuna dela eta, diziplinen eta sektoreen hibridazioaren bidez.

UNESCOren Hiri Sortzaileak Jarduera (azaroaren 20an, 12:00etatik aurrera – Azkuna Zentroa – Bastida Aretoa).

Publikoari irekitako jarduera. Zortzi hirietako bakoitzak (Bartzelona, Burgos, Denia, Lliria, Sevilla, Granada, Tarrasa eta Valladolid) artista bat izango du ordezkari, eta beste diziplina batzuekin elkarreragiteko aukerak erakutsiko ditu, bertaratutakoekin hitz egiteaz gain.

Saltoki birziklatzaileak (azaroak 15-30 – 2. barrutiko saltokiak)

2. barrutiko Merkatarien Elkarteak birziklatze sortzailearen hilabetearen laugarren edizioa ospatuko du: Auzoa Berritzen Recrea. Horrekin batera, saltoki birziklatzaileen IV. lehiaketa egingo da. Castaños, Matiko, Uribarri eta Zurbaran auzoetako hainbat saltokik esku-hartze artistikoak izango dituzte hamabost egunez. Esku-hartze horiek saltokietako erakusleihoetan, fatxadan eta/edo barnealdean egingo dira, eta berrerabilitako eta/edo birziklatutako elementuak erabiliz sortuko dira, betiere dagokien saltokiaren gaian oinarrituta.

Bideotikan (azaroak 18 – 25 )

BBDW 2021en aste osoan zehar, Bideotikan-ek artista digitalen lanak erakutsiko ditu Bilboko erdiguneko hainbat pantailatan. Hiriko pantailetan proiektatutako multimedia klip laburrekin, mundu osoko artistei eskaini nahi die beren lanak partekatzeko espazio alternatibo bat. Webgunea: https://media-attack.tv/bideotikan/

Design Faktoria (azaroaren 24an, 10:00 – online)

Diziplinaren zeharkakotasunari buruz hitz egin eta hausnartuko da, pertsonengan oinarritutako diseinuaren berezko tresnak erabili diren hainbat diziplinatako proiektuen erakusketatik abiatuta. Horretarako, hainbat arlotako proiektuak aurkeztuko dira, hala nola diseinu mekanikoa, informatika eta Mondragon Unibertsitateko (DBZ-MU) Diseinu Berrikuntza Zentroaren diseinatzaileekin batera garatutako giza baliabideak. Jarduera amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, diseinuak beste diziplina batzuetan egiten duen ekarpenari buruz hausnartuko da, hizlarien laguntzaren bidez eta bertaratutakoen galderei erantzunez.

FIG Bilbo (azaroak 25 – 28 – Euskalduna Jauregia).

FIG Bilbao proiektuak ikerketa grabatuaren eta paperaren munduan zabaltzearen aldeko apustua egiten du. Estanparen urteroko hitzordu gisa finkatutako ekitaldia da, eta erakusleiho gisa balio du artista ospetsu zein hasiberrien presentzia bultzatzeko. Horretarako, kanpoko preskriptoreak eta komisarioak azokara joaten dira diziplina artistiko honen gaurkotasuna eta joerak ezagutzera.

Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ekitaldi fisikoarekin batera emango da aurrera plataforma digital baten bidez, eta 50 galeria eta 500 artista baino gehiagoren zuzeneko eskaintza egingo du. Aurten hamargarren edizioa izango da eta programazio berezi bat izango du. Portugal izango da herrialde gonbidatua.

Closing Conference. Mundua birdiseinatuz (azaroaren 25ean, 09:30-12:00 –Campos Eliseos antzokia. Kupula aretoa).

Jardunaldi honek ikusgarritasuna eman nahi die dagoeneko bidegurutzearen kontzeptua, igarotzeko hibridazioaren kontzeptua aplikatzen ari diren enpresa, proiektu edo esperientzia profesionalei. Aurreko edizioetan bezala, askotariko lagina bilatu da tamainari, lan egiten duen sektoreari, negozio-ereduari eta abarri dagokienez, sektoreen adierazgarri izan daitezen.

KONPROMISOA SEKTOREAREKIN

Lankidetza publiko-pribatuak programatutako ekimenen antolakuntza eta aniztasuna ahalbidetzen ditu. Bilbok eta Bizkaiak bat egiten dute apustu estrategikoan, etorkizunera eta sormen industrietatik eratorritako negozio aukeretara lotutakoa; erronka nagusia enpresa sare indartsu eta lehiakorra garatzea sustatzea da.

Bilbao Bizkaia Design Week egitasmoak konpromiso hori irudikatzen du; ekimenean, gainera, 300 erakunde zein enpresa pribatu, unibertsitate, elkarte nahiz kluster eta elkargo profesional baino gehiago egongo dira, proposamen propioak plazaratuz edo jarduera bateratuak babestuz.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) izeneko ekimenak funtsezko egitekoa burutzen du diseinuaren ekosistema guztiaren inplikazioan. BiDC ekitaldiak diseinu nahiz sorkuntzaren alorreko erakundeak eta enpresak biltzen ditu, eta honako xede hauek ditu: sektorearen hazkundea bultzatzea eta profesionalen elkarrekintzari zein esperientzien eta praktika onen trukeari zuzendutako ekitaldiak sustatzea. Horrela, BiDC eragile gakoa da urtero munduko hirurogei hiri baino gehiagotan egiten den Diseinuaren Astea arrakastarekin bultzatzeko.

BILBO UNESCO-REN HIRI SORTZAILEEN SAREAN

Bilbao Bizkaia Design Week-en zazpigarren edizioaren ospakizuna UNESCOren Hiri Sortzaileen III. Estatu Topaketarekin batera egingo da.

Diseinuaren aldeko Bilbao-Bizkaiaren apustua, 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk eta horren ondorioz Sormen Hirien Sarean sartu zuen. Hiriak eta lurraldeak batera lanean dihardute diseinua eta sormena hiri eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia eta gizarte garapena sustatzea da.

Foro horretan sartu zenetik, Bilbo munduko hirien aparteko taldeko kidea da; bertan, besteak beste, hauexek daude: Berlin (Alemania); Buenos Aires (Argentina); Pekin, Shanghai eta Shenzhen (Txina); Montreal (Kanada); Seul (Hego Korea); Nagoya eta Kobe (Japonia); Saint Étienne (Frantzia), eta Graz (Austria). Bilborekin batera, 2014. urtean, Helsinki (Finlandia), Turin (Italia), Curitiba (Brasil) eta Dundee (Erresuma Batua) onartu ziren. Zalantzarik gabe, sareari esker proiektu partekatuak kudea daitezke eta, aldi berean, nazioarteko kooperazio ekimenak sustatu ere bai.

Informazio gehiago:
www.bilbaobizkaiadesignweek.eus

  • Duela hamahiru urte hasi zen Bilboko Udala Bilbao Ekintzaren bitartez ekimena sustatzen, eta horren helburua enpresei eta saltokiei beren epe luzerako ikuspegia hobetzen laguntzea eta enpresa-erabakiak hartzeko erraztasunak ematea da.

  • 23 profesionalek beren ezagutza eta esperientzia ekarriko diete beste hainbat enpresei, beren estrategiak egonkortzen laguntzeko.

  • Orain arte 87 aholkularik eta 150 enpresa eta saltokik parte hartu duten Mentoring Bilbao programa ekonomia eta enplegua sortzeko hiriko apustu gisa finkatu da.

Gaur abiaraziko da Mentoring Bilbao programaren hamahirugarren edizioa. Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, abiarazi duen Mentoring Bilbao ekimenaren bidez enpresa eta saltokiei laguntza eman nahi zaie, gaitasunak, trebetasunak eta ahalmena hobetu dezaten, epe luzeko ikuspegia hobetu dezaten eta erabakiak modu errazagoan har ditzaten.

Guztira 70 proiektuk eskatu dute aholkularitza, eta horietatik burutuak izateko 23 proiektu aukeratu dira; beraz, inoiz baino eskari gehiago jaso dituen edizioa da.

Horrez gain, aurtengo 23 aholkularietatik hemezortzik errepikatu dute aholkulari izateko esperientzia; halaber, beste hiruk aholkuak jaso zituzten bere garaian Mentoring Bilbao ekimenaren esparruko profesionalen aldetik. Datuek, beraz, argi uzten dute programa hiribilduan finkatzen ari dela eta gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dela.

ESPERIENTZIAN OINARRITZEN DEN IKASKETA

Datozen zortzi hilabeteetan, 23 mentorek eta beste hainbeste hartzailek topaketak eta bilerak egingo dituzte esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatzeko. Topaketa horien helburua hartzaileen profesionalizazioa hobetzea da. Horretarako, esperientzian oinarrituriko ikasketa baliatu da, ideia berriak txertatu dira pixkanaka eta negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen kontaktuen sare bat sortu da.

Hautatutako enpresek urtebete baino gehiagoko jarduera dute, eta askotariko sektoreetan egiten dute lan: zerbitzu profesionaletan, merkataritzan, ostalaritzan, turismoan, kultura-jardueretan edo teknologian, besteak beste.

Bilboko Udalak 2008an Mentoring Bilbao programa martxan jarri zuenetik (tresnak nazioartean lorturiko eraginaren ondorioz), 150 saltokik eta ETEk beren lehiakortasuna hobetu dute, ekimenean parte hartu duten 87 aholkulariren laguntzari esker.

Hizkuntzaren teknologiak adimen artifizialaren aplikazio-eremu nagusietako bat dira, eta funtsezko elementua dira gizarte-errealitate berri horretan interfaze naturalak sortzeko.

Testuinguru horretan, Vicomteche-k, Bilbao Ekintzarekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu du azaroaren 17an, non irtenbideak enpresetara hurbildu eta, arrakasta-kasuen bidez, hainbat aplikazio azalduko dira. Horrela, jardunaldiak errealitateak eta prospekzioa erakustea du helburu, bai enpresetan bai administrazioetan adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza-teknologiak aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko.

Kontsulta ezazu informazio guztia eta egitarau osoa.

  • Juan Mari Aburto alkateak BILBAO ZERO2 proiektua aurkeztu du gaur, “benetako entsegu-bankua” da, eta, Euskadiko lau kluster estrategikoenen eta sozietate elkartuen laguntzarekin, HIRIAREN ERRONKA BERRIEI heldu eta identifikatu nahi dira, IRTENBIDE TEKNOLOGIKO berritzaileak emanez eta PROIEKTU PILOTUAK eginez.

  • Lehen aldia da tamaina horretako proiektu bat abian jartzen dela, eta, horren bidez, lan-eremu ireki bat sortzen dela, esperientziak eta irtenbideak trukatzeko udal-arloen, enpresen, unibertsitateen eta goi-mailako teknologoen artean, pandemiaren ondoren planteatutako erronka berrien aurrean hiria eraikitzeko.

Juan Mari Aburto alkateak BILBAO ZERO2 berrikuntza-prozesu irekia aurkeztu du gaur. Horren bidez, hainbat sektoretan espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin lankidetza estrategikoak sustatu nahi dira, Udalari bere erronka berrien aurrean hiria eraikitzen jarraitzeko laguntza eta laguntza eman diezaioten. Ekitaldian, Alberto Marín ERAIKUNEko presidenteak ere parte hartu du, proiektuan parte hartzen duten lau klusterren ordezkari gisa.

Pandemian zehar hainbat hilabetez lan handia egin ondoren, ekimen hau Euskadiko lau kluster estrategikoenen arteko akordioa sinatuta –Bilboko Udalarekin batera– jarri da abian: ERAIKUNE Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntza Klusterra, ENERGIArena, ACLIMA Ingurumenarena, MUGIKORTASUNA eta LOGISTIKArena.

Gainera, enpresa elkartuez gain, teknologoak, ikertzaileak eta abar ere badaude, INNOLAB Bilbaoren aholkularitzarekin (enpresa-erronken aurrean irtenbide digital berriak bultzatzen espezializatutako elkartea), bai eta Udaleko 7 arlorekin ere.

HIRI- ETA TEKNOLOGIA-ERRONKAK

Prozesu horren guztiaren emaitza berrikuntza-programa handinahi bat da, Udala buru duena IDEIA-LABORATEGI bat sortzeko, “benetako entsegu-banku” bat, Juan Mari Aburto alkateak definitu duen bezala, “hiriko hiri-erronkak ekarri eta identifikatzeko, ondoren horiei aurre egiten lagun diezaguketen irtenbide teknologikoak aztertzeko, proiektu pilotuak eginez”.

Proiektu berritzaile hau enpresaren munduko 80 pertsonak, unibertsitateak, udaleko arduradunek eta abarrek osatutako auditorio zabal baten aurrean sinatu eta aurkeztu da. Ondoren, lehen lan-saioa egin dute.

Juan Mari Aburto, alkateak; ERAIKUNE Eraikuntzako Euskadiko klusterren presidenteak, Alberto Marín; Energiakoak, Luis Rodríguez Llopis; ACLIMA Ingurumenekoak, Xabier Caño; eta MLC ITS Mugikortasun eta Logistikako lehendakariordeak, Eduardo Lasa, egin dute errubrika.

ETORKIZUNEKO BILBO

Alkateak azaldu duenez, proiektua pandemia betean sortu da, eta “gauza asko ez direla lehen bezala izango jakin dugu”. Hain zuzen ere, bere BILBAO ZERO2 izenak honako ideia hau azpimarratu nahi du: “Etorkizuneko Bilbo izango denaren ildoak idazten ari gara, datozen urteetan biziko ditugun aldaketa esponentzialekin. Pandemia ia gaindituta-azaldu du-, irteeran gaude, oihal zuri bat dugu idazteko eta izan nahi duguna definitzeko”.

BILBAO ZERO2 prozesu ekonomikoak normaltasunera itzultzean gertatuko den bizkortzearen ondorioz sortu da, Automatizazioa, Adimen Artifiziala eta Digitalizazioa areagotuz, besteak beste.

Hiriaren etorkizunean izango duen eraginaren jakitun, Udaleko 7 arlok osatuko dute proiektuaren erdigunea, klusterren eta teknologoen enpresekin batera. Arlo horiek honako hauek dira:

Zerbitzuak eta bizi-kalitatea; Obrak, Hiri-plangintza eta Proiektu Estrategikoak. Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua – Bilbao Ekintza. Arreta, Herritarren eta Nazioarteko Partaidetza – BilbaoTIK. Zerbitzu orokorrak. Bizi-kalitatea. Gizarte Ekintza.

Proiektuak 3 urteko indarraldia izango du, eta, aldi horretan, lan-saioak egingo dira urtero, udal-erronkak aurkeztu eta identifikatzeko, eta, ondoren, teknologia eta zerbitzu aurreratuek irtenbiderako palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko. Ildo horretan, aztertuko diren arazoak Bilboko benetako beharrak izango dira, Udaleko Udal Arloetatik definitutakoak.

Besteak beste, honako arlo hauek landuko dira: energia garbia eta eraginkortasun energetikoa, mugikortasun elektrikoa, ekonomia zirkularra, uraren zikloa, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea, auzo garaietarako irisgarritasuna hobetzea, eta abar.

Erronkei dagokienez, udal-arloek gai ugari eta askotarikoak jorratzen dituzte dagoeneko, hala nola: Hirugarren adineko teknologia (bakardadea detektatzea eta eten digitala murriztea) eta komunitate birtualak sartzea, gazteen babes-egoera hobetzeko. Hirian energia berriztagarriak sortzea (estalkiak, fatxadak, farolak), energia-kontsumoa murriztea, eraikuntza adimenduna, udal kirol-instalazioen eraginkortasunaren arloko jarduketak, etab.

Era berean, Zorrotzaurre BILBAO ZERO2-n definitutako proiektuak gauzatzeko leku posible gisa identifikatzen da, hiriko parke teknologikoaren lehen fasearekin, enpresak ezartzeko eta enplegua sortzeko aukera-gune berriekin eta abarrekin lerrokatuta.

KLUSTERREN GARRANTZIA: URTEAN 18 MILA EUROKO FAKTURAZIOA ETA 41.000 PROFESIONAL BAINO GEHIAGO

1.- ERAIKUNE-Euskadiko Eraikuntza Klusterra: 126 enpresa bazkide biltzen ditu, EAEko sektorearen guztizkoaren % 50 inguruko fakturazioarekin, eta eraikuntzako balio-kate osoko enpresen ordezkaritza duten 12.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu. 2.600 milioi euro fakturatu dira Euskadin.

2.- Euskadiko ENERGIA Klusterra: 183 enpresa hartzen ditu barne, 23.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu, energia-operadoreen, ekipoen eta osagaien fabrikatzaileen, ingeniaritzen eta zerbitzu-enpresen ordezkariekin, besteak beste. Fakturazioa: 14.111 milioi euro Euskadin.

3.- ACLIMA – Euskadiko Ingurumen Klusterra: 107 erakunde biltzen ditu, EAEko ingurumen-sektorean ia 8.000 profesional biltzen dituztenak, besteak beste, hondakinen balio-kateak, lurzoru kutsatuak, uraren ziklo integrala, airea eta klima-aldaketa, ekosistemak eta fabrikazio eraginkorra eta ekodiseinua. 2.101 milioi euro fakturatu dira Euskadin.

4.- MLC ITS – Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra: 116 bazkideen jarduera Euskadiko BPGaren % 14 da, eta 11.000 milioi euroko fakturazioa du; horietatik % 28 esportaziotik datoz, eta diru-sarreren % 3,8 berrikuntzan inbertitzen dute. Enpresa elkartuek 46.500 pertsona baino gehiagori ematen diete lana.

Lankidetza INNOLAB Bilbaorekin: Teknologia berrietan espezializatutako berrikuntza irekiko plataforma, talentua, teknologia eta industria uztartzen dituena, enpresa-erronken aurrean forma emateko eta irtenbide digital berriak bultzatzeko. Irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, eta Bilboko Udalaren ekimenez sortu zen. Bazkide hauek ditu: BBK, Iberdrola, IBM, Mondragon Korporazioa, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, El Correo eta BCAM (Basque Center for Applied Mathematics).

  • Zentroaren instalazio berriak Bilboko Zabalguneko eraikinean kokatu dituzte udalaren kolaborazioari esker; zentroa zabaltzea eta hainbat sektoretako enpresei zuzendutako jardunaldiak egitea da asmoa, guztiak ere adimen artifizialeko irtenbideen aplikazioari lotutakoak, hori baita udalaren erronketako bat.

  • Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Vicomtech-eko zuzendari Julián Flórezek lagunduta, zentroaren egoitza berria bisitatu du gaur, industria-ikerketa aplikatuari lotutako STEAM profilak dituzten langileak pixkanaka kontratatzea aurreikusi duena.

Vicomtech Teknologia Zentroak, adimen artifizialeko eta Visual Computing & Interaction arloko teknologia digitalen ikerketan, aplikazioan eta transferentzian espezializatuta dagoena, egoitza berri bat ireki du Bilbon.

Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan hogei urteko ibilbidea egin ondoren, non gaur egun industria-ikerketa aplikatuari lotutako 200 profesional inguruk lan egiten duten, Vicomtech-ek beste etapa bat abiatu du orain Zabalguneko Eraikinaren instalazioetan, Bilboko Udalaren eskutik.

Lankidetza horri esker, lehen fase honetan, zentroa hedatzen jarraitzeaz gain, prestakuntza-jardunaldiak eskainiko zaizkie adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin zerikusia duten hainbat sektoretako enpresei, hori baita udalak hiriko ehun ekonomikoarentzat duen erronketako bat.

Bilbora Zentro Teknologiko hori iritsi dela ospatzeko, Juan Mari Aburto alkateak, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera, instalazio berriak bisitatu eta ikuspuntuak trukatu ditu gaur Julian Flórez zuzendari nagusiarekin eta gainerako lantaldearekin batera. Alkatea pozik agertu da “gure hiria aukeratu dutelako zentroa garatzen eta eboluzionatzen jarraitzeko; izan ere, Bilboren ardatz nagusietako bat dugu industria digitala hedatzea eta talentua erakartzea”.

Bestalde, Vicomtech-eko arduradunak adierazi duenaren arabera, enpresetara teknologia transferitzeko eta ikertzaile espezializatuak prestatzeko zentroak daukan misioa betetzen jarraituko dute, baita Euskadiko enpresa- eta ekoizpen-sarearekiko gertutasuna mantenduko ere; halaber, “Vicomtech-en egoitza berriari esker aurrerapauso berri bat emango dugu norabide horretan”. Horretarako, lankidetza estuan arituko da Bilboko unibertsitate eta ikastetxeekin batera, eta bertoko garapen teknologikoari lagunduko diote.

ZENTRO BERRIRAKO KONTRATAZIOA

Azaldu duenez, industria-ikerketa aplikatuari lotutako STEAM profilak dituzten langileak pixkanaka kontratatzea aurreikusi dute, zentroko lantaldeak indartzeko eta handitzeko asmoz eta enpresei gertutik eta eraginkortasunez irtenbideak ematen jarraitzeko xedez.

Alkateak egindako bisitan zehar, gainera, zentroa hirian ezartzeko estrategia aurkeztu dute, baita zentroak garatzen dituen ikerketa-ildoen berri eman ere, orain Bilboko egoitza berriari esker indartuko direnak.

Vicomtech-ek zazpi prestakuntza-jardunaldi eskainiko dizkie adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin zerikusia duten hainbat sektoretako enpresei, horrela, euren gaitasunak hurbiltzeko eta bertaratutako enpresen teknologia- eta digitalizazio-beharrak ezagutzeko.

VICOMTECH ZENTROARI BURUZ

Vicomtech teknologia-zentroa 2001. urtean sortu zen eta adimen artifizialean eta Visual Computing & Interaction arloan espezializatuta dago. Gaur egun ikerketa aplikatuaren arloko 200 profesionalek lan egiten dute bertan. Vicomtech zentroan teknologia digitalak ikertzen eta garatzen dira, betiere merkatuaren eskariari erantzunez eta konponbide berritzaileak emanez enpresei, haien prozesuak eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz.

BRTA (BASQUE RESEARCH & TECHNOLOGY ALLIANCE) taldeko kidea da eta kudeaketa integralerako metodologia propioa du, kontrastatutako ereduetan oinarritutakoa, zeinak bermatu egiten baitu prozesuen optimizazioa eta enpresei teknologia modu gardenean transferitzea. Vicomtechek hainbat ziurtagiri eta aitortza ditu, hala nola HR Excellence in Research, ISO 27001, ISO 14001, ISO 9001 eta UNE 166002.

Bilbao Ekintzak, Innolab Bilbaorekin lankidetzan, turismoaren sektorera bideratutako jardunaldi berri bat antolatu du “Turistech Bilbao: Zergatik turismo-enpresako zereginak eta prozesuak automatizatzeko apustua egin?” izenarekin. Jardunaldi horretan, prozesuen automatizazioa errazten duten tresna digital berriak jorratuko dira, konpainiei aukera ematen baitie zereginak eta prozesuak arintzeko, turismo-erakundeetan aplikatzeko eta sektorean arrakasta duten kasuak aztertzeko.

Turismoaren sektoreari lotutako enpresen eraldaketa digitala zerbitzuak eta bezeroarentzako arreta hobetzeko aliaturik onena da.

Prozesuen automatizazioak (RPA, RDA, RBA teknologiak) enpresak ohiko zereginek eta prozesu mekanikoek dakarten lan-zamatik askatzen ditu. Horri esker, profesionalek euren lan-denbora balio erantsi handiagoko beste jarduera batzuk garatzeko erabil dezakete.

Horretarako, jarduerak gauzatzeko denbora bizkortuko duten aplikazio teknologikoak integratu behar dira. Teknologia horiek ezartzeak berekin dakar gastuak murriztea, produktibitatea handitzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Era berean, enpresa turistikoari aukera ematen dio kontsumitzaileengana hurbiltzeko eta merkatuaren eskaera berriei modu eraginkorragoan erantzuteko.

Turismo-enpresetan, prozesuen automatizazioak honako aukera hauek ematen ditu:

  1. Bezeroarentzako arreta-izapideak hobetzea (ostatuen kudeaketa integrala, bidaien tramitazioa)
  2. Back office prozesuen kudeaketa eraginkorra: eskaerak emailez jasotzea, hornitzaileen kudeaketa, plantillaren alta eta bajak, fakturen berrikuspena, eskaerak, stocken edo albaranen eguneratzea, fakturazioa, ordainketen jarraipena, erreserben kudeaketa, langileen altak eta bajak, nominen kudeaketa edo plantillaren txanden antolaketa, ezeztapenen kudeaketa arina, bezeroen data edo kontsulten aldaketak, etab.
  3. Turistaren esperientziaren kalitatea handitzea: bere behar ekonomikoetara eta denbora erabilgarritasunera egokitutako bidaiei buruzko informazio pertsonalizatuagoa aurkitzeko aukera ematen baitu. Era berean, zerbitzuaren kalitatea hobetzen duten erreserben kudeaketatik eratorritako arazoak ezabatzen ditu.

 

Bat egin gurekin!

Egitaraua:

9.30. Bilbao Ekintza-ren aurkezpena.

9.40. Innolab Bilbao-ren aurkezpena.

9.45. Hizlari nagusia: Antonio López de Ávila, Tourism Data Driven Solutions (TDDS)-ko fundatzailekidea eta CEO

10.05. Arrakastatsu izan diren hiru kasu: Tourné Bilbao, Kevo Technologies, Amatech.

10.50. Galderak eta Bilbao Ekintza-ren agurra.

Egitaraua osoa (gaztelainaz)

Bilbao Ekintzak Enpresa Jardunaldi berri bat antolatu du, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fundazioak, Kudeaketa Aurreratuaren 27. Europako Astea dela eta, Euskal Erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko.

Webinar berri honetan, Soft Skills edo trebetasun bigunen gaia landuko da, enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, haien jarduera-sektorea edozein dela ere. Helburua, horien garapenerako oinarriak ezagutaraztea da, pertsonen arteko interakzioa hobetzera, arintzera eta sustatzera bideratuak, bai eta talde-lanaren funtzionamendua eta koordinazioa ere.

Hizlaria Asier López de Gereño Zárraga (Consultora Batera) izango da, Pertsonen eta Taldeen Kudeaketan, Kudeaketa-mailako Aholkularitza eta esperientzia-prestakuntzarako zuzendaritzan, eta Coaching-n aditua.

¡Itxaroten zaitugu!

 

EKITALDIAREN EGITARAUA

 

12 h. Aurkezpena: Bilbao Ekintza

12.05 h. Asier López de Gereño Zárragaren hitzaldia (Batera Consultores):

1. ETEetan soft skills-ak garatzeko oinarriak.

2. Erakundeen bost esparruak

3. Soft skills-ak lantzeko lau baliabide:

  • Ziurgabetasuna kudeatzeko: erantzun-zonak.
  • Lantaldearen sendotasuna baloratzeko: lantaldearen azterketa orokorra.
  • Egoera zailetan banakako edo lantaldeko hausnarketa motibagarria egiteko: pentsatzeko txapela.
  • Komunikazio eraginkor eta osasuntsua izateko: entzute enpatikoa.

     4. Galderak