Bilbao Ekintzak Enpresa Jardunaldi berri bat antolatu du, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fundazioak, Kudeaketa Aurreratuaren 27. Europako Astea dela eta, Euskal Erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko.

Webinar berri honetan, Soft Skills edo trebetasun bigunen gaia landuko da, enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, haien jarduera-sektorea edozein dela ere. Helburua, horien garapenerako oinarriak ezagutaraztea da, pertsonen arteko interakzioa hobetzera, arintzera eta sustatzera bideratuak, bai eta talde-lanaren funtzionamendua eta koordinazioa ere.

Hizlaria Asier López de Gereño Zárraga (Consultora Batera) izango da, Pertsonen eta Taldeen Kudeaketan, Kudeaketa-mailako Aholkularitza eta esperientzia-prestakuntzarako zuzendaritzan, eta Coaching-n aditua.

¡Itxaroten zaitugu!

 

EKITALDIAREN EGITARAUA

 

12 h. Aurkezpena: Bilbao Ekintza

12.05 h. Asier López de Gereño Zárragaren hitzaldia (Batera Consultores):

1. ETEetan soft skills-ak garatzeko oinarriak.

2. Erakundeen bost esparruak

3. Soft skills-ak lantzeko lau baliabide:

  • Ziurgabetasuna kudeatzeko: erantzun-zonak.
  • Lantaldearen sendotasuna baloratzeko: lantaldearen azterketa orokorra.
  • Egoera zailetan banakako edo lantaldeko hausnarketa motibagarria egiteko: pentsatzeko txapela.
  • Komunikazio eraginkor eta osasuntsua izateko: entzute enpatikoa.

     4. Galderak

Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-betebeharrak kontrolatzeko eta betetzen laguntzeko estrategia berri bat garatu du, BATUZ izenekoa, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko. Estrategia horrek Bizkaiko araudiaren mende dauden enpresa eta pertsona autonomo guztiei eragiten die, haien izaera eta tamaina edozein izanik ere.

Hasiera batean, nahitaezko ezarpen-epea 2022ko urtarrila zen, baina profesionalen elkargo eta enpresa-elkarteen eta zerga-aholkularitzaren ekarpenak jaso ondoren, Bizkaiko Foru Ogasunak epe hori malgutzea eta 2024ko urtarrilaren 1era eramatea komenigarritzat jo du, ordura arte sistema hori borondatez hartzeko pizgarri berriak ezarriz.

Zer da eta zertan datzan:

BATUZ izenarekin, proiektu honek oinarrizko hiru zutabe izango ditu:

  • Ticketbai fakturazio – software bermatzailea: Fakturazio sistema informatiko bat da, Foru Ogasunak egindako salmenta eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen duena.

Horrela, faktura bat jaulki aurretik, fitxategi informatiko bat sortu beharko da (Ticket Bai fitxategia) eta sinadura digital baten bidez sinatu. Dokumentu horrek QR eta identifikazio-kode bat izango du. Fitxategia Foru Ogasunera bidali beharko da zehaztutako epeetan.

Neurri horiei esker, kontsumitzaileek egiaztatu ahal izango dute jaulkitako faktura sarrera gisa deklaratu dela Foru Aldundiaren webgunean.

  • Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL): 140 pertsona fisikoentzat eta 240 pertsona juridikoentzat. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak aitortuko dira. Dokumentazio hori guztia telematikoki emango da.
  • Bezaren, Sozietateen gaineko zergaren eta Errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak: 140 eta 240 ereduetan igorritako informazioarekin, Bizkaiko Foru Ogasunak aitorpenen zirriborroak egingo ditu pertsona juridikoentzat eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzat, jarduera ekonomikoen etekinak zergapetzen dituzten zerga nagusiei dagozkien zerga-betebeharrak errazago bete ditzaten.

Pizgarriak:

Gure enpresak eta negozioak sistema berrira egokitu beharko dira 2024ko urtarriletik aurrera. Hala ere, pixkanaka ezartzen joateko, Foru Ogasunak zortzi atxikipen-leiho ezartzen ditu 2022. eta 2023. urteetan, eta pizgarri txikiagoak ezartzen ditu sisteman sartzeko unearen arabera; beraz, ez da gauza bera izango 2022, 2023 edo 2024ko urtarrilaren 1ean sartzea, kasu honetan nahitaez.

  • Iaz hasitako bideari jarraituz, Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal tasak eta zergak beren horretan uztea, herritarrei eta enpresa sareari pandemiaren eraginetatik indarberritzen laguntzeko.

  • eurri horrek esan nahi du 2 milioi euro gutxiago bilduko direla, eta Udalak abian jarritako gainerako ekintzei gehituko zaie osasun-krisialditik lehenbailehen irteteko eta suspertzeko.

Bilboko Udaleko Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal zergak eta tasak beren horretan uztea. Beraz, indarrean jarraituko dute gaur egungo ordenantza fiskalek.

Asko aztertutako neurria da, hausnarketa sakon baten emaitza, eta pandemiaren ondorioei aurre egin nahi zaie. Hain zuzen ere, jarduketa multzo batekin kaltetuenak izan diren sektoreei eta enpresei lagunduko zaie eta Bilboko herritarrei ez zaie karga gehiago erantsiko.

Horrekin batera, zergadunentzat dauden onura fiskalak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko dira.

Erabaki hori zergei eusteko ahalegin handia da eta, horren ondorioz, ekitaldi honetan Udalak 2 milioi euro baino gutxiago bildu ditu. Horrek eragin zuzena du uriko enpresa-sarean eta bilbotarrengan, eta neurrien artean daude, besteak beste, barraken, terrazen eta abarrei tasak ordaintzeko salbuespena.

Neurri horiek Bilboko Udalak Bilbao Aurrera Planaren barruan abian jarritako tresna guztiei gehitzen zaizkie: gizarte-kohesioko ekintzak, zuzeneko laguntzak, ostalaritza, merkataritza, kultura eta turismo sektoreentzako bonuak, kulturaren alorrerako laguntzak…

ALDAKETA TEKNIKOAK

2022ko ekitaldian udal zergetan zerga-tasak eta tarifak izozteaz gain, beste aldaketa tekniko batzuk ere onetsi dira gaur, arau-aldaketetara egokitzekoak.

Marta Ajuria Ogasuneko zinegotziak batzordean jakinarazi dizkie proposamen hauek udal ordezkaritza daukaten talde politikoei. Horrela, zuzenketak aurkezteko izapide administratiboa hasi da, iraileko udalbatzarrean hasierako onarpenaren inguruko eztabaida egin baino lehen.

  • Erakusketa Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, eta Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendariak, inauguratu dute gaur, eta irailaren 12ra arte egongo da ikusgai, Ercilla kaleko oinezkoen eremuan.

  • Ezagutu non sortzen den gure etorkizuna’ lelopean, erakusketak parkeak Euskadiko ongizateari, oparotasunari eta jarduera ekonomikoari egiten dion ekarpena erakutsi gura die herritarrei.

  • Burdinazko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolitok parkeak garapen ekonomikorako zentro eta I+G polo gisa duen garrantzia hurbilduko diete herritarrei, 20 argazki artistikoren, azalpen-panelen eta QR kodeen bidez.

  • Irudiak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarraren lanak dira. Nazioarteko hainbat lehiaketatan aintzatespena lortu duen autodidakta argazkigintza arkitektonikoaren arloan nabarmentzen da.

  • 1985ean, Parkea apustu ausarta izan zen, aitzindaria Estatuan, eta gaur egun 270 enpresa baino gehiago hartzen ditu, guztira, 3.300 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, eta urtean 300 milioitik gorako inbertsioekin I+G jardueretan.

Bilboko Ercilla kalean erakusketa berezi bat egongo da gaurtik aurrera, aire zabalean: bere 35. urteurrena dela eta irudi, azalpen-panel eta QR kodeen bidez Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen (BPZT-PCTB) historia, ibilbidea eta egungo errealitatea azaltzen dituzten burdinazko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolito.

Erakusketa Abanto-Zierbenan eta Leioan egon da ikusgai aurretik, eta Ercilla kaleko oinezkoen eremuan instalatu da, irailaren 12ra arte. Ondoren, Derio eta Zamudiora eramango da, eta bertan amaituko du ibilbidea urrian.

Bilbotik 10 kilometro eskasera, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea joan den mendearen 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, Bilboko azken ikono industrial handia –Euskalduna ontziola– itxi zen garaiarekin bat etorriz, Hiribilduak kultur eta zerbitzu hiriburu baterako birmoldaketa arrakastatsua hasi zuenean. Nolabait, parkeak Bizkaiko hiriburuaren lekukoa hartu du lurraldeko industria arloko lidergoan, eta enpresa berritzaile eta teknologikoenak erakarri ditu. Aldi berean, hurbiltasun geografikoak Hiribilduarekiko sinergia ugari eragin ditu (kultura- eta aisialdi-eskaintza, hotel- eta zerbitzu-azpiegitura, etab.).

Ez da ahaztu behar Bilbok, teknologia eta Industria 4.0ren alde egiten duen eta talentua eta inbertsioak erakartzen dituen “hiri adimenduna” izateko bokazioari eusten diola, betiere teknologia eskuragarriarekin eta pertsonen zerbitzura. Eta, aldi berean, hirian balio erantsi handiko inbertsioak eta enpresa-proiektuak erakartzeko gai den, enplegua sortzen duen eta tokiko eta lurraldeko garapen ekonomikoa sustatzen duen ekonomia jasangarria lehenesten du. Zalantza barik, Bilboren eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen arteko sinergia garrantzitsuak dira.

Erakusketa gaur inauguratu da Bilbon, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan zela, Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiarekin batera, beste agintari eta gonbidatu batzuen artean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea pozik agertu da Bilbok erakusketa hau hartu duelako. “Aukera ona da bilbotarrek, eta gure hirira hurbiltzen direnek, Parkeen Sareak Bizkaian egiten duen lana eta Euskadiko enpresa-, ekonomia- eta lan-sektorean duen eragin handia ezagutzeko”.

Aburtok “dugun harreman onak Bilborentzat duen garrantzia” azpimarratu du, eta “Zorrotzaurreko Parke Teknologikoa, berandu baino lehen, errealitate bihurtzeko lanean” jarraitzen dutela aurreratu du.

Epalzak adierazi duenez, erakusketa publiko honen bidez “Bizkaiko biztanle guztiei 35 urte bete dituen ibilbide arrakastatsua helarazi gura diegu. Eta aldi berean, parke teknologikoen funtsezko eginkizunari, egungo errealitateari eta ilusioz betetako etorkizunari buruzko mezua helarazi, talentua eta ezagutza batzen dituen eta oraina hobetzeko eta gizartearen etorkizuna sortzeko lan egiten den ingurunean”.

EZAGUTU NON SORTZEN DEN GURE ETORKIZUNA’

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak (BPZT/PCTB), lurralde honetan eta Euskal Autonomia Erkidego osoan ekonomiaren, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko zentro nagusietako batek, hiru hamarkada eta erdiko jarduera ospatu gura du, herritarrei bere historia, ibilbidea, egungo errealitatea eta etorkizuneko planak ezagutaraziz. Horretarako, Abanto-Zierbena eta Leioatik igaro den erakusketa berezi hau Bilbon ikusi ahal izango da datorren irailaren 12ra arte, ondoren Derion (irailaren 17tik urriaren 12ra) eta Zamudion urrian itxiko da, APTEren (Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Estatuko Elkartea) biltzarrarekin batera. 10 monolitoak, ondoren, modu iraunkorrean instalatuko dira BPZT-PCTBn.

Ezagutu non sortzen den gure etorkizuna’ lelopean, aire zabalean ikusteko diseinatutako erakusketa da, eta burdin forjatuz eta corten altzairuz egindako 10 monolito handi ditu. Bi aurpegietan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen 20 irudi ageri dira, azalpen-panel elebidunekin, eta mugikorraren bidez hainbat azalpen-bideo eskuratzeko aukera ematen duen elementu interaktibo batekin batera (QR kodeak).

Ezohiko formatuarengatik, eta Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarrak Parkearen historia, ibilbidea eta egungo eta etorkizuneko errealitatea islatzeko aukeratu dituen irudiengatik nabarmentzen da erakusketa. Artista autodidakta da, lehiaketa eta erakusketa ugariren bidez nazioartean errekonozimendua lortu duena, eta argazkigintza arkitektonikoaren arloan nabarmentzen dena.

Erakusketa gaikako hainbat arlotan egituratzen da: parkearen jatorria, ingurune pribilegiatua eta ingurune naturalaren iraunkortasunaren eta zaintzaren aldeko apustua, horrek bultzatu duen industria eta ikerketa binomioa, teknologiaren sustapena, bere barruan garatu diren hainbat sektore eta zentro teknologiko, eta baita Derio-Zamudioko jatorrizko egoitzatik kanpora egin diren hedapenak ere: UPV/EHUren Zientzia Parkea eta Bizkaiko etorkizuneko Teknologia Parkea Ezkerraldea-Meatzaldean, energiaren sektorearekin lotutako jarduerak erakarriko dituena.

NAZIOARTEKO ERREFERENTEA

Erakusketaren ekimenaren helburua Bizkaiko eta Euskadiko garapen ekonomikorako oso garrantzitsua izan den azpiegitura baten balioa nabarmentzea eta herritarrengana hurbiltzea da. Baina ez du bere zeregina aberastasuna eta enplegua sortzera mugatu, aldi berean, teknologiaren eta talentuaren berrikuntzaren eta garapenaren polo gisa erreferentzia ere izan da.

Parkearen sorrerak, ordura arte ezezaguna zen berrikuntza ekarri zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren apustu ausarta eta irmoa izan zen. Apustu horrek baliabide ugari behar izan zituen, eta beste erakunde publiko batzuen laguntza jaso zuen. Gaur egun, 35 urte geroago, apustu hori erreferentea da nazioartean. Talentu- eta ezagutza-ekosistema batean dauden teknologia handiko enpresek funtsezko berrikuntza-gune garrantzitsua bihurtu dute BPZT/PCTB Euskadiren garapen ekonomikorako.

Parkeak 270 enpresa baino gehiago hartzen ditu gaur egun, 3.300 milioi euro baino gehiagoko fakturazio bateratuarekin eta urtean 300 milioitik gorako inbertsioekin I+G jardueretarako. 11.000 pertsona inguru ari dira parkean lanean; horietatik %7k doktoretza du, % 57k unibertsitate-titulua, eta % 20k 30 urte baino gutxiago ditu.

Bertan finkatutako enpresak liderrak dira Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, aeronautikan, automozioan, elektronikan, energian, ingurumenean, ingeniaritzan, medikuntzan eta biozientzietan edo informazioaren teknologietan, besteak beste. Halaber, hauek ere presentzia garrantzitsua dute parkean: enpresa klusterrak eta elkarteak, unibertsitateak eta prestakuntza zentroak, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC), berrikuntza eta inkubazioa bultzatzeko eragileak, talentuari laguntzeko zentroak, fabrikazio aurreratuko zentroak, korporazioak eta zentro teknologikoak.

Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-betebeharrak kontrolatzeko eta betetzen laguntzeko estrategia berri bat garatu du, BATUZ izenekoa, zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko. Estrategia horrek Bizkaiko araudiaren mende dauden enpresa eta pertsona autonomo guztiei eragiten die, haien izaera eta tamaina edozein izanik ere.

Hasiera batean, nahitaezko ezarpen-epea 2022ko urtarrila zen, baina profesionalen elkargo eta enpresa-elkarteen eta zerga-aholkularitzaren ekarpenak jaso ondoren, Bizkaiko Foru Ogasunak epe hori malgutzea eta 2024ko urtarrilaren 1era eramatea komenigarritzat jo du, ordura arte sistema hori borondatez hartzeko pizgarri berriak ezarriz.

Jarduera ekonomikoa hirian garatzen duten enpresa eta pertsona autonomoei laguntzeko, Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko udal-sozietateak, hedapenerako lehenengo jardunaldi birtuala antolatu zuen maiatzean, gaian adituak direnen eskutik, estrategia berri horren ezaugarri guztiak zehatz-mehatz azaltzeko eta zalantza guztiak argitzen saiatzeko.

Zerbitzu horri jarraipena emanez, datorren irailaren 21ean berriro aztertuko dugu gai hau, azken nobedadeak jorratuko dituen topaketa berri batean. Gainera, BATUZ-i buruz gehiago jakin dezakezu artikulu honen bidez.

Egitaraua

9:00 h. Bilbao Ekintza aurkezpena (Javier Garcinuño Zabala, Bilbao Ekintzako Zuzendari Nagusia)

9:10 h.- 11 h. Bizkaiko Foru Ogasuneko eta IZENPEko arduradunak: BATUZ/TicketBAI-ren aurkezpena

  • Antonio Pérez Delgado, Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritzako Zuzendariordea.
  • Iñigo Egia Ossorio, Bizkaiko Foru Aldundiko Iruzurraren aurkako Borrokaren Arriskuen Analisirako eta Koordinaziorako Zerbitzuburua.
  • Raquel Garay, Proiektuen Arloko Arduraduna IZENPEn (EAEko administrazioak elektronikoki identifikatzeko plataforma).

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Bilboko 22 enpresa turistiko horiek arriskuen prebentziorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura-arriskua murrizteko gomendioak ezarri dituzte.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Basquetourrekin lankidetzan, laguntza eman die enpresa hauei beren egokitzapen prozesuan.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin konpromisoa duten Bilboko 22 enpresa turistikok Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) ematen duen “Helmuga Segurua” bereizgarria jaso dute arriskuen prebentziorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura arriskua murrizteko gomendioak ezartzeagatik.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Basquetourrekin lankidetzan, laguntza eman die enpresa hauei beren egokitzapen prozesuan. Lanbideen arabera antolatutako aholkularitzaren bidez enpresa bakoitzak bere Covidaren aurkako Kontingentzia Plana sortu edo moldatu du “Helmuga Segurua” lortzeko asmoarekin.

Egokitzapen prozesuan, bereizgarria lortu duten turismoaren sektoreko enpresa hauek SICTED COVID-19 Jardunbide Aurreratu Egokien eskuliburuko betekizunak ziurtatzen dituen kanpo-ebaluaketa bat gainditu dute. Horrela, zerbitzu seguruagoa eskaintzen diete bezeroei pandemian zehar. Eskuliburua Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatzen du.

Bereizgarria lortu duten enpresa bilbotarrak honako hauek dira: Bilbao HostelBilbao Turismo BulegoakKobetamendi AutokarabanakBilbao City ViewItsasmuseumaBilboatsTournéBilbobenturaSilken HotelaNISGarcía BidaiakBilbao Express BidaiakIberdrola Dorrea JatetxeaExplora NorteFresco ToursZorione Zubizarreta (APITE), Iratxe Muñoz (APITE), Mangel Manovell (APITE), Ana Rodriguez (APITE), la Unión Autobusak eta García Autokarrak.

  • Fase honen baitan Deustu, Santutxu eta Zurbaranbarri auzoetako adinekoen hiru talderekin lan egin da, pandemiaren ondorioz nagusiek jasaten duten ahultasun funtzionala eta erlazionala arintzeko programa bat diseinatu eta garatzeko asmoz.

  • #BilbaoAurrera2020 Planaren parte da Mugi Adin programa eta UPV/EHUko ikertzaile-talde baten, ekintzaileen eta enpresa adituen (SSI taldea, esaterako) inplikazioari esker gauzatzen ari da.

Aste honetan amaitu da Mugi Adin proiektuaren hirugarren fasea. Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez martxan jarritako ekimen bat da, #BilbaoAurrera2020 Planaren baitan kokatuta dagoena eta Covid-19aren ondorioz nagusiek jasaten duten ahultasun funtzional eta erlazionala jorratzen dituena.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen eskutik, erakunde publikoek, UPV/EHUk eta enpresa adituek osatutako lantalde bat sustatu du. Enpresa horietako bat dugu Grupo Servicios Sociales Integrados S. Coop. (SSI), zeinak 30 urte baino gehiago daramatzan ekimen sozialaren eta zahartzearen ekosistemaren arloan lan egiten. Era berean, Silver Economy Taldea (SET) komunitateko kide diren enpresa ekintzaile, eragile eta pertsonen sare oso batek parte hartuko du proiektuan. SSI Taldearen ekimen bat da, zeinaren bitartez zilarrezko ekonomiaren esparruan negozio-aukera berriak eta sinergiak sortu nahi diren. Bestalde, UPV/EHUko Ageing ikerketa-taldeak ere parte hartu du.

LAU FASETAN GARATZEKO PROGRAMA BAT

Neurri hori hainbat fasetan banatuta dago. Lehenengoan, erronka definitu eta talde ekintzailea osatuko da; bigarren fasean, proposamena diseinatuko da eragile adituen laguntzarekin, eta, hirugarren fasean, prototipo bat garatuko da esperientzia pilotu batekin. Amaitzeko, garatutako prozesua ebaluatuko da, eta merkatuan eta ekonomian zein finantzan duen bideragarritasuna aztertuko da. Mugi Adin ekimenaren bidez, konpromiso soziala indartzen duten zenbait egoera ebazteaz gain, enpresa-ikuspegia bultzatu nahi da.

#BilbaoAurrera

Turismoak hazkunde handia izan du hirian azken urteotan. Gainera, hiriak bere Espezializazio adimenduneko Estrategiaren esparruan dituen helburuen jarduera-eremuetako bat da.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, sektore horren lehiakortasuna hirian hobetzeko ekintzak eta programak sustatzen ditu.

Ekimen horien artean, TURISTECH BILBAO nabarmendu behar da, Innolab Bilbaorekin elkarlanean sustatutako proiektua. Honek, teknologia berriek eta startupek digitalizazioaren erronkari heltzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertzea du helburu.

Oraingo honetan, arreta turismo-ostatuetan eta contactless teknologian jarri da, egungo testuinguruan horixe baita segurtasunaren eta osasun-babesaren bermerik onena.

Esparru horretan, eta Instituto Tecnológico Hotelero (ITH) lankidetzan, katalogo bat garatu da, turismo-sektoreko erabiltzaileei eta langileei contactless zerbitzuak eskaintzeko dauden soluzio teknologikoetako batzuk aurkezten dituena.

Katalogoa hainbat fitxa deskribatzailek osatzen dute. Fitxa horietan check-in eta check-out prozesuetako erreferentziazko hornitzaile teknologiko batzuk zerrendatuko dira, bai eta ostatu-sektorerako interesgarriak diren beste contactless soluzio batzuk ere.

Finlandiako IQM Quantum Computers (IQM) markak, konputagailu kuantikoetan liderra Europan, estatuan egingo dituen eragiketak ugarituko ditu lehenengo filiala Bilbon sortuz Eragiketa tokiko euskal administrazioaren laguntzarekin egin da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bitartez

Bilboko filial berriarekin, IQM markak konputazio kuantikorako beste sarbide-puntu bat sortuko du, Finlandian eta Alemanian dituen bulegoez gain. Urrats berri honekin, hertsiki egingo du lan Bilboko eta Bizkaiko tokiko ikerketa-komunitatearekin eta industriako kuantika-adituekin, estatuko zein Europako ekosistema kuantiko kartsu bat eraikitzeko. IQM markak, nazioarteko bazkide-sarearekin, euskal ekosistema kuantikoa eta estatuakoa konektatuko ditu sare kuantiko globalarekin.

Jan Goetz IQM markako zuzendari exekutiboak hauxe azaldu du: «Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko QUTIS Zentroak eskarmentu handia eta konputazio eta simulazio kuantikoko, kontrol kuantikoko, detekzio kuantikoko eta beste alor batzuetako adituak ditu. Gaurko iragarkiaren bitartez, gure konputagailu kuantikoen arrakasta arintzeko konpromisoa nabarmendu nahi dugu, bai aplikazio espezifikoetarako, bai mundu osoko gure bezeroentzako finantza kuantikoko eskaintzak garatzeko».

Tokiko administrazio publikoak, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, laguntza handia eman du eta oso konprometituta agertu da hazten ari diren enpresarik eta talenturik onenak erakartzeko. Hain zuzen ere, Bilbao Ekintza eta BEAZ sozietateen bitartez egin dute lan. «Lantaldearekin lan egin ahal izatea espero dugu, Espainiatik gure Co-Design eskaintza hazi dadin eta mundu osora zabal dezagun».

HELBURUA BILBON

Bilbon egongo den filialaren helburu teknikoa finantza kuantiko ko-diseinuaren zentro bat sortzea da, zeinak hardware eta software direlakoen arteko elkarrekintza indartuko duen finantza-arazoetarako irtenbideak bilatzeko asmoz. Zehazki, aplikazioaren ikuspegi espezifiko bat garatuko du, non software kuantikoa hertsiki integratuta egongo den arkitektura kuantiko berriekin egoki diseinatutako hardware kuantiko batekin. IQM makako hardware adituekin eta Finlandia eta Alemaniako merkatuko lantaldeekin konbinatuta, IQMk hori eskaini ahal izango die mundu osoko bezeroei. Ikuspegiak finantza-aplikazio espezializatuetarako irtenbide kuantiko erabilgarrien garapena arinduko du, eta Espainia zein Europa finantza kuantikoen liderrak izatea ekarriko du.

 HITZARMENA EHU-REKIN

IQMk, iaz, hitzarmen bat sinatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) Bilbon. Honako hauek arduratuko dira lankidetza hori zuzentzeaz: Jorge Casanova jauna (UPV/EHUko Ramón y Cajal eta Ikerbasque-ko ikertzailea), Mikel Sanz jauna (UPV/EHUko Ikerbasque-ko ikertzailea) eta Xi Chen irakaslea (Shanghaiko Unibertsitateko katedraduna eta UPV/EHUko Ramon y Cajal ikertzailea).

BEAZ foru-sozietateko zuzendaria den Olatz Goitiaren esanetan, «Lurraldea berrikuntzarako polo bihurtzeko egiten dugu lan, nazioartean erreferentzia izan dadin. Horretarako, funtsezkoa da IQM eta antzeko enpresak, talentua eta ekintzailetza erakartzea eta geureganatzea».

Ildo beretik, Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintza udal-sozietateko zuzendari nagusiak, hauxe zehaztu du: «Atsegin handiz ikusten dugu hazten ari diren IQMren gisako Europako enpresak eragiketak Bilbon egiten hasten direla. BIG Bilbao ekintzailetza-zentroak tokiko eragiketak babestuko ditu, eta Bilbao Ekintzak ere IQMrekin egingo du lan hiriko sektore estrategiko ekonomikoetan elkarrekin lan egiteko».

BEAZ

 BEAZ Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publiko bat da, eta enpresa eta ekintzaileak babestu nahi ditu, proiektu berriak sortu, berritzaileak izan eta nazioartekotu daitezen.

https://beaz.bizkaia.eus

 BILBAO EKINTZA:

Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren enpresa publiko bat da, eta udal-eskumenak garatzen ditu alor hauetan: garapen ekonomikoa; Bilbo hiria eta bertako ekitaldiak sustatzea leku turistiko gisa, eta enpresak sustatzea, bai enpresak erakarri, sortu eta hazteari begira, bai lanerako sarrera aukerak hobetzeari begira.

https://www.bilbaoekintza.eus

IQM KONPUTAGAILU KUANTIKOAK

IQM Europako liderra da konputagailu kuantiko supereroaleetan, eta Espoo hirian du egoitza, Finlandian. 2018. urtean sortu zenetik, IQM hazten joan da, eta beste egoitza subsidiario bat ezarri du Munich hirian, Alemanian, bertan ko-diseinuaren ikuspegia zuzentzeko.

IQMk ikerketa-laborategietarako eta superkonputazio-zentroetarako konputagailu kuantikoak eskaintzen ditu instalazioetan, eta bere hardwarera sartzeko aukera guztiak ematen ditu. Bezero industrialen kasuan, IQMk abantaila kuantiko bat eskaintzen die aplikazioaren ko-diseinu espezifikoaren ikuspegi bakar baten bitartez. IQM markak 71 milioi euro bildu ditu finantzaketa pribatu zein publikoaren bidez.

IQM, hain zuzen ere, Finlandiako merkataritzarako lehenengo konputagailu kuantikoa eraikitzen ari da VTT delakoarekin, eta IQM markak zuzentzen duen partzuergo batek 12,4 milioi euro bildu zituen 2021eko otsailetan, Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioak aplikazioetako prozesadore kuantiko espezifikoak merkaturatzeko.

www.meetiqm.com

 

  • Uztailaren 1ean eta 2an, proiektua merkaturatzeko zenbait jardunaldi antolatuko dira Bilbon. Bertan parte hartzen duten eragileek, hain zuzen ere, hiri-garapen ekonomikoaren inguruko etorkizuneko ikuspegiei buruzko ezagutzak partekatuko dituzte.

  • AS TRANSFER ekimenaren bitartez, espezializazio adimendunari, 4.0 industriaren zerbitzu aurreratuei eta eraldaketa digitalari buruz Europako aurreko Bilbao As Fabrik proiektuarekin barneratutako esperientzia eta ikasketak helarazi eta partekatu nahi zaizkie Europako beste hiri batzuei.

  • Europar Batasunaren hiri-garapen jasangarrirako URBACT trukatze-programaren arabera, goi-mailako prestakuntza duen proiektua da.

Uztailaren 1ean eta 2an, Europako AS TRANSFER proiektua merkaturatzeko zenbait jardunaldi antolatuko dira Bilbon. Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak % 70ean finantzatuko du proiektua.

Ekimenaren bitartez, Bilbok, proiektuko liderra den aldetik, 4.0 industriako zerbitzu aurreratuak sustatzeko orduan Bilbao As Fabrik proiektuarekin lortu duen esperientzia helaraziko die Errumaniako Timisoara hiriari, Estoniako Tartu hiriari eta Poloniako Bielsko-Biala hiriari.

URBACT hiri-garapen jasangarriari buruzko Europar Batasunaren truke-programa bat da, eta eraldaketa-prozesuetan dauden hirien kasu arrakastatsuen berrikuntza helarazteko deialdi honen bitartez argi geratu da As Transfer proiektua tresna egokia dela Bilbao As Fabrik kasu arrakastatsuaren bidez eskuratutako esperientzia eta ikasketak Europako hiru hiri horiei helarazteko.

SORTU ETA PARTEKATU: BILBAO AS FABRIK-ETIK AS TRANFER-ERA

Europako AS TRANSFER proiektuari esker, Bilbok ospe ona lortu du berrikuntzan, talentuan eta espezializazio adimendunean oinarritutako hiri-ekonomia bultzatzeko eta garatzeko egindako ahaleginagatik, betiere, prestakuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako enpresa-ehuna sortuz. Hori dela eta, Bilbo erreferentzia izango da Timisoara, Tartu eta Bielsko-Biala hirietarako, zeinek, Bilboren urratsei jarraituz, hiri-garapenerako eraldaketa-estrategia bat abiarazi duten kontzeptu horiek oinarri hartuta.

Horri dagokionez, Bilbao AS FABRIK proiektuaren helburu nagusia da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta hedatze-prozesuan dagoen ZORROTZAURRE hiri-garapen jasangarrirako espazio handia egonkortzea, zeina 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen erreferentzia eta ekosistema berritzailea ere baden. Horrela, bertan bilduko dira, bai unibertsitate-prestakuntza, bai enpresa-ekimen berritzaileen eragileen komunitatea.

Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatzen du As Transfer proiektua, URBACT programaren bidez. Europako Batzordeak, 2020. urtearen amaieran, deialdia kaleratu zuen Hiri Ekintza Berritzaileen Programaren lehenengo deialdian babestutako proiektuetarako.

Deialdi horretan Bilboko Udalak Bilbao As Fabrik proiektua zuzendu zuen, eta horrek 5,8 milioi euroko inbertsioa egitea ekarri zuen (% 80ean Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak finantzatuta), eta, horrela, 4.0 industriaren esparruko ekosistema berritzaile bat ezarri da Zorrotzaurren. Proiektuaren emaitza positiboei esker, URBACT programak As Transfer proiektua babestu du.

BILBAO AS FABRIK proiektuarekin batera beste proiektu batzuk jarri ziren martxan, Bilboko Udalaren babesean horiek ere. Horien bitartez, Zorrotzaurre talentuaren eta ezagutzaren uharte bihurtu nahi da, bai eta UNIBERTSITATE-HIRI ere, ospe handiko zentro espezializatuekin, non gazteek ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko aukera izango duten.

AS TRANFER martxan jartzearekin batera, itsasargi-hiria izango da Bilbo, Europako erreferentzia, beste hiru hiriek 4.0 industria garatzeko eta bultzatzeko emandako pausuak jarraitzeko aukera izan dezaten.